Atano III «Pelotan Ibili Egin Behar Da, Jardun»


2021eko uztailaren 19an
Mariano Jauregi pelotariri elkarrizketa

Atano III «Pelotan Ibili Egin Behar Da, Jardun»
Mariano Jauregi, Garai Guztitako Munduko Petotaririk Onena
Azkoitian sartu, "Marino"gatik galdetu, eta segituan esan ziguten non zeukan denda bere alabak. Mertzerian sartu eta "Marino"? ta, "baratzan daukazue bere txorikin".
Joan gara ta han zegoen tunbona batean etzanda Eguzkia hartzen. Izarraitzeri begira.
Erakutsi dizkigu bere jilgero ta kanarioak, eta "goazen etxera". "Hirurogei ta hemeretzi urte ta zeozer egin behar eguna pasatzeko. Hemen egoten naiz ni gustora. Tabernarako afiziorik ez ta..."
Etxeko salara pasa gaitu. Han hemenka ageri dira Atano III.aren txapel, kopa, trofeo, medalla, eskultura eta fotografi. Han bitrina bat dena kopaz betea. Hor, kuadro handi bat bere irudiarekin "ATANOIII, el mejor pelotari del mundo de todos los tiempos". Hemen, bere eskultura bat.
Salan utzi gaitu piskatean, bere ermitatxoan.
Baratzarako erropak aldatu ta hemen daukagu dotore dotore.
A. Mondragones-i kendu zenion txapela veintiseisian, ez?
A. III: Bai, horrixe. Kanpeonatoen hasiera horrekintxe egin nuen. Horrek esijitu zidan, lehenengo, berori eskubi zela jokatzeko. Eta irabazten ba nion Kanpeonatoa jokatuko zidala. Ta hala hiru partidu. Bat Donostian jokatu nion, lehenengoa, gero Eibar-en, ta bestea Bilbon. Ta beste hiru segituan jokatu nituen berriz, haiek amistosuak, horiek librian eta ni hirutikan. Beste hiru. Ta bat irabazi zidan, beste bi irabazi nizkion da.
A. Librian eta bestela ze diferentzi egoten zen?
A. III: Sake libre. Habilida libre, nahi zen tokitik sakatzea.
A. Ta orain horrelakorik ez...
A. III: Orain pelotak daude txarrak. Pelota horiek dira fuertegik, palaz egiteko moduko pelotak. Orduan suabeago ziren pelotak. Pelota fuertiak nola diren horiek ez dago sake librian jokatzerik.
A. Oraingoak biziagoak...
A. lil: Lehenagokoak suabeak. Oraingoak biziak eta gogorrak. Txarrak dira pelota horiek. Txarrak.
A. Zergatik dira horrelakoak?
A. lll: Goma ipintzen diote asko. Gero pisu handia hartzen du, ta korritzen du. Hiru kuadro ta lau ta korritzen ditu horrek.
A. Beraz, Mondragones-i irabazi eta kanpeoi.
A.III: Bai, kanpeoi jarri nintzen. Ta kobrau egin nuen setezientaz zinkuenta. Zazpireun ta erdi.
A: Pezta?
A. III: Bai. Ordurako diru asko zen, e! Nik hogei ta bi urte neuzkan ta. Ordurako diru asko hura! Gero hasi nintzen jokatzen, ta handik bi urtetara sei mila pezta kobratzen nuen.
A: Sei mila partiduko?
A. III: Bai, bai, partiduko. Bost mila pezta, "xei", sei ta erdi ere bai.
A: Orduan nola izaten zen kontua, orain bezala enpresak eta tartean zirela?
A. III: Enpresak bai, baina orduan ez zen kontratorik izaten. Orain dena kontratoekin eta horrela.
A ....
A. lil: Orduan ondo egiten bazenduen hotsegingo zizun eta bestela etxean egon behar. Orain berriz kontratoa eginda dabiltza ta galduta ere inporta horiei... Batere inporta ez. Galdu arren ardurarik ez.
