Javier Agirre, Antizinemaren Konpromezua


2021eko uztailaren 19an
Javier Agirre, zinema zuzendariari elkarrizketa

Javier Agirre, Antizinemaren Konpromezua
Donostiarra. Aurten hiri honetako Zinemaldian bere «Vida perra» azken filmea aurkeztu du eta Bilbokoan omenaldi bat egin diote, bere Antizinemak definitzen dituen fi1me batzuk ikusteko ahalmena eskeiniz.
Jende asko harritu egingo da, Javier Agirre beste kajoi batetan sailkatua duenez gero, zinema komertzialenean hain zuzen. «Los chicos de las chicas», «Los que tocan el piano», «Pierna creciente, falda menguante» eta beste filme askok hala pentsarazten bait dute.
Baina donostiar honek, Jekyll eta Hyde-ren kasoan bezala, beste dimentsio bat desarroilatzen du, zakurrak zaunka ikusten dituen bitartean.
Elkarrizketa honetan bere hasieraz, bere experientzietaz, bere euskal kutsuaz, bere kontraesanetaz mintzatzen zaigu argi eta garbi.
Bere antizinema, bere «Vida perra» ez dira sortu gure Andy Warhol dela dioten lausengarientzat, zinema beste era batetan uler daitekeela defendatzen dutenentzat baizik.
Angel Vazquez-en «La vida perra de Juanita Narboni» elaberrian oinarritzen den bere azken filme hori gure pantailetara laister iritsi dadin espero dugu, denok Agirreren bikoiztasunaren bereiztasunetaz ideia garbi bat izan dezagun.
A.- Nolakoa zen, errealizaziora bultzatu zintuen Donostia hartako giro kulturala?
J. A.- Ezer esan baino lehenago, ni 1935 jaio nintzela jakin arazi nahi dut. Nik 15 urte nituenean, zinemari buruz argitaratu nuen lehenengo artikuloa, Barcelonan multikopistaz egiten zen aldizkaritxo batean hain zuzen. 50 urte inguru haietan, ni bezala, mundu honen jakin-mina zuenik ez zegoen. Beranduago bai. 1955 urtearen inguruan talde bat osaturik dago eta haunditzen doa, batez ere zinea egin nahi zuen pertsonaz osatzen zelarik. Honegatik pentsatzen dut, hasieran nere jarrera nahiko indibidualista izan dela, eta geroztik horrela jarraitu dut gainera, seguraski bakarrik borrokatu behar izan dudalako eta. Azken hau ere, ez dut uste nere bereizgarritasunetako bat denik. Arte egin behar duen edonork, bakardadearen ikasketa jasan behar du.
A.- Eta beranduago?
J. A.- Beno, egunkari eta aldizkaritan idazteaz aparte, Diario Vasco-n 17 urte nituela zine kritika bat argitaratzeak zein poza eman zidan gogoratzen dut, Donostiako Zineklub-en sortzaileetako bat naiz. Lehenengo sesioan, Kazanen «Viva Zapata>> aurkeztu nuen. Garai hartan 19 urte nituen. Nik garai hartan, Madridera zinea ikastera joateko gogoa nuen, bertan bait zegoen zine Eskola Ofizial bakarra. 21 urte nituenean, eskolan sartzeko beharrezkoa zen adina, Donostia utzi nuen.
A.- Eta motibapen mailan?
A. J.- Zineari buruz benetan liburu gutxi zeuden argitaraturik. Donostiako Udal Liburutegian bi bakarrik zeuden, bata Antonio del Amoren Zinemaren Historia Unibertsala, hau hiru aldiz irakurri nuen.
19 urte nituela, hemen Donostian labur (corto) bat egin nuen, orduan oraindik profesionalak ez ziren, Alfredo Landa, Paul Martel, Violeta Zela-k 11 - parte hartzen zutelarik.
A.- Eskolatik pasa ondoren, kortometraje batzu egin zenituen eta benetan ondo onartuak izan ziren.
A. J.- Egia da. Donostiako "Concha de Oro", saria jaso zuen "Pasajes Tres", egin nuen. Kosta guztia bildurik, Pasaia, Donostia, Zarautz,... "Tienpo dos", egin nuen. La hau, eta lan honi esker jasotako saria, bidean martxan jarri ninduen, geroztik egin nituen laburrekin ere sariak jasotzen jarraitu bait nuen, labur estiloaren leaderra kontsideratzen ninduten.
A.- Zure kasuan topikoa gerta daiteke, bainan, zine komertziala egitea nola bururatu zitzaizun?
