"Elurrezko Ertz Zorrotz Bat Da Gailurra"


2021eko uztailaren 23an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Kike de Pablos mendizalearekin elkarrizketa

Nanga Parbat, Zortzi Milako Batean Bizkaitarrak
"Elurrezko Ertz Zorrotz Bat Da Gailurra"
Abuztuaren 5ean iritsi ziren Kike de Pablos eta Jose Luis Zuloaga 8125 metro dituen Nanga Parbar-eko gailurrera. Diamir izeneko bidetik igo zen aipatu biaz gainera Iñaki Alvarez, Mikel Martinez eta Koldo lagunez osaturiko Bizkaiko Espedizioa.
Hori dela eta Xabier Erro izan da ARGIArako Kike de Pablosekin ondoren doan elkarizketa egin duena. Lehen ere beste bi bider egona zen Kike Himalaian: Everesteko espedizioan eta Lhotseko hartan.
ARGIA.–Noiz lortu zenuten, Nanga Parbat igotzeko baimena?
KIKE DE PABLOS.–Duela bi urte gutxi gorabehera, Emilio Hernando, Angel Landa, Jose Luis Zuloaga, Jesus Gomez, eta talde hau osatzen zuten beste batzuk, lortu zuten mendi hau pareta horretatik igotzeko baimena. 1982 urtean, pareta hau nolakoa zen bertatik ikusteko espediziotxo bat eratu zuten. Ganal Opik igo zuten baina esan genezake, espedizio honen funtsa pareta hori ezagutzea zela.
Bertatik etorri zirenean, arrazoi asko zirela medio, nahiko etsiturik etorri ziren, beste arrazoien artean, pareta hura ez zelako espedizio txiki baten lana, diru gutxirekin ezin zitekeelako egin, batek seme bat izan zuen, beste batek denda bat zabaldu zuen... Jose Luis izan zen asmo honi entsi ziona eta gu bertan enroilatu gintuena, beraiek lortu zuten baimenaz baliatuz bertara azaldu ginen.
A.– Espediziotxo hura beraz. 1982ko udan egin zen?
K.P.–Bai.
A.–Espedizio honetan bost juan zineten; nolako presupostua zenuten?
K.P.–Bi milioi t'erdiko presupostua eduki dugu, eta diru honekin dena egin dugu. Diru piska bat sobratu zitzaigun, eta diru hori, argazkiak, diapositibak, eta publizitate etxeekin egin behar diren harremanak betetzeko erabili genuen.
A.–Zortzi mila bat Himalaian egiteko, batik bat Pakistan bezalako lurralde urrunetara joan behar denean, badirudi bi milioiko presupostu bat gutxi dela, ezta? Hau diot batez ere, orain arte 20 milioi eta borrelako zifretara ohituta geundelako...
K.P.–Egia esan gaur egun beste erara ezin daiteke egin, beste arazoen artean diru gehiago lortzea oso zaila bait da, nahiz eta oso sinpleki eta jende gutxik antolatu. Espedizio hau, "oso arinen" estilora antolatu genuen, hau da, estilo erdi-alpinora; soka 1200 metrotako altura arte jartzea pentsatzen genuen eta gero gora. Ez genuen oxigenorik eraman, eramaile gatxi, hurbiltzeko ibilaldia oso laburra da, lau egun bakarrik bait dira. Egia esan ez ditugu gure beharrak ezertan mugatu eta ikusi denez diru kopuru horrekin ondo bete dugu dena.
A.–Bi milioi t'erdi hauek nondik lortu dituzue?
K.P.–Zati garratzitsuena, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailetik lortu genuen, bertan milioi t'erdi eman bait ziguten. Bestaldetik 400.000 espedizioetako batzordeak eman zizkigun, 100.000Petronorrek, 100.000 Bizkaiko Aurrezki Kuxak, gero udaletxe batzuk ere bai, eta horrela osatu genuen behar genuen diru kopurua.
A.–Egunei buruz, noiz atera zineten Euskaditik Pakistan aldera?
K.P.–Uztailaren hiruan atera ginen hemendik, eta biharamunean, han geunden Ravlpindin. Bertan zazpi egun pasa genituen, batez ere arazo burokratikoak konpontzen. Hau guztia konpondu ondoren, Ford furgoneta batean denok material guztiarekin batera, Karakorun autobidea hartu eta Himalaiara abaitu ginen: Gunar herrira iritsi ginen, eta han eramaileak hartu genitnen, eta lau egunez ibili ondoren, abaipunduko kanpamentora iritxi ginen. Gunar herria gutxi gorabehera 1000 metrotan dago. Indo ibaia eta beraren bailara toki honetan mila metrotan daude, eta beraz mendi tontorrera 7000 metro daude.
