Edorta Kortadi: "Krisia Beharrezkoa Da Artea Sortzeko"


2021eko uztailaren 23an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Edorta Kortadi arte-kritikalariari elkarrizketa

Edorta Kortadi: "Krisia Beharrezkoa Da Artea Sortzeko"
Hogeitamar urte pasata, apaiza eta euskal artearen barnean kritikalari bezala pisurik handienetakoa daukana. "Zeruko Argia", "Anaitasuna", "Garaia", eta beste aldizkarietan argitaratu izan ditu bere lantxoak.
Gaur egun "Deia" egunkariko arte-kritikalaria dugu.
Euskal Kulturan ere muturra sartu du, eta UZEIko "Arte hiztegia"n zuzendari bezala figuratzen du.
Irakaskuntza mailan, aktibitate handiko gizona dugu unibertsitate-eskolak emanez arteari buruz. Joan den urtean "Eusko Ikaskuntza"ko idazkari orokorra izendatua izan zen.
Magnetofoia martxan jarri ahala bere bizitzari buruz apur bat mintzatu gara, ondoren bere aktibitateak, artea eta kritika ikutu ditugula. Ez da oso erraz horietaz hitzegiten duenik arkitzea, eta horregatik besterik gabe pena mereziko du bere esanak entzuteak.
"Txisteak Egiten Hasi Nintzen"
ARGIA.- Edorta Kortadiren izena kulturaren barnean beti arte plastikoen munduari lotuta ageri zaigu, eta batik bat kritikalari bezala. Halere, hasera batetan nola hasi zinen artearen arloarekin kontaktua hartzen, kreatzaile bezala ala kritikalari bezala?
EDORTA KORTADI.- Garbi garbi gogoratzen dudan lehenbiziko gauza izan zen 1968an "Zeruko Argia"n hasi nintzela. "Zenbat gera" izeneko orrialde batetan nire lantxoak argitaratzen hasi nintzen. Bai, txisteak egiten hasi nintzela esan daiteke, umore grafikoari ekin nion lehen-lehenik.
ARGIA.- Zenbat urte zenituen orduan?
E.K.- Orduan... apaiztegian nengoen, eta beraz hemezortzi bat urte. Askoz lehenagotik banuen zaletasuna pinturak eta marrazkiak egiteko eta gaur egun oraindik ere bai.
ARGIA.- Orduan, kritikarena beranduagoko gauza izan zen...
E.K.- Ez, ez, urte hartan bertan proposatu zidaten hainbeste erakusketa ikusten nituenez ea zergatik ez nituen egiten komentario txiki batzu, eta halaxe egin nuen lehenengoa Alejandro Tapiari buruz. Gero "Anaitasuna"n ere, eta piskanaka eta konturatu gabe roilo horietan sartu nintzen.
"Kritikalariaren Kontzeptoa Krisian Dago''
ARGIA.- Eta nolaz deliberatu zinen geroago kritikara dedikatzera, eta kreazioa apur bat baztertzera?
E.K.- Apaiztu eta gero Bartzelonara abiatu nintzen arte plastikoak ikastera. Orduan ez neukan batere garbi ea artearen teoriara edota praxisera dedikatu behar nuen. Dena den, hantxe ikusi nuen gure Herrian izan direla oso artista onak, eta historia hori –nolabait esateko– erabat teorizatu gabe zegoela. Orduan eta horrek bultzatuta erabaki nuen gehiago, kritikara eta teoriara dedikatzea bestera baino.
ARGIA.- Nonbait esana dago kritikalari guztiak artista frustratuak direla. Zeure burua ere hala ikusten al duzu?
E.K.- Beno, lehenengo gauza, nik ez dut garbi ikusten kritikalariaren funtzioa zein den, zer egin behar duen. Kritikalariaren kontzeptoa krisian dago, eta hori iadanik arazo bat da. Gero, zure galderari zuzenago erantzunez, esango nizuke badaudela kritikalari batzu egiatan oso artista eskasak direnak, baina bestaldetik badaude ere aldi berean kritikalariak eta artista onak diren pertsonak. Nire burua zeinean kokatzen dudan, hori besteek esan behar lukete, ezta?
ARGIA.- Baina azken finean kritikara dedikatu zinen marrazkilari bezala etorkizunik ez zenuelako, ala beste arrazoinen batengatik?
E.K.- Izan ere, hor beste problema bat dago. Egunak hogeitalau ordu ditu, eta gauza batetara ongi dedikatu nahi baduzu, eta ongi egin, horretara eman behar ordu guztiak. Horretaz aparte, kritikak egiten hasi nintzenean nire kritiken hartzaileak denak adiskideak ziren, ezagunak, eta horrek ere eragin zidan kritika besterik ez kaleratzera. Guzti horrek bultzatu ninduen erabaki horretara.
