Bizitza Osoa Ikasten Eta Irakasten


2021eko uztailaren 23an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
JuIen Kalzada Berbatan:
Bizitza Osoa Ikasten Eta Irakasten
Kosetxa berak sapore bereko ardoa ematen du, kolore berekoa. Ezaugarri
bereziak izaten ditu belaunaldi, jenerazio... kosetxa bakoitzak. Euskal politika eta kulturgintzan beti azpimarratu izan da apaiz eta fraileen ugaritaduna: edonon agertzen dela oraindik den, edo izandakoren bat.
Bada hor seminarioan heldutako mahats klase bat gero gartzelan ardoa egin dena. Bada gero kosetxa hura ezagutu ez dugun beste balaunaldi bat.
Horregatik jo dugu Julen Kalzadarengan. Ardo horretatik edatera. Eta ugari eman digu nahiz eta botila erdi beteta geratu zaigulakoan itzuli gero etxera.
JULEN KALZADA. - 58an, abade nintzela bidali ninduten misio herri txiki batera, Orozkoko Muruetara. Suertatu ginen bertan abade gazte talde bat, bost edo sei. Sasoi berdintsuan, 60. urtetan, ETAren hasiera eta Eleizan halako mugimendu bat gazteekin lan egiteko, eta sortu zen momentu hartan herritako gazteen mugimendu bat: Herri Gaztedi. Harremanetan hasi ginen gu mugimendu horrekin. Ezagutzea gazteak, nola jokatu beraiekin... mugimendu edukatibo bat zen batez ere.
ARGIA.–Zer nolako gauzak egin eta planteatzen zenituzten orduan?
J.K.–Gauza txikiak egiten genituen. Atera kontu: Ezertxo ere ez zegoen, eta bueno, jai bat antolatu.... jaiak zeuden toki baterajoan eskurtsio batean... irteera bat... horrelako gauza sentziloak.
Gero eta indar handiagoa hartzen joan zen hori, eta hor genbiltzan abadeak ere bai. Orduan hartu zuen gainera Herri Gaztedik postura gauza guztiak euskaraz egiteko. Seguru gaizki eskribitzen genuela baina praktikatzen joan ginen: Hitzegiten ere nola Euskal Herri guztiko jendea eta biltzen ginen, ba, euskalkiak ere ulertzen eta ikasten joan ginen.
A.–Orduan?
J.K.–Orozkon sei urtez egon nintzen, eta gero joan nintzen Iurretara. Herri handiagoa zen hau, jende eta gazte gehiagorekin, harremanak ere gehiago, Durango bertan zegoen... Durangon indar handia zuen Herri Gaztedik, ETA ere gero eta indartsuago eta ezagunago bilakatzen hasi zen. Ikastaroak eta antolatzen genituen, langileen problematikaz eta..., eta orduan etorri zen baita ere apaizen mugimendu hori; Bilbon Obispadoan egin genuen entzerrona, Derion egin genuena...
A.–Zerk bultzatuta egin zenituzten entzerrona horiek?
J.K.–Orduan Eleiza nahiko karka zenez, pastorala aldatu behar zela eta, beste era batera egin behar zela.... konkretuan ez naiz gogoratzen zergatik izan ziren. Egon ziren multa batzuk; orduan izan zen Etxebarrietaren asuntua: meza batzuk eman ziren Etxebarrietaren alde, poliziak eta etorri ziren; gero egon ziren detentzioak eta; torturak ere izan ziren... Eleiza beti isilik egoten zen. Eleiza ezin zela horrelako gauzen aurrean isilik egon eta presionatzen genuen Obispoa, baita ere obispadoko jendea.
Ni abade egin nintzenerako garai hartan hasia zen gainera mugimendu piska bat. «E1 documento de los 333» edota ez dakit nola izena zuen, hori ere ordukoa da. Orduan ba, bazegoen kontzientzia bat hemen ez ziola Eleizak situazioari erantzuten, eta ari zela Espainia hartzen Francoren laguntzagaz, nola euskara ere baztertzen zuten... anbiente horretan.
A.–Sasoi horien ondoren Zamora aurreko beste bolada dator...
