Ez Gara Sozialdemokratak


2021eko uztailaren 16an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
EE-ko Iñaki Gurrutxagarekin
Ez Gara Sozialdemokratak
Ezker Berria Euskadiko Ezkerratik ateratzeak biziagotu duen debatearen haritik abiatu ginen joan den astean. EE sozialdemokrata hihurtu ote den, EE eta HBren artean zerbait berririk sortzeko moduko tarterik ba ote den,... Hemen ditugu Euskadiko Ezkerrakoen iritziak.
IÑAKI GURRUTXAGA, Lazkaotarra, Gipuzkoako idazkari eta ejekutibakoa. Eta gaztea, oso gaztea. Ia bi ordu luzez ihardun dugu magnetofoiaren aintzinean. Norbaiti lau orrialde luze iruditzen bazaio ere, guraizak beldurrik gabe astindu hehar neurrietara egokitzekotan.
ARGIA.- Askok esan eta idatzi dute, baita gure orrietan ere, azkenean sozialdemokrata egin zaretela. Joan den astean zuen burkide izandako Ezker Berrikoek. Zer zarete zuek, sozialdemokratak, eurokomunistak,... ?
I. G.- Gure estrategia ez sozialdemokrata, ez komunista tradizional, ez eurokomunista denik ez nuke esango. Gure estratejiak hartzen ditu eurokomunismoaren gauza asko: bloke historiko berri baten sorreraren beharra, aldaketa soziala emateko; modelo boltxebikeagandiko apartatze hori, egoera internazionalaz egiten dugun baloraketa,... Gure estratejian, ordea, egin dugun aldeketarik haundienetako bat sozialismorako bidea bide demokratiko bat kontsideratzeko; eta bide hori dela sozialismoa benetan demokratikoa izan dadin garantia bakarra.
Aparteena sozialdemokraziatik gaude. Sozialdemokraziak bere ezintasuna erakutsi dute, frakasatu dute. Nik askotan esaten dut ez dagoela gaur egungo kapitalismoan estrategia sozialdemokrata bat eramaten duen alderdi bat bakarrik ere. Sozial demokrazia, munduko bigarren gerlaren ondoren egin zen politika hura kontsideratzen badugu. Egoera ekonomikoa ez da desarroilokoa une honetan eta zaila da politika hori egitea. Eta guk eurokomunismoarekin zerikusi haundiago bat dugu. Baina ze eurokomunismorekin? PCEk adibidez ez bait du erabat onartu bere barruan bide eurokomunista.
Eurokomunismoak ez du, bestalde, sozialisten eta komunisten arteko enfrentamentua gainditu, eta guk hori superatu dugula uste dugu.
A.- Erreformismoaren poderioz azkenean PSOEn bukatuko duzuela behin baino gehiagotan aurpegiratuko zizuten. Eta orain, hauteskundeen ondoren PSOErekin oso goxo ikusten zaituztegu. Bi alderdien posizioak asko aurreratuko dira behar bada.
I. G.- Hauteskundeen ondoren atera den gauza da hori. Orain PSkoa, kaltegarria da. PSOEren ezkerrera PCE eta beste alderdiak ere beharrezkoak dira, bai ezker berri bat artikulatzeko, eta bait PSOEren politikari kontrapisu bat ezartzeko ere. Hauteskunde hauetan jipoi gogorra hartu du PSOEren ezkerreragoko mugimendu guztiak, Euskadin ezik. Begira bestela Katalunian gertatu dena.
PCEren frakasoa leku guztietan kokatzen da: bai ideologia edo estrategian, bai alderdiaren funtzionamenduan eta baita politikan ere.
PCEk aldaketa eurokomunista bat egin beharran politika eurokomunista bat egin du alderdi estalinista batekin eta ideologia tradizionalista batekin. PCE izan da erreforma politikoa aurrera ateratzeko alderdirik garrantzitsuenetako bat; Suarez ere garrantzitsua izan baldin bada PCE ere hala izan da; erreformaren akordiorik gehienak bi hauen artekoak izan ziren. Horren ondoren eraman duen politika, ANErekin eta AMIrekin-eta, hori alderdiaren funtzionaketa estalinista eta burokratizatu batekin kontrajarri da. Errealitate nazionalak alderdi barrura trasladatzeko orduan ez du inolako lanik egin, bestalde.
A.- Alderdi bat non koketua dagoen adierazterakoan, beste herrieteko indar politikoekin alderatzeko ohitura bada. EEk ba al du Europa mailan homologatzeko halako erreferentziarik?
I. G.- Zaila da. Europan tradizio demokratikoa luzeagoa izan denez baldintzak ere helduagoak daude. Harremanak, hala ere, baditugu Alemaniako alderdi sozialdemokrataren ezker adarrarekin, baita partidu berdearekin ere; alderdi sozialista frantsesaren adar batekin, "CERES''tendentziarekin; Italiako alderdi komunistarekin, baina baita "Democracia Proletaria"rekin ere.
