Poloniak Errusia G20 gailurretik botatzea proposatu du Poloniak. Piotr Nowakek, Poloniako parlamentuko kideak, adierazi du, gainera, AEBak ados daudela: "Gina Raimondorekin (AEBetako Komertzio Idazkaria) izan dugun bileran Errusia G20tik botatzeko proposamena egin dugu, eta gaia orain Joe Bidenen eskuetan dago".
Ukrainako Defentsa Ministerioak atzo adierazi zuen Ukrainako armadak Makariv herriaren kontrola berriro hartu duela. Kiev hiritik 60 kilometrora dago Makariv, mendebaldera, eta duela aste batzuk Errusiako armadak herriaren kontrola hartu bazuen ere, atzo galdu zuen.
Bestalde, Ukrainako Defentsa Ministerioak adierazi du Kiev hiriko kanpoaldeko Hostomel, Irpin eta Bucha auzoetako Errusiar tropak inguratuta daudela, eta beharrizanik gabe geratzen ari direla gehitu du.
⚡️Ukrainian troops liberate Makariv.
— The Kyiv Independent (@KyivIndependent) March 22, 2022
The General Staff of the Armed Forces of Ukraine reported on March 21 that “the Ukrainian flag was raised over the town of Makariv” and Russian forces have been pushed back. Makariv is located 60 kilometres west from Kyiv.
Ukrainako inbasioa hasi zenetik, NBEaren datuen arabera, ia 370.000 pertsona joan dira Ukrainatik Moldaviara, eta Ala Nemerenco Moldaviako Osasun Ministerioaren arabera, horietatik 100.000 herrialdean bertan geratu dira. Horrek Moldaviako osasun-sistemaren gaineko presioa handitzea eragin duela dio Nemerencoc, eta krisi honi aurre egiteko laguntza eskatu dio Europar Batasunari.
Ukrainako inbasioa hilabete betetzear den honetan, Al Jazeeraren esanetan, Ukrainako presidenteak, Zelenskik, gerrarekin amaitzeko zuzeneko negoziaketa-elkarrizketa eskatu dio Errusiako presidenteari, Putini. Bestalde, Zelenskik berretsi du gerrarekin amaitzeko konpromisoa duela.
Hala ere, Zelenskik gehitu du gerrarekin amaitzeko bake akordio oro erreferendumean onartu beharko dutela ukrainarrek; batez ere, Ukrainaren lurraldetasunarekin eta NATOn sartzearekin zerikusia duten gaietan.
Arratsalde on! Ukrainako inbasioaren zuzeneko jarraipenari ekingo diogu. Esteka honetan dituzue atzoko albiste nagusiak.
Osasun artak biltzen ari da Pablo Gonzalez Moskun une honetan. Joan den astean, Poloniako Radomgo segurtasun handiko espetxetik atera zen kazetaria bi urte eta bost hilabeteko preso egon ondoan. Poloniak leporatzen zion espioitza frogatu gabe libre atera da.
Les últimes eleccions ens han enviat un missatge clar. Els europeus no volem guerres. Això d'Ucraïna ha d'acabar i els polítics han de fer passos en aquest sentit al més aviat possible. A França i Alemanya la ultradreta s'ha imposat amb folgança i la raó està en la guerra... [+]
Els drons s'han convertit en autèntiques estrelles de la guerra d'Ucraïna, però no tant en el camp tradicional de batalla, sinó en un camp que també li correspon a la guerra, però que és molt diferent: la propaganda bèl·lica. Moscou i Kíev utilitzen els vídeos gravats... [+]
El 9 de febrer, el prestigiós periodista estatunidenc Tucker Carlson va parlar durant dues hores amb el president rus Vladimir Putin. Aquest home és republicà, extremista dreta, segons diuen, presentador de la cadena Fox News, i en línia amb el famós Donald... [+]