Argazkia: Aida (Belen) errefuxiatu eremuan Biladi Hadi brigadak egindako murala. Testua: Sabin Ibazeta, Gernika Batzordeko kidea
Lehenengoetariko izu unibertsalaren testigantzak garrasi egiten jarraitzen du, gizateria axolagabetasunaren lozorrotik esnatzeko. Horma gizakiaren desioak eta beldurrak proiektatzeko pantaila; babes eta salbaziorako elementu izan da.
Horra hor Guernica, ez hormatzarra apaintzen, genozidioa gizateri osoaren arazoa dela aldarri zorrotza egiten baizik. Gizakiak horma asko eraiki ditu: fusilatze hormak, Apartheidaren hormak, Lotsaren hormak… Burdinezko arantzez edota porlanez eraiki ditu, bestea, ezagutu eta onartzen ez duena, kontrolatu, baztertu eta mendean hartzeko. Irudiko hormak ez du (eta bestelakoak ere ez) kinkearen argi solidarioa amatatu; ez du lorearen aroma hil; ez du usoaren hegal askea mugatu; ez du inolako fronterarik ezagutzen ez duen oihua isilarazi.
Gora Palestina!