«Krisia Sakondu Behar Dugu»


2021eko uztailaren 19an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
LABeko Joxe Mari Sasiaini eta Joselu Cerecedari elkarrizketa

LAB Sindikatu Hauteskundeen Aurrean
«Krisia Sakondu Behar Dugu»
ARGIA.- Ze balorapen egiten duzue, LABek, Euskal Herriko sindikalgintzak erakusten duen panoramaren aurrean?
LAB.- Gure analisia hizt bitan esanen dizugu. Erreformaren prozesua, besteak beste, langile mugimendua frenatzeari begira egiten ari da. Baina piskanaka hori gezurti geratzen ari da langileen aurrean. Traizionatu egin dutela ikusten bait du langileak: Moncloako Itunak, ANE, Ley Básica de Empleo delakoa,... Sindikatu haundien izen txarra gero eta zabalagoa da.
ARGIA.- Baina hori nolabait konkretatuko da, bai estatu mailan eta baita Euskal Herrikoan ere.
LAB.- Okerrena dabilena CCOO da, bere egoera ia deskalabrozkoa da. Bere historiak ematen dion ospearen kontura bizi da. Baina izen hori, fama hori, ez doa gaurko bere errealitatearekin. Eta PC gainbehera datorrenean, ezkerreko frakzioek alde egiten diotenean (EMK-k eta abar),... hori, deskalabro bat.
UGT sendoago agertzen da. PSOE goraka agertzen da, boto utilaren historia horrekin, eta horretan bere alderdiarekin doa. Baina PSOE gobernura iristen bada ere ez da alternatiba izango. Eta PSOEk langileei erantzuten ez badie, eta guk hori gertatuko dela uste dugu, PSOE eta UGTk deskalabro haundi bat jasango dute.
ELA sendo agertzen da Euskal Herri mailan, EAJ indartsu agertzen den neurrian. Dena dela Altos Hornosen behera egin duela ikusi dugu egunotan. Eta afiliaketa mailan, beste guztiak bezala, oso ahul ibiliko da.
ARGIA.- Egoera hori nola juzkatzen duzue?
LAB.- Hiru sindikatuok politika bera eraman dute, estatu nahiz Euskal Herri mailan. Beren filosofia zein izan da? Krisiari irtenbide konpartitu bat eman. Horren ondorioak berehala ageri zaizkigu: 2.000.000 langabe, horietatik 200.000 Euskal Herrian. Klase kolaborazionismoan oinarritutako projektuak biabilitaterik ez duela esan nahi du horrek.
Hau azpimarra ezazu: patronalak eskaini dituen alternatiba berdintsuak azaldu dituztela, eta hortik datorkiela daukaten indarra. Horregatik esan du oraintsu lan ministrariak sindikatuak indartu beharra dagoela.
ARGIA.- Afiliatuen kopuruak nola dabiltza, goraka ala beheraka?
LAB.- Zentralen mailan jaitsi egin da dudarik gabe. Eta Europakoaren aldean oso apal dago. Guztion artean, gu barne, ez dugu osatuko langilegoaren %18. Orain, ze "klientela" dute zentrale haundiek? Zerbitzuak eskatzen dituztenak.
ARGIA.- Konkreta iezaguzue orduan LABek zer eskaintzen duen.
LAB.- Egia besterik ez. Alderdi eta zentralak gezurretan ari dira-eta lotsarik batere gabe. Krisi honetatik ateratzeko itxaropenak sortu nahiean eta hola dabiltza: 800.000 lanpostu sor eraziko dituztela, etabar. Guk badakigu ezetz. Nazioarteko Monetal Oinarriko (FMI) zuzendariak berak aitortu zuen orain dela gutxi Toronto-n, eta ez da kapitalarentzat tipo susmagarria: "Krisis eta langabeziak urte asko iraungo dute oraindik".
Guk egia den bezain gogor eta gordina azaltzen dugu. Kisis honek, alegia, beste gizarte modelo batean bakarrik ukan dezakeela irtenbidea, gizarte sozialista batera inguratzearekin. Baina horretarako sistema hau hondoratu beharra daukagu. Iraultzaileok krisisa sakondu behar dugu aurrera egin ahal izateko. Esan gabe doa gure antolaketa eta burruka Euskal herri mailan kokatzen dugula.
Politika mailan dugun jokabideak hori argi eta garbi uzten du.
ARGIA.- Gaur egun dabiltzan giroekin sistema hondoratzeaz-eta hitz egitea gogorra dirudi, bitxia ezbada.
LAB.- Sistemak dituen kontraesanek berek agintzen digute gure lanpostuen defentsan sindikatu mailan jarrera kontsekuente bat hartzea. Krisis hau sakondu beharra dago, bai. Kapitalismoak behar duena langile mugimendu osoa desmontatzea da: lan gutxiago, eroste ahalmen urriagoa, orain arte lortutako aurrerapenak berriz ohostu, giza zerbitzu aldetik, ingurugiro aldetik, medizina aldetik atzera egin,...
