Herri Eskola Euskalduna Lortu Behar


2007ko otsailaren 21ean
Xabier Arruti eta Bittor Madinari elkarrizketa
Irakaskuntzako Eztabaida Sakonaz
Herri Eskola Euskalduna Lortu Behar
Euskal irakaskuntzak har dezakeen bideaz eztaidak zabaltzen eta berotzen ari direla dirudi. EIKE, EEPA,... Jendearen begietan argiegi ezagutzen ez den arazoa, baina gure semalaben eta Herri osoaren etorkizunean hainbesteko garrantzia izanen duten aukerak egin beharra.
Oraingoan herri eskoletan ari diren bi irakaslerekin hitz egin dugu, XABIER ARRUTI eta BITTOR MADINA rekin. Gehiagorekin ere, aukerak argitze lanean, mintzatu ahal izango garen itxaropenetan.
A.- Hasteko, nola ikusten duzue Euskal Eskola Publikoarako bidea?
X. A.- Begira, lehen, irakaskuntzan askatasunetaz gutxi hitzegiten zuten bezala ta orain asko hitzegiten duten bezalaxe, orain denak eskola publikoaz hitzegiten dute. Nik dena dela, hitzegingo nuke Euskal Eskola Publikoaz, baina, orain esate baterako, badirudi, ikastolak beste barruti batetan sartuko dituztela eta hemen argi eta garbi ikusten da Euskal Gobernuaren eragina eta batez ere PNVrena. EIKE famatu horretan gauza dena dirudienez goitik behera egingo da, eta garbi dago Eusko aurlaritzaren indarra dagoela atzetik, EIKE famoso hau gauza oso moderno bezala planteiatzen digute, baina bere filosofia "Estatuto de centros" delakoan dago. Eta honek badakigu zer dakarren aurrera begira: zuzendariak ez lirateke izango irakasleek demokratikoki aukeratuak, goitik baizik; Gurasoei buruz, guk pentsatzen dugu parte hartu behar dutela, baina erabakiak denon artean demokratikoki hartuz eta EIKE honetan, berriz, gurasoek nahi dutena egiteko eskubidea dute, ematen zaien kopuruagatik.
Bi gauza berri sartu ditu bakarrik EIKE delakoak: Batzar Nagusia eta Kontrol-komisioa. Baina hemen ere, gurasoek eta atzetik Udalak eta Euskal Gobernuak dituzten botereak ikusita, pentsatzen dugu ezer gutxi egin daitekela demokratikoki.
A.- Eta zuek zer derizkiozue guraseen kontrol honi?
B. M.- Guk beti esan dugu gurasoak eskolan sartu behar dutela, baina ikusi behar da nola. Gobernuaren ustez, eta pribatuetan eta ikastoletan ere horrela gertatzen da, gu gara klaseak ematen ditugunak, baina ez gara irakaskuntza geure erara eraman behar dugunak. Ez dute ikusten erabaki askok guregain egon behar dutela nahiz eta beste batzu ez. EIKEren bide honetatik gainera despido ideologikoak gerta daitezke, gurasoek hala nahi badute.
Eta onartu behar dute eskola kanpoko errealitatearen erreflejoa, dela. Eta horrela bada, ezin daitekeela esan honek zer erakusten du eta horrelakorik.
A.- Euskarazko irakaskuntzaren arazorik larrieneteko bat haur erdaldunen problematika izan da. EIKE delako honek nola bideratzen du?
X. A.- EIKEk arazo hau zatitu egiten du.
Guk pentsatzen dugu, orain arte oso gutxi egin dela kaleko erdaldunak integratzeko eta euskalduntzeko. Orain arte, bai ikastoletan eta bai herri-eskoletan "Bilinguismo-dekretoa" egin zenetik, bide bat eraman da, hain zuzen, Gobernuak, ikastolak bere txoko bezala jarri nahi izan ditu, eta askok uste eta nahi duen bezala, herri-eskoletan erdara emango litzateke. Eta orain arte arazoekin ibili bagara erdaldunak integratzeko. EIKEk markatzen duen bide honekin are zailagoa izango da integrazio hori.
Bestalde, ezin dugu irakasleen arazoa ahaztu, eta EIKE honek ez du ezertarako aipatzen. Irakasleen zatiketa dakar: ez du esaten zer eskubide izango dute, zer funtzionari klase den, e.a. Orain nahiko zatiketa badugu: interinoak, kontratatuak, e.a. Eta EIKE beste zatiketa bat sortzeko prest dago.
A.- Herri-eskolek zein bilakaera izan dute.