A.–Materialak zenbat pisatzen zuen, hau da Euskaditik Ravalpindira eraman zenuten materialak?
K.P.-kargu bezala 400 kilo bidali genituen, eta gainerakoa gurekin batera eraman genuen. Beti bezala karga gehiegi generamala esan ziguten baina lortu genuen dena eramatea Denetara 700 ; kilo material ziren, hau da 29 eramaile. Enlazeko ofiziala, 29 eramaile 700 kilo materialarekin eta sukaldari bat.
A.–Gunartik abiapunduko basera zenbat denbora jan zenuten?
K.P.–Lau egun, hau bait da eramaileak jartzen duten baldintza. Denbora gutxiagatan egin daiteke, baian hau izan zen behar izan genuen denbora.
A.–Yamir aldean, abiapuntuko basea jarri zenuten tokiak nola izena zuen?
K.P.–Han ez dago batere garbi nola duen izena, beraien artean ez bait dago iritzi bakar bat, «Biskanp» eta 3950 metrotan dago. Toki berde batean dago, glaziarraren morrena ondoan, eta handik aurrera, ordu bateko bidea egin ondoren, badago granja bat, eta bertan esnea, gazta eta noizean behin antzume bat ere lor daiteke.
A.–Toki on bat beraz.
K.P.–Bai, toki on bat.
A.–Everesta igotzeko erabiltzen den tokia baino hobea?
K.P.–Bai, zalantzarik gabe, hemen baita loreak ere badande, eta dena berdea dago. Inguruko herritarrak bertara asko igatzen dira ehizera, artaleak ekartzera...
A.–Zein egunetan iritsi zineten abiapunduko basera?
K.P.–Abuztuaren bostean mendi tontorrera iritsi ginen, beraz 21 bat egun gutxiago, beraz... uztailaren 14ean.
A.–Hara iritsi ondoren, beraz, zuek bostek, sulkaldaria eta enlazeko ofiziala bakarrik geratu zineten?
K.P.–Beno, egia esan espedizio japones bat zegoen, guk egin nahi genuen bide bera egiteko, baina "guztiz astunen" estiloan, ekipoa hamaazpi pertsonak osatzen zuten, eta toneladak material zeramatzaten. Guk ez genekien ezer, baina Pakistango Gobernuak hamabost egunero baimena emateko erabakia hartu omen zuen, eta beraz japoniar hauek etorri zirenean, bertan lau pensonaz osatutako espedizio frantses batekin topo egin zuten. Hauek ezin izan zuten iritsi, eta gu jeisten ari ginela, eta japoniarrak zihoazen biartean, beste frantses batzu iritsi ziren. Hauek ere ezin izan zuten iritsi.
A.–Honek esan nahi du bide guztia ondo ekipaturik aurkitu zenutela?
K.P.–Bai, dena ekipaturik zegoen, eta adibidez soka, 7000 metrotaraino iristen zen. Gure asmoa 6000 arte soka jartzea zen (bestela ezin da gero jeitsi handik) eta handik gora dena era alpinoan egin.
A.–Kontatu beraz, abiapunduko basetik goraino zenbat kanpamendu egin zenituzten, alturak, sokak...
K.P.–Lehenengoa, eta bertara iristea erreza da, 5000 metrotan jarri genuen. Bost bidaia egin genituen lehenengo kanpo honetara materiala igotzeko. Lehenengotik bigarrenera 1200 metrotako desnibela dago eta bidaia bat egin genuen. Han bukaera aldean benetan oso zaila den pareta bat dago, .Kinshoffer. harrizko pareta bertikala (200). Pareta hau soka zaharra eta eskaladako materialez beteta dago. Bertan karga igotzeko telesferiko baten arrastoa ere badago, ezin bait da beste erara pisu astunik igo. Oso zaila da.
«Couloir» hau egunez egitea oso arriskutsua da, harrizko luizo asko egiten bait da, eta beraz ezin daiteke ezertarako bertan gelditu, azkar egin behar da. Han egun bat deskansatu eta hirugarrenera baina material gutxirekin era alpinoan egin behar bait genuen. 6800 metrotara igo ginen, eta gero abiapuntuko basera ginen aklimataziorako.