Estatu mailan, berriz, Euskadiko egoera eta beste lekuetakoa ez dira berdinak. Nahiko gogor bultza ditugu nazioetako ezkerrak aurrera ateratzeko; Esquerda Galegarekin izan dezakegu gure homologaziorik haundiena; PSA Andaluziakoaren ezker sektorearekin ere harremanak izan ditugu; PSUCekin harreman zabalik izan ditugu, baina azken denboretan gehiago ibili gara han ere nazio arazoa sakonago hartzen zuen sektorearekin.
Ezker alderdi bat garenez, zerikusi haundia dugu partidu sozialistekin, baina ez alderdi sozialista tradizional gisa hartuta. Alderdi komunistekin ere badugu zerikusirik, baina ez edozeinekin, ez Portugalekoarekin edo Frantziakoarekin. Gure homologazioa hor jarriko genuke, sozialisten eta komunistan arteko ezker bide berri bat.
A.- Gaur darabilzuen hizkera garai bateko EIAren bilera batean entzun balitz ez dakit jendeak zer pentsatuko zuen. Ordutik hona zuen posizioak izugarri aldatu direla ezin da utatu. Eboluzicaren historia piska bat egin beharko zenuke.
I.G.- ETA (PM)aren desdoblaketatik hasita hiru fase ezarriko nituzke. Lehenengo fasea ETAtik alderdi politiko bat bultzatzea: hori berria izan zen ezker abertzalean. Hurrengo urratsa ideologikoa baino gehiago ,politikoa izan zela esango nuke: preautonomikoa onartzea eta ondorio bezala Estatutoa onartzea, eta bere alde jokatzea. Horrek ekarri zuen ezker abertzalearen zatiketa politikorik nagusiena.
Hori izan zen lehenengo pauso nagusia, eta horren ondorioz estrategia ere aldatzera behartuak aurkitzen gara. Aldaketa EIAren III kongresuan ematen da eta ondorioz konberjentzia dator. EIA desagertu eta EE alderdi egiten dugunean eta horrekin batera konberjentzia bultzatzen dugunean, orduantxe egiten da estrategia eta politika berriro egokitzeko lana.
Euskadin EE izan da aldaketarik gehiena izan duen alderdia. Eta positiboa da hori nere ustez; frankismoaren ondorengo situazio berriari erantzun berriak bilatzea bait da. Baina gogorra ere izan da. Jende berria sartu da, baina jendea bidean ere geratu da. EIA leninista hartatik hona, estrategia aldatu da. Aldaketa politikoak zaratatsuagoak izaten dira, baina estrategikoek garrantzia haundiagoa dute, eta alde horretatik azken aldaketak Estatutoa onartzea baino garrantzia haundiagoa du.
A.- Komodidarearen alderako aldaketa izan dela esango dizue norbaitek.
I. G.- Euskadin hori erabateko inkomodoa izan dela erantzungo diot. Beste alderdi batzuek egin dutena askoz ere komodoagoa da. Gizartean ez dute roze haundirik sortu, eta alderdi barruan ere ez dute arazo haundirik izan. Hauteskundeetan ere aldea izan dute horretan. Gure hautatzaileak, aldiz, asko aldatu dira. Alde horretatik, guk- hauteskundetik hauteskundera apustu izugarriak egin ditugu. Arrakasta izugarri bat ez dugu izan, baina ezta frakaso izugarri bat ere, hor mantendu gara, sektore hautatzaileak aldatuaz joan direla kontuan hartuaz. Izugarri inkomodoa izan da.
Militante bezala ikusiz, izugarri latza izan da ezker abertzalean eman zen hausketa eta ondorengo enfrentamentua, eguneroko bizitzan eman direnak. Inkomodoa. Beste alderdiena erosoagoa izan da: lehenagoko ideologian jarraitzea.
A.- Porposatu dizudan zenbait arazo Ezker Berrikoek planteatu dituztenak dira. Erabakitako testuetatik urrunduz gero eta eskuinerago jaoan zaretela, barne debatea ezinezkoa zela,... Zer gertatu zaizue EBkoekin, zergatik alde egin dizuete?
I. G.- Ezker Berrikoek egiten digute zenbait akusaziorik erantzuna eman dizut lehen. Arazoa oso konplejoa da. EEtik atera den sektore horrek, benetan Kongresuko erabakiak onartzen bazituen, ez zuen partidua uzteko arrazoin haundiegirik. Lehenengo aldia izan da bai Euskadin eta bai Estatuan ere alderdi baten barruan tendentziak era demokratiko batean funtzionatu dutena. Ezker berrikoek bazuten kabida alderdiaren barruan. Ez bait gara apartatu kongresuan planteatzen zen alderdi motatik. EBkoek, noski, gurekin zenbait diferentzia politiko ba zuten, baina EE uzteko diferentzia estratejiko sakonik ez zutela uste dut. Sektore horrek alderdia utzi badu izango da seguru asko bere traiektorian gauza asko nahastu direlako.
