Aekanpada: Euskaltzaleak Urkiolara


2007ko otsailaren 21ean
Aekanpada: Euskaltzaleak Urkiolara
Nobio bila AEK-koak?
Urkiolako bortuko inguruak mekanotubozko estrukturaz hasiak dira jazten euskaraz kultura jardunaldiei festagiroko harrera emateko: 37 tonelada mekanotubo erabili da hiru eszenario eta sei txozna eraikitzeko, aparkalekuak zehaztu dira, egun guztian autobusak izango dira Durangotik Urkiolara eta alderantziz, Euskal Herrian egiten ari den eskultura eta pintura erakusketa egiteko eliza ondoan dagoen errefujio berria apaindu da, 2.000 kanpaina denda jrtzeko tokia dago, eta kanpaldira doan jendearentzat beste zerbitzu batzu jarri dira, hots, erosketak egiteko dendatxo bat goizetan irekia izango dena, ura eta argia, zarama zerbitzu bat izango da eta bai zarama botatzeko tokirik ugari ere, zeren zaindu beharra izango baita Urkiola inguru naturala. Azkenik, eta badaezpada, AEKko eginkizun nagusietan ohitura den bezala Gurutze Gorria izango da permanenteki.
Orain gauza bat, besterik ez, ez da falta: hartu denda, zakua eta Urkiolarantz abiatzea.
ARGIA.ð Jaialdiak, erromeriak, bertsolariak... egitarauan agertzen dituzuen ekintzetarik zeintzuk jotzen dituzue aipagarritzat?
AEK.- AEKANPADA izenez antolatzen ditugun kultura jardunaldien egitaraua oso ezaguna dela uste dut, zeren Euskal Herriko kale eta orma guztietan jarrita dago eta. Erromeriak jaialdiak, orfeoiak, antzerkiak eta abar badago ere, aipamen berezia merezi duten ekintzak hauxek izan daitezke; Abenduan Donostiako Balda pilotalekuan finalista geratu ziren zortzi bertsolarien bertsosaioa Ekainaren 2an. Urkiolako errefujio berrian Aekanpadaren egun guztietan azalduko den pintura eta eskultura erakusketa, Eusko Artisten Erakundearen esku dagoena eta Ekainaren 3an Urkiola inguruko mendiak eta toki zoragarriak ezagutzeko den ibilaldi ekologista. Ibilaldi ekologikoa Durangoko Klub Alpinoaren ardurapean dago eta baita kontutan izan dugu ere epe labur batera, martxan baitago, inguraldi hau parke natural batetan bihurtuko dela.
Hortik aparte, esan beharra dago egunean zehar triki-trixak, txistulariak eta abar izango direla giroa alaitzen eta ia mementu guztian zerbait izango dela, egitaraua oso estua da eta.
ARGIA.ðLan guzti hau erreal gertatzeko zenbait pertsonak parte hartu dute orain arte, baina askoz ere jende gehiago behar izango duzue egun horietan...
AEK.ð Ideia Durangaldeko AEKko arduradunengan sortu zenean pertsona bi jarri zuten lehenbiziko kontaktoak egiteko, geroztik, azken hilebetean, AEKko beste jende askok hartu dute parte. Baina nola Durangaldeko ekintza den gehien bat zonako AEKko talde guztiak bildu dira eta batera jokatzen dute ekintza honetan; lan talde batzu izango dira permanente Aekanpada osoan, antolaketan ere parte hartzen dutenak, eta hauek dira, zarama batzeko taldeak, dendak zaintzeko beste bat gauzarik ez dadin falta edo "galdu" inoren dendatik zeren eguraldi ona izaten badugu jende asko ibiliko dela pentsatzen dugu.
