La Traca: Sua Piztuz Oraingoz


2021eko uztailaren 23an
Patxi Barko teatro egileari elkarrizketa

"H I Palmer contra e1 hampa hambrienta"-ri buruz Patxi Barkorekin.
La Traca: Sua Piztuz Oraingoz
Pasa dira jadanik estreinaldiko nerbioak, orain beste lan astunago bat geratzen da; lagunen eta profesioko jendearen eritziak biltzea. Espektakulua ez da atera beraiek nahi zuten bezala. Gauza batzuk konpondu eta garbitu egin behar dira. Ikuskizun txukunago bat biltzearren. Baina akatsen gainetik satisfakzio sensazioa erakusten du, satisfakzio apala. «Lanak badu interesa», dio Patxi Barkok, «orain beste hamabost egun entsaiotan pasa behar ditugu, obrari bukatu on bat ematearren» jarraitzen du. Orrialde hauetan izan dugu lehenago ere, oraingoan lana Euskal Herrian egin eta horretaz aritu ginen beraiekin estrenaldiaren biharamonean. .
Argia.–Honera bueltatu zinenez gero hau ikusten dugun zure lehen lana da, arduraz ari gara, talde batekin. Zu zeuk nola ikusten duzu orain estrenaldia eta. gero?.
Patxi Barko.– Bueno orain zailagoa da hasteko publiko bezala ikustea, batez ere oso barruan zaudenean, ez dagoelako oso ibilia nik nire ardurak lagatzeko. Bueno baina sensaziotara jotzen badugu ni euforiko irten nintzen. Banekien zerk egin zuen huts, ikusi bait nituen obraren zehar, eta apuntatzen joan naiz hasteko berlandu behar diren akatsak. Publikoarengandik jasotzen nuena montaia arina zela eta funtzionatzen duela izan zen.
A.–Espektakuloa lantzeko kondizioak ez dira egokiak izan, ze porzentaia du horrek emaitzan?.
P.B.–Emaitza noski diferentea izango litzateke beste egoera batean egin izan bagenu, baina baita bi aktore profesionalekin lan egin izan bagenu, eta neu hamar urteko esperientziaz noski.
A.–Gaurko lan honek historia bat du aurretik, nola ikusten duzu prozesu horren bilakaera?
P.B.–Aitor nirekin hasi zen lanean titirikokon. Bueno, hura nik eraman nuen hura diktatoriala izan zen, esan dezagun neuk inposatu nuela, lanaren ritmoa, etab. Han neuk inkontrolatuena uzten nuena Aitor bera zen, errekurtso natural asko ditu berez. Bestetik Arturo ta bera oso ondo doaz elkarrekin, profesionalki oso ondo konpontzen dira. Hortik sortu zenTitirikokotik pauso bat ematearen ideia, aurrerago. Eta hori izan da gutxigorabehera.
A.–Eta pausoa eman duzuen honetan beste bat emateko prestatuko zarete?.
P.B.–Bai, bai noski. Eta neuk dudan intentzioa... bueno, esango dut hau neuk ere esperientzi modura hartu dudala, arriskuekin jabetuz noski. Eta bale, ze istorio publiko hauek suizidio profesionalak bihur daitezke, ulertzen duzu, arriskutxoak dira hartzen dituzunak. Eragozpenak genituen. baina nik pasatzen dut nire burua arrisku horretan jartzea edo ez, egin behar genuen, ze hasten den jendeak publikoa behar du ere, aktorea trebatzen den arragoa, eta beharrezkoa eskolak aparte, hori, «Aitor» Teatrora joan eta egin duzun lana publiko aurrean jarriz.
A.–Zuk bestalde batzuetatik esperientziak jaso dituzu, eta zure lana egokitu al duzu nolabait hemengo egoerarekin?.
