ETB-n Erdara Sartzera Doaz


2021eko uztailaren 23an
"Euskal Herrian Euskaraz"koei elkarrizketa

ETB-n Erdara Sartzera Doaz
ETB-ren Alde Manifestapena Bilbon.
Euskal Herrian Euskaraz taldeak, Donostian, Arranobeltza Euskaltokian, prentsaurrea eman zuen. Bertan beti kanpainatan sartuta dagoen erakunde honen bozeramaile batengana jo dugu, azken kanpaina honen arrazoiak, eta ekintza programa ezagutzeko. Hau da ekarri duzuegun elkarrizketa.
Argia.-Zein da antolatu duzuen azken kanpaina hau, eta zergatik antolatu duzue?
EHE.-Azken kanpaina hau ETB-ren aldeko kanpaina bat da, edo hobeto esanda ETB-k orain arte euskara mailan eraman duen linearen aldeko kanpaina. Hau da, ETB-k gaur arte eraman duen linea hobetu badaiteke ere, ez bait da guztiz euskara hutsez, egokitzat jotzen dugu, eta horrela azaldu zuen taldeak erdara sartu behar zutela adierazi baino lehenago. Joan den Uztailaren hasieran lehenengo aldiz DEIA egunkarian, ETB-n erdara sartzea zihoaztela azaldu zen, eta ondorioz, Uztailan Irunean egiten den UEU-n ETB-ren aldeko kanpaina bat egitea pentsatu genuen.
A.–Zuek uztailan kanpaina hau antolatu zenutela diozue, baina duela gutxi Euskal Herriko komunikabide asketan irakurri genuen, nola hasteko Bizkai Buru Batzarrak eta gero Euskadi Buru Batzarrak, HB-ren maniobra zela EITB-ren aldeko kanpaina hau. Ez da egia beraz?
J.–Gu benetan harriturik geratu ginen nota hau ikusi genuenean. PNV-ek jakin, badaki kanpaina hori gurea dela. Alde batetik aspaldidanik, udaletan ETB-ren aldeko txostenak aurkezten ari garela. Bertara herrietako EHE taldeak aurkeztu dituzte EHE-ren izenean, eta toki askotan PNV-ko zinegotziak, beste alderdi askotako zinegotziak bezalaxe gure txostenaren alde bozkatu dute. Bestalde azaroan komunikabideetan euskararen erabilpenaren alde manifestaldi bat HB-k antolatu behar zuela zioten eta hain zuzen abenduaren 11 Bilbaon KORRIKArekin batera egingo da, baina azken hau guk antolatzen dugu.
A.–Nola esplikatzen duzue PNV-ren jokabide hau?
J.–Esplikazio asko eduki ditzazke, baina gure ustez nagusiak bi edo hiru dira:
Hasteko, PNV-ri interesatzen zaio, bere politikarekin bat egiten ez duten guztiak zaku baten barruan sartzea. Era honetara, kanpaina hau guk antolatuta dela jakinez HB-k antolatzen duela esanaz bi gauza lortu nahi ditu: EHE HB-ren submarino bat dela adierazi, eta gu HB-kin alderatzean, euskararen alde borrokatzen baino Instituzioen kontra borrakatzen ari garela bere partaideei sinistu arazi.
Ondoren, beraiek, bere alderdiaren interesak hauteskundeei begira aurrera ateratzeko, ETB-ren erdara derrigorrez erabili behar dute, eta beraz goi-mailako instituzioetan erdara erabiltzea onartzen dute, baina alderdikide askok, ETB euskara hutsez dela pentsatzen dute, eta beraz, gure txostenaren alde definitzen dira. Ondorioz, beraiek hartutako erabakiaren aurka posizionatzen dira alderdiko zinegotzi asko, kontradizio haundia beraien artean sortuaz. Hau ez zaie inondik ere komeni eta inolako argumento balidorik ez dutelako, gure txostenaren kontra posizionatzeko, HB-ren maniobra bat dela jakin arazten dute, eta goitik erabakia inposatzen saiatzen dira.
Bukatzeko, Euskal Herrian euskarak eta Euskal Herriak euskal telebista bata behar duela, hau da, euskara hutsezko kanal bat behar duela pentsatzen duen jende asko dago, eta alderdi guztietako jendea, eta beraz baita PNV-koa ere noski. Bestaldetik euskara hutsez eduki dezakegun telebista kanal bakarra hau da, 4. kanala, eta hor erdara sartzea ez da erizpide garrantzitsuetan oinarritutako erabakia, Euskal Herriko erdaldungoarentzat 3. kanala «Canal de las Autonomias» bait dago, eta Barcelona Real Katalunian kanal horren bitartez eman zen. Beraz erdara sartzekotan hor sartu behar da, eta kanal elebidun bat egin. Sentsibilizazio kanpaina honen aurrean eta manifestaziora jende asko etorriko delaren beldurrez. HB-ren kanpaina dela adierazten dute, bi helbururekin: bata beraien jendea ez etortzea, eta euskara alderdikiri bat bihurtzea.
