Hitzezko Mundu Batetik


2021eko uztailaren 16an
Joxanton Artzerekin
Hitzezko Mundu Batetik
Bere mugak dakartza bizitzak berarekin. Elkarrizketa bat esaterako, hain gauza sinple bat, egunero hostetik hitza ateratzea bezain sinplea den zerbait, mugatua aurki daiteke espazioan eta denboran. Ze, astekari bat ez baita liburua, eta ezin bere horretatik atera.
Nola muga, nola ekarri paperera hainbat ilunabarretan, Usurbilgo elizaren dorrea lekuko, gure hitzetara etorritako guztiak?
Nola konpreni, gu bezalako gazte batzuk, 60. hamarkada konszienteki bizi izandu ez genuen gazte batzuk, hark botatzen zituenak irakurketa bat baino gehingo eduki zezakeetenik?
Nola ulertarazi giro patsarotsu batean, Bach entzuten geuk intuizioz besterik ez bada ere, ulertzen genituenak?
Hor doakizu bada hau. Kontutan har itzazu muga guzti hauek eta ea zerorrek zer ateratzen duzun guzti hontatik.
A: Nola bildu huen "Ez dok amairu"?
Joxan: Urte batzutan kanpoan ibili ondoren ene sorterria hautatu nian bizileku bezala, Usurbil. Beste hark zioen bezala "munduan badira bazter ederrak baina bihotzak dio zoaz Euskal Herrira". Zerbait hobeagoren bila ninduen joana, eta Londresen berraurkitu nian Euskal Herria, Gogoratzen diat amari eskribitutako poema bat. Baitare "Pelotari" pelikula.
Hemen, zerbait egin behar genuela eta joku bat bezala hartu genian anaiak eta biok txalaparta ikastea. Hori jotzea erabaki genian, eta aldi berean, bada gauza batzu idazten nizkian. Garai hartan harreman estuak nizkian pintoreekin, Zumetarekin, Sistiaga, Mendiburu, eta Rafa Balerdi eta. Hauek aspalditik ezagutzen nizkian. Zenbait musiko ere bai. Eta orduan, bada, batean, Sistiagaren etxean ginela Mikel (Laboa) eta Lurdes (Iriondo) agertu hituen. Oihuka ari ninduen ni, poesia experimentala edo, zerbait errezitatzen. Mikelek berak kontatzen dik, Usurbilgo tipo bat nintzela, eta zeharo ikaratuta...
Sistiaga, Isasa musikoa eta ni gitxauden han etorritako beste biakiru Kursaalen ere ba omen zela beste talderen bat han biltzen zena, Nemesio Etxanizen inguruan edo. Kantatzen ari ziren edo jardun nahi zutenak behintzat.
Ideia bat mamitzen joan huen: jende aurrera zerbait eraman nahi zen. Jende aurrean ez zegoela ezer eta egitea zerbait hori Herriaren aurrean.
A: Oteiza ere ez zitxabilen oso urruti ezta?
Joxan: Oteiza ezagutzera ailegatu gintuen... Baina ordurako "Ez dok amairu" nahiko mamitua zitxion. Jorgek kontatzen zuen ipuin batetako azken hitzak hartu genizkian taldearen.izen bezala. Hitz magikoak, malefizioa aldentzeko aproposak, oihu bat bezala.
Julian Lekuona, Nemesio Etxaniz ez zian aktuatzen bainan han zitxion, Bihurriak, Benito (Lertx.), Mikel (Laboa), Jose Antonio Vilar, Jose Mari Iriondo... Hasi gintuen bada espektakulo bat ematen. Horrela denok batera. Lehen bahuen baten bat bere gisan aritua. Lehenbizikoa Zumarragan eman genian. Gero Xabier Lete sartu huen. Poemak eta egiten zizkian. Antzerkia Oiartzunen. Animatu genian kantatzera eta atera huen.
A: Zein zen zuen asmoa?
Joxan: Ideia orokorra zera huen, gure hizkuntza tradizionala errekuperatzea. Ez euskara bakarrik. Poesia egiteko edo kanten letra egiteko euskal tankera bat, eta musika egiteko ere bai. Horretara oinarriturik, hizkuntza horrekin garaiko, gure garaiko, kantak, poesia egitea.