Alderdian tregoaren politika bultzatu zuenean sortu zen, gero EIAren III kongresuan zehazten da eta ondoren EEren I.goan. Azken finean, EEk erabaki zituen alderdi mota eta estratejia sektore horrek ez ditu onartu erabat, eta hori izan da arrazoi nagusla.
EEn tendentzien barne jokoa zabaltasunez egin da, oztoporik jarri gabe, eta EB atera bada ez da arrazoi koiunturalengatik izan, ezta alderdia kongresuko erabakietatik aldendu delako ere. Akumulatzen zetorren gauza bat zen. Gehiago esango nuke. EB ez da sekula proiektu koerente bat izan. Gauza asko izan ditu tartean. Hasieran esaten zenidan EBren planteamenduak eta zortzigarrengoenak ez direla berdinak, baina puntu askotan zerikusi dexente dutela esango nuke. Horrek ere izandu bere eragina. Koerentzia falta horrek eraman ditu Ezker Berrikoak irtetera, eta irten diren bezala irtetera, batzuek lehen, gero besteak, baina ez denak. Azken urteotan eman diren aldaketatan ez dituzte mamitu, eta estankaturik gelditu dira, atera diren arte.
A.- Ezker Berrikoekin atera dira Nafarroako gehienak ere. Zuetako norbaitek emandako definizioa da, bestalde, EEren lana PNVk sortutako erakundeetan ezker politika bat eramatea dela. Zer gertatzen da, Komunitate Autonomoko alderdi bihurtuko zaretela?
I. G.- Ez, ez, Nafarroan ere gure politika egin dugu. Baina EE estankatua egon da Nafarroan, baita konberjentzia egin baino lehen ere, ez zuen bere lekua aurkitu eta ez zuen beste probintzietan lortu zuena lortu: EIA zena baino zabalago egitea, sektore zabalako batzuetara iritsi. Lekua aurkitzeko posibilitaterik ez dugu izan, ezta instituzionalizatzearen laguntzarik ere; gainera, HB berak ere parte hartu zuen orain dela gutxi arte Parlamentu Foralean:
Atera diren gehienak lehengo EIA hartakoak dira, eta sektore independientetatik etorritakoek hor jarraitzen dute.
A.- Baina ba al duzue estratejia zehatz bat Nafarroarako, ala orain ari zarete aztertzen?
I. G.- Bai, errebisatzen ari gara, baina lehen genuenetik gehiegi ez dela apartatuko uste dut. Nafarroaren erabakiak izan behar du erabaki nagusia, eta erreferendumaren bidea nondik edo handik atera beharko duen bidea da. Nafarroan sortzen diren erakundeetatik bazterrera ez gara geldituko. Guk egingo duguna zera da, erreferendum hori lortu bitartean, nafar erakundeetan parte hartu, Komunitate autonomoetatik gehiago urrunduz joateko partez gerturatuz joan dadin. Eta euskararen eta euskal kulturaren aldeko politika bat bultzatu nafar erakundeek bestalde komunitate autonomokoekin kolaborazio bat izan dezatela.
A.- Aztertu al duzue EEn Ezker Berrikoek nora joko duten? Ba al da espazio politikorik?
I. G.- Espaziorik ez dago gure ustez, eta badirudi berak ere ados daudela horretan. EEtik ateratzeko egin zuten batzarrean erabaki nahiko anbiguoa hartu zuten, eta ez zuten inondik jotzen. HB, PSOE eta EEk betetzen dute ezkerreko eremu osoa ongi betetzen dute, eta ez dirudi tarterik dagoenik, horietan krisis bat sortzen ez bada; zail ikusten hori.
A.- Orain dela dela urte gutxi zuen bideak eta ETA (pm) arenak berdinak ziren, ez zenuten bide harmatua geitzesten. Orain zuekin ados zeudenetakoak kartzelan daude batzuk eta ihesi beste zenbait. Engainatu egin al dituzue peemeak?
I. G.- Peemekin eraman dugun prozesua nahiko konplexila izan da. Guk baztertu egin ditugula esan ahal izango zen denak bazterrean geratu balira. Baina ez da izan guk eraman dugu eta haiek eraman ez duten prozesu bat. Guk ez dugu indarrik egin peemeetan jarrera bat har dezaten: haiek ere beren eboluzioa jarraitu dute. Tregoa planteiatu genuenean ETA (pm)ko guztiak ados jarri ziren.
Gero, sektore batek alderdiarekin koinzidente izanik borroka-harmatua bera planteatu zuen.