A.–Beraz gero abiapunduko basean deskantsatu zenuten?
K.P.–Bai, bertan lau edo bost egun egin genituen. Egun hanetan japoniarrak igotzen saiatu ziren, eta gainera 5. kanpamendu bat 7800 metrotan, benetan gauza harrigarria. Bi hilabete zeramatzaten han, beraien epea bukatu zitzauen eta luzatzea eskatu zuten. Ez genuen inolako arazorik eduki nahiko jende jatorra bait zen.
A.–Iritsi al ziren japoniarrak goraino?
K.P.- Bai, bostgarren kanpamendutik, «Kinshoffer Couloir»tik, German Bool igo zen toki berberetik. Bat benetako gailurrera ganez iritsi zen, eta bestea, 400 metrotara dagoen aurreko gailurrera iritsi zen. Han gaua pasa behar izan zuten bibak eginaz, eta biharamunean, bezperan iritsi zena berriz igo zen argazkiak ateratzera, eta gero 5. kanpamenduan gaua pasatzera jeitsi ziren.
A.–Zuek beraz 3. kanpamendua jarri behar zenuten tokira igo ondoren, lau edo bost egun deskantsatzera abiapunduko basera jeitsi zineten. Ondoren bertatik abiatu zineten gailurreraino iristeko asmoz ezta?
K.P.–Bai, lehenengo egunean, lehenengo kanpamendura igo ginen; ondoren, biharamunean, bigarrenera, bidea oso gogorra denez, bertan egun bat deskantsatu genuen. Handik hirugarrena jarri behar genuen tokira abiatu ginen, hamabost bat kilorekin bakoitza. Pisu honetan materialaz aparte zortzi edo bederatzi egun pasatzeko jana generaman. Bi denda, gasa, jana... hirugarrenean denda bat bakarrik jarri genuen, japoniarrek bertan bat jarririk utzi bait zuten. Handik hurrengo bibak egin genuen tokira,7350 metro, laugarren kanpoa, eta handik gailurrera igo ginen, eta lotara berriz bertara jeitsi ginen.
A.–Zenbat iritsi zineten laugarren kanpora?
K.P.–Denak, bostok. Gertatu zena zen hurrengo egunean bi bertan geratu zirela, Mikel eta Koldo ez zeuden ondo. Estomagoko mina eta horrela. Eguraldia ere ez zen oso ona. Hiru abiatu ginen gailurrerantz, eta bidean Iñakik, haginetako mina areagotuz zihoakiolarik alturarekin batera, bueltatu behar izan zuen lau hanketan. Orduan, bik jarraitu genuen gorantz. 800 metrotako desnibela gutxi gorabehera. Eta arratsaldeko lauretan iritsi ginen.
A.–Eta goian ze? Betikoa? Argazki pare bat eta behera? Zenbat denbora egin zenuten goian?
K.P.–Eguraldi nahiko txarra egiten zuen. Elur asko ari zuen. Goizeko 7retarako jada itxi itxia zegoen dena. Haizea elurrarekin. Ez gindoazen japoniarrak joandako bide beretik, ez eta Kinshoffer-tik, baizik eta italiarrek eskubitik egindako bidetik, trapeziotik elur eta arroka malda igoaz. 300 metrotara geunden 9tan. Nola hortik jeitsi behar genuen aurrera segitzea erabaki genuen, ea eguraldiak aldatzen zuen. Baina ordu pila pasa genituen goraka. Onena gailurretik 200 metrotara gertatu zitzaigun: laino itsaso hartatik atera eta izugarrizko eguraldia goian. Ez hotza, ez haizea. Bero piskat, eguzkia. Balneario bat ematen zuen gailurrak. Zoragarria, Behean ekaitza. Goian...
A.–Abioean ekaitzaren gainetik zoazenean bezala...
K.P.–Bai, halaxe. Fotografia asko atera genituen, eta ganez ailegatu ginen 4. kanpora. Mikel bakarrik zegoen. Abuztuaren 5a zen. Hurrengo egunean 3. kanpora, eta hurrengoan kanpo basera.
A.–Kike, hau da zuk zortzi milako bat intentatu duzun hirugarren aldia. 80ean Everesteko espedizioan, 81an Lhotseko hartan, eta hau da la terzera la venzida. Egin duzu zortzi milako bat. Gustora sentituko zinen, ezta?
K.P.–Bai, beno, ez dakit. Egia esan ez zaitu asetzen. NI behintzat ez nintzen bapo eginda geratu. Ez dakit, igual da aurretik pentsatu bezala gertatu zelako dena..., beste ezer gertatu ez zelako...
