« Gizartearen Teoria Kritikoa Interesatzen Zait »


2021eko uztailaren 27an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Eusebio Osar idazleari elkarrizketa
Eusebio Osarekin Gasteizen
« Gizartearen Teoria Kritikoa Interesatzen Zait »
Badira urteak Eusebio Osak bere orain arteko bi liburuak argitaratu zituela: «Pedagogia eta Gizartea» eta "Dialektika eta Kultura». Badira urteak aberizaleen eta espainolisten arteko eztabaidak bere gogortasun hura lasaitu duela. Kulturan ere, eta euskalgintzan, isladatzen zen politika mailan gori-gori zegoen zatiketa.
Ahazturik dauzkagu ia ETAren eszisio zahar haiek. Edo «felipeen» gora beherarekin zeuden kalapitak. Edo gaurko LKIren jatorri izan zen ETA-VI hura. Edo jaiak suspenditu behar zirela eta ez zirela sortzen ziren borrokak. Edo euskara burjesa denaren inguruan montatutako errierta ikaragarri haiek. Edo..., hori gogoratzen ditugunok. Ezagutu ez dutenek nola ulertuko dute!.
Eusebio Osaren izena entzun edo irakurritakoan saltsa guzti hori zetorkigun beti begien bistara. Eusebio Osa ere ikastelatik bialdua izan bait zen, espultsatua. Berak ere, beste hainbatek bezala, haserre haundiak izan bait zituen ordurarte lankide eta lagun izandako askorekin. Eta orduan zuk badakizu maisu eskolako irakasle dela, zuzendaritzan dagoela, Bergaran jaio arren Gasteizen bizi dela, «Egin»en idatzi diunenak irakurri dizkiozu; eta hala ere oso urreneko zerbait egiten zaizu. Hasieratik bertatik oso atsegina bada ere. Nondik hasi, ordea? Bere etiketatik.
ARGIA.–Diozunaren arauera, esan izan dena bezain nahasturik ez zara ibili politikarekin.
EUSEBIO OSA.–Hori seguru.
A.–"Enfant terrible" bezala pittin bat, ordea, izan ziren.
E.O. - 1968 eta 1971 arteko urte horietan muga daiteke, inguru horretan «Pedagogia eta Gizartea» publikatu nuenean. Pablo Freire pedagogo brasildarraren ideiak barreiatzen hasi ginen batzuk eta orduan zabaldu zen nere politiko fama hori. Pedagogia aurrerakoi eta transformatzaile baten atzetik abiatu nahi zen, konzientzia kritiko bat etabar. Eta garai hartan, euskara eta erlijioa zutabe mugiezinak ziren hartan, elementu distortsionadore horiek sartzea oso arriskugarri zirudien, subertsiboa.
Horrek berak eraman gintuen gauzak sakonago planteatzera eta aurrerazale izatetik klase planteamenduak egiten hastera pasatzera, Marx irakurtzen hastera, eta Lenin...
A.–Eta Gasteizko ikastolatik bota egin zintuzten.
E.O.–Bota ninduetenean nik ia ez nekien Marx nor zen, edo Lenin. Baina hainbeste aldiz esan ziguten marxistak ginela eta espainolistak eta abar non azkenean hori izan bait zen gaiak sakontzen hasteko suspergarria. Orduan, nire politikotasuna gehiago egon duk teorizazio eta kultur maila batean praktika eta organizazio batean baino. Ez naiz politiko organizatu bat izan sekula.
A.–Aldaketa ederra ezagutu du gure Herriak. Eta hor badago urteklase bat. Makinatxo bat hitz egin da 68ko maiatz hartaz. Zein mailatako garrantzia izan zuen horrek zuek mugitzen zineten zirkuloetan?