A: Pelotak galdu du beraz, lehen...
A. III: Lehen, jokatzen zenean pelotan benetan jokatzen zen hurrengoan hotsegiteko. Orain ardurarik ez. Galdu arren inporta ez die ta. Orain kanpeonatuan bakarrik. jokatzen dute fin horiek, baina ostean ardurarik ez.
A. Ta, non da non ibiltzen zinen partidutan?
A. III: Eibarren, ta Vitorian, ta Logroñon ta... gutxigorabehera orain bezala. Orduan ere frontoirik onenak horietxek ziren. Gero udan herrietan.
A.: Atanotarren artean pelotari ,franko atera zarete ba...
A. III: Gu zazpi anai ginen. Denak pelotan jokatuta. Ta gu ginen, Segundo, ni, Septimo ta Kuarto. Ta gero Dezimo atera zen, illoba.
A.. Aitak edo ez al zuen egiten pelotan?
A. III: Aita ez genduen pelotan. Baserrikoa zen. Bastante egiten omen zuen pelotan aitak baserritik jaisten zenean eta. Hala esaten zuen.
A.. Baserria non zenuten?
A. III: Mendian, hogei minutuko birian. Orain..., erre egin zen baserria!
A.: Kanpeonatua irabazi ta gero...
A. III: Hori akabatu zenean Frantzin jo zuen desafioa trinketian e, gaixtoa da trinketia ta, Arraietek jo zuen desafioa, munduan bazegon. Ta Irunen bizi zen Iraundegi gure laguna ta esan ziran "hola ta hola erronka egin du horrek". Ta aproba egin behar dut trinketian. Nik ez nuen trinketerik ikusi behin ere, ta hala egin nuen ensaiua, ta jokau egin behar zioat. Bota deu mila bina pezta, hala ilabetean jokatzeko. Arraiet eta Artze, Arraiet haserretu zen eta Artzek esan zidan: "trinketia gaixtua da gero e!", "hobe dezu lehengo nerekin amistosua jokau". Bueno ba. Makal xamar joan nintzen eta berak irabazi zidan, Artzek. Gero joan nintzen Baigorrira, Artzen herrira ta hantxe egon nintzen zortzi egunetan. Ta hala Arraieti egin nion. Arratsalde batez jendia ta, kaminun korredoriak eta Jokatu nion berrogei ta hamarrera. Ta halaxe. Hogei ta bost egin zizkidan. Ta gero jokau nion Artze berari hantxe, ta harek egin zizkidan hogei ta sei edo, berrogei ta hamarrera. Hari erraz irabazi nion. Gero Hasparnen jokau nuen. Gero, berrogei urte ba neuzkan orduan, ta Arranpiletakin. Españin bat eta Frantzin bestea. Españin irabazi nion, eta Frantzin berak irabazi zidan trinketian.
A.: Kanpenatoa zenbat urtetik behin izaten zen?
A. III: Bi urtetik behin.
A.. Ta zu kanpeoi egin eta...
A. III: Gero egon nintzen hamalau urtetan jokatzeke. Denek neri jokau nahi zidaten, ta nik esaten nien nik kanpeonatua hartuta bezala jokatuko nuela. Lehengo eskubiz naizela jokatzeko. Nik ere hala hartu nuela. Ta hala hamulu urtez egon nintzen. Hogei ta bi urtekin hartu nuen eta hogei ta hamasei arte. Gero etorri ziren Lopategi eta Endrike Abril, gerra gerau zenean, kanpeonatua ipini zuten da. Ta "jokau egin beharko deu". "Zeba?. nik jokauko det hartu nuen bezala kanpeonatua!" Ta, "ez, jokatze ez baek titulua kenduko diau!". Hala jokau nuen. Hala preparau nintzen jokatzera, ta Rubio ta Txikito de Iraeta semifinalera ailegatu ziren. Han izan nintzen Grosen. Txikito de Iraetak irabazi zion. Ta gero nik Txikitori irabazi nion Grosen.