B. M.- Estatala deitzen duten baina herri-eskola izan betar duen hau orain dela hamar bat urte erabat euskaragabea zen "Concurso de Traslados" zelakoaren bidez hainbat jende kanpotik behartuta etorri zen, euskara erakutsi ez zitzaielarik. Heurak ere, batzu, sektarismoz edo, ez zuten nahi, baina beste askok bai. Eskolak urte askotan baztertuta egon da, eta ez bakarrik barruan, baizik eta ikastolako jendeagatik ere bai, batzutan "espainolista"tzat eta leku batzutan ere "fasxista"tzat joak zirelarik.
Orduan orain dela zortzi bat urte proiekto en samar bat izan genuen: Euskadiko haurrek euskara ikasteko eskubidea zutenez, euskal irakasle batzu sartzea, alegia, eta hasi ginen berrokatzen.
Gero herri-eskola honek badu batiko leio bat eta grebarena da. Guk greba asko egin ditugula eta ikastolak bat ere ez, eta esan behar da grebak egin behar direnean egin egin behar direla, eta gu azken grebetan gogortu eta kurtitu egin gara.
A.- Eta gaur egun zein da euskararen egoera herri-eskoletan?
X. A.- Euskarataz hemen gauza asko esan genitzake. Irakasle euskaldun gehiago behar dugu, talde txikiagoak eta mailakatuak benetan euskara erakutsi nahi badugu, bela bereziak. Idoneoen asuntoa fartsa bat da: guk idoneoak onartzen ditugu tutoreak falta diren artean, baina guk behar duguna funtzionari berezia da.
Ezin dezakegu itxoin irakasle erdaldun guztiak euskaldundu arte euskaldundu behar dira, noski, baina hemen irteten diren irakasle euskaldun guztiak eskoletan sartu behar ditugu.
Honek zera esan nahi du: euskara ez dela egon behar eskolaren funtzioan, baizik eskola euskararen funtzioan. Eskolak asko eta asko erosionatu du haurraren eta etxearen arteko harremana. Lehenbizi eskolan erdaraz eta azkenean etxean ere erdaraz egin izan du haurrak. Euskara benetan sartu nahi badugu herri-eskoletan, auzitan jarri behar gaur egun daukagun egitura-funtzionamendua. Ez badugu hau jartzen euskararen zerbitzuan eta eskolaren zerbitzuan, beste programazio kaise batzu eginez eta inposaketa demokratiko bat ipiniz, euskarak ez du lekurik izango herri-eskoletan.
A.- Hemen ere ereduen arazoa aipatu behar da noski.
X. A.- Ereduetaz hitzegin baino lehen, ereduen filosofiaz hitzegin beharko genuke. Ereduen asunto hauekin nik uste, gauza bat kontsegitu dute euskararen alde gaudenok zatitzea, desmoralizatzea, eta momentu batzutan gazta ere jan digute.
Eredu hauen inbentoa guk piska bat ikusi dugu, beste bi irakaslerekin batera joaten ginelako, gonbidatu bezala, Euskal Kontseilura.
Eta hemen, lehenengo egin behar zena ingurunea euskalduntzea zen, eta gero azterketa serio bat, euskara nola erakutsi, eta ez klasifikatu ereduen bidez. Nik nahiago dut erdaratan eta euskaratan hitzegin. Eta gu momentu butetan sinistu samarrak egon baginen ere, esan beharra dago, fartsa bat direla eta euskararena baino erdararen aurrekada ekarri dutela.
Oso erraza da esatea, haur problematikoekin arazoak sortzen direla, euskararen erasoa gehiegizkoa dela heurentzat, e.a. Baina haurren problema hoeik askoz ere txikiagoak izango ziren ingurunea euskaldundu izan balitz. Horren ordez. eredu prefabrikatu batzu sortu dituzte, eta euskal Gobernuan dagoen sasi-tekniko asko, politika mailan agertu nahi ez dutenak, eredu hauetaz izugarrizko proselitismoa egin dute.
B. M.- Eta proselitismoa bakarrik ez, eskola askotan klaustroen bidez inposatu nahitzan bait dituzte. Haur erdaldunak badaude, bertan euskaidun gutxi egonik, A eredu ezarrriza.
X. A.- Baina berak oso ondo defendatzen dira, ereduak aukeratzeko eskubidea, gurasoek, irakasleek, e.a.ek dutela esanez. Eta hau gezurra da, praktikan, irakasleen-klaustroak duelako eredua aukeratzeko eskubidea. Eta praktikan zer gertatzen da?
Euskara maite ez duten irakasleek (euskaldunak eta erdaldunak) A eredua aukeratzen dutela. Euskara ikasi behar ez dutelako, eta patxada ederragoan daudelako, arazorik gabe. Momentu honetan eskoein %8. Oean euskara asignatura bezala ematen ari da, idoneoen bidez.