Txalaparta, poema irakurketa kantak eta hori izaten huen. Gero gauza osoago bat bilatu genian.
Batasun handiagoko gauza bat, "Baga Biga Higa'' espektakulua. Gero "Ez dok amairu" hautsi huen eta bereizketa etorri huen. Beti bezala hiru alde izan hituen:-aldekoak, kontrakoak, eta neutroak.
A: Ze nolako giroa bizi zenuten orduan?
Joxan: E.T.A.ren sorrera huen ja, garai hartan, eta politika mailan gehiena ikusten zena, edo bakarra, hura huen. Hasera haseratik intento bat izan huen gu sigla politiko batzuren azpian sartzeko, oso nabarmena, ...
A: Ze siglatan?
Joxan: Bada... ETAko frente kulturalean. Holako intento bat izan huen baina guk esan genian bakoitzak bere autonomia gorde behar zuela, nahiz eta gutxi-gehiago bakoitzak izan bere sinpatiak, honekin edo harekin, hori beste asunto bat zela, baina guk geure bidea eman behar genuela. Geuk jakin behar genuela nondik joan behar zuen gure bideak. Klaro, itsu eta gorrak ez gintuen eta ikusten genian giroa nola zegoen.
Bi edo hiru intento izan hituen, ez hori bakarrik. Bahuen beste fakzio bat, ez zekiat zer zen fakzio hori, pertsona konkretu bat huen. eta. Diska etxe baten amuarekin harrapatu nahi gintuen horrek. Eta nahi zien, nolabait, gure taldea kontrolatu.
A: Ideologikoki zer zineten?
Joxan: Gehien bat abertzaleak. Inportantzia gehiena ematen genion gauza hori huen. Gainontzerako besteak ez genizkian gehiegi aztertzen ere, nahiz eta gure bilerak gehiago izan politikoak arteari buruzkoak baino... Gero klaro taldetan hasten zirenean "españolistak" eta "felipeak" eta kabroi bat hintzen batzurentzat, burges-txiki bat besteentzat, beste batentzako marxista hintzen... segun zeinentzat. Hori huen piskat orduko giroa.
A: Taldearen zatiketara ailegatu gaituk...
Joxan: "Ez dok amairu" berezi huen eta orduan, batzu bere gisara hasi hituen kantatzen, beste batzu espektakulu antzeko batetan bildu hituen, eta gero gu gelditu gintuen, Josemari Zabala, Mikel Laboa, nire anaia Jesus eta ni. Espektakulu bat montatzeko asmoz geratu gintuen "Ez dok amairu"ren bidea jarraiki, hau da, espektakulo oso bat. Ez bakarrik lan indibiduala baizik eta kolektiboa ere bai. Intentzio horrekin jarraitu genian eta IKIMILIKILIKLIK montatu.
A: Zergatik utzi zioten besteek kantatzeari?
Joxan: Giroan nabaritu egiten duk ze arreta jartzen dion jendeak honelako gauza bati. Bueno, nik aditu ditudan gauzak: beste kantariek esandakoak, bada girorik ez zegoela jaialdi batetarako, giro txarra, hotza, organizazio aldetik etabar. Arrazoi pertsonal batzuk izango hituen, bainan bestetik kanpoko giroak eraginda ere bai. Honek ez dik ezer justifikatzen erretiratzea. Batek leku bat okupatzen duenean, espazio kultural bat betetzen duenean, horri erantzun beharra zegok. Hori ez duk kapritxo kontua. Onerako ala txarrerako jende aurrean agertu garenean, hi, bere alde onekin eta txarrekin, eta ez giro ona dagoenean bakarrik azaldu. Profesionaltasun eskasa adierazten dik horrek, ez? Kondizioak aldatu egin dituk, bainan gauzak ez dituk egin behar inguruagatik baizik eta hire barrukoak agintzen duena egin behar duk, hori duk lehenik. Ze batek bere barruko gauzak errealizatzen edo egiten dituen neurrian, bere inguruan funtzio bat betetzen dik horrek. Influentzia batzuk zabaltzen dizkik.
