Traduït automàticament del basc, la traducció pot contenir errors. Més informació. Elhuyarren itzultzaile automatikoaren logoa

Hamaika urte

  • Lourdes Oñederra ::Eta emakumeari sugeak esan zion

    Erein 1999

    prezioa ::14.60€

Eta emakumeari sugeak esan zion
Mende hasierako ebento literario nagusietako bat izan zen Eta emakumeari sugeak esan zion: irakurleen estimu azkarra (lau edizio lehen urtean), kritikarena, sari zaparrada (Beterriko Liburua, Espainiako Kritika, Euskadi, Zilarrezko sariak), gaztelaniaratze berehalakoa. Joseba Gabilondok gaztigatzen gaitu: ez zen bakarrik gertaera izan, “baizik eta gizarte mailako gertakizuna, guztiok ukitzen gaituen jasokera. Hain zuzen, guztiok –askotan liburua irakurri gabe– iritzi bat izatera bultzatzen gaituen gertakaria”. Pentsa, nobela horrexekin bakarrik Zortzi unibertso, zortzi idazle kanonizatzailean sartu zuten Oñederra, Arantxa Iturbe, Castillo Suarez edota Uxue Apaolazaren aurretik, adibidez. Baina ikus dezagun, tango apokrifo hark zioen bezala, hamaika (11) urte ez direla joaten debalde.

Haria arin jostearren, esan, eleberriak Teresa duela protagonista, senarrarekin batera W. izeneko Viena hirira, amorante ohiaren etxera egiten duen bidaia eta egonaldia, lurrikara dakarrena. Eta, Iratxe Retolazak ikusarazi bezala, bestelako lerro ohargarri askoak ugari izan arren (erbesteratze-ezina eta nahia, identitatearen ausentziaren bilaketa, denborak, hizkuntzak, emetasunak, zuritasunak sorturiko mugak), emakumearen hutsunea dugu hemen gai, gailen, gizonekiko bikote harremanen hutsaltasuna, komunikazio eza, Teresa emakumearen irudikapen gisa ere irakur daitekeen neurrian. Are urrunago joanda, garaiko iritzien arabera klixe mugatuak haustera iritsi zen Oñederra aipatu pertsonaiarekin, euskal emakumearen irudi berri bat emateraino.

Ez dakit zehatz gauzak nola ibiliko ziren mende hasiera urrun hartan, baina kosta egiten zait pentsatzea matrimonioaren instituzioa zalantzan jartzeko zalantzak dituena, gizon aktibo-emakume panpina dikotomiarekin bueltaka dabilena, preziatuena birjintasuna dela dioena, nahiz kontra egiteko izan, nahiz planto esateko, euskal emakumearen irudi berriaren paradigma izan zitekeenik. Diskurtso horiek, ideia horien aurkako ideiak hamarkada bat, bi atzeragoko kontua zirela sinetsita nengoen. Edo agian arazoa da ez zutela islarik izan euskarazko literaturan Oñederra iritsi arte. Kontuak kontu, gaur egunean, eta zorionez, gaindituta ditugu halakoak, maila teorikoan bederen, arkaikoak ere iruditzen zaizkigu literaturan. Eta ez dakit eleberri honek atera zenean izandako harrera beroa izango lukeen gaur egunean, segur aski ez. Interesgarriagoa dena, bidenabar, gauzak hamaika (makina bat) urtean bere horretan mantentzea baino.

Últimes
Yamili Chan Dzul.Emakume, indígena, precarizado
“La mort de les dones forma part d'una estratègia per a afeblir els nostres moviments”
Membre de l'organització O Yich Dl.’um [El fruit de la terra], pertanyent a la comunitat maia bàsica, i de Yúnyum, que té com a objectiu la revitalització lingüística. D'altra banda, és antropòloga, facilitadora de processos educatius, activista i militant pels drets de... [+]

2025-02-12 | Jone Gartzia
La Mesa de Salut nascuda en Hankamotz arriba coixejant a la fase final
La Mesa del Pacte per la Salut d'Euskadi, posada en marxa pel Govern Basc, complirà una mica més de cinc mesos i s'allunya de la reunió de fi del procés de debat que volien culminar al març. Les metodologies establertes, les llistes d'entitats convocades a la taula, les... [+]

Tecnologia
Evolució conscient

Què haig de saber? Amb qui haig de relacionar-me? On haig de viure? Amb aquestes responsabilitats, els éssers humans estem en el camí de viure la idea d'una bona vida en el si de les nostres societats. Si no sabem respondre correctament, per por de quedar-nos en els... [+]


De la construcció de relacions públic-cooperatives

Cada vegada escoltem més sobre les necessitats, desitjos i iniciatives que sorgeixen en els nostres territoris i en les nostres vides, sobre la necessitat de treballar les relacions i projectes públic-comunitaris, i és un autèntic motiu de satisfacció, ja que es tracta d'un... [+]


2025-02-12 | Edu Zelaieta Anta
Desprotecció de la sobreprotecció

Hem renovat l'entrevista en la secretaria de la facultat, per la qual cosa no se sap: estan lluny les dates en les quals els alumnes venien solos per a realitzar la seva matrícula. Fa temps que la tendència va canviar, i els pares –més accentuats les mares– adquireixen un... [+]


2025-02-12 | Iñaki Barcena
Aroztegiaren silogismoa

Silogismo baten argumentuak hiru proposizio ditu, eta horietatik azkena nahitaez ondorioztatzen da beste bietatik. Logika deduktibo horrekin aztertu daiteke, nire aburuz, Nafarroan gertatzen ari den Aroztegiako gatazka sozioekologiko luze eta traumatikoa.

Tesia: Baztango... [+]


El patrimoni del menyspreu deprimit

Recentment he treballat en classe les boniques i emocionants coves d'Etxahun Barkoxe. Pobre home! Les penes domèstiques van començar perquè s'havia creat “Bellesa praube”, però als disset anys ja havia entrat en la mar de la desgràcia, ja que la nena sense dot Marie... [+]


Guia d'ocells antics

Un grup d'investigadors polonesos ha analitzat la Casa dels Ocells del jaciment sevillà d'Itàlica i el mosaic del sòl de l'edifici ha conclòs que és la col·lecció d'ocells més petita de l'època romana.

A la casa dels ocells hi ha 33 ocells representats amb gran detall en... [+]


Estafador o rebel?

la Judea, segle II d. C. En un ambient confús de la província romana, es va celebrar un judici contra Gadalias i Saulos, acusats de frau i elusió fiscal. La notícia del judici va ser recollida en un papir de 133 línies en llengua grega (a la foto). Creient que es tractava... [+]


DeepSeek, geopolitikaren lubaki berria

Silicon Valleyko enpresa teknologiko handienei zaplazteko ederra eman die DeepSeek-ek. Adimen Artifizialeko chatbot txinatar merke eta berriak zalantzan jarri du AEBen nagusitasuna arlo horretan, eta erakutsi du ez dela milaka milioi diru behar modelo aurreratu eta efizienteak... [+]


Roberto Valencia, kazetaria El Salvadorren:
“Bukele diktadorea da, baina milaka pertsonaren bizimodua askoz hobea da egun duela hiru urte baino”

Euskal Herrian jaiotako kazetari salvadortar gisa aurkezten du bere burua Roberto Valenciak (Gasteiz, 1976). Salvadortarra da, bizitza erdia daramalako han eta hango ajeak eta hizkera hartuta dituelako: gaztelerazko elkarrizketan El Salvadorko hitzak sartzen ditu barra-barra... [+]


Eguneraketa berriak daude