Ta gero irten zuen, zerak, Septimok, anaiak. Ta harek sei tanto egin zizkidan. Ta gero irten zuen Pelipek berriz ta harek zortzi tanto. Txikito de Iraetak ere zortzi egin zizkidan. Ta gero Akarregi hurrengo. Ta harekin estu ibili nintzen, harek hama,sei egin zizkidan. Neuzkan berrogei ta bi urte. Ta gero segi berrogei ta lau urte arte.
A.. Ta herrogei ta lau urterekin galdu zenuen txapela...
A. III: Orduan berrogei ta laurekin. Ta harekin. Banenkien galduko nuela. Gero pentsatu nuen "jokatze ez baek hor jardungo dia, bihurtu nintzan, da, zea eiñez, da". Ta "jokau ein ber diat" pentsatu nuen "naio et galdu ta!"
A.. Ta nola ibilizen zinen preparazio handiakin edo...
A. III: Beti pelotarako preparatzen. Beti preparatzen.
A.. Beste lanen bat ere edukiko zenuen ba?
A. III: Bestela ezer ere ez. Ni abarketan jardun nintzen heme zortzi urtek arte. Ta hemezortzi urtekin hasi nintzen han da hemen jokatzen, ta utzi egin nuen.
A.. Ta pelotatik atera duzu beti bizimodua!
A. III: Beti pelotatik. Ta inork lagundu ez!
Ta egunero mendira. Hasi nintzen hemezortzi urtekin ta hirurogei urtetan segi, egunero egunero. Eguraldi txarra baldin bada, ona baldin bada... Orain ere bai. Orain ere egunero joaten naiz. Hirurogei ta hemeretzi urte dauzkat. Ba det urtea.
A.: Noiz arte ihardun zara pelotan?
A. III: Profesional bezala berrogei ta zortzi urte arte. Gero afizionatuekin hirurogei urte arte jokau nuen. Partidorik gehiena jokau nuen berrogei ta hamar hirurogei urte bitartean.
A.. Urtean zenbat partidu egiten zenituzten ba?
A. III: Sasoian gutxi jokatzen nuen, sei partidu, zazpi... Baina kobrau ondo egiten nuen e! Bost mila pezta, sei mila pezta. Diru asko zen orduan. Asko.
A.. Zuk diru hori ateratzerako besteek ere aterako zuten bat beren puska...
A. III: Nerekin jokatzeagatik nere kontrarioek doblea kobratzen zuten. Preparatzen berak egoten ziren, nerekin jokatzeagatik aurreko jaian da ez zuten jokatzen. Ta horregatik doble pagatzen zieten.
A.. Profesionala utzi eta beste jende bat preparatzen ibilia zara ez?
A. III: Beti. Preparatzen da ibili gara.
A.. Ta zein da zein pasa da ure eskutatik?
A. III: Mutilak? Garzia Ariño ta hemen izaten ziren. Elorza ta Bizkaitikan. Honera etortzen ziren. Entsaiatzera piskat.
A.. Garcia Ariño eta Galarzaren arteko azkenengo partidu hau sonatua izan da ba!.
A. III: Galarza horien aldean asko da. Ta edadean ere aldea. Galarzak hogeitabi urte edo horrela. Gazte xamarra oraindik. Besteak berriz hogeita hamairu-hamalau. Behin hogetahamar ezkero segituan bajau egiten du.
A.. Zer behar da pelotari ona izateko?
