Luzaide'ko Egutegiaren Argigarri Bat


2007ko otsailaren 21ean
EUSKAL EGUTEGIAK

Urte gurpilla egutegian aurrera dijoa ta "abon zarretarako aitua dago aurtengoa. Gizen-gizena jarri genduan ormatik zintzilik, baina egunen joanak melartzen eta zimeltzen ekarri du urte barruan Euskal sukaldetan or ikusten degu bere egonen orriak banan-banan eskeintzen.

Illak eta jaioak biotzean dauzkagu ta aien galera ta auen etorrera aldatu du gure ingurua. Urteberriak emango digu egutegi berria ta berriro ostoak kentzen asiko gera urte jaio-berriari. Orrela, ba, gure sukaldetako lagunik onena dan egutegi euskalduna gagoan artu ta asi gera oni ta ari deitzen:

Trrr... trrr... trrr!

Zein da?

ZERUKO ARGIA.. Arantzazu?
 
Bai, emen gaituzu negu biotzean elur-girotan sartuak.

Ba, urteak azkena duala ta zerbait jakin nai genduke zuen Egutegi berri. Noiztikoa dezue zuen ormako Egutegi ori?

1936'garren urtean jaioa da. Arantzazu'ko Andre Maria'ren koroatzearen urrezko eztaiak zirala ta orduantxe asi zan gure euskal egutegia... Gero, amar urteko ixillaldia izan zuan, eta berriro ormarako aukeran egina, 1947,garren urtean azaldu zan berriro. Au gipuzkoarrez idatzia; gerotxoago. bizkaieraz idatzia, 1952'garren urtean atera al izan genduan.

Zertarako azaldu zenduten Egutegi ori?

Lenbizi Eliza Amarekin kristau euskalduna bat eginda ikusi nairik eman genduan egunen orritalde ori. Gero gure erriari bere izkeran irakurtzen erakusteko Ainbeste euskaldun motel bai-di tugu, euskeraz itzegin arren, euskal-idaztiak irakurtzen eztakitenak Egutegiko orritxo orrek eztu inor bildurtzen eta poliki-poliki gure erria euskeraz irakurtzen oitzen da.

Ta arrazkero beti jarraitu aldu urtetik urtera irtetzen?

Gipuzkoeraz idatzitakoa ederki ari da etengabe bere lanean. Bizkaieraz idatzitakoa. zoritxarrez, diru-ezean ito da. Asmo eder asko orrelaxe gelditzen dira liburuak argitaratu ta gero saldu eziñik baztartuta utzi bear pilloan.

Ta nolatan saltzen da.

Gipuzkoerazkoa amasei milla bat salduko dira azkenengo urteetan, baina bizkaierazkoa zortzi millatan itoa zebillen. Ala ere, berriro argitaltzen astekoak gera datorren urtean.

Zer gerta zaio bizkaierazko egutegiari?

Euskal-lan askori gertatzen zaiona: ezin saldu bear aiña. Amar milla saldu bear omen-lirake gitxienez zorretan ez gelditzeko.

Ta zeintzuk dira ortan lan egiten dutenak?

Lanik astunena Arantzazuko teologilariak eraman izan dute. Baina Arantzazu'n bezela, Zarautz'en, FForua'n eta Tolosa'n saiatu zaizkigu beste asko lan ori osatzen.
Prantzizkotarren aleginak atera digun gure sukaldetako egutegia onela sortu da urte auetan Besterik gabe utzi ditugu bere egiteko txalogarrian eta beste baten gana jo degu berri billa.
Naparroa' n, Orreaga'tik urbil degu Luzaide. Erderaz, Valearlos deitzon diote. Muga-mugan dago ta gauza bitxi bat ba-du. Mugaren beste aldetik dezu Arnegi. Frantzi'peko erria. Bi erri auetakoak, ala ere, beren bataio, elizkizun eta abar Luzaide'ko elizan egiten dituzte. Beraz, elizaren aldetik ez dute mugarik.
Erri onetan, apaiz gazte batek asiera eman zion beste euskal egutegi bati; Galdezka eraso diogu oni ere.
Don Jose Maria Satrustegi, apaiz jauna dugu erantzuten. Euskaltzaina da ta lan ederrik egin du urte auetan. Joan gatzaizkio:

Berorren egutegi berri jakin nai genduke, ba, zerbait.