J.K.–Zamora etorri zen ETAko asuntoagatik. Ni detenitu ninduten lehenengoz Gabonetan, Gabon aurrean, 68ko gabonetan. Jauzi zen Jose Mari Dorronsoro. Handik ibiltzen zela uste dut nik; Durango aldetik eta ibili egiten zela. Jose Mari jauzi eta egun batzutara konferentzia bat ematekoa nintzen Eibarren. Eta gauza arraroak gertatzen hasi ziren: izugarrizko propaganda eman zion Donostiako prentsak konferentzia horri, eta ez zen normala garai haietan. Denok harrituta geunden. Etorri zen eguna eta abiatu nintzen Eibarrera, bertan dago Iurretatik: Atera nintzen Iurretatik eta kotxe batzuk irten zuten nire atzetik. Ni Berrizerantza sartu nintzen, baina Donostiako kamiotik sartu beharrean Markinako bidetik sartu nintzen Berrizeko goiko partera joateko asmoa neukalako. Orduan, ni seiszientos txiki batean, eta horrelako kotxe handi batzutan beste horiek, neu ere konturatu nintzen eta piska bat urduri jarri ere bai, eta belozidadea sartu kotxeari eta haiek ere bai, gelditu eta geldi geldi. Orduan, ba, «hemen neurriak hartu behar dira», eta gelditu nintzen Berrizeko taberna batean. Ezagutzen nituen, eta «hauxe eta hauxe gertatzen zait» eta kotxeak desagertu ziren. Nik neure kezkak baneuzkan, eta bertako lagun batzuri deitu nien. Orduan lau pertsona joan ginen. Bidean ez genuen inor aurkitu. Eta ailegatu ginen Gipuzkoara, Eibarren dagoen mugara, Gipuzkoara, Bizkaia amaitu eta sartu Gizpuzkoara, ze orduan Gipuzkoa sei hilabeteko estado de eszepzion batean zegoen, orduan sartu ginen Gipuzkoara kotxe guztia harrapatu zuten beste guzien artean. Gelditu han. Bota denok hormara, eta Donostiara ni.
A.–Komisariara.
J.K.–Donostian ba Gabon guztiak pasa nituen komisarian, Gabon aurrea zen... eta erregetaraino hantxe. ETAko kultur burua eta ez dakit zer nintzela, eta nik ezetz esaten nien. Dorronsoro ezagutzen nuela, eta ezetz. Baietz, berak kantatu duela, etxe guztia esplikatu duela, joan direla Iurretara ikustera eta hala deela, berak esplikatu bezala dagoela. «Ba egongo zen, egongo zen, nere etxea beti zabalik egoten da eta gazte asko ibiltzen da han sartu eta atera». «Begira, gertatu izan zait joan nere etxera lo egitera eta kuarto guztitan jendea lo egiten. Eta ni boste etxe batetara. Orduan, nik ez dut ukatzen Jose Mari nere etxean egona izatea. Egon zitekeen». Berak ni ezagutzen ninduela. Baietz, baina nik ez nuela bera ezagutzen. «Nik ere ezagutzen dut Franco baina berak ez nau ni ezagutzen».
Ni ez ninduten jotzen, bera bai, eta dena ukatzen nuen. Jo ez, baina amenazuak eta... beldurra bai. Beldurra pasatzen da itzela. Esaten zidaten «hementxe egongo zara estado de escepción akabatu arte». Ba bueno, aguantatu!.
A.–Aguantatu, bainan...
J.K.–Egun batean komunera joatea eskatu nuen eta han topatu nuen Jose Mari Dorronsoro dena desfiguratuta, baina guztiz guztiz desfiguratuta, aurpegi guztia handi handi eginda, baltz baltz baltz... hartu nuen inpresio bat! Klaro, ni ez ninduten jotzen eta ni nahiko trankil, hantxe egon behar jaietan baino... Festa egunetan dena mozkortiz botetzen zen komisaria eta hurrengo egunean hustu berriz, eta ni hantxe.
A.–Komisariatik kartzelara noski...
J.K.–Eraman ninduten Martutenera. Etorri zen militar bat, Santana zela uste dut, eta amenazu itzelak. Ez banun esaten ETAkoa nintzela, eta Jose Mari Dorronsoro ezagutzen nuela, ba, Jose Mariri sartuko zizkiola ez dakit zenbat urte por calumnias, por no sé qué eta... ni probokatzen Jose Marirena erabiliz. Eta susto itzela pasa nuen. Erreazionatu nuen ordea, eta handik egun batzutara obispoa eta zera zela eta, etorri nintzen jada etxera.