A: Hainbesterainoko eragina izan al dik kanpoko giroak zuek hasitako mugimenduarengan?
Joxan: Kanpokoak lagundu egiten hau batzutan, bainan beste batzutan engainatu ere bai. Gure kasuan engainatuak egon gaituk denbora luzean, eta distraituak. Oso gauza txarra izan duk, froga duk hor daudela asko erretiratuta.
Beste asunto bat zekarrek honek berarekin, eta duk demokrazia edo deitzen den han ailegatu zela, eta nolabait politikoek beren lekuak aurkitu zituztela, beren palestrak. Eta orduan bada, kanpoko giroa ikaragarri aldatu huen, ikaragarri. Hiru edo lau urte eduki genizkian geuk joan behar genuela gauza guztiak konpontzera, ikastoletako diru arazoak, huelgetako diru arazoak, edo sindikatuenak edo horrelako zera guztiak. Gero, politikoek beren tokia hartu zutenean gauza guzti hauekin ahaztu hituen, kantaldiekin eta, ez dituk ezer preokupatu, eta gaur arte.
A: Gatozen lehenagoko harira, "Ez dok amairu" puskatu zenean IKIMILIKILIKLIK sortu zenuten...
Joxan: Horrekin ez zekiat, bainan bi edo hiru urtez ibili ondoren bukatu genian eta. Nik oso nekatuta bukatu nian, martxa ikaragarria izan huen, oso nekatuta eta hustuta bezala. Orduan bada, beste martxa bat segitzen hasi gintuen. Josemari Zabalak utzi zian ordurako, eta Mikel, anaia eta hirurok ibiltzen gintuen azken aldian. Gero nik nere martxarekin segi nian, nolabait Mikelek lana mantxoago egiten zian edo beste denbora bat behar zian eta orduan montatu nian "Hitzez eta hotsez".
A: Eta noski, jendearen erantzuna ez huen berbera.
Joxan: Aldaketa handia zegok, ordurarte joaten ginen guztitan jendea zitxion, giro ederra, arrakasta. Gertatu huen gero ez zuela inork deitzen. Geuk hasi behar izan diagu geure aldetik lan bila. Ikusi diagu honetaz indiferentzia bat dagoela, jendeari ez zaio ezer inporta, eta geure aldetik jo diagu.
A: Eta gero...
Joxan: Gero, bada, oraingo beste montaje hau "GIZON HANDI BAT DA MUNDUA, eta MUNDU TXIKI BAT GIZONA".
A: Beste jende batekin ibili ondoren espektakuluetan zehar, bakarrik geratzen haiz azkenerako. Noski, ezin haiz lehengoko jendearekin erabiliteko baliatu, hireekin bakarrik geratzen haiz.
Joxan: Bueno, neri bakarrik ibiltzea ere, indarrak aprobatzea, esaten den bezala, bada oso ondo etorri zaidak "Hitzez eta hotsez" emandakoan. Eta hortik oraingo honetara aldaketa kualitatibo handia zegok, bai tematika, bai montaje beraren aldetik ere. Bada, hau bakarrik egin nahi izan diat. nahiz eta posibilitateak ikusi honetan jende gehiago sartzeko. Bainan bakarrik bukatu nian, eta bakarrik nahi izan diat hasi. Aro bati amaiera eman, itxi, eta beste bat ireki GIZON HANDI BAT DA MUNDUA, eta MUNDU TXIKI BAT GIZONA honekin.
A: Zer esan nahi dik beste ARO berri baten haserak?
Joxan: Garai batetan gauzen koloreak eta itxura besterik ez nian ikusten: orain, berriz, gauzen barru barruko muina ikusten hasia nauk. Horixe duk. Ilunaldi latz baten ondoren etorri duk hau...