"Ikerlaria Ez Da Prestidigitadore Bat"
ARGIA.- Zure ustez, noraino zilegi zaio kritikalari bati artelan bat epaitzea, hau da, obra bat baliortatzea ikuspegi pertsonal baten bidez? Ez al da injusto samarra?
E.K.- Bai, Grecoren garaitik hona beti eman zaio kritikalariari obrak aztertzeko eta arakatzeko aukera, horren bidez geroago obra bat ona ala txarra den esateko. Eta nik badakit hori oso manikeoa dela, eta egileak sutan jartzen direla ("nor dela uste du horrek nire kuadroak txarrak direla esateko?"), baina nik esango nuke baietz, zilegi dela obra bat eritzi baten bidez balioztatzea.
ARGIA.- Baina subjetibismoa betiere tartean dago, ezta?
E.K.- Jakina, giza-zientzia guztietan subjetibismoa dago tartetik. Matematiketan 2+2=4, baina gure artean –eta giza-zientzien arloan– 3+4=7 ez da egia, 3+4=1 baizik. Orduan, subjetibismoa badela garbi dago. Baina nik uste dut, aitzitik, badaudela ere erregela objetibo batzu, hau da, nahiko objetiboki neurtu daitezkeen eredu batzu: kolorea, joskera, formak, sinboloak. Alde horretatik, "artearen estudiosoa" terminoa "kritikalaria"rena baino zehatzagoa itzateke. Baina hor badago, esate baterako, artearen historia objetibo bat, belaunaldi desberdinek batera balioztatu duten historia bat, eta nik esan dezaket adibidez obra berri batek zer aportatzen duen historia horrekin alderatuta. Jendeak uste du askotan ikerlaria prestidijitadore bat dela, sonbrerotik gauzak ateratzen eta asmatzen, eta hori ez da egia.
"Kritikalariaren Figura Mitifikatu Egin Da"
ARGIA.- Orduan, "sobre gustos no hay nada escrito" esaldia ez al da egia?
E.K.- Hori gezurra da. Oteizak esaten duenean arteaz ez dagoela ezer idatzia, hori ez da egia, liburutegiak eta liburutegiak daude arteaz idatziak. Beste problema da jendeak irakurtzen duen ala ez, baina hori beste kontua da. Jendeak uste du ikerlari batek arteaz nahi duena esan dezakeela, eta hori faltsua da. Kritikalari batek tradizio idatzi oso bat izan behar du kontutan berea emateko. Orduan, gustoetaz ere pilo bat idatzi da, eta ondorioz zuk botatakoa gezurra da. Beste korapiloa izango litzateke Caro Barojak dioen bezala zientziak ez duela betirako irauten, ezta eritziek ere. Zientziak gaurko balio digu, eta biharko ez badigu balio, aldatu egingo dugu. Baina hori beste asuntoa da.
ARGIA.- Baina baten edo bestearen eritziak ez dira berdin kontsideratzen...
E.K.- Hor gertatzen da azken bi mende hauetan kritikalariaren figura mitifikatu egin dela. Ondorioz, kritikalari ona jainkoa bilakatzen da, eta kritikalari horrek kontrako zerbait esan badik zeharo mintzen naiz, eta aldekoak botatzen badizkik konsakratua nago. Baina hori dena mitifikazio baten ondorioa da.
«Umore Beltzaren Aintzindariak Euskaldunak Izan - Ziren»
ARGIA.- Zure kreaziozko obra pertsonalera bueltatuz, zeintzu dira gehien eragin dizueten egileak edota joerak?
E.K.- Bada nire marrazki eta kuadroetan jendeak esaten dit surrealismoaren eragin handia jaso dudala, eta egia izan daiteke. Bartzelonara joan nintzenean guztiz txundituta geratu nintzen Miró edota Max Ernst batekin adibidez. Eta honek beti izan dudan kezka bat ekartzen dit gogora, hau da, zergatik Euskal Herrian-ez den jo surrealismo baten bidetik, beti naturalismo edo errealismo batetara jo izan da azken urteak arte. Eta nire ustez surrealismo eta errealismo magikoan badaude beste maila batzu arakatzeko moduan.
ARGIA.- Hasera batetako txisteetan, halere, ezin surrealista izan...