Baina hau ez da kasualitatez gertatu. Hemen euskara eta kontsentsoa dago: A eredua hartzen da engainagarri eta heuren justifikazio bezala eskolaurreari ez zaio erantzunik ematen O.H.O.n eta bestalde, linea euskaldunak dauden lekuak apurtzen ari dira behar baino irakasle gutxiago jartzen dituztelako, eta "kontsentso" famatu honetan sartu behar dira argi eta garbi Euskal Gobernua, PNVeta PSOE.
Hona behartuta garai batetan etorrikako maisuek puntu edo deretxo batzu dituzte, Euskal Herriaren kontra sartuak (ez heuren kulpaz). Irakasle horiei ez zaie lana kendu behar, baina Euskal Herrian euskal irakasleak behar ditugunez, horiek, behartu behar dira euskara ikastera. Euskal Herriak euskara behar duelako, bere eskola eta funtzionariak izanik.
Eta puntu eta deretxo hoiek direla eta, Gobernuak eta PNVk ez diote nahi PSOEri kristorena eman, beldurrez, eta behar bezala euskara ipini gure eskoletan. Eta PSOEk ere, puntu hoiek aprobetxatuz ez du euskararekin ezertxo ere jakin hahi, erdal irakasleekin ondo geldituz. Neuk ikusi diat PSOEko jendea inspektorea amenazatzen euskararen prozesoa goraka zihoalako. PSOEk hauteskundeak irabazi eta irakasle askok euskara ikasteari utzi egin dio.
A.- Ereduen aukeraketa klaustroaren esku gelditzen bada, badirudi berriro ere elebitasuna eskubide indibidual mailan eta ez eskubide sozial bezala planteiatzen ari dela:
X. A.- Kontsentso hori dela, eta orain hauteskundeak direla, PSOE eta beste batzu hor ari dituk, elebitasuna gora eta elebitasuna behera eta ereduak elebitasunaren filosofiatik datos. Hau da, elebitasuna demokrazia formal honen aukera bat besterik ez da, "Aukera". Behin ere ez du presionatzen ikasleak eta irakasleak euskara ikas dezaten. Elebitasunak aukera indibidual bat ematen du: nahi baduzu ikasi eta bestela ez, iritzi pertsonalak erabakitzen du euskara ikasi nahi duen ala ez. Elebitasunak denbora pasa erazi besterik ez du egiten, Niretzako elebiduna duk bi hizkuntza ondo menderatzen dituen pertsona bat; baina beste gauza oso desderdina da gizartea elebiduna izatea, komunikabideak elebidunak ote diren, administralgoa elebiduna ote den, e.a. Ezin dute, nere ustez, elebitasunaz hitzegin. Hitzegin behar da hizkuntzaz eta herri baten hizkuntzaz, hau da soziolinguistikaz.
Jeneralki, tekniko, hizkuntzalari eta psikologo hoiek haurraren trastornotaz eta problemataz hitzegiten dute, baina behin ere ez dute hitzegiten herri honek bere hizkuntza birreskuratzeko duen eskubideaz. Adibidez, lehengo udan egon nintzen Eusko Jaurlaritzak Eibarren antolatutako ikastaro betetan eta orain berriki Bergaran soziolinguistikako Ihardunaldietan egon naiz. Nik Eibarren kurtsilo desastroso bat aurkitu nuen, gaizki antolatua eta elebitasunaren justifikazio bat besterik ez. Bergaran, ordea, beti euskararen borrokaren alorrean ikusi dugun hainbat pertsonekin aurkitu naiz, eta beste gauza bat nabaritu nuen: euskara herri hizkuntza, euskara nazio hizkuntza izatearen eskubidea eta erreibindikapena.
Orduan nik hau esango nuke, ez dezala inork elebitasunaz hitzegin hitzegin dezatela diglosiaz, eta diglosiaz hitzegiten dugunean, badute Euskal Gobernuak, bai PNVek eta baita ere EE,ak, zertan damutu, euskarari ostikadarik haundiena Estatutoaren 6. artikuluan eman bait zitzaion. Gutxi gora behera horrela agertzen zen: "Baldintza bereziak ipiniko dira Euskal Herriak sofritzen duen diglosia gainditzeko", eta diglosia hitza kendu egin zuten eta hortik datorkio putadarik haundiena euskarari.
A.- Eta orain epe motzera zein alteratiba eskeintzen duzue?
