Harri Garmendia: "Onena Bat Bakarrik Izan Daiteke"


2021eko uztailaren 20an
Harri Garmendia igerilariari elkarrizketa
17 Urterekin Igerilari Txapelduna
Harri Garmendia: "Onena Bat Bakarrik Izan Daiteke"
Harri Garmendia 17 urteko igerilari ezaguna da. Telebista dela irratia, egunkariak edo aldizkariak direla bere izena kirol munduan nahiko aldarrikatua izan da. Gu ere okasioari uko egin gabe elkarrizketa egitera gerturatu ginen eta hainbeste sari irabazi dituen kirolari gazte honekin hitzegitea guztiz interesgarri gertatu zitzaigun.
Elkarrizketan zehar jakin genituen hainbat zehaztasun. Azken lau urte hauetan, beka bat medio, Malagan ari zaigu ikasten, beste 49 igerilariekin batera. Sortzez beasaindarra, han egin zuen OHO eta gero igerilaritzan sartu edo Beasain geratzearen artean erabaki behar izan zuenean, beste gauza asko utzirik (igerilari izateaz aparte pianojole, kitarrista eta txistulari ere genuenez) mundu horretara murgildu zen (eta ez dugu inoiz hitza hain ondo hautatzeko aukera izan).
Eta piszinetako uretara murgildu zaigun bakoitzean urpetik hartuko balitu bezalaxe sari asko éskuratu ditu. Aurten bertan, atzekoz aurrera hasiz Europako Lehiaketan azkenetaraino iritsi da;'Copa Latina'n ere hiru urrezko medalla, zilarrezko bat, eta hiru brontzezko jaso ditu: baita marka asko hautsi ere España mailan 200 'mariposat eta bere adinekoekin erkatuz 200 eta 400 estilokoa, eta 200 eta 100'mariposa'n. Beste sari guztiak ezin esan, horretara bakarrik ez mugatzearren baina garrantzizkoa iruditzen zaigu Harriren karrera, izan ere Gipuzkoa eta Euskadiko txapeldun izanez hasi zenak zortzi nazioetako junior'etan bi medaila urrezko jaso eta lehen aipatu marka guztiak hautsi dituen honek, 1984an Olinpiadetara iristeko itxaropena bait du.
ARGIA.- Harri, sari asko jasoa zara, baina honetaraino iritsi aurretik zein zinen?
HARRI GARMENDIA.- Beno, nik hamar urte nituela hasi nintzen igeri; orain hamazazpi ditut eta tartekoa ez da oso historia luzea. Egia esan berandu antzean hasi nintzen jendea gazteagorik hasten bait da, Gross bezala, sei urterekin edo... Lehenengo aldiz lehiaketa batetara aurkeztu nintzenean Eskolako Olinpiadetan izan zen eta txapeldun geratu nintzen. Harrez gero Gipuzkoako txapeldun izan nintzen eta gero Euskadikoa. Horiek izan ziren nere lehen urratsak eta harrez gero saiatu naiz ez gehiegi desbideratzen.
A.- Eta zuk espero al zenuen hau lehenengo aldiz piszina batetara sartu zinenean?
H.G.- Ez nuen pentsatu ere egin, eta ezta ere Eskolako Olinpiadetan txapeldun izan nintzenean baina sarri ahaleginak eginaz horrelako gauzak iristen dira.
A.- Jakin dugunez ia moeta guztietan dituzu sariak, igerilari osatuenari ematen zaion saria ere eskuratu duzu, baina zein da zuri gehien atsegin zaizuna? Zertan zare marka onenak?
H.G.- Nahiz kroll, beso, bizkar nahiz mariposa hala estilo guztiak atsegin zaizkit baina batipat mariposa eta horren barna 200 mariposa eta baita ere estiloa, batipat 400 estiloan ibiltzen naiz gustoen.