J. A.- Nik 13 labur egin nituen, denak esperimental estilokoak, eta ni zuzendari zailetakoa kontsideratua nintzen, intelektualentzako lanak egiten dituena, eta zine munduan etorkizunik gabekoa. Beste alde batetik kontutan eduki behar da, garai hartan zine komertzialaren indarra oraingoa baino askoze haundiagoa zela. Gaur egun zine minoritarioak ere ba du arrakastarik. Garai hartan funtzionatzen zuena zera zen: Marisol, Rocio Durcal,... estiloko zineak. Nik "España Insolita" egin nuen, nere lehenengo pelikula, antropologiko kutsukoa, bertan gauza asko deskubritu nituen, eta geroztik beste pelikula eta erreportajeetan aurkitu ditut.... Pelikula honek komertzial arrakasta eduki zuen, nahiz eta haundia ez izan. Orduan planteatu nuen nere karrera eta zera pentsatu nuen: nik nere gauza esperimentalak egiten jarraitu nahi badut, 5 urtero bat egin behar dut, eta gehiago egitea ere utziko didala pentsatzen dut. Beraz zine komertzialaren klabeak menderatu behar ditut, gaur egun jendeak begiratzen duena baita, eta horretan zuzendariok badugu zer ikusirik. Orduan erabaki nuen era honetako zinea egitea, eta horrek emango zidan diruarekin, niri interesatzen zitzaidan zinea egiten jarraitu. Horrela egin nituen 35 mm-ko nere laburrak, "anticine", izendatu nituen, batez ere oso gutxi ulertuak izango zirelako, eta batez ere gaur ezagunak diren zine era guztien aurka doalako.
A.- Alfonso Sastrek zionez, zure labur esperimental horiek, zine komertziala egitean sortzen den amorruaren erantzun bat direla. Bikoitztasun horretaz jabeturik zeuden?
J. A.- Hori egia da, bainan kanpotik esanda dago, eta ez niregandik, eta ni neu naiz hau guztia benetan bizi izan duena. Nere ustez ez da amorro kontua bakarrik, bainan ez zen amorroa produkto komertziala zelako bakarrik, baizik eta baita egoera politikoaren ondorioa.
Halaz ere, nere laburrak, intelektualki ondo mugatua zegoen linea bat jarraitzen zuten. Ni izan nintzen, labur bati musika elektronikoa jarri zion lehenengoa. Luis de Pablori eskatu nion, Españan musika elektronikoa ez zen oraindik ezaguna, bainan kanpoan bai, eta handik ezagutzen nuen, Stockhausen... Lehenengo musika konkretoa ere nere labur batean jarri zen. 60. urte inguruetan hori guztia banguardia hutsa zen. Une batean imagen figuratibotik atera egin nintzen beste mundu bat sortzeko asmotan, hau da, antizinea.
A.- Nola aurkeztuko zenuke antizine hori ezagutzeko aukera eduki ez dutenentzat bainan buruz imajinatu nahi duten horientzat?
J. A.- Aurkezpen aldetik zera esango nuke, gaur egun zinean erabiltzen diren eskema espresiboetatik eta hizkuntzatik atera egiten dela zine mota hau. Zinea ikusteko era aldatu nahi du, zeren eta iraultzataz hitzegiten denean, dena aldatu behar da, eta gauzak aldatu behar dela esaten denean, ez da kontenidoa bakarrik aldatu behar, baita forma ere, formak kontenidoaren arabera bait daude, eta alderantziz.
A.- Horrek ez ginduzke, antizinea imaginaren artea baino esparru zabalagoa lukeen artea bezala definitzea, hau da artearen zentzu zabalagoa, bisualagoa?
J. A.- Bai egia da. Antizinea Kontrakultura deitzen dugunaren barruan egongo litzateke, antikultura, antisikiatria,... Beste arteetan, duela urte batzu, eman ziren mugimendu batzu, kubismoa dela, dadaismoa dela,... Zinean berriz, ez da ia zentzu honetan ezer egin, esperimentatu, batez ere jendearekiko harrera ona ez duelako, jendea formalismoaren menpean bait dago, eta honek forma determinatu batzu behartzen ditu, jadanik erabakiak dauden forma eta profukto batzu, eta hortatik ateraz gero ez da onartzen. batez ere ezezaguna delako.
A.- Imagen bisual horretan nahi duzun guztia agertzea ez al zaizu zaila egiten, ez bait dago baserik, eta Españan gainera zuk daramazun lana inork ez daramanean?
