Traduït automàticament del basc, la traducció pot contenir errors. Més informació. Elhuyarren itzultzaile automatikoaren logoa

Cancuneko gailurretik Iruñerriko autobusetara

Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
ALDAKETA KLIMATIKOAREN aurkako borrokak beste zaplazteko handi bat jaso du NBEko Cancuneko gailurrean, nahiz eta akordioa ia aho batez onartu den (Boliviak aurka bozkatu zuen). Kopenhageko iazko porrotaren ondoren NBE beldur zen: posible ote da aldaketa klimatikoaren nazioarte mailako negoziaketak orain arte bezala bere baitan eta herrialde guztien artean eraman ahal izatea? Nagusiki hori salbatu ei da Cancunen: batetik, herrialde guztien artean negoziatzen jarraituko da eta, bestetik, hurrengo gailurrean CO2ren isurketak murrizteko helburuei heltzeko konpromisoa hartu da.

Kopenhageko iazko gailurrean erabaki zen aldaketa klimatikoaren aurka borrokatzeko 75.000 milioi euroko funtsa sortzea, eta orain horren kudeaketa Mundu Bankuaren esku utzi da. Askoren ustez, gasolina piromanoaren esku uztea ei da, eta bere historian zehar banku honek izandako politikak kontuan hartuta ustea ez da ustela.

Ikus dezagun horren zergatia adibide batean: uraren kudeaketa. Erregai fosilen erabileraren ondorioz, atmosferan gertatutako CO2aren pilaketak sortzen du negutegi eragina Lurrean eta honek era askotako ondorioak baditu ere, larriena uraren zikloan duen eragina da: gero eta ur gezaren eskasia handiagoa dago munduan. Ura eta aldaketa klimatikoa, beraz, estuki lotuak doaz, zenbat eta ur geza gutxiago, are eta Lurraren beroketa handiagoa, besteak beste ziklo hidrologikoa baita Lurra freskatzen duena.

Oraindik ere AEBetan badira aldaketa klimatikoa zalantzan jartzen dutenak, baina jadanik nazioarteko komunitate zientifikoak ez dio zirrikiturik uzten zalantza horri, mesfidatienak ere hasi ziren berau onartzen New Scientist aldizkariak 2007an hala esan zuenean. Zer esan nahi du honek? Oro har, Lurraren eremu lehorrak lehorrago bihurtuko direla, eta tropikoetako zenbait eremu hezeagoak.

Ondorio itzelak izango ditu horrek jadanik gosez diren herrialdeetan, baina egoera larritu ahala, ur eskasiaren mugimendu migratzaileak gogor astinduko ditu herrialde aberatsenak; eta seguruenik, astintzen hasia da jada.

Munduko leku askotan lehortearen ondorioak nabarmenak dira, esate baterako Bolivian, Cancuneko akordioa atzera bota duen herrialde bakarrean. Ondo kudeatuta ere ika-mika handien eragile da ura, txarto kudeatuta gatazken sortzaile. Uraren kudeaketaren pribatizazioa, berbarako, gatazka iturri izan da munduan zehar. Horren adibide da, 2000. urtean Boliviako Cochabamban izan zen “uraren gerra”. Mundu Bankuak Boliviako Gobernua presionatu zuen Cochabambako uraren kudeaketa pribatiza zezan eta baita lortu ere. Bechtel multinazionalak hartu zuen bere kargu ura eta prezio igoerek laster piztu zuten matxinada. Ohi ez bezala, matxinoak garaile atera ziren eta uraren kudeaketa esku publikoetara itzuli zen Boliviako hirugarren hiri garrantzitsuenean. Nekazari cocaleroen partehartzea funtsezkoa izan zen erreboltan; Evo Morales izeneko nekazari bat zen hauen liderra.

IRUÑERRIKO AUTOBUSETAN
“ekologikoa” irakurtzen dut: nekazaritza-erregaietatik dator haien gurpilak mugitzen dituen mama goxoa. Gosea, labore produkzioa eta arazo etikoen gaia alboratuz, kontua da nekazaritza-erregaiak ez direla negutegi eraginaren kontrakoa, alderantziz baizik: nekazaritza-erregai litro bat lortzeko behar den zereal kopuruak 1.000 litro ur behar du. Eta ur xahuketak, gatazkak eragiteaz gain, lurraren beroketa areagotzen du.

Cancunen ondoren, ohartzea bakarrik falta ei da. Gero helburuak jartzea. Eta, azkenik, betetzen hastea.

Últimes
2025-03-28 | Sustatu
La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko du Puntueus-ek

Azken aldian, asteburuetan, Internet ez dabil ondo. Hasieran, zaila zen webguneei ezarritako blokeoen zergatia ulertzea; orain, badakigu Espainiako La Ligak agindu zituela, futbola modu ilegalean emititzea saihesteko. La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien... [+]


Abenduaren 27an Bilbao Arenan milaka euskaltzale batzeko dei egin du Kontseiluak

Bilbon eginiko aurkezpenean iragarri dute ekitaldia, euskarari "arnas berri bat emateko eta behar duen indarraldia gorpuzten hasteko" lehen urratsa izango dela nabarmenduta. Euskaltzale guztiei, baina, oro har, "justizia sozialean eta gizarte kohesioan aurre... [+]


“Ez genuen komunik, ez urik, ez argindarrik... eta hori ere kendu digute!”