Nola maita zintzakedan bada
ez zintudan ezagutzen-eta?
Nola zu ezagutu
maite ez bazintudan jada?...

Garai batetan ez bezala kontsideratzen dizkiat orain bai ene burua, bai ingurua. Inguruak agintzen zian lehen gehienbat ni baitan: ingurua huen indar eraginkorra. Alderantziz dela, orain, esango niake, hau duk, kanpotik barrura ordez, barrutik kanpora dihardudala. Espektakulua ere tankera berean eratu dut, gauza minimo, elemental batetatik hasi eta... muin horretatik mundu oso bat ireki. Halaz ere entzun-ikuskizun hau erabat osatzeko zegok, lehen fase batetan.
A: Lehengo HITZEZ eta HOTSEZ eta oraingo GIZON HANDI BAT DA MUNDUA, ETA MUNDU TTIKI BAT GlZONAren artean zein ezberdintasun aipatuko hituzke?
Joxan: Azkeneko lan hau aurrekoekin alderatuz gero, ezberdintasuna, batez ere, planteiamenduaren aldetik datorrela esango nuke. Ezberdintasun teknikoak ez dituk garrantzitsuenak, lehen kanal batetako lau magnetofoi erabili nizkian, orain zortzi kanaleko bat. Lehen erabilitako grabaziotatik bostetik bat besterik ez diat erabili oraingoan. Eta erabili ditudanak beste zentzu batetan. "Gizona eta lana" esate baterako, lehen bi kanaletik ateratzean erritmo bakarra zian, eta orain,berriz hiru dizkik errezitatu horrek, hiru koru baleude bezala. Gainerantzeko guztiak berriak dituk, eta poemei dagokienez, bat ezezik denak dituk berriak.
A: Berriak, sinpleak eta oso borobilduak ezta?
Joxan: Aldi honetako poemak lehengoak baino landuagoak dituk, eduki aldetik bereziki ezagutza gehiagorekin eginak; ezagutza zioat eta ez iritzia. Beste era batetan esanda, askoz gehiago saiatu naizela gauzak diren bezala aditzera ematen, neri iruditzen zaizkidan bezala ematen baino.
A: Poematan, maiz agertzen dituk binomioak, elkar ezinezko bikoteak itxuraz. "Bizitza eta Heriotza" poeman esate batera.
Joxan: Dualidadearen jokoa erabili diat gehienbat obra guztian zehar. Bizitza eta heriotza, sua eta ura, lurra eta haizea, uda eta negua, gaua eta eguna, espazioa eta denbora... Denok zekiagu, segun eta zer aldetatik begiratzen diegun kontrario diruditen bikote hauei, elkarren artean konponezinak diruditela; beste ikuspegi batetatik begiratuz, ordea, elkarren osagarri bezala agertzen zaizkiguk. Alde honetatik.begiratuz saiatu nauk gaua eta eguna adiskidetzen, hieriotzarik gabe ez dela bizitzarik, ez surik urik gabe erakusten. Hasiera batetan gizakia androginoa, bi sexoduna bazen, hauen bereizketarekin batera etorri huen munduan zen guztiaren bipolarizazio hau, bataren erdibitze hau.
A: Zergatik jarri diok espektakuloari izenburu hori?
Joxan: "GIZON HAUNDI BAT DA MUNDUA, ETA MUNDU TTIKI BAT GIZONA" izenburu hau eman zioat gizonak (mikrokosmoa) eta munduak (makrokosmoa) elkarren artean duten korrespondentzia, obra guztian zehar erakusten saiatuko naizena, aditzera emateko. Honetarako, sinbologia tradizionala erabili behar izan dita. Beraz, ez dituk nire buruaren beroaldiren batek asmatutako sinboloak. Tradizioak erabili dizkik sinboloak, eguneroko hizkuntza konbentzionalaren bidez aditzera eman ezin daitezkeen ideia transzendentalak nolabait aditzera emateko. Goragoko errealitate baten irudia duk sinboloa. Eta izaki bakoitza, gauza bakoitza sinbolo bat duk. Horregatik Islam-en esaten ditek liburu sakratu bat dela Izadia irakurtzen dakitenentzat.
Joxe MOLLARRI
26-30

GaiezKulturaMusikaMusika tradBesteak
PertsonaiazARTZE1
EgileezMOLLARRI1Kultura

Azkenak
2024-10-09 | Leire Ibar
Erretiro adina aurreratzeko lanuzteak deitu dituzte garraio sektorean

Sektoreko gidarien "egoera prekarioa" salatu eta lan baldintzak hobetzeko premia azpimarratzeko egin dituzte deialdiak CCOO eta UGT sindikatuek. Hiru sindikatuak eskaerak "oso motz" geratu direla kritikatu du. Hego Euskal Herrian 50.000 langile inguru daude... [+]


Leihotikan, Goazen! eta Ibil Bedik piztuko dute Zangozako Nafarroa Oinez

Bi eguneko egitarau oparoa osatu du Zangozako ikastolak urriaren 19rako eta 20rako: 3,5 kilometroko ibilbidea, hiru gune eta hamaika ekitaldi Nafarroako ikastolen festa handirako.


Mugikorrak ez, baina Chromebookak bai?