Inork ez du inor sartzen inon. Bakoitza sartzen da bere borondatez nahi duen lekuetan. Guk ez ditugu peemeak estakadan utzi; zeren beren prozesuari jarraituz gure bidetik sartu diren peemeak... borroka harmatuak uzten dituen ondoriorik latzenetako bat preso daudenen egoera da, ez? Horien egoera ez dago erabat konpondua, baina ia erabat konpontzeko bidean dago. Garai batean gure sustraian dagoen desdoblamentuarekin ados dago gure gaurko bidea; orduan erakunde demokratikoetan parte hartu behar zela onartu zen, eta koerentea da horrekin bai gure eta bai setimoen bidea. Batzuek prozesu demokratikoan sartzea gauza estrategiko bezala ulertu dugu, eta beste batzuk gauza taktiko bezala. Zortzigarrenekoen interpretapen hau egiten dute, eta horren arauera erabaki dute jarraitzea. Baina arazoak sortu bazaizkie beren erabaki beharko dute.
A.- Burruka harmatuari buruz egiten duzuen balorapena asko aldatu da.
A.- Zer da nore honetan hortaz pentsatzen duzuena?
I. G.- Borroka harmatua oztopo bat da gaur egun Euskal Herriak dituen arazo larrienak konponbidean sartzeko. Azken urteotan borroka harmatuak ez du ezer egin arazo horiek konponduz joan daitezen; atzeratu egin du soluziobidea. Hori politikan. Eta estrategian, guk garbi daukagu borroka harmatuak zentzurik ez duela, orain arte eraman den bezala behintzat; eta boste erak ere oso zailak ikusten ditugu aldaketa sozialista bat emateko, eta aldaketa hori demokratikoa ere izan dadin. Gure estrategia masa mugimenduetan oinarritzen da; horrek bultza beharko du eta eraman beharko estrateji horren pisua. Hor borroka harmatuak ez du inolako zentzurik, ez politikan eta ez estratejian.
Orain, Euskadiko biolentzia politikoak zenbait arazo konpontzeko bidean jarri arte soluziobiderik ez duela izango ere badakigu. Prozesu demokratikoa Euskadin oraindik osatzeke egotean hartzen du bere justifikazioa, baina biolentzia politikoak soluzioa aurreratu baino atzeratu egiten du gehiago.
Dena dela, beste hau ere esan beharra dago: gaur egun biolentziarik gehiena praktikatzen duen ETA militarrak ez dauka oso garbi ze estrategia jarraitu. KAS alternatiba ez da alternatiba radikal bat, alternatiba sozialista bat. KAS alternatibatik aurrera zer egingo duen ez du inoiz esan, baina badirudi erakundea bera kuestionatuko dela. Zentzu horretan ez du ezer esan eta ez du ezer teorizatu. Euskadin ez dago biolentzia politikoa oinarritzat hartzen duen estratejiarik. Nere ustez ez HB eta ez ETA (M)k ez dute estratejirik.
A.- Errepresioari kobertura ematen diozuola aurpegiratzen zaizue.
I. G.- Guretzat batera joan daitezke biolentziaren aurka eta errepresioaren aurka egotea, konpatibleak dira. Errepresioari kobertura politikorik ez diogu sekula, ez diogu baietzik eman ez lege antiterroristari, ez torturari, ez poliziaren jokabideari. Gehiago esango nuke: polizia autonomoa onartu genuenean ez genion baietza edozein polizia autonomori eman; horrek ere ez du polizia autoritario bat izan behar, demokratikoa behar du.
Arregiren asesinatzearen aurka egon ginen bezala egon ginen Ryanen asesinatzearen aurka, eta hor eragozpenik ez daukagu; izan ere, ez bait gaude ez leku batean eta ez bestean. Batzuetan eskubide demokratikoak gauza batzuei begira defendatzen dira eta ez besteetara; guk biei begira defenditzen ditugu. Eskubiderik oinarrizkoenetakoa bizitzearena da da.
A.- Garai bateko "Que se vayan" hura non geratu da? Joango al dira sekula?
I. G.- Joango direla uste dut, baina ez jendeak pentsatzen zuen epean. "Que se vayan", dena dela, estatutoan eta polizia autonomoan zehazten da, eta polizia horrek ordena publikoaren ardura hartzen duen neurrian betetzen da. Zergatik kunplitzen ez den? Batetik UCD Estatutoa regateatzen aritu dela, atzerapenak jartzen. Eta bestetik PNVk Estatutoa desarroilatzeko zituen erantzukizunak ez dituela behar den bezala eraman, behar bezain azkar, behar bezalako garbitasunaz (poliziak kontratatzeko orduan dikriminazioak eman dira). Polizia autonomoaren atzerapenaren erantzunkizunak banatu egiten dira, beraz, Eusko Jurlaritzaren eta Madrilgo gobernuaren artean.
Pello ZUBIRIA
4-7