A.III: Pelotan ibili egin behar, ibili. Jardun asko egin behar. Berez etorri behar du, "bistie", ta..., fubolen bezala, igual igual. Gero hor afizionatuak eta asko izaten dira, karreran ta edozein lekutan, deportean ta, marra bat eta hemendik horra pasau ezin. Hemen mordua gerau. Gutxi ona hor. Deporte denetan. Orain asko berriz afizionatutan irtetzen da, ta gero aurrerago inor ez. Ta hori zergatik izango den? Ez direlako jarduten. Frontoian pelotan aste-egunean eta jardun egin behar hor, jardun.
A.. Lehen zer zen orain baino afizio gehiago edo?
A. III: Bizioe?
A.. Ez ez. afizioa.
A. III: Lehenago gehio afizioa. Orain bizio ugari!
A.. Bizioa al da pelota?
A. III: (Bai esaten hasi da baina konturatu orduko...) eeez, bestela! Oi gazteak!, Jesus! (denak parre puskat egin ondoren)
Gure gazte denboran zineik ez zen ta. Zineik ez. Lanik ez! Ta guk lana ez egitea nahi! Ez nahi lanean. Zera! Hamar urtetarako hasi ninun lanean. Hamar urtetarako. Abarketan. Gizonak bezala egin gainera lana hamar urterekin abarketan.
A.: Bai gogorra izango zen! Guk behintzat aditzen ditugu oraingo gazteak direla eta ez direla...
A. III: Ai... (parrez hasten da) oohh! Diferentia da diferentia.
A.. Ordukoak ere zer edo zer izango zinetan. Denak ez zineten galga berekoak izango!
A. III: Denak ez baino... Ba ziren bai orduan ere okerrak, ba ziren. Baina oraingo aldean gutxi. Orduan droga ta zer ziren ere..., orain berriz gazte denak alperrik galduta.
Orduan malizi gutxio eta konfiantza gehio. Gu hor bizi ginen etxe handi batean"Plorida" esaten zioten batean, ta bederatzi habitante zeuden han, bederatzi habitazio, ta inork zerraila bat zuen eukiko! Orain utzi ezazu atea zabalik gauean!
A.. Pelota utzi eta txorikin...
A. III: Baita lehenago ere. Txorikin pelotan hasi nintzen ezkeroz. Beti txorikin.
A.. Ta nondik datorkizu txorin zera hori?
A. III: Afizioa. Orduan asko ibiltzen zen bai. Hantxe sartu afizioa. Tabernarako afizio handirik ez ta, reklamoekin hantxe hasi.
A.. Ta haratzako txabolan dauzkazun txoriak zer dira?
A. III: Jilgeroak ta kanarioak ta. Ekarri egiten dira hauek.
A.: Ta gero saldu?
A. III: Bai, saldu. Denbora pasatzeko, egiten dut hori, bestela eguna non pasa!
A.. Lehen pelota biziagatik eta suabeagatik eta aritu gara. Nolakoak gustatzen zaizkizu zuri?
A. III: Kanpeonatua jokatzen denean eta pelota aparta da jardutea ta kuento da hori. Hirugarren tanturako kontrarioaren pelota ateratzen da. Askotan, askotan, ia beti. Batzutan motela komeni zaiola ta bestetan bizia ta...
Orain, udan, Retegik eta zerak jokatzen dute, Galarzak! Hor jakina hor zeinek atera behar dituen, Retegik motelak aterako ditu ta besteak biziak.
A.: Ta nola joango da partido hori?
A. III: Hor Retegik irabaziko du. Hori diferentea da besteen aldean. Baina beste hori ere..., aldrebesa!, egokitzeanian peligrosoa, baina tanto asko galtzen du. Oraindik gaztea!, hogei ta bi urte edo.
A.. Ta zer dauka ba Retegik bestean aldean?
A. III: Piskat edadean ere sasoi hobeagoa ta... Ona da gero hau e! Beldur piskat ere eukiko dio Galarzari. Honek egun ona baldin badauka... Erraz galtzen du ordea tantoa...
A.: Omenaldiak eta egin dizkizute ezta?