PSOE eta PNVren programa ekonomikoak ere salatu beharrean gara. Biek honetan dute antze, Fragari obeditzen diotela. Biek proposatzen dute alokairuen moderazioa eta nagusiek segurantza Sozialari ordaindu behar diotena %20 murriztea. Horrek epe motzera lehen aipatu duguna esan nahi du: eroste ahalmena jeistea, langileak giza prestazio gutxiago jasotzea, obrerosi lan rnota berriak ezartzea (turno banaketa berriak eta), langabezia haundiago,...
Oraindik ez dugu hondoa jo. Hori da egia.
ARGIA.- Euskal Herrian %23 lanik gabe eta oraindik ondorik ez dugula jo...
LAB.- Horrela da bada. Ideologikoki eta indarrez gu langabeziara ohitzea nahi dute. Eta "lurrazpiko" ekonomia normal egitea: segurantza sozialik gabeko lana, lanaren "merkatu beltza"... Lanpostu fjoa aldi batekoak baztertzen ari du. Hori da Fraga eta bere lagunek "lan merkatuaren liberalizapena" deitzen dutena. Kontratu fjoak egin beharrean ebentualak egin, denbora partzialerakoak, etabar. Guzti hori plantilen flexibletasuna lortzearren.
Bitxia da, baina horixe da PSOE bere programan proposatzen ari dena.
ARGIA.- Hori dena hola izango da. Baina gauden zuloak oraindik areagotu egin besterik ez duela egingo pentsatzea zail egiten da.
LAB.- Gure ekonomia nazioartekoaren mende dago. Eta menderatzen gaituzten estatuak ere krisian daude, oraindik eta puska baterako. Hori horrela den bitartean krisiaren ondorioak sakonduz joanen dira.
Euskal Herri mailan, berria, krisis horrek bi bider eragiten gaitu. Gure ekonomiaren zati haundi ba: munduan krisisik gogorrena jasaten duen sektorean oinarriturik bait dago: metalgintzan.
ARGIA.- Dena dela zuek diozuen sistema aldeka hori ez da inondik ikusten.
LAB.- Burruka luze ta gogorra izango da. Gure zeregina hor zein izango da? Erresistentzia bultzatzea baldintzak sor daitezen. Baina futurologoak ez gara. Gauzek daramaten traiektoria ikusiz ordea orain dela bost urte baino une hobe batean gaudela ikusten dugu.
ARGIA.- Zertan oinarritzen zarete hori baieztatzeko?
LAB.- 1977ko ekainaren 15ean Euskal Herriaren gehiengoaren espektatiba zera zen, demokrazia burjes estable batera iritsiko ginela. Guk berriz.abstentzioa eskatu genuen. Eta egia esan garai hartan gure jarrera ulertze aldera jendea motibatzen zuen arrazoi bakarrenetakoa gartzelan presoak egotea zen.
Gaur egun, eta hori garbi agertuko da urriaren 28aren ondoren, Euskal Herriko ezkerrean dagoen lehenengo indarra HB da, bere dinamikan KAS sartua dagoelarik. Honen helburuak berriz badakizkizu: independentzia eta sozialismoa. Hori gauza insolito bat da Europan, eta haundituz doa gainera.
ARGIA.- Langileei esplikatu beharko diezuen arazoa, eta inmigranteak badira zer esanik ez, Euskal Herri mailan lan egitearena izanen da.
LAB.- Diskutiezin jotzen dugu Historia mugitzen duen motorea klase burruka dela. Herri zapalduetan berriz klase burruka mugierazten duena nazio burruka da. Historiaren motorearen motore dela esango genuke, beraz, nazio burruka. Nazio burrukak mami eta bizitasuna ematen dizkio klase burrukari.
Argala-ren hitzak geure egiten ditugu: "Internazionalismoari egin dakiokeen laguntzarik haundiena hau da: burruka baldintzarik onenak eskaintzen dituen lekuetan bultzatzea". Nicaraguako iraultza sandinistako komandante den Tomas Borgesek ere horixe gogoratu zigun orain dela hilabete batzuk hitzaldi batean.
ARGIA.- Orain dela urte batzuk asko hitz egiten zen estatu mailan langile mugimendu guztiek eduki behar zuten harremanaz. Orain baino gehiago behar bada.
LAB.- Galegoekin ditugu kontakturik finkoenak, "Intersindical Nacional Popular Galega" delakoarekin badugu hitzarmen bat sinaturik. Andaluziako "Solidaridad de Obreros del Campo" izenekoarekin ere baditugu harremanak.
Baina nazioarte mailako gure harremanek KAS blokearen lerroari jarraitu bear diote. Eta ez, adibidez, Kosntituzioa onartzen duten lerroei.
Kontakto eta harremak ugariagoak ez badira, hala ere, zentrale haundiek Euskal Herriak estatu mailan suposatzen duen arazoaren aurrean duten jarreragatik da. Jakina, erakunde sozialista aurrerakoiekin harremanak baditugu.