GaiezPolitikaEuskal HerrTaldeakAlderdiakEE
PertsonaiazGURRUTXAGA1
EgileezUBIRIA2Politika

Azkenak
2024-11-19 | Leire Ibar
Langile bat hil da Petronorren konortea galdu ostean

Astelehen honetan zendu da langilea Muskizeko enpresan, mantentze lanak egiten zituen bitartean. Zerbitzu medikuek berehala esku hartu bazuten ere, ez zuten lortu suspertzea. UGT sindikatuak lan istripu honen arrazoiak ikertzea exijitu du.


2024-11-19 | Leire Ibar
Palestinako genozidioa salatuko du ikasturte honetan ere Gure Haurrak Ere Badira mugimenduak

Azaroak 20an, Haurren Nazioarteko Eguna, ikastetxe sarreretan krespoi belzdun bandera palestinarra eta bi zapata pare jartzea proposatu du hezkuntza arloko ekimen herritarrak. Azaroaren 30etik urtarrilaren 31ra bitartean haur palestinarrentzako elkartasun mezuak jaso eta ondoren... [+]


2024-11-19 | Leire Ibar
Ijito herria ikusarazteko programazio didaktiko bat prestatu du Hezkuntza Sailak

“Te Siklârel Romanipen” ikasketa plana prestatu dute Ijito Herriaren historia eta kultura Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan txertatzeko. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak sortu du proiektua, EHUrekin eta Amuge Euskadiko Emakume Ijitoen Elkartearekin... [+]


2024-11-19 | Leire Ibar
Nafarroako Unibertsitate Publikoak Justizia Errestauratiboko Titulua eskainiko du 2025ean

Bitartekaritzaren eta pertsonen arteko komunikazio zuzenaren bidez, izaera penaleko gatazka bati konponbidea aurkitzea da Justizia Errestauratiboaren helburua. NUPek eskainiko duen prestakuntza 100 ordukoa izango da eta ikasleei titulazioaren gastuen %90 ordainduko zaie. 