A.–Lehen aipatutako beste zortzi milako horiekin alderatuz, aberatsagoa izan al da espedizio hau?
K.P.–Teknikoki fuerteagoa izan da. Dena dela gogorragoak gertatu zitzaizkidan beste biak.
A.–Zera da beste gauza harrigarri bat, 21 egun besterik ez dituzue pasa zortzi milakoa egiteko. Beti esan ohi da denbora gehiago behar dela aklimatatzeko. Alde horretatik nola ibili zarete?
K.P.–Oso ondo. Nekatuta, leher eginda eta deseginda zabiltza goian, baina normala den neurri batean. Gastatu egiten zara denbora gehiegi egoten bazara altura horietan. Okerragoa da nere ustez.
A.–Beraz nahikoak al dira 21 egun zortzi milako bat egiteko?
K.P.–Beno, han diferentea da. Beste gehienetan 6000 metrotan dago kanpo basea. Han 4000tan. Oso behean. Gogorra da hortik igotzea. Igotzen zoazen heinean aklimatatzen zara. Bestetan suabe suabe 6000 metrotan zaude. Hor gehiago kostatzen da aklimatatzea. Bestalde, hobeto etortzen zara zure onera jeisterakoan. Errezago.
A.–Etxerako buelta nolakoa izan da? Everestekoa kristorena izan zen, Lhotsetik bueltan triste triste... eta orain?
K.P.–Bakoitza gure bidetik itzuli gara. Bi segituan etorri ziren lanera. Mikel, Zulu eta hirurok India aldera joan ginen. Mikel irailaren 3an bueltatu zen, Zulu Sean eta ni 15ean. Uholdeak gainera... ez da beste batzutan bezala izan.
A.–Jende askok dio horrelako espedizioak eta egin beharrean hobeto legokeela baseko mendizaleak eta laguntzea. Oso garestiak direla horiek. Zerk motibatzen zaitu horietara?
K.P.–Aurrenengoari erantzunez, esango dizut, hemen bertan egiten den mendizaletasunak oso gastu txikia duela. Ez du ia dirurik behar. Bi lagun juntatu, automobila hartu eta ale, mendira. mendi elkarteetan ere lehen baino mugimendu gutxiago dago orain. Bere gisara joaten da jendea. Beste espedizioak bai, hauek garestiak dira. Arazoa da ea sozialki duen inolako projekziorik espedizio batek. Ea interes sozialik baduen. Hori begiratu behar izaten da subentziotarako eta. Deporte orok izaten du publiko bat. Hemen ez daukazu publikoa zuzenean. Gero bilatu behar dugu filmina eta pelikulekin. Alde honetatik aski ez dugula egiten egozten zaigu.
A.–Beste zortzi milako bat egiteko gogoz?
K.P.–Beste zortzi milako bat edota beste edezein mendi urruti xamar baldin badago.
A.–Ze projektu dauzkazu buruan?
K.P.–Makaluko mendebaldeko ttonttorrerako permiso bat dago orain, 8500 metro Nepaleko Himalaian. Lau edo bost bagara. Arazo dexente izango dugu ordea, martxorako baita permisoa, eta subentzioak eta lortzeko ez dakit nola ibiliko garen. Uholdeekin gainera... arazo asko izango dugu.
A.–Zenbat pagatu zenuten Nanga Parbat-eko permisoagatik?
K.P.–Berrehun bat mila pezeta.
A.–Nolakoa da gailurra?
K.P.–Elurrezko ertz zorrotz bat da, zorrotzegia ere ez, borobil xamarra eman dezagun, arroka ttonttor batean bukatzen dena. Bi klabija zeuden han. Urrekolorekoa bat, Messner-ena uste dut, tubo bat zeukan loturik, Messneren karta bat alemanez, beste aleman baten karta, 82ean igo zenarena frantsesekin. Beste klabijan fulard bat zegoen, eta japoitarren bandera gero. Hori bakarrik jeitsi genuen.
A.–Jende asko hil da Nanga Parbat-en abalantxak e.ta gertatuta. Hori al da arazorik larriena?
K.P.– Aisladaturik dagonez posiblea da eguraldi aldetik eta kondizio bereziak izatea. Aurtengo udan 9 espedizio izan dira han. Japoitarrenak eta gureak lortu dute gailurra. Ez dira iritsi besteak, eta totalean lau edo bost pertsona hil dira. Shell bidetik, bestaldetik, hiru edo lau japoitar hil ziren batera.
Xabier ERRO
20-23

