argia.eus
INPRIMATU
Gaur banatuko dituzte Rikardo Arregi Sariak
ARGIA @argia 2024ko azaroaren 27a
Rikardo Arregi sarien 2023ko ekitaldian.. Rikardo Arregi Sariak

Azaro hasieran eman zuten Rikardo Arregi Kazetaritza eta Komunikazio Sarien finalisten berri eta asteazken honetan iragarriko dute zein diren irabazleak, Andoaingo Bastero Kulturgunean, sari banaketa ekitaldian.

Kazetaritza arloko finalisten artean dago June Fernández, ARGIAn idatzitako erreportaje batengatik: Nerabeak eta sexu-heziketa: pornoa ote da arazoa?. Epai-mahaiak azaldu duenez, eztabaida publikoan "deserosotasuna" eragiten duen gaia izanik ere, kazetariak analisirako argumentu bilakatu du, artikulu "gordin" batean, aditu eta arituak interlokutore dituela. Horrez gain, erreportajea osatzeko erabilitako irudi grafikoek ere "aipamen berezia" merezi dutela iritzi du.

Kazetaritza arloko beste hautagaiak dira Jon Artano Izetaren Juana liburua; Berria egunkarian Maite Asensiok, Amaia Igartuak eta Isabel Jaurenak idatzitako “Feminizketak” elkarrizketa sorta; eta Ipar Euskal Herriko Bada gazte hedabidea.

Bestetik, Komunikazio sariak ere banaktuko dituzte Andoainen. Hauek dira hautagaiak: “Ikusgela” Euskal Wikilarien Kultura Elkartearen proiektua; Berriaren “Ezer ez eta festa” podcasta; EITBko “Ez hain ondo” bideopodkasta; eta Euskalerria Irratiaren “Flop kultura” podkasta.

Saritu bakoitzak 9.000 euro jasoko ditu. Bestalde, Ana Galarraga Aiestaran kazetariari Ohorezko Mugarria saria emango diote ekitaldiaren hasieran.