ARGIA.ð Izugarrizko jardunaldi batzu egiteaz gain zein helbururekin asmatu duzue Aekanpada?
AEK.ð Durangaldeko AEKren iniziatiba honetan oso sustraitik ikusten da AEKren Herri Irakaskuntza Alternatiba. AEKan argi eta garbi ikusten da euskara salbatzeko herri mugimendu batez izan behar dela, eta zentzu horretan herriaren inplikazioa eta ez euskara irakaskuntza mailan bakarrik hartuta. Euskara kalera atera behar dugu edozein ekintzetan gabiltzanean eguneroko hizkuntza izan dadin. Oso garrantzitsu ikusten dugu puntu hau. Beste alde batetik euskal kultura giroan sartzeko erraztasun handiak ematea, eta euskaldun giroa sortzea, zeren Euskal Herri guztiko jendea etortzea espero dugu. Honez gainera, oso interesgarritzat jotzen dugu egiten diren egunetan eta tokian izatea? Urkiola nahiko zentriko gertatzen da beste herrialdeak kontutan izanik eta sasoia oso interesgarria da zeren egun horietarako ia klase guztiak bukaturik daude euskal eskoletan, eta zubi modura egiten du klase eta udako ikastaroetan
ARGIA.ðIaz egun hauetan Korrika-2a egin zen, eta kalean entzun egiten da ea zergatik ez den beste korrikarik egiten
AEK.- Lehenbizi, Korrika bat egiteko gauza asko izan behar dira kontutan eta mementurik egokiena hautatu behar da egiteko. Aurten AEKren erreibindikazio kanpaina izan dela eta, Urritik Martxorarte, jende guztia hortara zentratuta egon da eta kanpaina hau bukatu denean, toki guztietan gertatzen den moduan, komeni da kurtsoak, didaktika eta funtzionamendu normalak bere martxa ez galtzeko horretara dedikatzea.
Korrikari buruz, datorren kurtsoan egiteko asmoa dago eta planteatzen hasi da oraindik. Korrikaren ordez AEKANPADA antolatu dugula esan daiteke, eta era berean Durangaldeko iniziatiba hau Euskal Herriko ekintza bihurtu dugula.
ARGIA.ðAEKANPADAK zernolako arrakasta eduki dezake?
AEK....ð Arrakastaren kalkuloak apur bat teorikoak dira zeren zernolako eguraldia egingo duen arauera izango da eta. Eguraldi txarra egiten badu arraskasta askoz txikiagoa izango da. Baina urte batzu direla toki berean antzerako ekintza bat egin zenean nolako arrakasta izan zuen ikusi eta gero oso ondo irtengo dela uste dugu. Lau egunetarako bi mila bat dendakanpaina egon ahal direla ikusten da, beno bi mila edo gehiago kalkulatzen dugu, alde batetik: bestetik, jendea milaka izan daiteke, eta mementu batzuretan baliteke lau edo bost mila pertsona izatea. Milaka pertsona egon ahal direla uste dugu, batzu lau egunetan, eta beste asko egun batetan bakarrik edo pasadan joatea eta han gelditzea ordu batzutarako. Horregatik eta aparkatzeko problemak egon ahal direlako mementu batzutan zera eskatuko genuke, jendeak posible badu, Durangotik Urkiolara maiz izango diren autobusetan igotea. Eta, hori bai, ahalik eta hoberen pasatzeko.
KANKO
16-17

