IPURBELTZ: Komikia Izatetik Haur Aldizkaria Izatera


2021eko uztailaren 23an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
"Ipurbeltz"eko Julen Lizundiari, Mertxe Ezeizari eta Aitzpea Goenagari elkarrizketa

IPURBELTZ: Komikia Izatetik Haur Aldizkaria Izatera
Nonbait entzuna geneukan "Ipurbeltz" komikia aldaketetan zebilela, nahiz eta aldaketa horiek nondik norakoak ziren zehazki ez jakin. Alde batetatik informazio hori geuretzat biltzeko, eta bestaldetik jakindakoa irakurleei ere pasatzeko, haien bulegoetaraino hurbiltzeko ausardia izan genuen.
Bertan aurkitu genituen "ipurbeltz"en arduradun berriak, Mertxe Ezeiza eta Aitzpea Goenaga. Zenbait korapilotarako Julen Lizundia ere izan genuen solaskide.
Ipurbeltz: Komikia Izatetik Haur Aldizkaria Izatera
ARGIA.– Azken urteotan hileoro kaleratzen ibili zarete, eta ia 60 zenbaki atera dituzue dagoeneko. Zein erantzun jaso duzue irakurlegoaren aldetik.
JULEN LIZUNDIA.– Dudarik ez dago alde batetatik arrakasta izan dugula, eta iraun ahal izan dugula bederen. Eta ez da gutxi. Alde horretatik pozik gaude, baina halere irakurleen kopurua ez da guk nahi bezain handia.
5.000 Saldu Eta 50.000 Saldu Behar
ARGIA.–Zenbat ale saltzen dituzue denetara?
J. L.- Kontutan hartu behar da gure bide nagusiena harpidenunen bidez egiten dugula, eta era horretara 3.000 harpidedun ditugu. Horretaz gain, bi mila eta bostehun zabaltzailearen bitartez bideratzen ditugu, eta horietatik auskalo zenbat saltzen diren, gutxi dena dela. Bost mila bat salduko ditugula kalkulatzen dut.
ARGIA.–Ez al da oso gutxi, batez ere kontutan hartuz dauden ikastola piloa?
J.L.- Bai, noski. Eta honek izugarrizko arazo ekonomikoak sortzen dizkigu. Pentsa ezazu normalean "Ipurbeltz'' bezalako publikazio batek saldu behar dituela beste herrialdeetan gutxienez berrogeitamar mila ale. Hortik aurrera. Hortik atera daiteke konklusio bezala zein muga estutan mugitzen garen.
ARGIA.–Eta ez al duzue kanpainarik egin kopuru hori zabaltzeko?
J. L.- Saiatu, saiatu gara baina oso emaitza urriekin. Azken aldi honetan berrogeitamar mila eskutitz bidali ditugu, baina ehun bat harpidedun besterik ez zaizkigu etorri. Guk, egia esan, ez dakigu nora jo eta zer egin behar bezalako salmenta bat lortzeko.
Interesa Sortu Beharra
ARGIA.– Eta zuen ustez, noren errua litzateke ardura falta hori? Gurasoena agian?
J. L.- Guztiena, bakoitza bere neurrian. Alde batetatik gurasoak, eta bestetik irakasleak, errealitatea da haurrari ez zaiola interesik sortarazten honelako gauzak irakur ditzan. Eta interes hori sortu beharra dago. Nire ustez oraingo "Ipurbeltz" nahiko material polita eskaintzen da ikasgeletan erabiltzeko ere, eta orain baino askoz erabiliagoa izan daiteke. Baina jendea ez da ahalegintzen interes hori sortzeko eta gauden egoeran gaude horren ondorioz.
ARGIA.– Ez al dute prezioa jartzen aitzaki bezala?
J.L.- Askotan esan ohi da garestiegia dela, baina hori ez da inondik ere egia. Pentsa lehengoak 70 pezeta balio zituela, eta hori ez da ezer, eta halere jendeak ia orain bezalaxe erosten zuen. Orain hobekuntza handiak egin ditugu eta 150 pezetetara igo dugu prezioa. Baina garestia dela esaten duenak pentsa dezala zenbat balio duten medio berdinekin erdaraz egiten dituztenak, eta gure tirada ikusiz gero, ez da zaila asmatzea dirua galtzen dugula. "Ipurbeltz"ekin urteoro hiru milioi galde behar genituzke, baina Jaurlaritzako nahiz Diputazioko subentzioekin, pairatu dezakegu defzit hori.
Lehen Komikia, Orain Haur Aldizkaria
ARGIA.– Aldaketa nabarmenak egin dituzue orain "Ipurbeltz" honekin beraz. Zer nolako aldaketak?
AITZPEA GOENAGA.– Aldaketak begibistan daude aldizkaria piska bat begiratuz gero. Beste norabide bat eman nahi izan diogu aurrekoarekin alderatuta erabat desberdina. Lehen komikia zen, komikla hutsa. Orain ez genuke komikia egin nahi, haur aldizkari bat baizik.