X. A.- Zenbait irakaslek pentsatzen duguna zera da: herri txikietan, ikastolak eta herri-eskolak bat egin behar dutela eta jadanik herri batzutan prozesu hau eraman da aurrera. Oraingo herri-eskolak, haundiak, aprobetxatu eta euskaldundu egin behar dira. Eskola gehienetan ikusi da euskal irakasleak sartu diren arabera eskola euskaldundu egin dela. Eskola hori maitatua dela herrian eta aurrera doala, baina euskal irakasleei esker.
Ikastola haundiei errespetatu egin behar zaie orain daukaten eredua eta bultzatu, noski. Orokorki, dena euskaraz egitea. Talderen bat problematikoa daukatela edo? Nik pentsatzen dut, hoiei eskolaurrean erdaraz erakutsi behar zaiela, baina hasiera-zikloan ena euskaraz. Hemen berezitsun bat egingo nuke ikastoletan eta herri-eskoletan: ikastoletan haur erdaldun problematikoak-baina benetan problematikoa denak, zeren kontuz, hemen problemak edozein lekutatik sortzen zaizkigu, eskolaurrea egin dezatela bietara, baina hasierazikloan gertu egon daitezela dena euskaraz egiteko. Nik uste, hau ikastola ia guztietan egin daiteke.
Herri-eskoletan, euskaldunekin dena euskaraz, eta zenbat erdaldunek ere, ikerketa serio bat eginez gero egingo lukete bere ikaskuntza euskaraz. Orain, badakigu, herri-eskoletan haur erdaldun problematiko gehiago ditugula, ikastoletan eta pributuetan eduki ezin dituztenak guri bidaltzen buit dizkigute. Kasu holetan, nik uste, heuren amahizkuntza piska bat errespetatu behar da, baina hoekin ere irakaskuntza egin behar da euskaraz eta erdaraz, zeren benetazko baldintzak izanez gero hoeiek ere euskara ikasiko lukete. Nik uste, eredu famatu hoekin astakeri haundiak egin direla.
B. M.- Nik ere zerbait gehitu nahi huke: herri euskaldunetan, eta txikietan bereziki, jada D eredua erabiltzen da, baina eskola haundietan, D eredua parbulariotan erabiltzen da gehienetan, gero mailakatze horrek jarraitzen ez duelarik. Eta herri txikietakoek gero kontzentrazioetara joaten direnean. ez daukate horrelako plangintzarik eginik, bat edo beste kenduta. Normalean, B eredua aplikatzen zaie eta ez daukate irakaslego osoa euskalduna. Eta jarraipena emateko kontzentrazioetan benetako plangintza bat egin behar da.
A.- Arazo guzti honetan nola ikusten duzue sortu berri den EEPA?
B. M.- Guk pentsatzen dugu, orain dela hamar urte ikatolako jendeak bazeukala mobilizapen bat eta ardura bikaina, orduan ez zen oraindik publikotasuna esaten, baina ideia bazeukaten. Hamar urte hauetan, ordea geldotasun gogor bat egon da ikastoletan eta herri-eskoletan berriz mobilizazio gogorra euskararen aldetik eta bere erreibindikazioen aldetik. Eta orain zenbait gurasok, irakasle gutxi oraindik, El= Kri alternatiba proposatu nahiean EEPA sortu dute: Euskal Eskola Publikoaren Aldeko taldea, EIKEri alternatiba bat emateko baina ikastolaren munduan. Guk kritikatxo bat egin genien eta oso ondo onartua izan zen beraien aldetik eta da EEPAk bota behar duela kalera, ausnartu eta manifestatu EEPA benetan izateko herri-eskolako erreibindikazioak kanporatu behar dituela eta herri-eskolako erreibindikaziorik haundiena irakasleen erreziklajea dela.
Orain arte ikastolak arma bakarra, zatitzeko, euskara izan du, eta guk esaten dugu, herri-eskolak hori benetan lortzen duenean, klasifikatu egingo direla eta ikastola jatorrak publikotasunaren bidean sartuko direla eta orduan guk geure bidea aurrera jarraituko dugu Hor geldituko dira bere bidean pribatutasunean ikastola hauek, orduan ikusiko dugu zenbat diren eta nolakoak diren eta azken batetan beraien kontra jo beharko dugu.
X. A.- Eta nik bukatzeko zera esango nuke, lehen aipatu dudan diglosia gainditzeko benetako medioak ipintzen ez diren bitartean, euskara ez dela behin ere izango geure hizkuntza nazionala. Eta guk pentsatzen dugu, euskal eskola publikoak gure eskola nazionala izan behar duela, baina Euskadiko nazio-eskola eta horren barruan euskara gure nazio-hizkuntza.