Eta markei buruz oraintxe Erromako Txapelketetan Espainiako errekorra nireganatu dut: 2.02.32koa eta baita ere beste bat nire adina kontutan hartuz 400 estiloan: 4.32.85.
A.- Beti aipatzen dira txapelketa eta prestaketen arteko ezberdintasanak. Zuk ikusten al duzu alderik?
H.G.- Beno, bai, badago alderik baina hori ere piskat norberaren araberakoa da. Kontutan hartu behar da gu lehiaketetarako prestatzen garela baina hori bakoitzaren baitan dago.
A.- Eta zure baitan ba al dago? Zeren bila joaten zara zu txapelketara?
H.G.- Ni? Begira, batzuk igeri ari direnean bi karrera egiten dituzte gutxienez, berea bata eta bestea ondokoarena. Ez doaz bere marka haustera bakarrik, besteen marka haustera ere badoazelako. Ni pozez irrikatzen jartzen naiz, leku on bat lortzen dudanean baina nahiago dut nire karrera bakarrik egitea, horretarako bakarrik mentalizatzea. Nik ezagutzen ditut nire ahalmenak eta baita besteen markak ere. baina onena bat bakarrik izan daiteke eta nik, niretzat, nahaiago dut ahal dudan onena izaten saiatzea, neure marken aurka karrera egitea. Esate baterako Erromara joan nintzenean nire helburua finaletara iristea zen eta lortu nuen baina ez nuen ia espero. Orain, gustatuko litzaidake eta uste dut joango naizela Los Angelese-tako olinpiadetara 1984an eta behar den denboratik lau dezimetara oeratu naiz. Han zer egingo dudan? Auskalo! Geroak esango du.
A.- Markak haustea aipatu duzu. Erreza al da hori?
H.G.- Ez, eta geroz eta zailago da; gainera, are gehiago maila batetik aurrera. Markak haustean ez da ia segunduekin ere jokatzen, dezimekin baizik. Begira, Grossek ez da denbora asko bost urtetan inork jeitsi ez duen marka hautsi du eta ba al dakizu zenbat denbora atera dion? Segundu bat; eta neska alemandar batek ere oraintxe hautsi berri du berak ipini zuen marka... baina lau segundu dezimetan jeitsi du. Ba al dakizu zenbat den hori? Bi tzalo arinen arteko denbora horixe. Kronometro normal batez ezin da neurtu.
A.- Beraz, zuretzat garrantziarik gehien daukana markak haustea da... baina 17 urterekin zer esan nahi du profesional izateak?
H.- Beno, ni ez naiz profesionala. amateurra naiz eta igerilari onenak ere amateur dira, ez dago profesionalik eta alde horretatik igerilaritzatik dirua ateraz irteten direnak oso gutxi dira eta hauek ez igeri egiteak dirua eman dielako, gero anuntzio edo publizitateen munduan sartu direlako baizik.
Baina zure galderari helduz zera esango dizut, poza sentitzen dudala ikusten dudalako zerbait egiten ari naizela eta gauza gehiago egieko gogoa sorizen didalako.
A.- Igeri egitetik ez dago bizitzerik orduan, horretaz aparte Espainian zer moduzko etorkizuna du igerilari batek?