ARGIA.–Eta zein da bion arteko desberdintasuna?
MERTXE EZEIZA.- Haur aldizkari batetan badira beste zenbait elementu komikiaz gain. Esate baterako, badira ipuinak, jolasak, jakingarriak, gutunen trukea, eta hainbat eta hainbat gauza. Askoz ikuspuntu zabalago batetatik ikusi behar litzateke haur aldizkaria. Adibidez, hileoro zortzi orrialdetako "Gaia" eskaintzen dugu informazioekin, jolasekin, etabar, baina dena gai beraren inguruan.
AITZPEA.- Nik esango nuke askoz eduki aberatsagokoa dela honako hau bere aurrekoa baino. Alde batetatik, gauza askoz didaktiago bat egin nahi izan dugu, horrekin batera entretenigarria ere izan behar zuela kontu eginez jakina.
Pozik Produktu Berriarekin
ARGIA.–Orrialdetan nahiz koloretan ere beda hobekuntzarik, ezta?
AITZPEA.- Bai, lehen 24 orrialde zituen eta oraingoan 32, eta guztiak koloretan. Lehen orrialde batzu zuribeltzez ageri ziren, baina orain denak kolorez. Eta horretaz gain, nire ustez marrazkien kalitatea ere aipatu beharra dago, horretan ere alde handia nabari da eta.
ARGIA.– Eta nondik nora sortu zen idela berri hau?
MERTXE.- Geuk biok Irakasle Eskolan ikasten ari ginen, eta eskola ematen zigun Andu Lertxundik eskatu zigun ea aldizkari baten projektua egingo genuen. Aitzpeak eta biok prestatu egin genuen, berak "Erein"a ekarri zuen eta itxuraz aurrera atera zen. Nahiko poliki joan da haseran eta denbora dexente pasatu du kaleratu arte, baina hemen gaude iadanik hirugarren zenbakia kalean.
ARGIA.–Zein lan betetzen duzuen zeuok eta zein lan etortze da kanpotik?
MERTXE.- Guk projektua eta textua egiten ditugu batik bat. Bi komikia kenduta, gainerakoen gidoiak ere geuk egiten ditugu. Eta koordinazio-lana noski.
AITZPEA.–Nahiko pozik gaude gainera orain arte atera den produktuarekin. Halere kontutan hartu behar duzu hasiberriak garela eta neurri batetan oraindik ez dugula medioa ezagutzen. Dinamika erritmoari guztiz egokitu gabe aurkitzen gara, baina gero eta gustorago gabiltza lanean eta gero eta gustorago gaude produktuarekin berarekin.
Ahalik Eta Euskara Sinpleenean
ARGIA.– Zein leku uzten diezue haurrei aldizkariaren barnean?
MERTXE.- Sail berezi batzu dituzte haurrek beren kolaborazioak bidal ditzaten. Alde guztitatik aldizkari partizipatibo bat egiten saiatu gara, eta adibidez "buzoi trukalaria" hor dago eskutitzak eta edozein gauza trukatu nahi badute, edota "erlearen jo ta jokua" saila ere jolasak, asmakizunak eta gainerantzeko ideiak bidali nahi badituzte.
AITZPEA.– Gainera esan beharra dago erantzun handi samarra jasotzen ari garela. Haurrak gauxe dexente ari dira bidaltzen, eta hamar aldiz gehiago bidaliz gero ere ez ginateke aspertuko, alajaina!
ARGIA.- Nolako euskera egiten saiatzen zarete?
AITZPEA.- Ahalik eta sinpleena alde batetatik haurrek erraz uler dezaten, eta bestaldetik haur pilo bat euskara ikasten ari delako eta haiengan ere pentsatu behar.
ARGIA.– Nolabait bukatzeko, zein da geroari begira ikusten duzuen arazorik larriena.
MERTXE.- Ez dakit. Gure barneko funtzionamenduan ez dugu arazo handirik ikusten, hala nola gauzak konpontzen joan dira eta gero eta gustorago egongo gara denok. Dena dela, gure asmo nagusia zera izango litzateke: "Ipurbeltz" aldizkaria toki guztitan present egon dadin, eskola irakaslearekin, etxean gurasoekin, kalean lagunekin edo bakarrik gustora haurrek irakur eta erabil dezaten, eta ahalik eta gehieena zabaltzeko egin daitezkeen ahalegin guztiak beti motz geldituko dira. Alde horretatik gehiena saiatu behar dugu guztiok. Nolabaiteko kontzientzia, interesa eta beharra sortu.
Geu ere "Ipurbeltz"en aldeko publizitatea egitearen alde kokatu dugu geure burua, eta zure seme-alaba edota hilobari oparitxo hau egin nahi badiozu, harpidetza urteko 1.620 pezeta besterik ez direla gogoratu, eta (943) 46 72 60 telefonora deituz gero oso gustora emango dizute horren berririk.
Jexux IJURKO
26-27