Gero 69an, izan zen hemengo Artekaleko nahastea. Handik laster detenitu zituzten Mogrovejokoak; orduan, ba, zigortzen zituztenez gu sartu ginen gose greban protesta eginez. Eleizak ez zuela hitzik ere esaten horretaz... guk protestatu gose grebaz. Maiatzaren 30ean sartu ginen, eta handik Basaurira eraman gintuzten. etorri ziren obispoa eta zera, eta uzteko gose huelga, eta ez dakit zer, eta amenazatzen, ez badugu bere agindua betetzen exkomulgatu egingo gaituela eta horrelako amenazuekin. Aste bete Basaurin, Burgosen juzkatu, derrepente juzkatu, eta 12 urtetako kondenekin Zamorara: Zamoran geundela, beste gose groba batetan, ez dakit zergatik, han etorri zen beste militar bat eta Jose Mari Dorronsororen asunto hori, eta Larena ere orduan jauzi zela, eta nire izena irten zela eta, nik pentsatzen nuen segituan pasako zela, eta hara non Burgosko Prozesuan sartzen nautela. Izan zen «ayuda a los bandidos». Une bitik sei unera botatzen zizkidaten. Ni laisatuta egon nintzen han. Denak heriotz zigorrekin eta nik zer pintatzen nuen han? Itxura ematen nion abade bat sanu nahi zutela prozesu hartan. Saiatu zirela beste batzuk sartzen baina haiek nola ezin izan zituzten harrapatu eta ni kartzelan nengoenez... Ni hara joan nintzen de relleno, eta heuren aldetik ba baza politiko bat jokatu nahi zuten abadeekin eta hara barrura. Osea, ETA eta hemengo abertzaletasunaren prozesuan Eleizak zer ikusia izan duela eta contra la unidad de España dabiltzala eta honelako zerbaitegatik sartun ninduten han. Ni lotsatuta. Nahiko trankil atera nintzen handikan. Fiskalak sei urte eskatu, eta juezak hamabi bota.
A.–Eta Zamoran?
J.K.–Kartzelan zazpi urte, edota zazpi urte eta piko, hantxe; euskara sakondu, ikasi ere bai, prehistoriako zera hori ere bai, batuarena, aditza... ikasten. Eta idazten ere bai. Astean bitan edo hirutan orritxo bat eskribitzeko konpromisoa hartu genuen. Gero, denbora egitearren Filosofia y Letras egiten hasi nintzen ni. Bigarren urtea zela uste dut, ikasten ari nintzen gauzak idazten hasi nintzen. Prehistoria eta horrelako gauzak. Galerazi egin ziguten examinatzera joatea, Valladolidera joaten ginen. Eta bigarren urtean ezetz.
A.–Mordoska bat bildu zineten Zamoran...
J.K.–Egon ginen... momentu batzutan asko, ez dakit hogeira inoiz ailegatu ginen baina... egon ginen euskaldunak gehienak, katalanak, madrileño bat ere bai, gailego bat.
Bostgarren urterako gutxi geratu ginen. Gose greba egin genuenak eta Jon Etxabe, Garoa Salve eta beste bat ere bai, Pascual.
A.–Eta zuloa?
J.K.–Batzuk abilak dituk, nik itzelak pasatzen nizkian, baina hor, zuloa egiten. Kartzela azpia ladrilu modukoa eta terrazua zen. Orma, terrazua eta orma. Presoen helburua ihes egitea. Ihes egin behar dugula. Eta, nola egingo dugu ba ihes! Ihes egitea posible dela! Posible bada ba aurrera. Eta hasi ziren egiten. Altxa terrazua, eta hasi egiten. Ezer gabe. Hatzazalak eta goilareak. Nik ez dakit nola. Abilak ziren eskulanetan. Beste gauzatan ere bai, baina horretan... Eta igerri, inork ez igertzeko moduan. Terrazua tapatzen zen gero ez dakit nondik ekarritako zemento antzeko hauts zuri batekin. Hasi beherantza beherantza, eta zuloa egin genuen 19 metro edo. Gero hoitu nintzen. Baina hasieran, batzuk behean zuloa egiten eta besteak goian estudioan, eta zarata entzuten, dzi dzi dzi, eta ezin aguantatu. Dena egin zuten. Lagundu nien piskat baina... Eta gero ea nortzuk atera behar zuten. Denak ezin, eta kondenarik handiena zeukatenak. Orduan, ba ni ere bai. Eta han ihardun ginen entrenamenduak eta egiten. Zuloan sartu eta nola ibili behar da. Plan guztiak eginak nituen zerbaitek failatzen bazuen Euskal Herriraino oinez etortzeko mapa guztiak