J. A.- Bai egia da. Ni Europara ateratzen naizenean zera galdetzen didate: zure lagunek zein motatako zinea egiten dute? Bainan zein lagun? erantzuten diet nik. Eta zera esaten didate: Bainan zuk, era bateko zinea egiten duen talde baten partaide izango zara. Ezetz, ezetz erantzuten diet nik berriz. Hau nik bakarrik egiten dut. Hau ez dute ulertzen. Hau da, dena indibidualtasun batean sortzen da, interioritate baten barruan, eta karakter guztiz euskaldun batean, eta agian hau guztia eduki gabe, ez nuen inoiz ezer egingo.
A.- Ezin dezakegu ahaztu, zuk Oteizari labur bat egin zeniola, «Huts-cero» hain zuzen.
J. A.- Bai, Oteiza eta Malevich-i, 20. urtearen inguruan Errusiako formalisten lehenengoetako bat da.
Oteiza geniala dela iruditzen zait, eta huts absolutoari buruzko pelikula hau berari eskeini nion, berak arlo honetan asko lan egin bait du.
A.- Bere <J. A.- Neretzat <> liburu garrantzitsuenetako bat da, XX. mendean idatzi den libururik inportanteenetako bat. Horrelako liburu bat irakurri eta admiratu duzunean, ondo edo gaizki, eta agian konturatu gabe baino seguru eragin bat eduki duela.
A.- Zein lotura eduki lezake zineak, New York-eko Underground zinearekin?
J. A.- Ez bakarrik New York-eko Underground zineakin, baita Alemanian, Inglaterran, Polonian,... egiten diren esperimentuekin. Zine hau ikusteak eta aldeatzeak, forma abstraktoenetan ere karakterraren edo pertsonalitatearen arrastoa dagoela erakutsi dit.
A.- Pertsonal mailara joaz, bakardadearen arazoa ikutu nahiko nuke. Alde batetik zine komerziala egiten duzu, bainan honen bidez ez duzu ezer komunikatu nahi, edo ez da adierazi nahi duzuna, eta beste aldetik antzizine hori, labur horiek, hau da benetan adierazi nahi duzuna, bainan ez da jendearen mailara iristen. Nola sentitzen duzu zure burua sortzaile kaso honetan?
J. A.- Kondizio horretan bat, benetan egoera txarrean aurkitzen da, bainan gure nahiarekin kontsekuente bagara, ez da erdi bitarteko jarrera bat hartu behar, hau da bere desgrazia txikitaz kexatzen den heroe baten jarrera. Desgrazia haundiagoak badaude.
A.- Donostiara ekarri zaitun pelikulara bueltatuz, nola planteatu zenuen pelikula hau, «Vida Perra» hain zuzen?
J. A.- Antizine bezala, dagoenekoz 30 bat pelikula egin ditut, denak labur estilokoak, bainan lan hauen artean eta lan luzeen artean erdi bitarteko bat aurkitu nahi nuen, erdiko mailakoa, hemen sortu zen "Vida perra", egiteko aukera.
A. Ez al da nahiko arrigarria gertatzen, pertsonai bakar bat duen pelikula?
J. A.- Hori da nik nahi dudana. Ia ia berdinak diren historiak ikusten ari direnak astintzea, bainan pertsonai desberdinekin. Nik pelikula bat, pertsonai bat bakarrarekin egin bait dut, pertsona horrekin topo egiteko planteamentu berri baten bila nago. Era berean ez da monologo teatral baten estilokoa, antzerkian espazio bat eta denbora bat dago, eta hemen berriz ez. Neri zine mailan asmatzea gustatzen zait, arazoak planteatzea, eta kilin-kolon ibiltzea.
Filma hau fikzioaren hildotik doa. Beste aldetik, Esperanza Royek egiten duen pertsonajeak berarekin ez du zer ikusirik. Ezin daiteke beraz konparatu t"Funcion de Noche"rekin, bertan Lola Herreraren pertsonalitatea aztertzen bait zen, bere bizitzako arazoak, "5 horas con Mario"rekin harremanak, ez forman eta ez kontenidoan ez dute zer ikusirik. Pelikula hau atzeragotik dator, nik egindako "Objetivo 40" estiloko laburretatik.
A.- Pelikula honek Veneziako Festibalean sari bat jaso zuen.
J. A.- Bai. Lehiaketatik kanpo zihoan, "Oficina Veneciana'' izena zeraman sail batetan, bertan Zavattini, M. Duras, L. Malle... eta abarren pelikulekin. Lehiaketatik kanpo dagoen sari bat da, bere interpretazioa delata, Esperanza Roy-ri, "Salvar Venecia" izena duen erakunde batek emana.
Egia esan, interpretaziozko pelikula bat da. Nik montajeko teknika, artista baten aurpegiarekin eta gorputzarekin aldatu nahi izan dut. Bitartemekanikoak eliminatu nahi izan ditut, eta pertsonaiaren humanitateari buruz aritu.
X. Portugal
27-29