A. III: Donostian egin zidaten.
A.. Zer gogoratzen duzu ilusiorik handienarekin?
A. III: Sasoi onenean, jendea joaten zen ba asienton tartean frontoia dena jendez beteta, ta ertetzerakoan txaketak, orduan txaketekin joaten zen jendea, txaketak bizkarretik ta halako erteera hura!, ilusiorik handiena egin zidana. Halako txaloak eta.
A.. Ze kontseju emango zenioke pelotan aritu nahi duenari?
A. III: Kontsejua? Jardun egin behar! Asko jardun behar da. Ta jarduten ez bada alperrik! Ta orain berriz gazteak ez dira jarduten. Azkoitiko plazako arkupean joaten zara arratsaldean ikustera ta lotsau egin behar. Animik ere ez! Ta leheno gu gazte giñela han tokirik ez zen egoten. Beti baten bat pelotan. Ta edadetuak, gu mutik koskorrak ta bialdu egiten giñuzen. Ta orain berriz beti hutsik. Beste bizimodu bat daukate gazteak orain.
A.. Zein izan da zure kontrariorik handiena?
A. III: Mondragonesa. Nik gainera sasoian harrapatu nuen hori! Indarra zeukan horrek, pelota palian bezala jotzen zuen. Horrek baztarretik sakatzen zuen, ta nik zabaletik. Horri ikasi nion baztarretik sakatzen.
A.. Ameriketan eta ez al zara ibili?
A. III: Etorri zitzaizkidan joateko baina ez nuen gogorik. Karmelo Baldak esan zidan, "etorri gurekin, dena debalde" "Ez daukat gogorik" esan nion. Kanporako gogorik ez. Etxean hoberena.
Hauek denak hitzegin eta "Plazan izan al zarete?", galdetu digu. Baietz, guk. "Ta ikusi al duzue nik han utzitako marka?" "Ze marka?" Ta "etorri, goazen plazara".
Kale Nagusiko beste puntan da plaza. Eliza pasa dugu. Bertan gara. Erakutsi digu lehen aipatutako arkupea (bere oroitarri bat dago ondoan). Haruntzago frontoia. XVIII.gizaldikoa, orain berritua. Harrizko frontisa, aldameneko paretak txuri-txuri oraindik.
Azeran jarri da frontisa han harunzkaldean frente-frente daukala. "Hemen egin nuen marka. Beste inork ez du oraindik aproba egin".
Berrogei ta hamarren bat metro egongo dira azera eta frontisaren artean. "Hor arkupean ari nintzala esan zidaten" egin ezak aproba. Ta egin nuen. Portal honetako atea ireki. Botea egin. Tira ta buena egin nuen".
Esan digunez distantzia ez omen da okerrena. "Aldapa gora egiten honek. Txapa goian geratzen da. Haizeak gainera kontra jotzen du, handik hona". Eta ia ia ikusi ere egin dugu pelota txapa gainean buena egiten. Baina orain inork ez omen dio aproba egin nahi.
Frontoia hutsik. Ez da inor ari pelotan. Frontoia berritu, txuritu, eta... Etorriko al dira garai hobeagoak!
Jexux IJURKO
Joxe MOLLARI
«Orain kanpeonatoan bakarrik jokatzen dute fin».
«Zazpi anai ginen. Denak pelotan jokatutakoak».
«Kanpeoi egin ta hamalu urtetan egon nintzen jokatzeke».
«Gero Txitito de Iraetari irabazi nion>>.
«Berrogei ta lau urterekin galdu nuen txapela. Ba nenkien galdu behar nuela!».
«Partidorik gehiena jokau nuen berrogei ta hamar hirurogei urte bitartean».
<«Gure gazte denboran zinerik ez zen ta...».
«Tabernarako afizio handirik ez ta txorikin!»
19-23