Luzaide'ko egutegitxoaren berri ematea erreza da. 1955'garren urtean sartu nintzan ni Luzaide'n.
Bereala konturatzen asi nintzan erritar asko andik kanpo bizi zela. Ba-genuen multikopista bat eta bikarioari esan nion alako zerbait egin genezakela erritik kanpo ziran jendearen artean. Ongi iduritu zitzaion eta biok asi ginen lanean. Lenbiziko alea 1956'garren urteko Otsaillean atera ginuen lenbiziko aldiz Luzaide'n. Ipar Ameriketako artzai zeuden mutil-gazte ta Frantzi'ko lurretan zebiltzan erriko neskatxak, oso ongi artu zuten gure orritxo ura. 1958'garren urteko Eguberritan bialdu genien orritxoaz gainera gure egutegia.

Zertarako asi zinaten egutegi ta orri ori zabaltzen?

Kanpoan bizi ziran erriko seme-alabak beren erriko berriak irakurriaz, jaiolekuarekin lotuak bizi zitezen. Orrela jarraitu degu bederatzi urtez ogei ta amaika zenbaki atera ditugula. Errebistak amar bat orri zituan. Errian ere kanpoan bezin arreta anndia izan zuten gure aldizkaria jasotzeko etxetan eta Principe de Viana'ko laguntza ere izan genuen. Argazki ta edergarriak Bilbo'ko margolari dan Lertxundi'tar Luis jaunari zor diozkagu. Au illabete bat Luzaide'n gurekin egoten zan urtero, ta berak, sos bat ere eskatu gabe, egin izan dizkigu dibujo ta apaingarri geienak.

Ta orain?
Aurtengo udaran Uradiain'era aldatu niñuenet a eztakit zer egingo duten aurrerantzean.

Satrustegi jaunak bere erantzunak emanda, utzi gaitu. Eta gu gere aldetik esaten gelditu gera: erri orretan egin dana beste Euskalerriko erri guzietan egin izan balitza, a ze nolako aidea artuko zuan gure euskerak!

Eta onela gogora ditugu lenengo Tolosa'ko Euskal-Egutegia. Au Lopez Mendizabal jaunak atera oi-zuan, eta goguan det oraindik, artean amabi urte genituala, nola asi nintzan egutegiaren orritxoak irakurri nairikan. Ta inork sinistuko ez lukena: artean erderarik jakin ez arren, erderaz ederki irakurtzen nuan; euskeraz, berriz, nere izkera bakarra zala, ezin irakurri orritxo aietako bat ere.

Emendik pasatu eztanak, ezin ulertu dezake nola gerta diteken ori; baina gertatu zaigunok ondo dakigu ala izan zala. Eskoletan erderaz irakurtzen erakusten zigutelako, ez genekian izkeran errez irakurtzen genuan. Euskeraz itzegiten ederki jakin arren, ostera, ezin irakurri ezer.

Orain ba dira gure artean beste egutegi batzuek ere. Auetako bat Bizkaia'n, Larrea'ko Karmeldarrak ateratzen digute: KARMEN'GO AMAREN EGUATEGIA. Ezdakigu noiztik asia dan, baina eskuetan degu 1955'garren urtekoa ta gitxienez ba-ditu orretan amar bat urte bizirik. Egutegi au ez da ormakoa, eskukoa baizik. Liburuxka baten antzera egina da.

