Arazoa ez da ikasgelan eserita egoten ez dakitela, ez direla nahikoa mugitzen baizik
Ikasleak ez direla gai eserita adi egoteko, ez dutela arreta jartzen, hiperaktibo asko dagoela… kexa orokor diren garaiotan, hain juxtu eserita denbora gehiegi igarotzen dutela uste du Angela Hanscom pediatrak: haurrak ez dira behar adina mugitzen, eta horren ondorioz ikasteko prestatuta ez dauden gorputzak (garunak) ditugu ikastetxeetan.
“Zaila da umeak lurrean bueltaka ikustea, zuhaitzetara igotzen edo jirabiraka, jolasgaraia murriztu egin da curriculumak behartuta, eta aire librean gutxiago jolasten dute, gurasoen beldurrak, ardura kontuak eta gizarte modernoaren ordutegiak tarteko. Umeak ez dira nahikoa mugitzen, eta arazo handia da hori”, dio.
“Mugimendu nahikorik ezean garuna ez da pizten”
10-11 urteko ikasleekin egindako ikerketa aipatzen du pediatrak: azterturiko hamabi ikasletik batek baino ez zituen indar eta oreka normalak; gutxiegi mugitzearen ondorioz, azpigaratuta zuten oreka. “Sistema sentsorial indartsua garatzeko, haurrek euren gorputza norabide guztietan ordu ugariz mugitzea beharrezkoa dute. Ikasteko prestatuta ez dauden gorputzekin doaz eskolara, ongi funtzionatzen ez duten sistema sentsorialekin, eta mugimendu nahikorik ezean garuna ez da pizten. Haurrek ikas dezaten, arreta jarri behar dute; arreta jartzeko, mugitzen utzi behar diegu”.
“Gorputzak mugimendua eskatzen die desesperatuki. Eta haurra mugitzen hasten denean, zer gertatzen da? Geldi egoteko eta arreta jartzeko eskatzen diegu; ondorioz, euren garunak lo hartzen du berriz”.
Gaiaz gehiago:
– Haur hiperaktiboz beteta omen daude ikasgelak
– “Haurtzaroa medikalizatzeko historiako kanpaina handienaren aurrean gaude”
2 Iruzkin
Trackbacks/Pingbacks
- Arazoa ez da ikasgelan eserita egoten ez dakitela, ez direla nahikoa mugitzen baizik | EIBZko liburutegia - […] Mikel Garcia Idiazkez / 2017-09-18 / 210 hitz […]
Artikulu hauek oso interesgarri eta beharreskoak direla uzte dut. Gure hezkuntza hankak gora dago eta gizarte bezala ez diogu merezi duen arreta ipentzen. Eskerrik asko.
Bai denak berdiñak bagiña bezala obelix ardia bezala .Behar ezberdiñak ditugu ,batzuk pasiboak beste batzuk aktiboagoak orduan horren araberan beharko litzake ikasleari jarraitu.Oso atzera gaude eta ez da ikusten aurrera bederik.Sikologo eta sikiatra arten eta medikatuaz aurrak.