GaiezKirolaPilotaPilotariak
PertsonaiazJAUREGI3
EgileezMOLLARRI1Kirola
EgileezIJURKO1Kirola

Azkenak
2024-10-18 | ARGIA
Langile bat hil da Lizarran, biltegi batek eztanda egin ondoren

56 urteko langile bat hil da Lizarran, Agralco (Agrupacion Alcoholera de Bodegas Cooperativas) biltegian lanean ari zela. 10:00ak aldera gertatu da ezbeharra, Lizarran la alcoholera moduan ezagutzen den nekazaritza hondakinen biltegian.


Beldurra espazio komun gisa

Herritarren segurtasunik ezaren kezka gero eta handiagoa da gure auzo eta hirietako elkarrizketetan, batez ere kalean bizirik dirauten Magrebeko gazteek eragindako lapurreten eta gatazken inguruan. Badirudi egoera horiek areagotu egin direla azken hilabeteetan, eta alarma eta... [+]


Puig Antich, Estatuak ez du inoiz barkamena eskatzen

Espainiako Gobernuak dokumentu bat helarazi die Salvador Puig Antichen arrebei, Oroimen Demokratikorako ministro Ángel Víctor Torresen eskutik. Frankismoak anarkista katalanari jarritako heriotza kondenaren “baliogabetasun akta” dela diote. Harrigarria... [+]


Sinwarren hilketaren ondoren, gerrak bere horretan jarraitzen du

Yahya Sinwar Hamaseko burua hil ondoren, Ekialde Erdiko gerrak nola jarraituko duen aurrera mintzagai da hilketaren biharamunean. AEBek, Joe Bidenen ahotik, berehala iragarri dute orain su-etenak bidea libre izan dezakeela. Bide beretik jo dute Mendebaldeko hainbat buruzagik... [+]


2024-10-18 | Ahotsa.info
Azken hiru urteetan altueratik erorita Nafarroan 10 langile hil direla salatu dute

LAB, CGT, Steilas, ESK, EHNE eta Hiru sindikatuek salatu dituzte Nafarroan altueratik erorita hil diren hamar langileen kasuak.


Marcos Maceira, A Mesa pola Normalización Lingüísticaren presidentea
“Oso zaila izango da galiziera leheneratzea PPren hizkuntza politika ez bada zuzentzen”

Galiziako Estatistika Institutuak galizieraren egoeraren inguruko inkestaren azken datuak ezagutarazi ditu. Ezagutza eta erabilerak, biek, egin dute atzera. Galera handiagoa da adin tarte gazteenetan. 5 eta 14 urte artekoen herenak adierazi du galiziera gutxi edo batere ez... [+]


Zergatik daude Renfeko trenak inoiz baino grafiti gehiagorekin margotuta?

Garraio publikoaren zerbitzuaren gainbeheraren barruan, alde estetiko hutsa bada ere, ohikoa bilakatu da trenak margoturik ikustea eta, behingoagatik bada ere, ez da arrazoi ekonomiko hutsengatik, langileek azaldu dutenez.


2024-10-18 | Hala Bedi
Makroproiektuen aurkako manifestaziora deitu du Gasteizen Araba Bizirik!-ek, urriaren 26rako

“Araba ez dago salgai” eta “Makroproiekturik ez” lelopean egin dute deialdia. Urriaren 26an elkartuko dira 18:00etan “etekin pribatuak bermatzera” bideratuta dagoen eredu energetikoa eta “instituzioek jokatzen duten papera”... [+]


2024-10-18 | Urumeako Kronika
‘Hariak’ zinemaldia erresistentzia istorioen lekuko, azaroaren 7tik 17ra Hernanin

Aurtengoa hirugarren edizioa izango da, eta memoriaren gaia hartuko da ardatz, Kulturarteko Plaza Feministan.


2024-10-18 | Uriola.eus
Bazter Fest ospatuko dute Bilbon azaroaren 9an, protagonistak emakumeak diren hip-hop jaialdia

Azaroaren 9an, emakumeak protagonista diren hip-hop jaialdia ospatuko dute, 17:30etatik aurrera. Jaialdiak urtez urte hip-hop eta rap estiloetan ibilbide ezaguna duten emakume artistak bildu izan ditu.


Xamarrek ‘Orhipean, Gure Herria ezagutzen’ liburuaren edizio berria aurkeztu du

Gaur Donostian Orhipean, Gure Herria ezagutzen liburuaren edizio berria aurkeztu dute. Bertan Izan da egilea Xamar eta berarekin batera Antton Luku, Isabel Isazelaia eta Lander Majuelo.


Eguneraketa berriak daude