E.O.–Kristorena, praktikan ez dakit zenbateraino balio izan duen, baina teoria mailan, artikulu eta produzio idatzi mailan bai. «Irudimena agintera» eta horiek, idealistak ginenez gero, inportanteak izan ziren guretzat. Honekin gogoratzen naiz oraintsu «El País»ko eritzi orrietan Mario Benedettik idatziriko artikulu batez; «E1 discreto encanto de la derrota» edo antzeko zerbait zuen izenburu. Orduan oso purista eta idealistak ginen eta, jakina, menperatu zuten iraultza !hori zoragarria zen, izugarri garbia, oso estetikoa. Milaka artikulu idatzi dira Frantziako 68ko iraultzari buruz.... Baina iraultza frakasatu bat.
Iraultza frakasatuak maite izan ditugu, eta maite ditu zenbait jendek oraindik ere. Holako mesfidantza bat izan dugu garaitu duten iraultzetaz, Errusiakoa dela, edo Kubakoa, edo Txinakoa, edo Angolakoa. Iraultzak aurrera ateratzen ari direnean, eta piska bat dejeneratu egin direlakako-eta, horrelako zerbait izan dugu. Hortik zihoan Benedettiren artikulua, eta ni ados nago horrekin. Gaur egun nire jarrera ez da «El discreto encanto de la derrota» baizik eta «El discreto encanto de la vitoria». Nahiago ditut aurrera atera diren iraultzak, bere akats eta guzti, eta Errusiakoa barne. Leningradora joan eta «Auroa» itasuntzia ikusi, urriko iraultzak aurrera egin zuela abisatzeko kainonazoak bota zituen hura, halako poz bat sentitzen duzu.
A.–Marxismo klasikoaganako desenkatua zabaldu zen 68arekin, diotenez. Baina aldi horretan hasi zen Euskal Herrian marxistizazio gogor bat, radikalizaziorik gogorrena. Ondoren 75 eta 76 alde horretan hemen ezagutu dena ez da Europan beste inon ikusi.
E.O.–Hamar-hogei urte atzetik ibili gara. Iraultza egiteko, edo jarrera batzuk hartzeko, edo partidu batzuei finkapena emateko, fedezko artikulu batzuk behar ziren eta, jadanik Europan bueltan eta marxismoaren kritikan zeudenean, behar praktikoengatik eta europarrekin ideologi kontaktorik ez geneukalako, holako euskarri batzuei heldu genien. Oso jarrera primarioak izan ziren, europarren aldean primarioak.
A.–Une batean hemen kristo guztia marxista izan da, bsita marxista-leninista ere. Orain gehienek ibes egin diote, sozialismo demokratiko delakora eta abar. Balio al dizu oraindik zari marxismoak?
E.O.–Funtsezko balioa dute, kristorena, marxismoak eta leninismoak gaur egun ere. Zer jarrera hartzen duzun ikusi behar da. Ala fedezko artikulu bezala hartu, hitzez hitz bete beharreko zerbait bezala; ala metodologia, ideia batzuk, baina gaurko esperientziatik begiratuta interpretatu behar direnak. Diferente da liburuak nola begiratzen dituzun, bukatutako zerbait bezala ala gaurko prolematikatik interpretatu beharrezko gauza bukatu gabeak. Dudarik gabe, metotologia bezala gehiago begiratu behar genuke dotrina baino.
A.–Mundu guztia jan behar genuela uste genuen une batean, arbolari astindu bat eman eta berehala erariko zela. Eta apaldu egin gara. Zer gertatu da?
E.O.–Europako beste herri aurreratuetan jazo dena gertatu zaigu hemen ere: ez dakigula iraultza egiteko ze pauso eman behar diren, nondik jo behar dugun, tunel ilun batean gaudela. Eta ez dut uste Europako beste lekuetan pasatu ez den gauza berezirik gertatzen denik. Ez dakigu gizarte kapitalista hau nola hautsi eta nola heldu gizarte sozialista batera.