“Pantaila aurrean denbora gutxiago igarotzeko esaten diegu gazteei, eta aldi berean ikastetxean derrigortzen ditugu gailu digitaletara konektatzera”. Eskoletako digitalizazio prozesuei frenoa jartzeko eta teknologiak (ez bakarrik hezkuntzan) gure gain duen kontrolaz... [+]


2024-10-09 | Sustatu
Nola erabili Telegramen euskararako itzulpen automatikoa

Duela aste batzuetatik aktibatuta dago Telegramen euskararako itzulpen automatikoa (bertsio mugikorrean, bederen). Hau da, ingelesezko edo beste edozein erdaratan jasotako mezu batean, klik batekin, euskarazko itzulpena irakur dezakezu.


2024-10-08 | Julene Flamarique
Euskararen “larrialdi egoerari” aurre egiteko mobilizazioa deitu du EHEk Durangon

Euskal Herrian Euskarazek manifestazio nazionala deitu du abenduaren 7an. "Hizkuntza larrialdiaren aurrean Euskararen Errepublika eraikitzea beharrezkoa" dela aldarrikatu du mugimendu euskaltzaleak. Mundu mailako eskuin muturraren hazkundeari “euskaratik eta... [+]


‘Irati’ pelikula EiTBren Primeran plataformara heldu da

Euskarazko film batek inoiz zineman izan duen ikusle kopururik handiena du Irati filmak: 160.000 pertsona.


2024-10-08 | ARGIA
Trenbidea blokatu zuten bakegile auziperatuek akordioa erdietsi dute

2022ko uztailean egin zuten blokeo eguna, euskal presoen egoerari "aterabidea ematea" eskatzeko. Bederatzi pertsona auzipetu zituzten.


2024-10-08 | Leire Ibar
Urriaren 21ean mobilizatzera deitu du Gernika-Palestina plataformak

Euskal Herriko herri guztietan elkartasun ekitaldiak antolatzeko eskatu du mugimenduak. Goizean, sindikatuen eta hezkuntza komunitatearen manifestazioak izango dira, eta arratsaldean herri guztietako udaletxeen aurrean elkarretaratzeak egitera deitu dute. 

 


Dislexia, sarritan antzematen ez den zailtasuna eta eskola-porrota eragin dezakeena

Irakurtzen eta idazten ikasteko prozesuan traba handia da dislexia, eta hainbat ikerketaren arabera hamar haurretik batek sufritzen du, baina maiz ez da detektatzen, eta ondorioak ditu frustrazioan, autoestimuan eta ikas-ibilbidean. “Tuntuna eta despistatua nintzela uste... [+]


Airbnb eta Bookingek ostatua eskaintzen dute palestinarrei kendutako lurretan
Ehunka etxe, hotel edo apartamentu dituzte Israelek Palestinan okupatutako lurretan. Nazio Batuen Erakundeari entzungor egiten diote.

2024-10-08 | ARGIA
‘Nafarroako Intxaurra’ kalitate-marka sortu dute

'Nafarroako Intxaurra' marka kolektibo berriak Lizarraldeako, Erdialdeko eta Goi Erriberako zortzi ekoizle biltzen ditu. Kanpaina honetan 200 bat tona intxaur merkaturatuko dituzte, Nafarroan ekoizten den intxaur kopuruaren %46 inguru.


2024-10-08 | Mikel Aramendi
Norenak ote dira munduaren akabuko uharteak?

Gurutzegramen zaletuek –eta beste inork gutxik– ezagutu ohi dute Txagos uhartediaren izena. Irla haietan handiena, Diego Garcia, aipatzen bada, gehixeago izango ginateke aditzera dugunak: ospea –ez batere gozoa– lortu du bertan dagoen base militar... [+]


2024-10-08 | Leire Ibar
Hil egin da Funesko lan-istripuan larriki zauritutako gaztea

Lan-istripu larria izan zen igandean Funesen (Nafarroa),  Elaborados Naturales de la Ribera del Ebro elikagai-enpresan. 29 urteko gizona gauean bertan erietxean hil zela jakinarazi zuen Foruzaingoak.

 


2024-10-08 | ARGIA
Hego Euskal Herriko bizilagunek etxe turistikoak debekatzeko aukera izango dute, 3/5eko gehiengoz

Espainiako Auzitegi Gorenak ebatzi duenez, bizilagunen komunitateek eraikin edo urbanizazio batean etxe turistiko gehiago jartzea debekatzeko ahalmena izango dute, betiere bostetik hiruko gehiengoa lortuz gero. Modu horretan, atzera bota ditu Espainiako Estatuan etxe turistikoen... [+]


Eguneraketa berriak daude