Guk gure kanpainak antolatzen ditugunean, alderdi guztien laguntza eskatzen dugu, eta PNV-k euskararen aldeko gure kanpainak, eta une honetan ETB-ren aldeko kanpaina onartzen ez badute, bultzatzen ez baditu, berari dagokio arrazoia ematea.
Bestaldetik. beraiek erdara sartzeko dituzten arrazoiak ezagutu eta publikoki eztabaidatzeko, ETB-n Areizaga eta gure arteko eztabaida bat eskatu dugu. Benetan demokrazia eta pluralismoaren alde badaude onartu beharko dute mahai inguru hori.
A.–Baina ETB ia dena euskaraz izango da, eta Euskal Herrian euskaldungoa ehuneko 22-a besterik ez da. Ez al da azken finean pauso bat?
J.–Ezin dezakegu ukatu pauso bat denik, baina arazoa horrela ezin daiteke planteatu eta hori da beraiek jarri nahi diguten tranpa, eta irtenbide gabeko bidea.
Begira euskararen normalkuntza arazo globala da, hau da ez da ETB-ren arazoa bakarrik, baizik eta komunikabide guztiena, Irakaskuntzarena, administrazio munduarena, marko juridikaorena, lan munduarena. . Hau dena kontutan harturik baloratu behar da ETB-ren arazoa, bestela galdu egiten gara, eta aurrera joan beharrean atzeraka joan gaitezke konturatu gabe. ETB-ren 33 ordutatik hiru bakarrik erdaraz, bale. Eta Telenorten, eta irratitan, eta egunkarietan; eta aldizkaritan.... Horrela gauzak ikusirik aldatzen da prespektiba guztia. Zer esanik ez administrazio mundua, lan mundua,... barne sartuko bagenitu, hau da, ETB euskaraz, baina gainerako guztia erderaz.... Edo irakaskuntza euskaraz, eta komunikabideak erdaraz? Arazoa globala da, eta globalki aztertu beharra dago.
Bestaldetik hizkuntza baten normalkuntza edo desagerketa beti ordezkapen prozesu bat izaten da, hau da hizkuntza bat galtzen denean beti beste batek ordezkatzen du. Zentzu honetan edo erdara edo euskara aurrera doa. Erdarak euskara ordezkatzen du edo alderantziz, eta ez dago beste irtenbiderik. Zentzu honetan diogu EHE-koek elebitasuna pauso bat dela eta ez helburu bat.
Hau guztia kontutan edukirik aztertu beharra dena zera da, egiten dena, nola egiten den, eta era berean oso garrantzitsua, aski egiten oten den. Gure ustez zerbait egin da, ezin da ukatu, baino askotan gaizki: adibidez EIKE eta EEPAren arteko istilua, edota HABE eta AEKren artekoa. Beste ekintza batzu nahiko egokitzat jo ditzakegu, ETB adibidez, baina ordezkapen prozesua oraindik aurrera doa, oraindik erdara irabazten ari da, eta hasteko ordezkapen hau frenatu behar dugu, eta gero inbertitu.
A.–Lehen mozioak eta manifestazioari buruz aritu zara. Nolako izango da kanpaina, zein ekintza izango dira? J.–Hasteko udaletxeetan txostenak aurkeztuko ditugu. Bestaldetik kontzientapen kanpaina bat antolatuko dugu, kartelak, paperak, mahaiak, Telebistak kaleratuko ditugu. Hego Alde guztian hil honen 30-ean.
Bestaldetik KORRIKA-n zehar ahal dugun herri guztietan «ETB-n euskaraz eta kitto» lemapean kilometroak egingo dutugu. Azkenik, eta KORRIKAko azken egunean, BILBOn Abenduaren 11-ean, 1959 kilometroan konzentrazio nagusia egingo dugu. Gure iritziz ekintza hauek KORRIKA barruan egiteak bi zentzu ditu: Bata KORRIKA bultzatzea, eta KORRIKA euskararen arazo globalaren aurrean erantzun bat denez, ETB-ren orain arteko linearen alde jartzea.
ARLANTZ
28-29