KIKE AMONARRIZ
14-17

Gaiez\Gizartea\Irakaskuntz\Eskolak\Euskal Esko
Pertsonaiaz\ARRUTI1
Pertsonaiaz\MADINA3
Egileez\AMONARRIZ1\Gizartea

Azkenak
2025-01-08 | Leire Ibar
60 urte bete ditu Larrabetzuko Hori Bai gaztetxeak, Euskal Herriko zaharrena

1965ean sortu zen Larrabetzuko Hori Bai gaztetxea, frankismo garai betean. Ordutik ez ditu ateak itxi, eta 2025ean 60 urte bete ditu. “60 urte lotu barik” lelopean eman diote hasiera urteurrenari gaztetxeko kideek.


Irakasle baten klaseetatik seme-alabak ateratzea erabaki dute Atarrabian: “Izuak jota ditu haurrak”

Irakasle hau egokitzen zaielarik, 6-9 urteko haurrengan beldurra, amesgaiztoak, antsietatea, negarra… orokortzen direla salatu dute Atarrabiako Atargi ikastetxeko gurasoek. Urtetako arazoa konpontzen ez dela-eta, haren klaseei planto egitea erabaki dute. Guraso elkarteko... [+]


2025-01-08 | Julene Flamarique
Urteko lehen langile hila, Alaves-Baskoniaren egoitza eraikitzeko lanetan

Beharginak Excavaciones Mendiola enpresarako ari zen lanean, Construcciones Urrutia enpresaren azpikontrata. Langilearen lehenengo eguna zen sektorean lanean.


2025-01-07 | Julene Flamarique
Itxiera mehatxua gainean dutela itzuli dira lanera Ezkirotzeko BSHko langileak, ostiraleko bileraren zain

Abenduaren 16an iragarri zuen multinazionalak Nafarroako lantegiaren itxiera. Ekoizpenari “normaltasunez” ekitea eskatu die langileei Ezkirotzeko zuzendaritzak, baina sindikatuek “ezinezkotzat” jo dute. Lan Ministerioak bilera deitu du ostiralerako... [+]


Gazteen soldata %10 igo den bitartean, prezioak %31 garestitu dira 2010etik

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan, 18 eta 34 urte bitarteko gazte soldatadunen hileko batez bestekoak lehenbiziko aldiz gainditu du 1.500 euroko langa. 2010arekin alderatuta, ordea, 142 euro besterik ez da igo.