Gaiez\Hizkuntza\Euskara\Alfabetatze\AEK\Ekitaldiak\AEKanpada
Egileez\KANKO1\Hizkuntza

Azkenak
2025-02-24 | ARGIA
Gobernantza krisia Eusko Ikaskuntzan

Eusko Ikaskuntzak adierazi du Ipar Euskal Herriko elkartean “gorabeherak” izan dituztela azken hilabeteetan. Bideratu bitartean marka eta egoitza erabiltzea ukatu diote. Lehendakaria ere aldatu dute.


Hauteskundeak Alemanian
Eskuina nagusi Alemanian, eta eskuin muturrak botoak bikoiztu ditu

Sozialdemokratek inoizko emaitzarik kaskarrenak lortu dituzten arren, litekeena da demokristau kontserbadoreekin elkartzea eta gobernua osatzea. Botoen %28,5 jaso ditu CDUk, eskuin muturreko AfDk %20,7 eta SPDk %16,4.


Gerraren eta militarismoaren aurka, manifestazioak egingo dituzte gaur Hego Euskal Herriko hiriburuetan

Euskal Herriaren industriaren etorkizuna ezin dela "heriotzaren, odolaren eta armen gainean" eraiki aldarrikatu dute mobilizazioaren antolatzaileek. Euskal erakundeen nahiz alderdi politikoen "isiltasuna" salatu dute.


2025-02-24 | Behe Banda
barra warroak
Arma, tiro, pun

Lau mila karaktere ditut kontatu behar dudana kontatzeko. Esan behar ditut gauzak argi, zehatz, soil, eta ahalko banu polit, elegante, egoki. Baga, biga, higa. Milimetrikoki neurtu beharra dut, erregelaz markatu agitazioa non amaitzen den eta propaganda non hasi. Literarioki,... [+]


2025-02-24 | Sustatu
Euskorpus proiektuak hautsak harrotu ditu

Euskorpora elkartearen eta Euskorpus proiektuaren abiatzeak hautsak harrotu ditu. Pello Otxandiano EH Bilduko Eusko Legebiltzarreko oposizio buruak Euskorpusena akatsa dela uste du, "ezjakintasuna edo estrategia klientelarra". EH Bilduk galdera sorta egin du... [+]


Mezu argia helarazi diete: Errenteria-Oreretan ez duela faxismoak lekurik

LGTBIQ+ banderaren itzalpean eta mezu eta doinu antifaxistez inguratuta jarri du karpa Voxek.


Diario de Noticias de Álava egunkariko langileen salaketa
“Adimen artifiziala horrela erabiltzea kazetaritzari eta irakurleari iruzur egitea da”

Diario de Noticias de Álava (DNA) egunkariko langileak sinadura greban daude, eta aspaldi ari dira beren lan baldintza “miserableak” eta horiek kazetaritzaren kalitatean duen eragina salatzen. 2013tik soldatak izoztuta dituzte, eta ordutik erosahalmenaren %30... [+]


2025-02-24 | Estitxu Eizagirre
Ziminttere
Sukaldea emakumeen jakintzak partekatzeko botere eta plazer espazio denean

Emakume bakoitzaren errelatotik abiatuta, lurrari eta elikadurari buruzko jakituria kolektibizatu eta sukaldeko iruditegia irauli nahi ditu Ziminttere proiektuak, mahai baten bueltan, sukaldean bertan eta elikagaiak eskutan darabiltzaten bitartean.


2025-02-24 | Jakoba Errekondo
Abarkak astintzen zituen

Ibon galdezka etorri zait Bizibaratzea.eus webguneko kontsultategira. Uda aurre horretan artoa (Zea mays) eta baba gorria (Phaseolus vulgaris) erein nahi ditu. “Arto” hitza grekotik dator eta oinarrizko jakia esan nahi du, artoa = ogia; arto edo panizo edo mileka... [+]


2025-02-24 | Iñaki Sanz-Azkue
Apo pikart europarra
Gaueko kantari bakartia

Nekazal eremu lehor baten erdian ageri da putzua. Txikia da tamainaz, eta ez oso sakona. Egunak dira euririk egiten ez duela, baina oasi txiki honek oraindik ere aurretik bildutako urari eusten dio. Gauak eremua irentsi du eta isiltasunaren erdian kantu bakarti bat entzun da... [+]


Udaberrian loratzen ausartzen naiz

Zuhaitza esnatzear dago, kimuak ageri dira adarretan. Gutxi falta da loraldirako, laster aro berria hasiko du, indarberrituta.


Eguneraketa berriak daude