GaiezKulturainemauzendariakAGIRRE3
PertsonaiazAGIRRE3
EgileezPORTUGAL1Kultura

Azkenak
Nafarroako AHTko lanetan esklabotza egoerak daudela salatu du AHT Gelditu elkarteak

Nafarroan eraikitzen ari den tren lasterraren langileak esklabotza egoeran ari direla salatu du AHT Gelditu elkarteak Iruñean emandako prentsaurrekoan.


Trumpen eta fiskal demokraten arteko borrokak migratzaileen deportazioa oztopa dezake

AEBko John C. Coughenoiur epaileak onartu du Washington, Arizona, Illinois eta Oregon estatuek elkarrekin aurkeztutako helegitea, eta horren arabera atzera bota du Donal Trumpek AEBn jaiotako migratzaile ez legezkoen seme-alabak kanporatzeko dekretua.


2025-01-24 | Julene Flamarique
Genero indarkeriaren biktima den emakume baten eta haren bost alaba-semeen etxegabetzea salatu dute Burlatan

Etxebizitza Sindikatu Sozialistak azaldu duenez, gizarte-zerbitzuek ez dute bestelako aukerarik eskaini, kaltetuak eskaera bat baino gehiago egin badu ere. “Legearen, erasotzailearen eta erakundeen aurrean” emakume horrek pairatzen duen erabateko babesgabetasuna... [+]


“Nazionalismo feminista da aukera bakarra”

Màtria o barbàrie (Angle Editorial) liburua aurkeztera etorri da Júlia Ojeda irakasle eta literatur kritikaria, Donostiako Emakumeen Etxera. Liburuan parte hartu duten 30 emakume katalanek matria eraikitzea proposatzen dute feminismo nazionalista ardatz... [+]


June Egino (GKS)
"Gerren ondorioz ezarritako austeritate politikek gogor kolpatzen dituzte langileak”

‘Gerraren eta faxismoaren aurka’ lelopean manifestazioa antolatu du Gazte Koordinadora Sozialistak larunbatean Iruñean eta Bilbon.


2025-01-24 | Sustatu
TeknoTrump albisteak: Oligarkekin bat, Stargate AA ekimena, eta TikTok luzapena

Donald Trumpen agintaldia hasi da politika atzerakoiak ezartzen woke edo DEI izan daitekeen guztiaren kontra, eta baita neurri teknologikoak iragarriz. Lehen unetik, karguaren zina egin zuenetik, teknologiako erraldoien buruak lehen lerroan egotea deigarria izan zen: bereziki... [+]


2025-01-24 | Gedar
Europako gastu militarra, eztabaidaren erdigunean Davosen

 Mark Rutte NATOko idazkari nagusiak arrazoia eman dio Trumpi eta esan du "Europak inbertsio militarra handitu" behar duela.


Gehiegizko hizkuntz eskakizunak ditu Donostiako HAPOa idazteko kontratazio espedienteak, arkitektoen elkargoaren ustez

Arkitektoen elkargoaren helegitea dela eta, Donostiako Udalak atzera bota du kontratazio espedientea.


Lapurtarren Biltzarra ez dute ospatuko aurten

Antolatzaileek Biltzar Nagusian harturiko erabakia da: aurten ez dute Lapurtarren Biltzarrik antolatuko Uztaritzen. Motibazio eskasa da erabakiaren oinarrian dagoen arrazoia.


2025-01-24 | Euskal Irratiak
ELB sindikatuaren zerrendaburu Julen Perez
“Laborarientzako proiektu azkar bat dugu, Euskal Herriari itzulia dena”

Datorren astean Departamenduko Laborantza Ganbarako hauteskundeak ospatuko dira Ipar Euskal Herrian. Frantzia mailako FDSEA eta CR sindikatuez gain, ELB Euskal Herriko Laborarien Batasuna aurkezten da, "euskal laborarien defentsa" bermatzeko.


Ordoñezen hilketa, “Oldartzen” eta “Alternatiba demokratikoa”-ren testuinguruan

Ostegun honetan 30 urte bete dira ETAk Gregorio Ordoñez PPko Donostiako zinegotzia hil zuela. Hainbat arrazoirengatik euskal gizartean zirrara berezia sortu zuen atentatua izan zen. PPko eta PSOEko zinegotzien aurkako atentatuen atea ireki zuen.


Lanartearen gomendioak erakunde publikoei, beka eta sari sistema duina eta etikoa helburu

Erakunde publikoen bekak eta sariak. Kritika eraikitzaile bat izeneko dokumentua plazaratu du Lanartea elkarteak. Berria-k zabaldu du laburpena, eta txostena eskuraturik, hemen duzue elkarteak erakunde publikoei egiten dien gomendio sorta.


Eguneraketa berriak daude