estudiatuta. Kanpotik konpontzen ginen walkitalki batzuren bidez. Seguritate itzela eduki genuen. Eta azkenean azkenengo astean, ilberriaren zain geundela seguritate gehiago edukitzeko, hilaren 13an, martitzena zen gainera, jauzi. Preparauta salida, kotxeak eta dena preparauta. Gu geunden tokiraino etortzen ziren kanpotik eta esaten ziguten «ez dago arriskurik, ikusten duzue; gu etorri gara». Eta jauzi. Oraindik inork ez daki nola. Heurek ere enteratu zirenean susto itzela. Ez zuten imajinatzen inondik ere nola egin genezakeen halako zuloa.
A.–Baina azkenean . . .
J.K.–Azkenean gelditu ginen Jon eta biok. Franco hil eta gero Jon eta biok. Valentziara eraman ninduten, Saguntora. Kriston karabana: aurretik furgoneta pila, atzetik beste dozena. Motoristak eta dena. Saguntoko plazan jendea barra barra, ea zer zen. Ailegatu ginen komentura, larunbata. Gelditu ginen. Jefea sartu barrura, furgoira, eta ni esposauta, biaje guztian esposauta; esposak kendu eta irtetzeko esan. Heurek hartu zuten nere maleta, eta libre ni komenturaino. Komentuko burua dena harrituta. Hark ez zekiela ezer. Goarda zibilen buruak berriz, paper bat eraman behar zuela berak, nola ni ekarri nauen zertifikatuz. Neuk egingo niola esan nion. Jarri zen fraile nagusia makinaren aurrean, diktatu nion nola ekarri ninduten, seiluak eta botatzeko, eta han joan ziren goardiak.
A.–Noiz hasi hintzen AEKn lanean?
J.K.–Kartzelan erabaki nuen bi urteko bakazioak hartu behar nituela. Honela, kartzelatik irten eta itxura ematen 77an hasi nintzen. Lehenengo eskola ematen, prestatzeko eta, irakasleak prestatzeko eta lelo lelo, dirua behar zela eta, hau eta bestea... 77-78. kurtsoan.
A.–Ze aldaketa eman da ordutik hona AEKn?
J.K.–Hor eman diren pausoak... ba, didaktikan eman den saltua alde batetik. Gero Euskal Herriko projekzioa. Gero AEKren irakaskuntz herri alternatiba. Irakaslegoaren profesionalizatzea gero. Beste pauso handi bat intentsibitatean eman zen: bi ordu eta ematen ziren astean. Hortik lau ordutara pasatzea... gero sei ordutara. Didaktikaren eraginez didaktikan eman den aldaketa... asko.
A.–Hori kalitate aldetik. Baina ikasleen kopuruaren aldetik?
J.K.–Ordutik ona asko igo da. Orduantxe hasi zen igotzen, eta desmadre handi bat sortu zen, ze jende asko ikastera eta erantzuten jakin ez. Prestaketa aldetik eta nahiko hutsune zeuden irakaslegoan. Gero mantendu egin da.
A.–Konkretuki, zenbat jende ari da euskalduntzen orain?
J.K.–Neguko ikastaroetan AEKn egon dira hogeitabi mila ta piko, HABEn hamazazpi mila (berezko HABE eta zentru homologatuak juntatuz); Nafarroan banako batzuk Diputaziotik, uda ikastarotan ere jende mordo bat, magisterio eskolan ere... Nik uste aurreneko KORRIKAn esandako 40.000 heldu euskalduntzen, ez direla jeitsi. Igo egin da kopurua. Gertatzen da HABEk ikaslego gehiago sortu beharrean konpetentzia egitera jo duela, dagoen ikaslegoa AEKri kentzera. Eta ez ikaslego berria sortzera. HABEk egin du propaganda jendea hor matrikulatzeko, baina ez euskeraren aldeko propaganda.
A.–Nahiz eta zifra igo, oso txikia da oraindik, ez?
J.K.–Euskal Herria euskalduntzea baldin bada helburua... Eibarren ari dira estudio bat egiten, eta euskaldunen kopurua mantentzeko populazioaren 1 euskaldundu behar da urtean, eta aurrerakadaren bat egiteko 2.
A.–Zenbat urterako planifikaketa da hori?
J.K.–Ez naiz akordatzen, bainan 25 urtera begira edo. Baina planifikaketa hori herriz herri egin beharko litzateke, eta oraingoz Eusko Jaurlaritzak ez du ezer bultzatu alde horretatik.
J. MOLLARRI
4-7

