argia.eus
INPRIMATU
SOS Iruña-Veleiaren salaketa bertan behera
Onintza Irureta Azkune @oirureta 2021eko ekainaren 30
SOS Iruña-Veleia plataformak salaketa jarri zuen Arabako Foru Aldundiaren aurka Iruña-Veleiako aztarnategian ondarea desegiten ari zelakoan. Auzitegiak ordea, atzera bota du salaketa, nahikoa frogarik ez dagoelako. Bestalde, SOS Iruña-Veleia plataformak auzia argitzearen alde daudenen 2.132 sinadura aurkeztu ditu Foru Aldundian.

Gai honen harira Berria egunkarian Amerikako Estatu Batuetako Roslyn May Frank irakaslea elkarrizketatu dute eta, besteak beste, hau dio Iruña-Veleiaren aferaz: “Gaiak guztiz liluratuta eta kezkatuta nauka. Nire ustez, grafitoak benetakoak izan daitezke. Ezin dut ulertu gertatzen dena. Ezin dut ulertu nola ez diren egin auzia betiko erabakiko luketen laborategiko analisi fisiko-kimikoak. Gai hau ez da Araba edo Euskal Herrikoa soilik, aurkikuntzak benetakoak balira, mundu mailako garrantzia izango lukete. Horregatik, oso larria iruditzen zait hain argudio arinekin faltsutzat jotzea”.