ARGIA.- KAS aipatu duzu, eta hurrengo galdera hortik doa. Beste sindikatuek partiduekiko eduki ditzaketen loturak ukatzen dituzte. Zer pintatzen duzue zuek hor?
LAB.- Gu langileak gara, eta era berean euskaldunak. Gure ardura nagusia bizimoduaren kondizioak hobetzea dira, beraz, eta bide batez nazio bezala jasaten dugun zapalketatik askatzea. Hortik abiatzeri gara gure analisia egiterakoan. Egitura sozialaren aldaketa dela ikusten dugu irtenbide bakarra. Eta ze borroka metodo erabili aztertzen dugu.
Nora iritsi gara? Borroka global bat bultza behar dugula, fronte guztietatik eraginez: herri mugimentuak erakundeetakoak (udaletxeak), sindikala, eta beste radikalagoak ere. Globalizaketa da klase zentzu zuzena ematen diona. Borroka guztiak dira funtsean antikapitalistak, antinuklearra, euskararen aldekoa,... Guretzak KAS da borroka guztiak koordinatzen dituen erakunde bakarra.
ARGIA.- Makina bat eztabaida izan da afiliaketa behar den ala ez arazoaz. Zuek ere afiliaketan saiatzen zarete.
LAB.- Ezkerkeri merkeetan ezin garela erori uste dugu. Afiliaketak badu bere papera, aparatoari indar ematea eta langileari koerentzia eta kontzientzia. Obrero bati, afiliatu baino lehen, begien aurrean garbi jartzen diogu zein den enkuadratzera doan sindikatua. Eta afiliatzen bada lan egiteko dela. Bi arazo dira oinarrizkoak: nazio arazoa garbi ikus dezala eta kontzientzia aurrerakoia euki. Eguneroko lanak emanen dio koerentzia eta sakontasuna.
Ezkertiar izatea bere neurri egokian ezarri behar da, bestela bai ezkerreko umekerian edota bai eskuinaren lekuan eror bait gaitezke. Leku egokia gure ustez biokean dago.
Ez gara afiliazio kanpainatan ibiltzen. Ezker abertzalearen eremua fabriketako militanteek zabaltzen dute. "Asko gara, bildu gaitezen", "organicemos" esaten dugu, ez "afilia zaitez".
ARGIA.- Baina zuek sindikato txiki bat zarete. Ez al duzue marjinalismoan erortzeko beldurrik?
LAB.- Txikiak gara, baina ez minimoak. 15.000 bazkide ditugu. Etz ez gara minimoak KASen englobatuan gaudela kontutan hartzen baduzu. Eta KA HBan dago. Minoritariotik gutxi dugu beraz. Eragina eukiko duen polo bat osatuko joateko hainako inzidentzia badugu; polo horren inguruan doaz elkartuz langile mugimenduaren sektore aurrerakoiak.
Sindikatua kapitalismoaren aurkako erresistentzi foko bezala ulertzen badugu, gehiengoa osatzen dugu. Maiatzaren leheneko manifestapena ikusi besterik ez duzu.
ARGIA.- Beste sindikatuek ordea afiliatu gehiago dute. Norantz joko du LABek erdi epe batera?
LAB.- Piskanaka igoaz joango gara, oraindik ere partxeetan itxaropena duten horiek piskanaka ekarriaz. Koerenteak bagara erakirriko ditugu, noski. Ez gure programak politak badira, eguneroko praktikaren poderioz baizik.
Gure eginbeharrik nagusienetako bat oraindik gurekin ez dauden langileei koerentzia ematean datza. Horregatik da zaila LAB. Hazi egin behar bait da, haina koerentziaz eta nazio askapen mugimenduaren barnean, KAS igotzen eta sendotzen den neurrian igo eta sendotuko gara. Interrelazionaturik bait gaude.
ARGIA.- Sindikal hauteskundeetarako ze programa eskaintzen duzue konkretuki?
LAB.- Hiru puntutan zentratzen gara.
1.- Enpresa batzordeetara jarrera kritiko batean aurkeztea. Ez ditugu jotzen langileok sortuak bezala. Kapitalak nahi duenaren eramateko ahalbideak eskaintzen dizkigula uste dugu-eta.
2.- Sindikalgintza berezi bat eskaintzen dugu, eta beste eskaintzen aurka dagoena, pakto eta kontsentsorik gabea, bere lan oinarrizkoa langilediak kapitalaren aurka eraman behar duen borrokan laguntzea delarik.
3.- KASi lotuak agertzen gara.
ARGIA.- Zer dela eta zuen jarrera kritiko hori Enpresa batzordeen aurrean?
LAB.- Batzorde edo komite horiek beren lan eremua oso mugatua daukate, langileen Estatutoagatik etabar. Erreformistek onartzen dute burgesiak ezarri digun marko hau. Hauteskunde legeak, bestalde, ordezkaritza zuzena (errebokabilitate eta guzti) lortzera saiatzen direnak baztertu egiten ditu. Eta lantegietan kolejio elektoralak seinalatzen ditu, administralgoko langileak eta tailerretakoak bereziz.
AGIÑA
16-19