H.A. - Futbola bezalako kiroletan diru aldetik eta badago zerbait baina orohar Espainiako egoera ez da oso ona. Gainera. kontutan izan behar da kirol honen izaerak berak ez duela gehiegi laguntzen. Izan ere, mutilek behin 24 urtetik aurrera ezin gara txapelketetara aurkeztu eta nesken artean adinik onena 17 urtetik 20 artekoa duzu, oso tartea txikia eta zure kontura adin horretatik aurrera hasten zara bizitzen, orduan igeri egiteaz gain beste zerbaitetan pentsatu behar duzu, esate baterako ikasten hasi behar duzu baina Espainian kirolari izanik ikasle izatea oso zaila da. Onena Estatu Batuetan eta bezala unibertsitate handi bat litzateke kirolarientzat kirola egiteko diruaz gain giroa dagoelako. Esate baterako Malagan ikasten ari garenok, Espainia guztian 50, bere klubak txikiak direlako da. Madrilen edo Bartzelonan ari zindezke baina Castellonen?
Giroa Estatu Batuetan, Errusian, Ekialdeko Alemanian eta horrelako batzuetan dago eta ez giroa bakarrik baita azpiegitura apropos bat ere baina herrialde latinoetant ez. Aterako zaizu figuraren bat Lopez Zubero bezala baina azkenean Estatu Batuetara jo behar duzu. Estatu Batuetan eta Errusian, ordea, ez dira figurak bakarrik onak, ekipo osoak baizik.
A.- Egoera onenean ere ez da erreza izango igeri eta ikastea aldi berean ala?
H.G.- Aukera guztietako jendea dago, ezta? Baina esaten dutenez kirolen bat egiten dugunoi errezago omen zaigu ikasten ihardutea, gure kutixiei aurre egiten ohituago gaudelako edo... baina ez pentsa, gure artean ere moeta guztietako jendea dugu.
A.- Eta hainheste gauza egiteko nondik ateratzen duzu denbora?
H.G.- Guk bi aste moeta tartekatzen ditugu. Aste batetan egunero sei térdietan jaikitzen gara eta zazpietatik bederatz-etarako tartea entrenamentuetan botatzen dugu. Gero, bederatzietatik ordu batetara ikastera joaten gara eta arratsean hiruretatik bostak eta erdiak arte ikasten aritzen gara eta ordu honetatik zazpi térdietara berriro entrenamendua. Eta ondoren afaldu, ikasi...
Bigarren astean zortzi térdietan jeikitzen garenez, entrenamendua eguerdian egiten dugu
A.- Entrenamenduetan bost ordu egiten dituzue orduan. Nola betetzen dituzue bost ordu hanek?
H.G.- Normalean hamabi kilometro egiten ditugu igerian, lau ordu igarotzen ditugu lan honetan eta beste ordubete gimnasioan, átlerekin, arintasuna zaintzen...
Baina hiru hilabetez behin beti izaten da aprobaren bat. Orduan lehen bi hilabeteetan egunero egunero hamabi kilometro egiten ditugu baina azken hilabetean metroak jeisten ditugu eta bakoitzak premia larriena duenari heltzen dio atseden piska bat hartzearren.
A.- Guzti honek izango du bere eragina zure izaeran, ezta?
H.G.- Bai, noski; ziur asko nik igeri egiteari hainbat eta hainbat denbora emango ezbanio beste arlo batzuetan saiatuko nintzateke eta ez nintzateke berdina izango. Igeri egitearekin batera beste gauza batzuk ikasten dituzu, zure buruari beti amen ez egiten aste baterako. Gainera helburu bat duzu; nik badakit besteekin konparatuko banintz ezer gutxi nintzatekeela baina norberaren posibilitateen mugetan ibiltzea oso polita da.
Tere IRASTORTZA
Argazkiak: A, Isabel. AZANTZA
24-26