A.–Kuriosoa da. Mundu guztia marxista deklaratzen da edo zen. Eta marxismoa zerbaitetarako balio baldin badu egoera azterizeko eta analizatzeko dela eta... egoerak lekuz kanpo harrapatzen gaitu, «fuera de juegon».
E.O.–Analisi bide baino dotrina bezala erabili bait dugu. Marx bandera bezala erabili da. Marxismoaren erabilera okerra da norabiderik gabe gelditze honen arrazoi nagusia.
Mimetismoak ere inportantzia hanndia du; PSOE eta PCE-ren jokabideek eragin haundia dute gure artean ere, eta Euskadiko Ezkerrak hori dela bide bakarra uste izan du, eta uste du.
Gero belaunaldi arazoa ere bada: hogeitabost urterekin oso marxista zara eta radikala, baina hori pasatzen da eta gero...
A.–Baina orain ere badaude hogei urteko gazteak eta hauei Marx...
E.O.–Hauek ez dakit marxismoa inoiz ezagutu ere egin duten. Orain hamar urte militantzian behintzat Marx irakurri egiten zen; ez dut uste gaur egun hogeitabost urteko inork irakurriko duenik.
A.–Nondik ikusten diozu irtenbidea egungo egoerari?
E.O.–Ez dut ikusten irtenbiderik, ez Euskal Herri mailan, ez estatu mailan. Badirudi orma baten aurrean gaudela, indar faszistak gero eta sendoagoak dira, estatuak gero eta poliziakoagoak.... eta kapitalismoak kristoren indarra daukala berregituratzeko, aurrera ateratzeko.
Bestaldetik, ezkerreko indarrak oso ondo ari dira kolaboratzen, sindikatuek lan haundia egiten dute gizarte kapitalista hobeto administratzeko. Euskal Herri mailan, berriz ezker aldean eta Herri Batasunan ez dut ikusten projektu politiko garbirik. Kontrako indar batzuk bai, nazio eta Herri planteamentua bai baina klase planteamentua ez diot ikusten. Begira, oso ilun ikusten dut, ez bait dut ikusten hau zertan bukatuko den.
A.–Nazio arazoa eta klase arazoa. Nola uztartu, lehentasuna zeinek duen, hainbeste eztabaidatu izan den problema da. Ez al daukazu irudipena zu inguruan ibili zaren jendeak (felipeak, OIC, EMK) uste zuenaren kontra, nazio arazoak zirudien baino garrantzia haundiagoa atera duela azkenean, ez zela errez pentsatzea klase borroka nazio borrokeren hain mendean geratuko zenik?
E.O.–Egia da, bai. Nik behintzat uste nuen, eta gure inguruan zebilen jende askok ere bai, nazio arazoak beheraka eginen zuela, indarra galduz eta modatik paseaz zihoala; eta klase borroka ari zela indartzen. Euskal Herri mailan gaur egun kontrakoa ikusten dut, garbiago dagoela nazio prolema eta indartsuago agertzen dela klase arazoa eta internaizonalismoa baino.
A.–Behin eta berriro diozu politika zehatzak, egunetik egunerakoak, ez zaituela azkenaldian askorik kezkatzen. Zer dago gaur egun Eusebio Osaren buruan lehenengo planean?