Beste bat ere ikusi izan degu, Andre Maria'ren Bietz-Semeak egiña. Korazonistak, alegia. Egutegi au ormakoa, baina ez egonik-egun orritxo bat dakarrena, baizik illabeteka urtea erakusten duten oietakoa.

Laugarrena oraintxe artu degu: Baiona'n ateratzen dan GURE ALMANAKA. Au, Karmeldarrena bezelakoa, liburuxka antzera egina. Laugarren au ere bizi-bizia etortzen da gure bestaldeko euskaldun anaien artean mesede andia egiten du euskera zabaltzen eta indartzon. Au, apaizen eskuetan dago.

Au dek ala bearra! Lau egutegi ta laurak elizgizonen estuetan. Motellak! Gure euskera ezingo degu "klerikalismo" artetik atera. Noiz etorriko ote-zaizkigu gure prakadunak sakristai-usai ori gure izkuntzari kentzera?

Ori gerta bitartean, etsi-etsita egon bearko degu, sotana-artean itoak. Nolanai, gure euskera barreiatu dedilla gure etxe tasukaldetan. Arrera ona egin bear diegu egutegi oiei. Udaran, kaupotarrak gure etxetan sartzen diranean, alako gauza arrigarri bat arkitzen dute: euskerazko Egutegia. Eta egunak kentzen dizkiote, ulertuko ba-lute bezela.

Eta Euskalerritik kanpora bizi diran senide ta lagunen artean ere, egutegi auek zabalduto dute gure erriaren oroitzapena. Ameriketan, Ozeania'n, nun nai euskaldunen lokarri bitez.

ETXANIZ'TAR NEMESIO


Gaiez\Gizartea\Besteak
Egileez\ETXANIZ1\Gizartea

Azkenak
2025-02-20 | Sustatu
Euskorpora elkartea eta Euskorpus aurkeztu dituzte

Euskorpora elkartearen aurkezpen ekitaldi jendetsua izan da asteazkenean Donostian, eta Euskorpus izeneko egitasmoaren berri eman dute bertan. Euskorpus euskarazko hizkuntza baliabide digitalen banku bat izango da, eta 5 milioi pasa inbertituko ditu Eusko Jaurlaritzak bertan.


Trumpen irain artean bilduko dira ostegun honetan AEBetako Ukrainako gerrarako ordezkaria eta Zelenski

"Diktadore" deitu eta Ukrainaren gerra hasi izana leporatu dio Volodimir Zelenski Ukrainako presidenteari Donald Trumpek. Azken egunetako giroa baretzeko asmoz eta Ukrainako Gerraren bukaeraz hitz egiteko elkartuko dira Trumpekin, ondoko astean, Emmanuel Macron... [+]


2025-02-20 | Irutxuloko Hitza
Eñaut eta Joseba Alvarezen aldeko elkartasun dinamika abiatu du Piztu Donostiak

Urtarrila amaieran ezarri zieten 5.000 euroko isuna ordaintzen laguntzeko txartelak jarri dituzte Herria, Marruma eta Platero tabernetan.


Udaltzain eredu “hurbila” bultzatzeko, lan eskaintza bateratua egingo dute Zumaiak, Getariak eta Azpeitiak

"Konfiantza eta gertutasuna" oinarri izango duen Udaltzaingo eredua nahi dute Zumaia, Getaria eta Azpeitiko udalek. Horretarako, udalerri horiek ondo ezagutuko dituzten bost udaltzain kontratatuko dituzte elkarrekin eta hautagaiei B2 euskara maila ere eskatuko diete.


2025-02-20 | Gedar
Gasteiz eta Burgos artean AHTa eraikitzen hasteko lanak, aurrera

2.000 milioi euroko kostua izango dute AHT Madrilekin eta AVE trenarekin lotzeko aurreneko lanek. Asteburuan egin dute manifestazio bat Iruñean, AHTa eraikitzeko obretako esklabotza-baldintzak salatzeko.