GaiezEkonomiaSindikalginSindikatuaLAB
PertsonaiazSASIAIN1
EgileezAGIÑA1Ekonomia

Azkenak
2024-11-25 | Leire Ibar
Euskal Herriko I. Hikadromoa antolatu dute Durangoko Azokan

Durangoko Azokako berrikuntzetako bat izango da ZirHika taldeak sortu duen hikalarien bilgunea. Hika hitz egitea eta ongi pasatzea izango da helburua, abenduaren 7an Landako ikastetxean.


2024-11-25 | Euskal Irratiak
Alokairuak mugatzeko legea indarrean jada, Lapurdiko 24 herritan

Alokairuen bidezko espekulazioa oztopatzeko neurria azaroaren 25etik goiti izanen da indarrean Ipar Euskal Herrian. Momentuko, tentsiopean diren Lapurdiko 24 herriei eraginen die: Ahetze, Angelu, Arbona, Arrangoitze, Azkaine, Basusarri, Baiona, Biarritz, Bidarte, Biriatu,... [+]


'Superbotereak' liburua
Eskola-proiektuak izango dira mintzagai asteazkenean, Larraulen

Larraulgo eskolan da hitzordua, azaroaren 27an, 17:30ean. 'Superbotereak' liburuaren egile Koldo Rabadan ez ezik, hitzaurrea idatzi duen Nora Salbotx eta hainbat kide izango dira mahaiaren bueltan: Ainhoa Azpirotz (Hik Hasi-ko koordinatzailea), Irati Manzisidor... [+]


Lan istripu hilgarrien gaineko datuak estaltzea leporatu dio LABek Nafarroako Gobernuari

Azken astean sindikatuak 5 heriotzaren berri izan du eta dagoeneko 26 dira Nafarroan lanean hil egin diren edo beste erkidegotan beharrean zendu diren nafarrak. Alarma gorria pizteko moduko datuak LAB sindikatuaren iritziz.