E.O.–Gaur egun, eta aspaldiko garaietara itzuliz, zerbaitetan militantziarik badudala esan badezaket hori euskararen eta euskal kulturaren militantzia da. Eta horrekin batera, esaten dudanaren eta idazten dudanaren bidez, zentzu kritikoa lantzearen aldeko militantzia. Nahi baduzu, politika jarreretan fanatismoaren aurkako militantzia. Nerekin ados ez dauden alderdiek gauzak egiten dituztenean sistematikoki eta printzipioz kontra ez joatearen militantzia. «Egin» egunkarian noizean behin argitaratu ditudan artikuluetan nere enfokea ez da izaten guztiz politikoa; nahi izaten dut, eta linea hori gehiago zaindu beharra ikusten dut, ematea enfoke politiko-etiko-literario-filosofiko bat, zerbait esatearren. Oso polita geratzen da eta oso anbiguo eta zabala, baina holako zerbaitetan saiatzen naiz.
A.–Kezka eta nahi horiek eguneroko lanean zehazterakoan izanen dira arazoak, noski.
E.O.–Jakina, askotan gertatzen da halako dibortzio bat ematen dela batek egin nahi lukeen eta bizitzeko eta ogia irabazteko egitera beharturik dagoen lanaren artean. Iralkasle eskolan «Morfosintaxia I eta II» eta «Dialektologia» ematen ditut. Dialektika gehiago maite dut, egia esan, dialektologia baino, eta nahiago nuke filosofia euskaraz ematea euskara ematea baino. Atsegina da maisugaiei euskara irakastea baina nire nahiei eta kezka munduari gehiago egokituko litzaieke filosofia irakastea edo gizartearen teoria kritikoa.
A.–Filosofian nondik zabiltza? Izan ere bi bide aipatu bait dizkiguzu: gizartearen teoria kritikoa eta Frankforteko eskola.
E.O.–Jakingo duzue bi horiek elkartuta daudela. Piska bat argitzeko, filosofia holako teologia sekularizatu bat kontsidera daiteke, edo kamuflatu bat, askok uste duten bezala, gizona eta heriotza eta bizitza eta.... teologia kamuflatu bat. Izan daiteke metafisika edo ontologia, elukubrazio batzuk, zertarako balio ez dutenak; zientzia egiteko balio ez duenak filosofia egiten du, eta hor galtzen da, ez dago mugarik, denak balio du, dena ondo esana. Hori egin izan da historian zehar filosofiarekin: munduaren ikuspegi globala, sistema osoa eta guztiz konpaktoa.
Ez noa alde horretatik. Badago beste filosofia bat, beste disiplina batzuekin muga oso ilunak dituena, soziologiarekin esate baterako, edo etikarekin edo politikarekin. Hori da ez filosofia sistematikoa baizik eta gehiago gizartearen teoria bat. «Gizartearen teoria kritikoa» deitzen zioten Frankforteko eskolakoek, Adorno, Hokeimer eta Marcuse eta horiek. Hori da egin nahi nukeen filosofia eta horretan nago aritua.
Gero, beste aldetik, badira «regionalak» deitzen zaien filosofiak: zientziaren filosofia, historiaren filosofia, naturaren filosofia, hizkuntzaren filosofia. Landu gabe dago hau gure herrian eta euskaraz.
A.–Politikatik filosofiara iragan gara. Baina Frankforteko eskola aipatzearekin, eta Marcuse, Adorno, Hokeimer.... horien ondotik etorri da «desenkanto» deitu ohi dena, filosofo berrien mugimendua, eta Benjaminek suizidatuz bukatu zuen...
E.O.–Bai, hauek orduan bazekiten zeren kontra joan, baina ez zekiten zer berri eraiki, eta irtenbiderik gabeko kale batean sartu ziren eta beren azkena hala izan da, hauen eskolak frakasatu egin du. Ni ez naiz Franktorteko eskolaren apologista, baina denbora batean bai.
A.–Baina filosofatu zertarako gaur egun? Zuk pentsatu, teorizatu eta gero Coca-Colak erabakitzen du, multinazionalek, kapitalak.