GaiezKirolaIgeriketa
PertsonaiazGARMENDIA6
EgileezIRASTORTZA1Kirola

Azkenak
2025-01-20 | ARGIA
Nazioarteko eskuin muturrak inguratuta hartuko du presidente kargua Trumpek

Donald Trumpek asteleheneko 18:00etan (12:00ak Washingtonen) egingo dio zin AEBetako presidente izateari. Europako eta beste hainbat herrialdetako eskuin muturreko estatu buruak gonbidatu ditu inbestidura ekitaldira. Egun bakar bat lehenago emandako mitinean aurreratu duenez,... [+]


2025-01-20 | Leire Ibar
Su-etena indarrean, Israel eta Hamas hasi dira bahituak trukatzen

Igandetik indarrean da Hamasek eta Israelek nazioarteko bitartekaritzarekin adostutako su-etena. Lehen egunean 69 emakume eta 21 nerabe askatu ditu Israelek, horietako bederatzi adingabeak, eta Hamasek hiru israeldar. Gazara laguntza humanitarioko 630 kamioi ere sartu dira.


Joxe Mari Esparza: “Txikitik handira borrokatu behar dugu, egunerokoan gertu ditugun gauzak aldatuz”

Tafallan, nekazal giroko etxe batean sortu zen 1951. urtean. “Neolitikoan bezala bizi ginen, animaliez eta soroez inguratuta”. Nerabe zelarik, 'Luzuriaga’ lantegian hasi zen lanean. Bertan, hogei urtez aritu zen. Lantegian ekintzaile sindikala izan zen;... [+]


2025-01-20 | dantzan.eus
Martxora arte kalez kale eta etxez etxe ibiliko dira kaskarotak Lapurdin

Bi asteburu direla atera dira lehen kaskarotak: Beskoitzekoak. Eta martxora arte larunbatez eta igandez astero ibiliko dira herriko auzoetan etxez etxe dantzan eta festan. Goiztiarrenak eta irteera gehiena egiten dituztenak dira Beskoitzeko kaskarotak, baina ez bakarrak... [+]


2025-01-20 | Bertsozale.eus
Gasteizen aurkeztu da 2025eko Arabako Bertso Kuadrilla artekoa
Gasteizko Amaia Zentroan elkartu dira larunbatean Arabako Bertso Kuadrilla artekoan parte hartuko duten 14 taldeetako ordezkariak. Kuadrillartekoaren zortzigarren edizioa izango da aurtengoa.

2025-01-20 | Euskal Irratiak
%221ko gainpopulatzea, Baionako presondegian

Alarma jo du, beste urte batez, OIP Presondegien Nazioarteko Behatokiak. Abenduaren lehenean marka berri bat hautsi zen frantses estatuan, 80.792 pertsona atxiloturekin. Espetxe-administrazioaren aitzinikuspenen arabera, gainera, 86.000 baino gehiago izan litezke 2027an egungo... [+]


‘Goazen lagunok’: sare sozial toxikoetatik fedibertsora trantsizio kolektiboa

Trumpek AEBetako presidentetza hartuko duen eguna baliatuta, Goazen lagunok lelopean, multinazionalen jabetzako sare sozial "toxikoak" utzi eta fedibertsora trantsizio kolektiboa bultzatzeko kanpaina egiten ari dira eragile ugari. “Internet gizatiarrago batean... [+]


2025-01-20 | Garazi Zabaleta
Aleko
“Nekazaritza birsortzailerako eta proiektu kolektiboetarako test gunea da gurea”

Nekazaritzan trebatzeko eta proiektu propioak abiatu aurretik ekoizpenean eta merkaturatzean norbere burua probatzeko, abian dira gurean nekazaritzako hainbat test gune. Araban, 2023an abiatu zuten Aleko nekazaritzako test gunea, baina, antzeko egitasmo gehienekin alderatuta,... [+]


2025-01-20 | Iñaki Sanz-Azkue
Hotza maite duen igela

Arboletako hostoak eroriak dira eta basoko lurra estalia dute. Lurraren eta hosto gorrituen artean, alabaina, sortzen da geruza fin bat, arreta gutxi jasotzen duena, baina espezie askoren biziraupenerako garrantzi handia izan dezakeena. Hezetasuna mantentzen du, zomorroak... [+]


2025-01-20 | Jakoba Errekondo
Euskal Herria banana errepublika

Sekula bananarik jan ez duten bi lagun ezagutzen ditut; nerau bat. Bananazalea da, ordea, jendea. Afrika eta Asia aldean sortutako landare generoa da banana (Musa x paradisiaca), baina gaur egun Ameriketan ere asko egiten da. Ekoizlerik handiena India da, eta esportatzaile... [+]


Aurtengorako irakurgaiak

Urte berriaren hasieran asmo berritu egiten gara dirudienez, eta egin beharreko zereginen zerrendak egiten ditugu gutako batzuk. Egiteko horien artean irakurtzeko ditudan liburuen zerrenda izaten da bat, gero eta zerrenda gizenagoa. Zuetako ez gutxik zer irakurtzen dudan galdetu... [+]


Eguneraketa berriak daude