2024-11-19 | Pau Lluc i Pérez
Hainbaten artean, bat

Vicent Andrés Estellés poetaren hitzak harturik, bat naiz hainbat eta hainbat kasuren artean, eta ez kasu bakan, arraro edo ezohiko bat. Zoritxarrez, ez. Hainbaten artean, bat. Zehazki, Europako Kontseiluaren arabera, eta ibilbide handiko beste erakunde batzuen... [+]


2024-11-19 | Jon Torner Zabala
Fermin Muguruza: “Pradales lehendakaria bere Justizia Sailarekin ados dagoen jakin nahiko nuke”

Fermin Muguruzak kontzertua eskaini zuen pasa den larunbatean Martuteneko kartzelan, Iñaki Pikabea 'Piti' eta Joseba Sarrionandia ETAko kideek espetxe horretatik ihes egin eta 39 urtera. Orain, kontzertua dela-eta hainbat jenderen kexak jaso ostean, Eusko... [+]


2024-11-19 | Mikel Aramendi
G20ko protokoloa eta Txinaren lau marra gorri

Argazkia bai, ala argazkia ez? Oraintxe bertan, ez dago argi Rio de Janeiron hasi berri-berria den G20aren goi bileran argazkia izango ote dugun ala ez. Bertaratu diren agintari gorenen “familia-argazkia”, alegia. Horrelakoetan arauzkoa bihurtu dena: turista... [+]


Jaurlaritzak pobreenak berriro lotu ditu iruzurrarekin, dirulaguntzetan salaketak egiteko postontzi anonimoa jarrita

Duin bizi ahal izateko prestazio ekonomikoa jasotzen dutenak lupapean ditu, berriro ere, Eusko Jaurlaritzak: postontzia jarri du martxan, herritarrek modu anonimoan “jardun irregularren edozein susmo” jakinarazi dezaten, eta Lanbideko Kontrol Unitatea indartu du,... [+]


‘Bizkarsoro’ Donostiako zinemetara iritsiko da, Bageraren, udalaren eta SADEren elkarlanari esker

Bizkarsoro filma (Josu Martinez, 2023) Donostiako zinema aretoetan proiektatuko dute ostiral honetatik aurrera (hilak 22); SADEko Iñaki Elorzak azaldu duenez, bi aste inguruz proiektatuko dute printzipioz, eta, arrakasta baldin badu, denbora gehiagoz. Hala azaldu dute... [+]


2024-11-19 | Gedar
Kartzelatik irtetean ematen zen diru-laguntza apurra desagerrarazi dute Espainiako Estatuan

Nafarroako Salhaketak jakinarazi duenez, laguntza hori ezinbestekoa zen preso egondako pertsonek "gutxieneko oinarri ekonomiko bat" eduki zezaten, "askatasunean bizitzen hastera igarotzean". 480 eurokoa baino ez zen subsidioa.


2024-11-18 | Euskal Irratiak
Palestinar herriari elkartasuna helarazi diote Makeatik

Palestina, mediatikoki aurkeztua ez den bezala, aipatu zen joan den larunbatean Makean, mintzaldi, tailer, merkatu eta kontzertuen bidez.


2024-11-18 | Uriola.eus
Bilboko Higiezinen Azokan protesta egin dute asteburuan Euskal Herriko etxebizitza sindikatuek

Asteburu honetan Euskalduna Jauregian Euskadiko Etxebizitza eta Dekorazio Higiezinen-aretoa egon da. Sustatzaile eta higiezinen agentziek eraikuntza berriko promozioak eta bigarren eskuko etxebizitzak eskaini dituzte partikular eta profesionalen erosketa eta inbertsiorako... [+]


Eguneraketa berriak daude