2025-02-20 | Xuban Zubiria
Friedrich Merz kontserbadorea, Alemaniako hauteskundeak irabazteko faboritoa

Olaf Scholz lehen ministro sozialdemokratak berde eta liberalekin zuzendutako “semaforoaren” gobernu koalizioa hautsi zen urte amaieran. Igandean Alemaniako kantziler berria aukeratzeko hauteskunde orokorrak izango dira, eta, inkesten arabera, kontserbadoreen... [+]


Leonard Peltier: “Azkenean libre naiz, gaurkoa egun ederra da”

49 urte preso pasa ondoren, libre utzi dute Leonard Peltier AEBetako ekintzaile autoktonoa. Otsailaren 18 honetan heldu da bere senide eta lagunen artera 80 urte dituen preso-ohia.


Zinegile baten “Israelen aurkako diskurtsoa” ari dira ikertzen Alemanian

Berlinale zine jaialdian gertatu da joan den asteburuan. Jun Li zuzendariak, Queerpanorama lan berria aurkeztu zuenean, printzipio ideologikoengatik Alemaniara ez joatea erabaki zuen Erfan Shekarriz aktore irandarraren testu bat irakurri zuen oholtza gainean: "Ibaitik... [+]


Migratzaileak delinkuentziarekin lotu eta mugen kontrola areagotzearen alde egin du Pirinio Atlantikoetako prefetak

Espainiako Estatutik Frantziakora “legez kanpoko” gero eta migratzaile gehiago igarotzen direla argudiatuta, mugetako kontrolak indartzea begi onez ikusi du Pirinio Atlantikoetako prefetak. Migratzaileek delitu txikietan “eragin hautemangarria” dutela... [+]


Kanibalismoa bizirauteko

Poloniako Maszycka kobazuloan duela 18.000 urteko arrastoak topatu zituzten XIX. mendearen amaieran. Baina berriki giza hezurrak teknologia berriak erabiliz aztertu eta kanibalismo zantzu garbiak aurkitu dituzte. 

Ez da ikerlan bat ondorio horretara iristen den lehen... [+]


Aliatuen errekorrak

Porzheim (Alemania), 1945eko otsailaren 23a. Iluntzeko zortziak jotzear zirela, hegazkin aliatuak hiria bonbardatzen hasi ziren bonba su-eragileekin. Erasoak sarraski izugarria eragin zuen denbora gutxian. Baina Pforzheimen gertatutakoa itzalean geratu zen, egun batzuk lehenago,... [+]


Zer gertatu da DBH 2n? “Ezohiko bi jaitsiera handi” nabarmendu ditu ebaluazio diagnostikoak zientzia eta gaztelanian

Matematika, zientzia, euskara, gaztelania eta ingelesa konpetentzietan EAEko ikasleek duten maila neurtzen duen ebaluazio diagnostikoaren emaitza festan, 13-14 urteko ikasleek zientzia eta gaztelanian izan duten deskalabrua "zuhurtziaz" gogoetatzeko beharra adierazi... [+]


Eta hemen gaude berriro, erlijioa eskolan

Otsailaren 3an hasi da gure umeak eta gaztetxoak eskoletan aurre-matrikulatzeko garaia, eta urtero bezala gogoratu nahi genizueke zergatik ez zaigun ideia ona iruditzen erlijioan matrikulatzea. Iaz artikula bukatzen genuen esanez “askori idazki hau ezaguna egingo zaizue,... [+]


Donostiako emakume batek salatu du Ertzaintza bere aurka oldartu ostean ZIUan amaitu zuela, konorterik gabe

Emakumearen familiako kideek jarri dute salaketa Bilboko Kolonbiaren kontsulatuan. Otsailaren 1ean jasan zuen erasoa, Donostiako Manterola kaleko diskoteka baten atarian. Hainbat testigantzen arabera, konorterik gabe egon arren berari kolpeka jarraitu zuen ertzain batek.


Eguneraketa berriak daude