Euskal literaturaren historian gutxi izango dira Joan Mari Irigoienen Orbetarrak trilogia bezain obra mardulak. Hiru bolumenetan argitaratua, lehenengoa, Bestea da mundua, 2008an eman zen argitara (ikus Argiaren 2.149. zenbakian idazlearekin izandako elkarrizketa). Iaz publikatu zen bigarrena, Haragiaren gauak eta egunak. Orain berriz, nobela burutu du Irigoienek Nor bere bideanekin. Damaso eta Gabino, orbetarren familiako azken bi ordezkariak dira liburuko protagonista. Mundua ulertzeko modu arras diferente izan eta elkarrengandik urrunduta bizi ostean, gutun bidez berreskuratuko dute harremana Burgosko epaiketaren garaian.