E. O.–Coca-colak erabakitzen du baina Coca-Colak ere bere filosofia dauka atzetik, eta behar bada Coca-Colaren filosofiaz idatzi beharko genuke. Horren atzean mundu ideologiko bat dago, montaje bat, eta munduaren interpretazio oso bat.
Filosofia zertarako? Teorian behinizat munduaren errealitatea interpretatzeko eta interpretazioaren bidez aldatzen laguntzeko. Nola dago kate hori, lotura hori? Gaur egun esate baterako Euskal Herrian filosofiarik ez dago, eta kito.
A.–Eta behar al dugu?
E.O.–Baietz uste dut, beharko litzatekeela filosofia, hau da, errealitatea aztertzeko teoria marxista bat, marxista edo..., bai gaur egun oraindik ere errealitatea aztertzeko metodorik egokiena marxismoa da.
A.–Espainia mailan Aranguren, eta Bueno, eta Trias eta Sadaba eta beste aipatu dizkuguzu lehen. Espainian filosofo onak ba omen daudela baino gero ez da ia deus ere egiten errealitatea aldatzeko. Euskal Herrian filosofiarik, teoriarik, ez omen dugu; baina inon baino gogorrago egiten zaio aurre sistemari.
E.O.–Filosofo horiek aipatu dizkizuet, eta Alfonso Sastre ere hor dago, eta teorizazio mailan kontraboterea inon egitekotan hor dago nire ustez eta ez organizazio politikoetan. Erreferentzia puntu interesagarriak dira. Orain, praxis bat eramateko, iraultzarako, balio duten; ala Gramscik esaten zuen bezala filosofoak organizazio barruan egon behar duen, « intelektual organikoa». Intelektualak organiko izan behar al du? Gaur egungo joera filosofoa edo intelektuala organiko ez izatekoa da. Baina honen inguruan eztabaida genezake luzaz. Orain, intelektualak balio al du, zertarako?
A.–Zure traiektorian, beraz, kulturaren bidetik politikara heldu ondoren berriro hortik alde egin eta euskal kulturaren mundura etorri zara. Nola ikusten duzu euskal kulturaren momentua?
E.O.–Gure kultura gehiegi identifikatzen dugula uste dut euskararekin, erreduzio bat egiten dugula. Hori ebitatu beharko genuke. Euskal Herrian eta gauden egoeran euskara da gure kulturaren ingredienterik nagusiena, definitziaileena. Orain, kultura askoz ere zabalagoa da eta ez dakit noraino sakontzen diren hizkuntzaz aparteko beste alorrak. Bueno, eta euskal kultura zer den eztabaida ere hor dago aidean.
Badago beste arrisku bat, dena dela: kulturaren mundua absolutizatzea, politikatik apartatu eta kulturalismoa egitea. Ez dut uste kulturarekin bakarrik, erabaki politikorik gabe eta ekonomiarik gabe eta administralgorik gabe Herri bat aurrera atera daitekeenik.
A.–Azken galdera. Ikusi dugunez, «Egin» egunkariak errepresentatzen duen sektore politikoari hutsune eta akats asko ikusten dizkiozu. Eta hala ere zare artikuluak hor agertzen dituzu.
E.O.Sinistuta nago askotan «Egin» panfleto bat dela, baina hala ere neretzat «Egin»da Euskal Herrian daukagun egunkaririk onena. Alde batetik hori, eta hori irakurtzen ditudalako beste inon irakurri ezin diren gauza eta ideia asko, planteamentu radikalak eta abar. Bere kaskarrean, «Egin» da daukagun egunkaririk onena. Eta bestadetik, Salbador Garmendiak eskatu zidalako.
J. ZUBIONDO. J.MOLLARRI
4-7