GaiezHizkuntzaEuskaraErakundeakEHE
GaiezKomunikabidTelebistaETBBesteak
EgileezARLANTZ1Hizkuntza

Azkenak
2025-01-28 | Julene Flamarique
Nafarroako Emakume Gazteen kontrako Sexu Indarkeriari buruzko I. Azterketa
Erradikalizatzen ari den matxismoari aurre egiteko fokua gizonengan jartzea proposatu dute

Sexu-erasotzaile gehienak biktimaren inguru sozialekoak direla eta “kaleko bortxatzaile mamuaren ideiatik” aldendu beharra dagoela nabarmendu du Nafarroako Emakume Gazteen kontrako Sexu Indarkeriari buruzko I. Azterketak. Ikerketak gazteengan jarri du arreta,... [+]


2025-01-28 | Leire Ibar
La Cumbre Donostiako Udalaren esku uzteko eskatu dute elkarte memorialistek

Memoria Demokratikoaren Legea bete eta Lasa eta Zabala bahitu eta torturatu zituzten Donostiako La Cumbre eraikina memoria historikorako gune bihur dezaten exijitu dute Gipuzkoako Batzar Nagusietan. Jauregia 2023an Donostiako Udalari utzi behar zion estatuak, baina prozedura... [+]


DeepSeek
Txinari inbidia: gerra komertzialak adimen artifiziala du izena

ChatGPT ez da dagoeneko "hainbesterako". Lehiakide biziago, eskuragarriago eta merkeago bat jarri zaio parean AEBetako eta mundu mailako liderrari: enpresa txinatar baten eskutik ikusi du argia DeepSeekek. Dantzan jarri da mundua, eta ez espresuki onerako. Mikrotxipen... [+]


2025-01-28 | Leire Ibar
Greba mugagabea hasiko dute Guardianeko langileek

Laudioko lantegiko zuzendaritzak astelehen honetan jakinarazi dio enpresa batzordeari behin betiko itxiko duela enpresa. Urtarrilaren 29an abiatuko dute ixteko prozesua. Egun berean egingo dute elkarretaratzea langileek eta ostegunean hasiko dute greba.


2025-01-28 | Julene Flamarique
Turismoaren erregulazioa Baztanen: ostatuak kontrolatzeko plana onartu dute

Plan berriak Baztango bailara lau zonalde historikoetan bereiztea proposatzen du. Ostatu turistiko berriak irekitzeko araudia ere hartuko du bere gain, definitutako hiri iraunkortasun adierazleen araberakoa izango dena.


2025-01-28 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Myanmarreko gerra baretzea ez da albiste ona batzuentzat

Duela hamar egun, urtarrilaren 18an, sinatu zen Txinako Kunming hirian Myanmarren agintean den Junta Militarraren eta Myanmarreko Nazio Aliantza Demokratikoaren Armada (MNDAA ingelesezko siglaz) matxinatuaren arteko su-etena. Ez da 2021eko estatu-kolpearen ondotik sututako gerra... [+]


2025-01-28 | Julene Flamarique
Autoeskolaz kanpo gidatzen ikasteko aukera planteatzen ari da Espainiako Gobernua, autoeskolak aurka

Eredu berriak ikasleek milaka euro aurreztea ekar lezake. Autoeskoletako irakasleek plana kritikatu eta errepideetan sor daitekeen arriskua mahaigaineratu dute. Neurri berriak “milaka irakasleren enplegua arriskuan jartzen duela” ohartarazi dute.


Lanbide Heziketako praktikak arazo-iturri izaten ari dira

Sistema duala abian da ikasturte honetan Hego Euskal Herriko Lanbide Heziketan, eta eredugarri saldu duten arren, arazotsua izaten ari da hainbat zentrotan: ikasle guztiek derrigorrezko praktikak egin ditzaten enpresak bilatzen “gorriak pasatzen ari dira” irakasleak,... [+]


Justizia feminista garatzeko beharra aldarrikatu du Emakumeen Mundu Martxak

Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxak indarkeria matxistari buruzko jardunaldiak egin ditu asteburuan Atarrabian. Sistema judiziala jarri dute ezbaian, justizia eta autodefentsa feministaren balioak aztertu dituzte.


2025-01-28 | UEU
Itsaso Bakedano Moreno
“Denok gara sexu-hezkuntzako erreferenteak”

"Sexu-hezkuntzaikasgeletatik haratago" ikastaroa emango du UEUrekin online Itsaso Bakedano Moreno (Baldorba, 1992) sexologoak. INCISEXeko Sexu-hezkuntza eta -aholkularitza masterra du, Biko Arloak-eko Training sexologia klinikoko formakuntza du eta Lanbide Heziketako... [+]


Bilboko Axel Hotelaren irregulartasunak salatu eta itxiera eskatu du EHGAMek

EHGAMek Axel hotelaren irregulartasunei jarritako helegitearen inguruko isiltasun administratiboaren ondoren, hotelaren itxiera eskatzen du eta hainbat eragileekin batera prentsaurrekoa eman dute.


Bretoierak hiztunen erdia galdu du sei urtean, azken ikerketaren arabera

Bretainian, bretoiera oso ondo edo nahiko ondo hitz egiten duten herritarrak %2,7 dira, 2018an baino hiru puntu gutxiago. 107.000 dira gaur egun. Hiztunak gazteagoak dira. Galo hiztunen kopuruak ere behera egin du, baina ez bretoierak bezainbesteko abiadan.


2025-01-28 | Estitxu Eizagirre
Urumeako Mendiak Aske
“Benetan behar duguna da aberastasun natural, kultural eta soziala errespetatuko dituen aldaketa ekonomiko eta soziala”

“Urumeako mendiak bizirik” herri-ekimenak jende andana elkartu du Hernaniko plazan. Mendi horietan egin nahi dituzten bi makroproiektu eolikoen berri eman du, ekarriko lituzketen kalteak azaldu ditu eta Urumea bailarako eta inguruetako herritar guztiei dei egin diete... [+]


Eguneraketa berriak daude