GaiezKirolaMendizaleta
PertsonaiazDE PABLOS1
EgileezERRO1Kirola

Azkenak
2024-11-22 | ARGIA
Languneko zuzendari Lohitzune Txarola
“Hizkuntza gutxituen pisu ekonomiko eta estrategikoa aldarrikatu nahi du Langunek”

Azaroaren 26an eta 27an, Langune Euskal Herriko Hizkuntza Industrien Elkarteak eta FUEN Federal Union of European Nationalities erakundeak antolatuta, ‘Hizkuntzen irabazia. Benefits of language industry in the economy’ kongresua egingo da Donostiako Kursaalean. Han... [+]


Euskarazko testuak ahots bihurtzen dituen patrikako gailu inteligentea merkaturatu dute

Lup izeneko gailuak testuak ahots bihurtzen ditu adimen artifizialari esker. Hainbat hizkuntza bihurtzeko gaitasuna dauka. Teknologia gutxiko gailua da, hain zuzen aurrerapen teknologikoetatik urrun dagoen jendeari balio diezaion. Ikusmen arazoak dituztenentzat sortu eta... [+]


2024-11-22 | Antxeta Irratia
“Feministon aurkako oldarraldia” gelditzeko indarrak batu dituzte Lizuniagan

Udan izandako indarkeria kasuen gorakada batetik, eta hainbat gizonezkok mugimendu feministak antolaturiko ekitaldiak boikotatu dituztela bestetik, Bortziriak, Xareta, Azkain, Bertizarana, Malerreka eta Baztango mugimendu feministek, erakunde publikoen konpromiso irmoa exijitu... [+]


2024-11-22 | Gedar
Espainiako Gobernuak ez ditu harremanak apurtu Elbit Systems armagintza-enpresa sionistarekin

Espainiako Defentsa Ministerioaren 6 milioi euroko esleipen publikoak jaso ditu aurten enpresak. Margarita Robles ministroaren arabera, urriaren 7tik ez diote "armarik saldu edo erosi Israelgo Estatuari", baina indarrean zeuden kontratuei eutsi diete. Elbit Systemsek... [+]


2024-11-22 | Joan Mari Beloki
Errusofobia lehen eta orain (II)