GaiezKulturaLiteraturaIdazleakOSA1
PertsonaiazOSA1
EgileezMOLLARRI1Kultura
EgileezUBIONDO1Kultura

Azkenak
Gure gorputza gudu zelai bat da

Azaroaren 25ean, Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Egunean, Steilas sindikatuko Idazkaritza Feministak kartel bat argitaratu du: Gure gorputza gudu zelai bat da du leloa, eta Hego Euskal Herriko ikastetxe guztiek jaso dute. Gatazka armatuetan emakumeek eta adingabeek... [+]


“Irtenbidea Polizia kopurua handitzea balitz, arazoa jadanik konponduta legoke”

Albiste izan da Gasteizko Errota auzoa azken asteetan, urriaren 8az geroztik delinkuentziaren aurkako eta segurtasunaren aldeko mobilizazioak burutzen baitituzte zenbait auzokidek asteartero, bi lonja huts okupatu zituzten gazte migratzaile batzuk jo-puntuan jarrita. Inguruan... [+]


2024-11-25 | ARGIA
A-25: mugimendu feministak gizonei dei egin die konplizitatea eta justifikazioa desagerrarazteko konpromisoa hartzera

Azaroak 25 Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Eguna da. Mugimendu feministak Bilbo, Iruñea, Gasteiz, Donostia eta Baionan mobilizazioak egingo ditu. Mugimenduak argitaratu duen manifestuan, 2024an Euskal Herrian eraildako bost emakumeak gogoratu dituzte. Aurtengo... [+]


Udazkena agurtzen negua besarkatzeko

Abenduak hostoen kolore marroia dauka: lurrean, intxaurrondo biluziaren azpian, geratu diren hostoena. Intxaurrondoak bukatu du bere zikloa. Atseden hartzera doa: zuztarrak indartuz, elikatuz, nutritzea du helburu. Barrura begira, barrenak osatzeko garaian dago, orain arte egin... [+]


2024-11-25 | Iñaki Sanz-Azkue
Sugandila bat “ezer ez dagoen lekuan”

Asko hitz egiten da basoaz azken aldian. Basoak berreskuratzeaz, basoak sortzeaz eta basoaren hedadura zabaltzeaz entzungo duzu sarri. Eta ekintza ona izan daiteke zalantzarik gabe, ekosistema moduan duen balioa handia delako. Baina, basoari jartzen diogun atentzio eta indar... [+]


2024-11-25 | Jakoba Errekondo
Birigarroak zirinetan heriotza

Datozen 100-150 egunak erdi lo negukatzen igaroko dituzte landare askok. Beren jakiak sortzeko nahitaezkoak dituzten hostoak askatu eta aurreko 200-250 egunetan metatutako erreserbei esker biziko dira.


2024-11-25 | Garazi Zabaleta
Gaztaina feria basaburuan
Gaztainadiak eta gaztainaren kultura protagonista

Nafarroako beste zenbait herritan bezala, duela lauzpabost urte hasi ziren Basaburuan gaztainondoen inguruko lanketarekin. “Bertako gaztain barietateei lotutako ikerketa abiatu zuen Nafarroako Gobernuak, eta orduan hasi zen hemengo herrietan ere gaztainaren historia... [+]


Funtsezkoa jendea da

Mundu-mailan antifeministak eta arrazistak diren gorroto-diskurtsoak larriki areagotzen ari diren testuinguruan bizi gara. Mundu zabalean sare sozialek zein agenda
politikoek txertatzen dituzte eskuin-muturreko narratibak. Arrazismoa eta antifeminismoa tokian tokiko... [+]


Lanbroa

Askotan gertatu izan zait etxetik lanbroari so egon ostean, blai bukatuko dudala jakin arren, aterkirik ez hartzea. Zergatik ote? Beharbada, aterkia hartzeko gogorik eza? Beharbada, bustiko ez naizen itxaropena? Kontuak kontu, ondorioa beti berbera izan da. Esaerak dio, euri... [+]


Euskaraz bizitzeko, Euskararen Errepublika

Gogoan daukat, 16 urterekin, Bergarako epaitegi aurrean egindako euskararen aldeko elkarretaratze batean identifikatu ninduela Ertzaintzak lehen aldiz. Euskal Herrian epaitegiak euskalduntzeko aldarria zilegi zela pentsatzen genuen, baina, orduan ere, faltako zen baimenen bat,... [+]


2024-11-22 | Estitxu Eizagirre
Amillubi proiektuak lehen urtea ospatuko du abenduaren 1ean

Zestoako Iraeta auzoko Amilibia baserria eta lurra kolektibizatzeko 100.000 euro batzea falta du Amillubi proiektuak, lehen urte honetan 290.000 euro eskuratu baititu. Biolurrek abiatutako proiektu agroekologiko honek dagoeneko jarri du lurra martxan, sektorearen beharrei... [+]


Gazako %36 guztiz suntsitu dute, base militarrekin lurraldearen kontrola segurtatzeko

Forensic Architecture erakundearen ondorioetakoa da hori, ikusita Israelgo Armadak nola antolatu duen Gazaren egungo kontrola. Suntsiketa maila hori bakarrik litzateke Gazaren kontrola segurtatzeko, zeren eta, berez, txikitze maila askoz handiagoa da lurraldearen gainerako... [+]


Eguneraketa berriak daude