GaiezPolitikaEuskal HerrTaldeakTalde armatETAMilitanteak
GaiezHizkuntzaEuskaraAlfabetatzeAEKIrakasleak
PertsonaiazKALZADA1
EgileezMOLLARRI1Politika

Azkenak
2024-11-25 | Leire Ibar
Euskal Herriko I. Hikadromoa antolatu dute Durangoko Azokan

Durangoko Azokako berrikuntzetako bat izango da ZirHika taldeak sortu duen hikalarien bilgunea. Hika hitz egitea eta ongi pasatzea izango da helburua, abenduaren 7an Landako ikastetxean.


2024-11-25 | Euskal Irratiak
Alokairuak mugatzeko legea indarrean jada, Lapurdiko 24 herritan

Alokairuen bidezko espekulazioa oztopatzeko neurria azaroaren 25etik goiti izanen da indarrean Ipar Euskal Herrian. Momentuko, tentsiopean diren Lapurdiko 24 herriei eraginen die: Ahetze, Angelu, Arbona, Arrangoitze, Azkaine, Basusarri, Baiona, Biarritz, Bidarte, Biriatu,... [+]


'Superbotereak' liburua
Eskola-proiektuak izango dira mintzagai asteazkenean, Larraulen

Larraulgo eskolan da hitzordua, azaroaren 27an, 17:30ean. 'Superbotereak' liburuaren egile Koldo Rabadan ez ezik, hitzaurrea idatzi duen Nora Salbotx eta hainbat kide izango dira mahaiaren bueltan: Ainhoa Azpirotz (Hik Hasi-ko koordinatzailea), Irati Manzisidor... [+]


Lan istripu hilgarrien gaineko datuak estaltzea leporatu dio LABek Nafarroako Gobernuari

Azken astean sindikatuak 5 heriotzaren berri izan du eta dagoeneko 26 dira Nafarroan lanean hil egin diren edo beste erkidegotan beharrean zendu diren nafarrak. Alarma gorria pizteko moduko datuak LAB sindikatuaren iritziz.


