Joxe Mari Mendizabal
"Ez daukat gogorik horrelako apusturik berritzeko"
- Mendizabal aizkolari entzuna da dudarik gabe. Azken aldi honetan askoz entzunagoa izan da, berriz, Mindegiarekin jokatutako apustu famatua dela medio. Eta egia esan proba berez ez zen makala: berrogeitamabi egur kanaerdiko eta sei kanako. Sekula ere ez zen jokatu hainbesterainoko apusturik, eta aurretik dexente aditua zen bukatu ere ez zutela egingo.
Hala eta guztiz ere, jatorriz Adunakoa baina Leitzan bizi den aizkolari honek bukatu egin zuen lana lau ordu, hamabi minutu eta bederatzi segundutan. Marka hor dago, eta komentario gutxi egiterik dago horren aurrean. Utz dezagun kantxa libre Mendizabalen beraren hitzak entzuteko.