2025-01-07 | Leire Ibar
‘Behin betiko’ lelopean egingo du Sarek urtarrilaren 11n Bilboko manifestazio nazionala

Konponbide prozesuari eta etxeratze prozesuari behin betiko amaiera emateko aldarrikatuko dute, eta euskal preso behin betiko etxean nahi dituztela. Laguntza ekonomikoa jasotzeko Bizumkada Nazionala ekimena jarri dute martxan.


2025-01-07 | ARGIA
Robert Hirigoien hil da, Herri Urratsen sortzaileetakoa

Urtarrilaren 4an hil zen Robert Hirigoien euskaltzalea (Larresoro, Lapurdi, 1944). Ostegunean eskainiko diote azken agurra, jaioterrian (10:00etan). Herri Urrats festaren sortzaileetako bat izan zen, baita Lapurtarren Biltzarrarena, Kanboko ikastolarena eta euskara eta euskal... [+]


2025-01-07 | Leire Ibar
Baztango Batzar Nagusiak elkartasuna adierazi die Aroztegiko obra gelditzeagatik auzipetutako zazpi herritarrei

Aroztegiko auzipetuei elkartasuna adierazi eta absoluzioa eskatzeko mozio bat onartu du Baztango Batzar Nagusiak. Urtarrilaren 2an egindako bileran, mozioaren aldeko bozketan aldeko 25 bozka, kontrako bi eta hiru abstentzio izan dira.


Ultraeskuinari proposatu diote gobernua osatzeko Austrian, hesia ezarri ziezaioketen arren

Irailean egin ziren hauteskundeak eta aise nagusitu zen FPÖ alderdia, botoen ia %30 eskuratuta. Bazen aukera ultraeskuinari hesia ipintzeko, baina ez dira ados ipini demokristauak eta sozialdemokratak.


Laborantza bozen usaina

Berriz hasi dira laborarien manifestaldiak frantses estatu guzian. Sindikatu desberdinek aldarrikapenak hedatzen badituzte ere, entzun den lehena eta komunikabide nagusietan gomit izan dena, FNSEA "nagusia" izan da. Zer du saltzeko? Gezur andana bat ahal bezainbat boz... [+]


2025-01-07 | Jon Torner Zabala
Autobus zerbitzua zabaldu dute Ipar Euskal Herrian, mugikortasuna hobetzea helburu

Urtarrilaren 6az geroztik autobus linea berriak daude Zuberoan, Nafarroa Beherean eta Lapurdin. Halaber, zerbitzuen maiztasuna ere hobetu da, Euskal Hirigune Elkargoko Mugikortasun Sindikatuak eta RATP konpainiak elkarlanean bultzatutako egitasmoari esker. Bestetik, 12 urtez... [+]


2025-01-07 | Leire Ibar
Barakaldoko hilketa matxista salatzeko asteartean mobilizazioak antolatu dituzte

84 urteko andrea erail zuen bere semeak urtarrilaren 3an euren etxebizitzan. Kolpeka hil zuela azaldu dute zenbait iturrik. Astearte arratsaldean egingo dira elkarretaratzeak Barakaldon eta Euskal Herriko lau hiriburutan.


2025-01-07 | Gedar
Beste eraso arrazista bat Miarritzen

 Uber gidari batek jasan zuen erasoa: bortizki jo eta irain arrazistak egin zizkion bezero gazte batek. Baionan eta Arrigorriagan ere izan dira eraso arrazistak berriki.


2025-01-07 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Itsasontzigintzaren itzal luzea ageri da Hego Koreako krisian

Hego Koreako krisia autoktonoa ala inportatua ote zen galdetzen nion neure buruari duela hilabete hura sutu zenean. Baretu ez baizik mindu egin denez auzia, batere argi ez dudan erantzunaren bila jarraitu beharko dugu. Geografikoki urrutiko kontua bada ere, oso gertuko ondorioak... [+]


Eguneraketa berriak daude