Euskal selekzioa aitzaki, “desfasea” nagusi [ESAITen adierazpenek sortutako harriduraz]
Badira urteak euskal selekzioak Gabonetan jokatzen duen futbol partidara ez noala. Telebistaz ere ez ditut ikusi, ez arrazoi zehatz batengatik, egun horretan egiteko erakargarriagoak izan ditudalako baizik. Balizko ofizialtasunak urrats sendoagoak eskatzen dituela gizarte eragileen eta erakunde publikoen aldetik? Ziurrenik bai. Futbol partida horiek inora ez garamatzaten zerbait sinbolikoa –folkloriko makrofestiboa– direla? Izan liteke. Hala eta guztiz ere, harritu egin naute Esait Euskal...
Read MoreOsasuna eta Athletic, ustezko irregulartasun fiskalengatik jopuntuan
[Eguneraketa, 2013-12-18] Joaquin Almunia Europako Lehia komisarioak jakinarazi duenez, Europako Batzordeak ez du San Mames Barria ikertuko. Bai, ordea, Osasunak, Athleticek, Real Madrilek eta Bartzelonak elkarte anonimo ez izateagatik dauzkaten “onura fiskalak”. Gainerako taldeei %30 aplikatzen zaien bitartean, aipatu lau taldeei %25 aplikatzen zaie. Iturriak: Naiz / Berria / Deia [Jatorrizko artikulua, 2013-12-17] Europak espedientea ireki du Athletic eta Osasuna futbol...
Read MorePep Guardiola: “Azaroaren 9an han izango naiz”
“Ez dago ekintza demokratikoagorik”, esan du Municheko Bayer futbol taldeko entrenatzaile Josep Guardiolak, Kataluniako erreferendumaz galdetu diotenean. Independentziaren aurka daudenek ere haien iritzia plazaratu ahal izango dutela dio: “Aukera paregabea da norberak bere iritzia adierazteko”. Artur Mas presidentearekiko “miresmena” azaldu du Guardiolak, baita ERC, CUP eta ICV alderdietako buruekiko ere. “Legeak dira legeak egin eta legeak aldatzen...
Read MoreFutbola zirku… Ma che cosa fai?
Futbola zirkua omen. Italiako 3. mailako partida bateko irudiok ustea berretsi besterik ez dute egiten. Azaroaren 10ean, Napoli inguruko Salernitana eta Nocerina taldeek derbia jokatu zuten, duela 25 urtetik lehendabizikoz. Partida beroak izan ohi ziren, zaleen artean liskar gogorrak eragiten zituztenak, eta duela hilabete batekoa ere halakoxea izango zela aurreikusten zuten denek. “Palestinarrak eta israeldarrak eszenatoki berean batzea bezalakoa da”, adierazi zuen Salernitanako...
Read MoreReal Madrilen prentsaurrekoan Greenpeacek gola
“Salba dezagun Artikoa. Atera txartel gorria Gazprom konpainiari”, zioen Greenpeacek atzo Kopenhagen zabaldutako kartelak, prentsaurrekoa ematen ari ziren Real Madrileko entrenatzailearen –Ancelottiren– eta Pepe jokalari portugaldarraren atzean. https://www.youtube.com/watch?v=fUXYCxmClQE Gas naturala ustiatzen duen Gazprom konpainia errusiarra da UEFAren babesle nagusietakoa. “Artikoa kutsatzeagatik” jarri du jomugan Greenpeacek. Motor txiki baten bitartez zabaldu...
Read MoreZebraren argi-ilunak
New Orleans, 2007. Ilargi betea. Soldatapeko bi hiltzaile beltzen arrastoari segika ari da polizia. Haietako bat atzeman dute. Bigarrenak, ordea, ihes egitea lortu du, gauerdian azala zuri bilakatu baitzaio tupustean… Giza Otsoa bezalako mito klasikoak literatura beltzarekin edo Quentin Tarantinoren zinemarekin elkartzen diren bidegurutzean kokatzen da Zebra efektua, komikiaren kontrazalean irakur daitekeenez. Gustuko ditut literatura beltza, Tarantino basatiena, haren umore sasikumea;...
Read MoreAsterix eta piktoak: Zaharrak berri
[Ez dut uste komiki kritika honetan spoiler gehiegi idatzi dudanik, baina Asterix eta piktoak irakurtzeko asmotan bazabiltzate, hobe duzue hemendik alde egitea. Ezuste gutxi eskaintzen du istorioak, daudenak aurrez ezagutzeko] Goscinny gidoilaria 1977an hil zen, eta harrezkero Uderzo marrazkilariak egin ditu Asterix bildumako komiki guztiak, Zerua buru gainera datorkigu tartean –irakurle batzuen zoritxarrerako–. Liburu berriak, ordea, ez darama haren sinadura, Jean-Yves Ferri gidoilariarena...
Read MoreEuskaltel, jotako ahariaren moduan
Txirrindularitzaren oraina eta geroa mahai-ingurua egin zen atzo Urretxun, Goierri kirol elkarteak antolaturik. Hizlariak, lau: Xabier Usabiaga ETBko kazetaria moderatzaile lanetan, Gorka Izagirre eta Garikoitz Bravo Euskalteleko ziklista ohiak, eta Australiako Orica taldeko mekanikari Iñaki Goiburu. Hizpide izan zituzten kontuen artean, Euskaltel Euskadiren ingurukoek harritu ninduten gehien. Ez hainbeste Alonsoren proiektu frustratuarenak, baizik eta taldearen egituraketa eta plangintzari...
Read More“Primizia duzue hau”… milaka lagunek ikusia duten arren
“Esklusiban emango dizuegu albistea”. Zenbatetan entzun-irakurri ote ditugu hitz horiek, hedabide guztietan oro har baina kirol prentsan bereziki. “Esklusiban? Nik beste nonbait entzun dut ba!”. Ez duzue sekula halakorik sentitu? Susmoek funtsik bazutela ikusi dut gaur, La libreta de Van Gaal blogean irakurritako Exclusivas en YouTube (Esklusibak YouTuben) artikuluan. Bi adibide bildu dituzte. Sport egunkariaren azalean zera irakurri dezakegu: “Esklusiba: Zubik Ter...
Read MoreAsterix, gaur; Tintin… 2052an!
Gaur argitaratu da Asterix eta piktoak, heroi galiarren abenturak biltzen dituen komiki berria. Goscinny gidoilaria 1977an hil zen, eta harrezkero Uderzo marrazkilariak egin zituen bildumako komiki guztiak. Liburu honek, ordea, ez darama haren sinadura, Jean-Yves Ferri gidoilariarena eta Didier Conrad ilustratzailearena baizik. Frantziarrak biak, 1959an jaio ziren, Asterixen lehendabiziko abentura –Asterix galiarra– publikatu zen urtean hain justu. Asterix eta Obelixek komiki honetan...
Read More
Iruzkin berriak