Aljeriatik datoz Mohamed eta Said [izenak asmatuak dira], herri beretik. “Txiki-txikitatik ezagutzen dugu elkar, eskolatik”. Ibilbide ezberdinak egin arren, egun, elkarrekin bizi dira Donostian, kale egoeran. Manteoko etxoletan bizi ziren, joan den astean Poliziak... [+]


Olatz Salvador
Konfort gunea

Olatz Salvador
Noiz: martxoaren 15ean.
Non: Deustuko jaietan.

------------------------------------------------

Martxoak beti du deustuarrontzat kolore berezia; urtero ospatzen ditugu jaiak, San Jose egunaren bueltan. Bi asteburu bete festa, eta urtetik urtera Deustuko... [+]


Intza Gurrutxaga Loidi, EHE-ko kidea
“Oldarraldiaren aurrean, hainbat administraziotatik, adibidez, koldarraldia dator”

Euskal Herrian Euskarazek manifestazioa deitu du apirilaren 6rako, 11n EHEko bi kide epaituko dituztelako. Hiriburuetatik autobusak antolatzen ari dira. Bi helburu bete nahi dituzte, batetik, epaituak izango diren bi kideei babesa erakustea, eta bestetik, euskararentzat justizia... [+]


Bidasoako haur eta gazteen psikiatriako kontsultaren itxierak haserrea piztu du

Pazienteek Donostiara joan behar dute arreta jasotzeko. Osasun Bidasoa plataforma herritarrak salatu du itxierak “are gehiago hondatuko” duela eskualdeko osasun publikoa.


2025-03-28 | Irutxuloko Hitza
Metroaren lanetako gainkostua 33,3 milioi eurokoa dela adierazi du Eusko Jaurlaritzak

EH Bilduk galdera sorta bat erregistratu zuen Eusko Legebiltzarrean Donostiako Metroaren igarobideko lanen gainkostua argitzeko. Informazio hori atzo jakinarazi zuen Susana Garcia Chueca Mugikortasun sailburu sozialistak.


Ezkabako ihesaldia gogoratzeko, La Fuga mendi-martxa

Kirola eta oroimena uztartuko dituzte, bigarrenez, mendi-martxa baten bitartez. Ez da lehiakorra izanen, helburua beste bat delako. La Fuga izeneko mendi martxak 1938ko sarraskia gogorarazi nahi du. Ezkabako gotorlekuan hasi eta Urepelen amaituko da. Maiatzaren 17an eginen dute.


2025-03-28 | ARGIA
200.000 euro lortzeko kanpaina abiatu du Integrazio Batzordeak

Seaska Sarean inklusio egoeran dauden 165 ikasleei laguntza bermatzeko hasi dute kanpaina, antolaketa propioa eratuta. Frantziako Hezkuntza Ministerioaren jarrera salatu dute kanpaina aurkezteko prentsaurrekoan, behar bereziak dituzten haurren inklusiorako baliabide... [+]


Atzera bota dute Zaragoza eta Araba arteko goi tentsioko linearen proiektua

Martxoaren 19an amaitu zen proiektua aurkezteko epea, baina Errioxako PSOEk adierazi du Forestalia enpresak "interesa baztertu" duela. Enpresak bi parke eoliko eraiki nahi zituen Aragoiko lurretan, baina oraindik ez ditu lortu baimenak eta hori dute egitasmoa... [+]


AEBn ekoizten ez diren autoei %25eko muga-zergak ezarriko dizkiela iragarri du Trumpek

Muga-zergak apirilaren 2tik aurrera ezarriko dira eta altzairuari eta aluminioari ezarritakoei batuko zaizkie. "Gurekin negozioa egiten duten eta gure aberastasuna eskuratzen duten herrialdeei ezarriko dizkiegu", AEBetako presidenteak adierazi duenez. 


2025-03-27 | Arabako Alea
Greba mugagabea hasi dute Gasteizko lorezainek

%90eko jarraipen "ia erabatekoa" izan du grebak, sindikatuen arabera. Gasteizko parkeak, lorategiak eta eraztun berdea mantentzen dituzte Enviser azpikontratako 90 langileek.


Borrokak balio du: Israel Premier Tech, ez aurten, ez inoiz

Aurten "Israel Premier Tech" txirrindularitza talde israeldarra ez da Lizarraldeko Miguel Indurain Sari Nagusia lasterketara etorriko. Berri ona da hori Palestinaren askapenaren alde gaudenontzat eta munstro sionistarekin harreman oro etetea nahi dugunontzat, izan... [+]


Eguneraketa berriak daude