P.B.–Bueno ba baietz esango nizuke. Begira, gaur egun hemen ikusi ditudan gauzetatik arritu nauen Karraka izan da, baliatzen saiatzen dira, oso lan interesgarria. Besteak begira, Geroaren Mollere, Trolarrak, Arlekino, izan dezakete aktore lan bat, baina hain klasikoak dira estilo eta lan egiteko eran. Teatro hori berrogeitamar-urte dira egiten dela eta gaur egun bizi dugun garaian espresio bide eta proposamen berri batzuk hona oraindik iritsi ez direnak, hemen oraindik arraroak aditzen direnak.
A.–Ze neurritan egokitu da zure lana zenituen aktoreengan?.
P.B.–Hasteko hau aitzaki bat zen. Nik lantzeko interesa nuen gauza baten inguruan. Aktorearen prestakuntza, eta kasu honetan Aitor eta Arturorenak. Biak zuten sapai bat eta horrekin jokatuz ibili gara, lana moldatuz.
A.–Nola erabili duzue zine narratiba beltza. Ze elementuekin jokatu duzue?.
P.B.–Hasteko absurdoaren ikuspegitik begiratu nahi izan dugu lana. Horrek beste baliakizun batzuk erabiltzea bultzatu nau, behar nituenak. «SAIL BELTZA» esan dezagun aitzakia izan dela. Abiapuntu, espektakuluarena, txikitandik dudan imajen bat izan da, uste dut denori berdin gertatuko zitzaigula pelikulan odola ikusten genuen bakoitzean baten bat hiltzen zutenean galdetzen zenuen «hil dute? Ez, erantzuten zuten, tomatea da>>. Gezur hori da abiapuntua desarroiloak aurrera egin dezan gero. Dena doa horren inguruan: odola, tomatea; tomatea, odola. Odolak bihurtzen du hilotza bokadilo bat. Eta giro beltza, atsegin dugulako bestetik, egokiena iruditu zaigu. Baina indioena izan zitekeen ere.
A.–Eta umorea. Nola ikusten duzu umorea?.
P.B.–Bueno, aukeratu dugun umorea ikustekoa da, erabat, eta bestetik sorpresarekin jokatuz, irudiena. Irudi batzuk beste batzuetara eramaten gaitzute eta txokeaz sortzen da umorea. Detaile batekin dena aldatuz. Gero nire lana beti umorearen atzetik joan da. Tragedia ez zait gustatzen, ikasteko interesgarria da, eta tragedia erabiltzea gustatzen zait. Bizitza ere hola da. Hemendik aurrera egin nahi dudan lana bukaeran farra ezabatzearena da, atsegin ditut bukaera tristeak erdi tragikoak, baino aurretik farra landu. Esateko gero, zertaz.farre egin dut?. Metodo gisa,
A.–Badirudi orain hemen gelditzea erabaki duzula. La Trakarekin lan egiteaz aparte beste zerbaitetan aritu behar al duzu?
P.B.–Bueno, planak baditut, egin dudana erabakitzea izan da. Denboraldi bat ikastean hortik zehar, gauzak jasotzen ibili naiz. orain ez diot nire buruari hemen gelditzearena proposatzen, baina bai hartu denbora hemen niregandik zerbait sor dadin. zerbait hemen desarroilatu. Epe batjartzen diot nire buruari, sei, zazpi hilabete. Gero ikusi behar da nora doazen gauzak, ez zer gertatzen den La Trakarekin.
A.–Etorkizuna beltza hala?.
P.B.–Ez, ez, argia dago. Orain materiala berrikusi eta puntuan jarri espektakulua, baliagarria iruditzen zaidalako, harrera hona izan duelako. Emanaldiak bilatu, eta ondo joanez gero beste lan bati ekin. Agian taldea ugaritu.
Eneko Olasagasti. Mikel Antza
32-33


GaiezKulturaAntzerkiauzendariak
GaiezKulturaLiteraturaIdazleakBARKO1
PertsonaiazBARKO1
EgileezANTZA1Kultura
EgileezOLASAGASTI2Kultura

Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude