BATZARRE MUGIMENDUA BERPIZTU BEHAR DA


2021eko uztailaren 19an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Batzarre mugimenduari buruzko elkarrizketa

Egiako Abokatuak, Laboralista Eta Autoeraketazale
BATZARRE MUGIMENDUA BERPIZTU BEHAR DA
Hauteskunde sindikalaz "Egin" egunkarian azaldu zuten agiri bati esker jakin genuen «Coordinadora de Colectivos Laboralistas de Euskadi» delako baten berri. Galdezka, Koordinakunde horretako talde batenganaino iritsi gara, «Eginko Abokatuak" izenez deitzen direnenganaino. Eta langile mugimenduaz galdetu diegu.
Zaila izan da, aitor dezagun. Sindikatu bati bere formula edo egitura edo ideiak ateratzea ez da seguru asko hain zaila. Baina langile mugimenduak, eta hainbat gehiago Euskal Herrikoak, urteotan daraman bilakaera ulertzerakoan, nondik hasi korapiloa askatzen? Baina hari muturra (ala hari muturretako bat?) aurkitzen saiatu beharra dago.
Batzarrea zertarako. Ez al da garrantzitsua galdera?
ARGIA.- Koordinakunde hori nortzuek osatzen duzuen zehaztu beharko diguzue lehenbizi. Orain arte entzun gabea bait genuen.
EGIAKO ABOKATUAK.- Asanbladaren lineatik, kapitalaren eta paktuaren aurkako lineatik gabiltzan zenbait abokatu despatxuk osatu dugu Koordinakunde hori. Donostiako bi despatxu, Eibar-Arrasateko bat, Gasteizko beste bat, Bilboko beste bat eta Iruiñeko beste baten zati batek sortu dugu. Eta gu izan gara prentsan argitaratu zen agiri hura idatzi genuenak.
ARGIA.- Zerk bultza zaituzte holako idazki bat kaleratzera? Abokatu laboralistek prentsan azaltzea ez bait da oso maiz gertatzen.
E.A.- Burruka radikalen eta batzarre edo asanblada mugimendu eratuaren atzerakada ikusten genuen. Hauteskunde sindikalak iritsi direla ikusirik, une egokia izan zitekeela pentsatu dugu, hauteskunde horietaz debate bat irekitzeko batetik, eta lantegi eta eskualde ezberdinetan ematen diren autoeraketa esperientziak elkarrekin lotzen hasteko, elkar ezagut dezatela, debateak sor ditzatela, eta eztabaida horietatik ea koordinaketa moduren bat ateratzen den-edo.
Guk zera galdetzen genion gure buruari ea zerbaitetan lagun genezakeen lantegietako mugimendu radikala. Guk ezin ditugu ez soluziobideak eta ez borrokak eskaini, borroka egin behar dutenak ez bait dira abokatuak. Batetik eta bestetik ezagutzen genuen jendea koordinatzea zen gure asmoa.
ARGIA.- Protagonistak ezin daitezkeela abokatuak izan, alegia.
E.A.- Oso garbi dakigu guk langile mugimendua nahikoa kanpotik bizi dugula. Bizi dugu, baina gu ez gara langileak; orain, inzidentzia bat badugula, eta ea zer egin autoeraketa mugimenduak kristoren beherakada jasan duela. 1976an autoeraketak indar itzela agertzen zuen bezala, gogoratu Bizkaiko lantegi koordinakunde hura, gaur egun ia ez da ezer geratzen.
ARGIA.- Mugimendu hori paralizatua dago beraz. Baina zertarako nahi duzue zuek autoeraketa mugimendua?
E.A.- Printzipio filosofia batetik jaioko da ziurrenik. Langileak bere indarra delegatu eta "zortzi ordu sartzen ditut eta beste guzti paso" horretan ez dugu sinesten; langile guztiek eta bakoitzak izan behar dute lantegietan sor daitezkeen mugimenduetako protagonista.
ARGIA.- Autoeraketa mugimendua, hala ere, beheraka etorri dela aitortzen duzue.
E.A.- Horretan krisiak zeresan haundia dauka, krisiak eta erreforma politikoak. Franco diktatorea hil ondoren, prozesuak bi bide hauetako bat eraman zezakeen: hausturarena ala transizio lasai eta erreformazale batena. Urte haietan aldaketaren aurrean zegoen optimismoari erreforma jarri zitzaion gainean, aldatzearen aldeko mugimendu guztia alderdi erreformazaletan integratuz.
Krisiarena, bestalde, jakina da. Enpresetan irabazi tasa beheraka doan neurrian, bai enpresagizonak eta baita estatua ere gogorrago agertzen dira konbenioak eta negoziaketak egiteko garaian. Kapitala orduan krisiaren sikosia langileengan zabaldu nahian dabil, langile mugimenduak helburu politikoen eta lasaitasun eta estabilitate ekonomikoaren erresponsabilitatea hartu behar duela alegia.
Metodo gero eta finagoz, bere eskutan ez dagoen sistema baten arduradun egiten ari da jendea, etekin guztien jabe bakar goiko klase minoritario eta zanpatzailea den bitartean.
ARGIA.- Zuek zabalda duzuen txostenean sindikatuak ere kritikatzen dituzue.
E.A.- Beste aspektu bat zentrale sindikalek bete duten papera da, bai Asanblada mugimendu hura, demokrazia zuzenaren formula, arriskugarria zen, eta zentrale sindikalek apostu bat egin dute: paktu sozialarena, kapitalismoaren ko-jestore izatearena. Eta zentraleak legeztatu zirenean, afiliaketa haundi bat izan zuten, beren historiagatik eta abar. Zentrale sindikalek integrazioaren jokoari heldu diote, mugimendu erreibindikatibo soil izateari, alokairu eta lan orduen negoziatzaile izateari. Eta frenu izugarri bat ezarri diote langile mugimenduari. Frenu horretzaz gain, bestalde, etsipen haundi bat dago jende artean.
ARGIA.- Batzarre mugimendua aurrera atera nahia elementu erresidual bat izango al da, norbaitek esango lukeen bezala "arazoak ematen dituen azken ostikadak", ala hori aurrera ateratzeko abalbide errealak badaude?
E.A.- Abokatu despatxu garenez, gure asmoa ez da mugimendu bat antolatzea; gehienez ere bultza dezaketenei eragitea baizik, egin beharra dagoela birplanteatzea. Mugimendu asanbladazalearen azken arnaskada izango ote den? Egia esan, batzarre mugimendua berpiztu dadin baldintza objetiboak badaude, krisi honen sakontasunagatik.
Desdeluego, Europaruntz begiratuz geroz, langile mugimenduak berriz indar har dezan posibilitate gutxi ikusten dira, eta badirudi eredu horretaruntz goazela. Bestalde, ordea, eroste ahalmenak sufritu duen beherakada, lorpen berrietara iristeko mugimenduen gelditzea,... hortik zerbait atera daiteke. Euskal Herrian, izan ere, baldintza soziopolitikoak, dagoen mugimendua,... beste lekuetan gertatzen direnetatik gauza bereziak pasatzen direla erakusten duten puntuak badaude, oraingoz. Gauza zenbateraino integratuko den, ordea, ez dakigu.
ARGIA.- 1976 inguru hartan ezagutu genuen batzarre mugimendu hura ez ote zen gauza kojuntural bat, une zehatz bateko egoerak eragiten zuen zerbait, aldaketa sakonen liluraren ondoan-eta?
E.A.- Batzarre mugimendu hark politikarekin ere bazuen zerikusirik. Transizioaren garaian bertan gertatu zen, eta moral haundiagoa zegoen jendeagan, aldaketa sakonak lortzea posible izango zenaren itxaropena. Orain kalean nabari den etsipena berriz zera da "que está jodido cambiar". Esperientzia hura globo bat izan zitekeela? Ez dut uste, bai Euskal Herrian eta baita Estatuan ere politikan eta gizartean aldaketak sartzea posible zela kontzientzia garbia zegoen. Eta... esaten dizut, lehenera itzuliz, mugimendu sendo bat antolatzeko baldintzak ikusten ditut, autoeraketa, parte hartze eta demokrazia zuzena bultza eta erabiliko dituen mugimendu bat indartzeko.
ARGIA.- Comisiones, UGT eta ELAren ezkerretara bi indar aurkitzen ditugu hauteskundeotan, LAB batetik eta ezkerreko independientez osatutako listek, lantegitik lantegira ezberdin agertzen zaizkigunak.
E.A.- Elkarrekin dituzten zerikusiak nabarmenak dira: Comisionesen ezkerretara, askoz ere hausturazaleagoak, askok edozein paktu soziali uko egiten diote,... Aipatu dituzun bi talde horien arteko bereizketak ere ordea, oso bistakoak dira: LABek projektu konkretu bat badu, eta besteek ez.
Hitz egin dezagun LABez. Neretzat huts egin du, beste maila batzutan HB inguruan biltzen den jendea langile mugimendu batean antolatzeko orduan. Ezker abertzaleak ez du eduki prozesu politikoen paralelo izango zen langile indarrik. Eta hori egiteko orduan, beste mailatan Amnistiaren aldeko Batzordeekin eta abar ikusi den bezala, indar zabal hori espero zitekeen. Azkenean, ordea, LAB behar zukeen baino indar minoritarioago atera da eta borroka mailan HBk duen baino askoz ere indar gutxiagoz. Ezker abertzaleak beti egin du errenka alde horretatik.
ARGIA.- Harigarria ere bada hausturaren alde dabilen sindikatu batez entzutea
E. A.Sindikalgintza klasikoegi bihurtu da behar bada LAB, eta horrek egin dio ezinezko sektore zabal horiek biltzea. Sindikatu bat gehiago da, eta lantegietako indar rupturazazale guztia ezin du bateratu. Horrela, batzutan elkarrekin aurkezten dira LABekoak eta ezkerreko beste independienteak, LABen nabieran gehienetan, baina aparte gelditzen dira askotan, eta kanpoan dauden independienteak oso sakabanaturik daude Luzuriagan batzuk, Niessenen beste batzuk,... Gure nahia hori zen, esperientzia berezi guzti horiek elkarrekin harremanetan jartzea, inongo sindikaturekin, ezta LABekin ere, nahiz eta puntu baterakoi asko eduki, elkartu nahi ez dutenak.
LABena gehixeago zehazteko, borrokak eta planteamendu konkretuak planteatzerakoan, bileretan, ezber~iintasun gutxiarekin egin dut topo, askotan ados gaude. Zerk urreratu ditu orduan sindikatu klasiko batera? Nire ustez, sindikatu izateak. Antolaketak sortzen dituen beharrak agertu zaizkio orduan: gizendu egin behar, delegatu gehiago atera beharra, une bakoitzean xehetasun bakoitzari erantzun beharra,... Eta gauza pila batetaz definitu behar du bere burua, arazo askotaz definitzea ezin zaio pasatu konturatu gabe, definizio hori militantzia guztiak barneratu gabea badauka ere. Erakundeak eman behar ditu definizioak.
ARGIA.- LABetik kanpora dauden independiente ezkertiarrak aipatzen ditugu. Baina sindikaturik dagoen zenbait, EMKkoak eta LKIkoak adibidez, beren gustoko sindikaturik balego han egongo lirateke. Langile asko geratzen al dira LABetik kanpo inongo sindikatutan egoterik nahi ez eta borrokalari direnak?
E.A.- Lehen baino askoz gutxiago, tamalez. Baina ezein sindikaturekin, nahi den eratakoa dela ere, ezkonduko ez litzatekeen langilerik geratzen da. Jende horri sindikatu batek ez dio balio printzipioz, delegazioan sinesten ez duelako, edozein sindikatutan beti erabakiak hartzen dituzten tipo batzuk daudelako, besteak zer ikusi dauden bitartean.
Jakina, dei bat egiten dugunean edo bilera batera goazenean ez gara independiente guztiekin ari, batzar zaleei baizik.
ARGIA.- "Que la crisis la paguen ellos" esaten da. Baina zuek agertzen diguzuen panoramarekin... gehienez jota ere antolaturik geratzen den bakarra LAB da, beste guztia, jende borrokalaria badagoen arren sakabanaturik dago, LABek ere zuen eritziz itzalak erakusten ditu. Gauzak dauden bezala, nola ikusten duzue "Que la crisis la paguen ellos", hori?
E.A.- Esaldi hori egitazkoa dela dudarik ez da. Krisia kapitalismoak berak sortzen du, dagoen bezala antolatua dagoelako. Logikoa da beraz haiek, kapitalistak, izatea krisia ordaintzen dutenak. Tipo bat izan bada sistema bat eraiki duena, bere akats eta hutsune guztiekin, berak izan behar du konpondu behar duena, inbertitu behar duena. Sistema kapitalista aurrera ateratzeko lana bere jabeek egin behar dute. Hor badago filosofia bat, esplotatzen gaituen sistemaren kojestore izan nahi ezarena, sistema hau aurrera ateratzera konformatu diren sindikatuak alde batera uztearena.
ARGIA.- Zehaztu ezazue, mesedez.
E.A.- Lehen begirada batean eduki dezakeen baino mami praktiko gehiago duela derizkiot: zerbait konpontzeko zure errespontsabilitatea ukatzea. Krisi espediente baten aurrean zaudenean ez duzu ez daturik ez aztertzeko denborarik, ez teknika aldetik ere ahalbiderik, enpresak honetan edo bestean engainatu zaituela edo ateratzeko hau ala bestea behar duela esateko. Baina hau bai esan dezakezu: ez diot nere onespena emango plantila erdia kaleratzeari edo jornada %80an mozteari. Enpresarentzat irtenbide izango ote den? gu ezin gara horretan sartu. Irtenbideak sistema batek ezartzen dizkigula konturatu behar dugu, eta irtenbideak guk bilatu beharrik ez dugula. Ardura berena da soil-soilik.
Zentrale sindikalak egiten ari direna, sistema ezertan aldatu gabe konpontzea da, baldintza berriak sortu gabe. Apustu bat egin dute: sistema kapitalista hobetzearena. Guk ordea ez dugu sistema hori nahi, langileentzat negatiboa delako eta langileen bizkarretik bizi delako.
ARGIA.- Hori esan egiten da. Baina gero praktikan jartzerakoan... Hor daude planak, Gobernua ere konprometitua dagoelarik, Aceriales eta abar. Zuk esan dezakezu "paso", baina horiek soluziobide bat behar dute, gaur ez bada hiru hilabetetara.
E.A.- Arazoak beste mailatan planteatzen dira. Izan ere, enpresa haundi horietan esatekorik gutxi dago: Lan Ordezkaritza dago tarteko, eta hitzarmenak oso "pacto de altura", bihurtzen ditu, eta negoziaketetan enpresarioak eta gobernua sartzen dira, gehienez ere zentrale sindikaletako super-buruak. Hor, gehienez ere arazoa ongi aztertuz konturik eskandalosoenak kaleratzea besterik ia ezin duzu egin, eta... ahalik eta gehien irabazten saiatu. Baina paktua ematen denean ere, erabakia agertzen denean, jendeak garbi ikus dezala bere gainetik izan dela, bere kontra.
Noski, jendeari ez dio balio zera esateak, gauzak inposatuak direla eta arduraduna bera ez dela bitartean kalean bere 200 lankide utzi bchar dituenean. Horrekin ez diozu ezer konpontzen. Eta kasu bakoitzen ikusi beharko da zer egin daitekeen eta soluziobidea zein den. Baina beti ere garbi utziaz ez dela bera, langilea, bere lankideak kaleratzea konprometitu daitekeena.
Lantegi haundi horietan zeregin gehiegirik ez dagoela jakina da. Baina alderantzizko kasuak ere badira. Enpresa txikiagoak, adibidez, sistema barruan indar gutxiago dutenak, eta expediente bat intentatu dezaketenak autofinantziaketa hobe bat lortzeko, sobrante asko dituzten une batean. Enpresa txikiagoetan datuak eta kontrolatzea ere errezagoa da, eta zenbaitetan botatzea ere lortu ahal izango duzu.
ARGIA.- Abokatu despatxuetan dituzuen arazoetatik garrantzitsuena ziurrenik krisi expedienteak izango dira. Goraka al doa horien kopurua?
E. A.-Bai, bai, gehiagora doa. Sistema bere erreajustea egiten ari da, eta lanpostu pila bat bere gainetik kendu nahian ari da. Agintetik, bestalde, erreajuste hori bultzatzen ari dira, askotan zentrale sindiklekin tratua eginda, despidoa errezagotuz, plantilak flexibilizatuz, etabar.
ARGIA.- Zentrale sindikalen afiliaketa maila beharaka ari dela badakigu. Baina ikusten al da becte sintoma berririk langileen artean, hartzen ari duen paliza honen aurrean?
E.A.- Transizioa hasi zen garai hartan izan zen sindikatuen "bum" hura, une hartako itxaropenek sortzen zuten giroagatik eta baita zentraleek eskaintzen zituzten seguritateengatik ere, abokatuak etabar. Zer gertatu da ordea geroztik bere afiliazioa hautsi duen jendetzarekin? Batzuk etsipenera pasa dira, eta "denetik pasatzera". Beste batzuk aldiz hor jarraitzen dute, zerbait egin nahian
ARGIA.- Baina langabeziaren tasak %23an dabiltza Euskal Herrian, eta ez dirudi egoerak hola beste 10 urtetan Jarrai dezakeenik.
E.A:- Behin baino gehiagotan komentatu dugu nola gure aurreiritziek porrot egin duten. Lehen zera esaten genuen, ikusiko duzu martxa honetan langabezia %15etik pasatzen denean jendeak nola erreazionatuko duen sindikatuen eta txorakerien gainetik. Eta begira, %23an gabiltza eta berdin Jarraitzen dugu.
Arazoak nora joko duen ez dakigula aitortu beharra daukagu. Egoera honek lehertu gabe noiz arte iraun 1ezakeen? Ezdakigu.
Dena dela, zuk esaten duzun hamar urte langabezi tasa hau agoantatuz, ez dut uste posible denik. Sistemaren irrazionalkeria nabarmen batzuk zuzenduz-eta, larrialdirik gogorrena konponduko dutela uste dut, eta beraiek oso ongi atereaz, beste krisia guztiak konpondu dituzten gisan. Era berean, jendea brutotzeko eta denoi "gazta jateko" edo "kokoa jateko" teknikak finagoak bihurtuko zaizkigu, buruan ematen ari zaizkigula ez gara konturatu ere egingo. Horregatik planteatzen ditugu autoeraketatik eta auotokontzientziatik doazen irtenbideak. Gutzienez kontura gaitezela ostiak nondik ematen ari zaizkigun, eta ez utzi gure erabakiak beste inork har ditzan.
Sistemak daraman bilakaera geldierazten ez bada, mendebaldeko demokrazien eta kapitalismo aurreratuaren gero eta antza gehiago izanen du: joan, lan egin, kobratu eta bakoitza bere etxera. Bilakaera hori geldi erazten ez badugu, ahaztu gaitezke iraultzaz, sozialismoz, klase burrukaz, eta denaz. Hori fdrenatzeko ez dago bide bat bizik: protagonista jendea bera izango den mugimendu bat sortzea.
AGIÑA
4-5

GaiezPolitikaEuskal HerrTaldeakAlderdiakBatzarre
EgileezAGIÑA1Politika

Azkenak
2025-03-26 | Aiaraldea
Eusko Jaurlaritza “prest” Guardian Laudioren erosketan parte hartzeko

Horrela adierazi du Mikel Jauregi Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun sailburuak.


Munduko energia kontsumoaren igoera eragin dute industriaren, AAren datu baseen eta bero boladen areagotzeek 2024an

Energiaren Nazioarteko Agentziak (IEA) astelehenean argitaratutako txostenaren arabera, %2,2 igo da energia eskaria 2024an aurreko urtearekin alderatuta, besteak beste, egiturazko arrazoi hauengatik: beroari aurre egiteko argindar gehiago erabili beharra, industriaren kontsumoa... [+]


2025-03-26 | Sustatu
Prezio “dinamiko” eta puztuen susmoa etxebizitza aurkitzeko atarietan

Espainiako hedabideetan aurkitu dugu albistea, salaketa egin dutela Fotocasa eta Idealista etxebizitza-atarien kontra, prezioak manipulatzen dituztelakoan. Salaketan ez dugu manipulazioaren deskribapen zehatzik aurkitu, baina Ameriketako Estatu Batuetan agertu den salaketa... [+]


“Hezkuntza Sailak bileran guri hitzez esandakoari uko egin zion gero”

Non daude talka handienak eta zenbateraino dago gertu akordioa, EAEko hezkuntza publikoko irakasleentzat? Greba ziklo luzeari amaiera emateko sukalde lanaren eta gakoen inguruan mintzatu gara, STEILASeko bozeramaile Haizea Arbiderekin. “Grebak bertan behera utziko... [+]


Protestak piztu dira Turkian, Istanbulgo alkate eta Erdoganen aurkari nagusia atxilotu ostean