GaiezKulturaArteaKomikigintzArgitalpenaIpurbeltz
PertsonaiazLIZUNDIA2
PertsonaiazEZEIZA3
PertsonaiazGOENAGA2
EgileezIJURKO1Kultura

Azkenak
2025-03-15 | Jabi Elorza Antia
Txapela buruan

Iazko udan ere Alacant aldera hurbildu ginen eguraldi hobea aurkitu nahian eta, urtero bezala, egun batez, Benidorm erraldoian sartu ginen hango giroan murgildu, zerbait hartu eta seme-alabekin izozki edo gofre bat dastatzeko asmoz.

Hiri bitxia da, denetarik aurki dezakezu... [+]


Judimendi auzo eskola ez da etorri berria

Ongi etorria eman digu Unai Mendizabalek A eredutik D eredura aldaketa egitea erabaki dugulako Judimendi auzo eskolan. Bidea malkartsua izango dela ere ohartarazi digu Armentia Ikastolako guraso eta Arabako Ikastoletako lehendakariak. Gure esker ona adierazi nahi diogu eman... [+]


Euskararen gurditik denok tira egin behar dugu, baita hezkuntzan ere

Ez dira gutxi azken boladan euskara bere onenean ez dagoela eta bere transmisioa bermatuta ez dagoela ohartarazten ari diren ahotsak. Bestetik, inork ez du ukatzen hezkuntzak ezinbesteko betebeharra duenik euskara eta euskal kulturaren biziraupenerako. Erronka estrategikoa... [+]


2025-03-15 | Rober Gutiérrez
Mantrak

Azken asteetan zenbait unibertsitatetako ate irekien jardunaldietara joateko aukera izan dut. Semea aztertzen ari da zer ikasiko duen datozen urteotan eta, erabakia hartu aurretik, komeni da aukera guztiak begiratzea. Unibertsitate bakoitzak badu bere misioa, bere izaera, bere... [+]


2025-03-14 | ARGIA
GALeko 18 biktimak jarriko dute Barrionuevoren aurkako kereila

GALeko biktima talde batek eman du kereilaren nondik norakoen berri Bilbon egindako prentsaurrekoan, Egiari Zor fundazioak eta Giza Eskubideen Euskal Herriko Behatokiak lagunduta. GALen aurkako eta, zehazki, José Barrionuevoren aurkako kereila aurkeztuko dute.