Sobietar Batasuna desagertu zenetik errusofobia handituz joan da. NBEko Segurtasun Kontseiluaren 2002ko segurtasun kontzeptua oso argia da, eta planetaren segurtasun eta egonkortasunak AEBei erronka egiteko asmorik ez duen estatuen menpe egon behar dutela adierazten du. AEBei... [+]


Gemma Piérola
“Historiak ezin du ezikusiarena egin gu protagonista garen eguneroko arazo horien aurrean”

Duela 40 urte sortu zen Geronimo Uztariz Institutua, Nafarroako Historia beste era batera ikertzeko eta zabaltzeko helburuarekin. Jende anitza bildu du lau hamarkada hauetan, eta gai ugari ikertu ditu denbora horretan. Historialari gazteak ere batu zaizkie. Zahar eta berriaren... [+]


Añube
Elkar besarkatzeko musika

Aspaldi ezagutu genuen gaur gaurkoz Añube taldeko abeslari den Aitor Bedia Hans. Garai berean adiskidetu ginen egun Añube taldeko gitarra jotzaile ohia den Beñat Gonzalezekin. Unibertsitateko garaian izan zen, Debagoienako bi gazteak musika zainetan... [+]


2024-11-22 | Julene Flamarique
Voxen aurka Bilbon protesta egiteagatik auzipetutako zortzik ituna egin dute Fiskaltzarekin eta bat epaiketara joango da

Atxuriko irakasle eta ekintzaile batek uko egin dio akordioari kontzientzia arrazoiak direla eta. Voxek bost urteko kartzela-zigorra eskatzen du auzokidearentzat, Fiskaltzak aldiz zazpi hilabeteko espetxe-zigorra hauteskunde-delituagatik eta hiru hilabeteko isuna mehatxu... [+]


2024-11-22 | Ahotsa.info
Saskien bidez Nafarroako euskalgintzari inoizko ekarpenik handiena egingo dio Errigorak: 230.000 euro

 Euskarari Puzka azken kanpainan 16.000 saski saldu dituzte, eta euskararen alde lan egiten duten elkarteentzat bideratuko zaie lortutako etekina.


2024-11-22 | Sustatu
Euskarazko esamoldeak baloratzen lagundu online galdetegi honetan

Bi irakasle eta ikerlarik inkesta jarri dute sarean, euskarazko esamolde batzuen inguruko datuak biltzeko. Bost minutu hartuko dizu betetzeak baina adi, bi galdetegi daude, egun bakoitian jaio bazara 1A betetzeko eskatzen dizute, eta egun bikoitian jaioa bazara 1B delakoa.


Nazioarteko Zigor Auzitegiak Netanyahu eta Israelgo Defentsa ministro ohi Gallant atxilotzeko agindu du

Gizateriaren aurkako krimenak eta gerra krimenak egotzi dizkie Hagako auzitegiak bi sionistei. Erabakia "antisemitismotzat" jo du Netanyahuk, eta Hamasek, aldiz, "Justiziarako urrats garrantzitsutzat".


Umandi izena eta izana

Andoni Urrestarazu Landazabal Araiako herrian 1902ko uztailaren 16an jaio zen eta 1993ko azaroaren 21ean hil zen Gasteizen. 31 urte bete dira jadanik eta bere izena eta izana aitortzeko une aproposa dela deritzot, ez baita ongi ezagutzen utzitako ondarea. Umandi, bere herriko... [+]


Memoriadun euskara

Autobiografia idaztea omen da garapen pertsonalerako tresnarik eraginkorrena, askatzaileena. Iraganeko kontuei tira egin eta gogora ekartzeak, orainaldiko korapiloak askatzen laguntzen omen du. Bai, laguntzen du orainaldia ulertzen eta komeni zaigun etorkizun bat marrazten... [+]


Etorkizuneko apustua

Pandemiaren iragarpenetik Valentziako tragediarainoko errepasoa egin eta ondorioztatu dut gezurra eta forupea suhesi gisa dituen kudeaketa instituzional negargarria klase gobernariaren konstantea dela.

Ez dugu gobernari ordezko baliogarririk sistema pendular hau aldatzen ez... [+]


Eguneraketa berriak daude