Ekrem Imamoglu Erdoganekein lehiatzekoa da hurrengo presidentetzarako bozetan, CHP Herriaren Alderdi Errepublikanoa alderdiaren hautagaitzara aurkeztu den bakarra baita. Ustelkeria eta "terroristekin kolaboratzea" egotzi diote, eta bere atxiloketaren ostean piztutako... [+]


Hezkuntza publikoko irakasleen greba egunak %75eko jarraipena izan du, sindikatuen arabera

Astelehen arratsalde-gaueko negoziaketa bilera luzearen ostean aurreakordiorik lortu gabe, EAEko hezkuntza publikoko irakasleak grebara deituak izan dira berriz ere; urtea hasi denetik bosgarren greba eguna izan da asteartekoa. Lanuzteek %75eko jarraipena izan dutela adierazi... [+]


Elkarretaratzeak egin dituzte Euskal Herriko dozenaka hezkuntza zentrotan, Israelek hildako haur palestinarrak oroitarazteko

Gure Haurrak ere Badira ekimenak deituta, Israelek azken egunetan Gazan hildako gehienak haurrak direla salatu dute. Gobernuei eta erakundeei Israelekin harreman oro etetea ere exijitu diete, "genozidio honen aurka argi eta tinko" lerratu daitezen.


Biktima gisa aitortzeko txostenak jaso dituzte Pasaiako segadan eraildakoen eta Rosa Zarraren senideek

Azken astean ezagutarazi moduan, Eusko Jaurlaritzaren Balorazio Batzordeak txosten banatan aitortu ditu estatuaren biktima gisa. Justizia sailburuak ekitaldi pribatu banatan entregatu dizkie dokumentuak.


Koordinakundea eratu dute, Bigarren Mundu Gerran deportatu zituzten euskal herritarrak ezagutarazteko

Deportazioaren Memoriarako Euskal Koordinakundeak aintzat hartu nahi ditu Hego Euskal Herrian jaio eta bizi ziren, eta 1940tik 1945era Bigarren Mundu Gerra zela eta deportazioa pairatu zuten herritarrak. Anton Gandarias Lekuona izango da haren lehendakaria, 1945ean naziek... [+]


Askatu dute kolonoek jipoitu eta militarrek atxilotutako Oscar saridun palestinarra

No other land dokumentalaren zuzendari Hamdan Ballal kolono sionistek jipoitu zuten astelehenean bere herrian, beste hainbat palestinarrekin batera, eta Israelgo militarrek eraman zuten atxilo ondoren. Astarte goizean askatu dute.


ANALISIA
Brandt eta Gorvatxov, non zaudete?

Hitlerren armadak milioika sobietarren heriotza ekarri zuen Bigarren Mundu Gerran Sobiet Batasuna inbaditu zuenean. Gerra amaituta, Iosif Stalinen obsesioa zen Alemania eta Errusia artean babes herrialde-lerro bat osatzea; horra, besteak beste, Varsoviako Itunaren sorrera... [+]


Jaurlaritzaren proposamenak Lehen Mailako Arreta “are gehiago prekarizatzea” ekarriko lukeela adierazi du Espainiako Osasun Ministerioak

EAEn BAMEa (famili medikuen formazioa) lau urtetik hiru urtetara jaistea eskatu du Jaurlaritzak. Osakidetzaren "larritasunaren" erantzukizuna Ministerioari bota dio Jaurlaritzako Osasun sailburu Alberto Martinezek: "Ez digute egiten uzten, eta haiek ez dute ezer... [+]


2025-03-25 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Hego Korea: ‘impeachment’-aren kulebroia amaitzear da, baina krisi politikoa ez

Kolpismoaren lehen ikasgaiak errepasatu gabe, abenduaren 3an Hego Koreako Yoon presidenteak jo nahi izan zuen estatu-autokolpeak sututako krisi politiko erraldoia kitatzeko asko geratzen da oraindik. Baina haren porrotak abian jarritako impeachment prozedura amaitzear da.


Nafarroako Euskaraldiaren hamaikakoa, prest

Euskaraldiaren hamaikakoa aurkeztu dute Nafarroan: Julio Soto bertsolaria, Edurne Pena aktorea, Julen Goldarazena musikaria (Flakofonki), Claudia Rodriguez  Goxuan Saltsan taldeko abeslaria, Eneko Garcia (Albina Stardust), Yasmine Khris Maansri itzultzaile eta kazetaria,... [+]


Eguneraketa berriak daude