2024-11-25 | ARGIA
Nazio auzia “erdigunean” ipintzeko eskatu du EH Bilduk, “jauzi” bat egin eta estatusaren eztabaida abiatzeko

Jendetza elkartu da Bilboko Casillatik abiatu den manifestazioan, Nazioa gara aldarrikatzeko. Buruan, EH Bilduko Mahai Politikoko kideak joan dira, eta atzeraxeagotik jarraitu diote ERC, BNG, CUP, Compromis eta Mes Per Mallorca alderdietako kideek. Ikurrinak, Nafarroako ikurrak... [+]


Gobernuarekin kritiko den ‘Haaretz’ egunkaria itotzeko neurriak hartu ditu Israelek, hura desagerraraztea helburu

Egunkariaren editoreak egindako adierazpen batzuen harira hartu du neurria Israelgo Gobernuak. "Netanyahuren erregimena krudela da eta apartheid-a ari da egiten", esan zuen Amos Shocken editoreak Londresen emandako hitzaldi batean, duela hilabete.


2024-11-25 | Jon Torner Zabala
EHUko errektoretzarako bozketaren atarian
Bengoetxeak eskatu du Ferreiraren hautagaitzaren “jardunbide irregularrak” ikertzeko

Asteartean, hilak 26, egingo dira EHUko errektoretzarako hauteskundeak. Kanpaina nahasia izaten ari da, eta, horren erakusgarri, Joxerramon Bengoetxearen taldeak eskatu izana "ustez Eva Ferreiraren hautagaitzako pertsonek edo ingurukoek egindako ekintzak eta kanpainako... [+]


2024-11-25 | Leire Ibar
Fronte Zabala itzuliko da boterera Uruguain, bost urteren ostean

95.000 botogatik gailendu da Fronte Zabala azaroaren 24an eginiko hauteskundeetan. Yamandu Orsi izango da Uruguaiko hurrengo presidentea, Álvaro Delgado eskuineko Alderdi Nazionaleko presidentegaiari aurre hartuta.


2024-11-25 | Bertsozale.eus
Alaia Martin Etxebestek irabazi du Zarauzko finalaurrekoa
Finalerako pase zuzena eskuratu du Martinek, finalaurrekoa irabaztearekin bat. Azken finalaurrekoa datorren igandean jokatuko da, Arrasaten, eta orduan osatuko da finala.

Gure gorputza gudu zelai bat da

Azaroaren 25ean, Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Egunean, Steilas sindikatuko Idazkaritza Feministak kartel bat argitaratu du: Gure gorputza gudu zelai bat da du leloa, eta Hego Euskal Herriko ikastetxe guztiek jaso dute. Gatazka armatuetan emakumeek eta adingabeek... [+]


“Irtenbidea Polizia kopurua handitzea balitz, arazoa jadanik konponduta legoke”

Azken asteetan albiste izan da Gasteizko Errota auzoa, urriaren 8az geroztik delinkuentziaren aurkako eta segurtasunaren aldeko mobilizazioak egiten baitituzte zenbait auzokidek asteartero, bi lonja huts okupatu zituzten gazte migratzaile batzuk jo-puntuan jarrita. Inguruan... [+]


2024-11-25 | ARGIA
Mugimendu feministak gizonei dei egin die konplizitatea eta justifikazioa desagerrarazteko konpromisoa hartzera

Azaroak 25 Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Eguna da. Mugimendu feministak Bilbo, Iruñea, Gasteiz, Donostia eta Baionan mobilizazioak egingo ditu. Mugimenduak argitaratu duen manifestuan, 2024an Euskal Herrian eraildako bost emakumeak gogoratu dituzte. Aurtengo... [+]


Eguneraketa berriak daude