Ezer aldatu ez zuen pandemia

Bost urte igaro dira pandemiaren hasieratik. Pandemia horrek ekarri zuen denok zaintza eredua ezagutzea, inondik inora ere behar bezala ez zebilena. Egoitzetako kutsatzeen eta hildakoen datuak, batez ere pribatuetan, zifra hutsak baino askoz gehiago izan ziren.

2020ko... [+]


Gure istorioak berreskuratzea eskubideak defendatzeko

Duela aste batzuk, gurean egon ziren El Salvadorko eta Kanarietako emakumeen eskubideen aldeko hainbat aktibista. Sexu- eta ugalketa-eskubideez eta eskubide horiek urratzeak emakumeengan dituen ondorioez aritu gara; hala nola El Salvadorren berezko abortuak izanda homizidio... [+]


Zerga turistikoarena estrategia komunikatibo hutsa da

Tasa edo zerga turistikoaren eztabaida urtetan luzatzen ari da, erakunde publikoetan ordezkaritza duten indar politikoen artean zabala den arren ezarri beharraren gaineko adostasuna. Eztabaidetako bat da zerga hori zein erakundek kobratuko duen: zenbait udalek (tartean... [+]


1.500 euroko gutxieneko soldataz hitz egiteko Confebask ez da mahaian eseri ere egingo

Tamara Yague Confebaskeko presidenteak iragarri du gehiengo sindikalak deitutako martxoaren 20ko bilerara ez dela joango, eta gehitu du gutxieneko soldataz eztabaidatzeko markoa Espainiako Mahaia dela. ELA, LAB, ESK, Steilas, Etxalde eta Hiru sindikatuek EAErako gutxieneko... [+]


Putinek anbiguetate handiz eta presarik gabe erantzun dio AEBetako menia proposamenari

Vladimir Putinek interesa agertu du AEBek eta Ukrainak adostu duten 30 eguneko menia epeaz, baina zalantzak ere plazaratu ditu. Funtsean, ez du presarik erakutsi akordioa sinatzeko eta denbora gehiago eskatu du zalantzok argitu ahal izateko.


“Zuek, emazteek ez duzue deus ere balio”

Zuberoako ohiturei buruzko bi liburu ditut gogoan. Batek XX. mendean aritu izan diren 180 dantzari eta soinulari aipatzen ditu. Haien artean, emakumezkorik ez da agertzen. Besteak, pastoralei egiten die errepasoa eta hor emakumeak aipatu aipatzen dira, baina omisio esanguratsuak... [+]


Itxaro Borda
“Gure norabide sexualen, ezinegonen eta beldurren erraiteko hiztegi bat sortu dugu”

1984an ‘Bizitza Nola Badoan’ lehen poema liburua (Maiatz) argitaratu zuenetik hainbat poema-liburu, narrazio eta eleberri argitaratu ditu Itxaro Borda idazleak. 2024an argitaratu zuen azken lana, ‘Itzalen tektonika’ (SUSA), eta egunero zutabea idazten du... [+]


Olor
Deserosotasunaren apologia

Olor
Noiz: martxoaren 9an.
Non: Bilboko Sarean espazioan.

---------------------------------------------------------

Esperantza. iz. Nahi edo desiratzen dena gertatuko delako edo lortuko delako uste ona.

Izen horixe jarri zion Jokin Azpiazu Carballo Olor ermuarrak bere... [+]


Eguneraketa berriak daude