2024-11-25 | ARGIA
Nazio auzia “erdigunean” ipintzeko eskatu du EH Bilduk, “jauzi” bat egin eta estatusaren eztabaida abiatzeko

Jendetza elkartu da Bilboko Casillatik abiatu den manifestazioan, Nazioa gara aldarrikatzeko. Buruan, EH Bilduko Mahai Politikoko kideak joan dira, eta atzeraxeagotik jarraitu diote ERC, BNG, CUP, Compromis eta Mes Per Mallorca alderdietako kideek. Ikurrinak, Nafarroako ikurrak... [+]


Gobernuarekin kritiko den ‘Haaretz’ egunkaria itotzeko neurriak hartu ditu Israelek, hura desagerraraztea helburu

Egunkariaren editoreak egindako adierazpen batzuen harira hartu du neurria Israelgo Gobernuak. "Netanyahuren erregimena krudela da eta apartheid-a ari da egiten", esan zuen Amos Shocken editoreak Londresen emandako hitzaldi batean, duela hilabete.


2024-11-25 | Jon Torner Zabala
EHUko errektoretzarako bozketaren atarian
Bengoetxeak eskatu du Ferreiraren hautagaitzaren “jardunbide irregularrak” ikertzeko

Asteartean, hilak 26, egingo dira EHUko errektoretzarako hauteskundeak. Kanpaina nahasia izaten ari da, eta, horren erakusgarri, Joxerramon Bengoetxearen taldeak eskatu izana "ustez Eva Ferreiraren hautagaitzako pertsonek edo ingurukoek egindako ekintzak eta kanpainako... [+]


2024-11-25 | Leire Ibar
Fronte Zabala itzuliko da boterera Uruguain, bost urteren ostean

95.000 botogatik gailendu da Fronte Zabala azaroaren 24an eginiko hauteskundeetan. Yamandu Orsi izango da Uruguaiko hurrengo presidentea, Álvaro Delgado eskuineko Alderdi Nazionaleko presidentegaiari aurre hartuta.


2024-11-25 | Bertsozale.eus
Alaia Martin Etxebestek irabazi du Zarauzko finalaurrekoa
Finalerako pase zuzena eskuratu du Martinek, finalaurrekoa irabaztearekin bat. Azken finalaurrekoa datorren igandean jokatuko da, Arrasaten, eta orduan osatuko da finala.

Gure gorputza gudu zelai bat da

Azaroaren 25ean, Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Egunean, Steilas sindikatuko Idazkaritza Feministak kartel bat argitaratu du: Gure gorputza gudu zelai bat da du leloa, eta Hego Euskal Herriko ikastetxe guztiek jaso dute. Gatazka armatuetan emakumeek eta adingabeek... [+]


“Irtenbidea Polizia kopurua handitzea balitz, arazoa jadanik konponduta legoke”

Azken asteetan albiste izan da Gasteizko Errota auzoa, urriaren 8az geroztik delinkuentziaren aurkako eta segurtasunaren aldeko mobilizazioak egiten baitituzte zenbait auzokidek asteartero, bi lonja huts okupatu zituzten gazte migratzaile batzuk jo-puntuan jarrita. Inguruan... [+]


2024-11-25 | ARGIA
Mugimendu feministak gizonei dei egin die konplizitatea eta justifikazioa desagerrarazteko konpromisoa hartzera

Azaroak 25 Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Eguna da. Mugimendu feministak Bilbo, Iruñea, Gasteiz, Donostia eta Baionan mobilizazioak egingo ditu. Mugimenduak argitaratu duen manifestuan, 2024an Euskal Herrian eraildako bost emakumeak gogoratu dituzte. Aurtengo... [+]


Eguneraketa berriak daude