E. K.- Ez, hasera hartan umore beltzak asko ukitu ninduen. Eta ez dugu ahantzi behar umore beltzaren aintzindariak euskaldunak izan zirela: Chumy Chumez, eta "La Codorniz"en inguruko umorista gehienak. Nire kasuan erlijioari buruzko umore beltz eta kritikoa egiten saiatu nintzen bolada batetan, eta Jose de Artetxeren haserrealdiak ekarri zizkidan horrek.
"Artista Ona Izateko Krisian Egon Behar"
ARGIA.- Etor gaitezen hemengo arteari begiratu txikia botatzera. Nola ikusten duzu Euskal Herriko gaurko artea. Krisian daguela esan al daiteke?
E.K.- Nik uste dut benetako artista ona izateko, beti egon behar dela krisian. Inoiz krisian egoten ez dena, nire ustez oso tontoa da ala hilda dago. Autore bat ziurtasun osoaz ez jokatzen hasten denean, hortxe hasten da artea posible izaten. Arriskuan eta krisian sortzen dira experientzia berriak. Hortik aterako diren guztiak ez dira goimailakoak izango, baina ni sinistuta nago krisirik gabe ez dagoela artea sortzerik
ARGIA.- Eta arte plastikoetara mugatuz, ba al dago benetako krisirik? Ba al daude pintoreak eta eskultoreak ?
E.K.- Nik esango nuke gaurko belaunaldian, edo 80. hamarkada honetan badagoela krisi nahiko sakon bat. Beno, krisia beti egon da, gerraondoan informalismoarekin, gero existentzialismoarekin, eta 60. urteetara iritsita nolabaiteko berpizkundea gertatu zen, euskal artean belaunaldi berri bat sortu zen -ETAren sorrera, desakralizazioa, musika modernoa-, abstrakzio munduarekin oso lotuta. Belaunaldi hori pasata, joera egon da berriro gauzak kontatzera itzultzeko, gai-aren edo anekdotaren pintura, eta mugimendu bezala oso indartsua izan da (Goenaga, Ameztoy, etabar). Eta azken urteotan hasi da berriro aldaketa bat, buina hutsune handi bat nabari da, ikaragarria esango nuke, ikusten delako gaurko artistek badutela hizkuntza bat, nienderatzen dutela artearen medioa eta gauzak adierazteko trena aski badute, baina badirudi ez dakitela zer esan edo komunikatu. Behintzat, badirudi ez dutela gauza handirik esateko.
"Hogei Urtetako Gazteak Ezin Obra Mamitsurik Egin"
ARGIA.- Gaur eguneko arteaz hitzegiterakoan beti aipatzen dira Goenaga, Ameztoy, Zumeta, etabar guzti hori. Dena dela, horiek duela urte batzutakoak ditugu. Azken-azken urte hauetan, sortu al da kalitatezko artista berririk?
E.K.- Baietz esango nuke. Iaz C.A.T.ek enkargatu zidan erakusketa bat montatzea Gipuzkoan azken hamar urtetan kaleratutako artistekin, eta berrogeitik hogei pintore gazte aukeratu nituen. Eta jende interesantea zegoen haien artean. Esate baterako, Iñigo Ormazabal, Iñigo Altolagirre, Arrastalu, Aiesta, Donezar, eta beste izen batzu ere badago. Problema da hogei edo hogeitamar urte ditnen jendeak gauza mamitsuak egitea ea posible den ala ez. Nik uste dut ezetz, itxoin egin behar dela horien emaitzak ikusi arte.
ARGIA.- Nolakoak ikusten dituzu artista berri batek Euskal Herrian kaleratzeko dituen perspektibak?
E.K.- Nahiko gogorrak, bai, perspektibak nahiko gogorrak ditu artista berriak gure Herrian. Azken finean, artista semiotikaren langile bat da, eta langile guztiek bezala oso irtenbide kaskarrak ditu, lan gutxi dagoelako. Horretaz gainera artea ez da subprodukto bat baina bai da produkto superrestrukturala, ez da infraestrukturala. Orduan artea produkto komertzial bezala asko beheratu da. Murriztu egin dira distribuziozko kanalak, martxanteak, erakusketak, galeriak, etabar. Galerien helburua gaur egun da mantentzea eta diru mordoska bat ateratzea. Hori guztia horrela izanik, artista gaztea –beti gaizki ibili bada ereorain inoiz baino larriago dabil, kondizio oso gogorretan.
«Lehiaketek Ez Dute Mundua Konpontzen»
ARGIA.- Halere, garai batetan hemengo artistek dexente saltzen zuten, txanponik ateratzea posible zen...
E.K.- Bai, eta nik esango nuke gaizki ohitu zirela euskal artistak duela hogei bat urte edo. Boom bat izan zen, eta nire eritziz txarra izan zen guztiontzat: saltzaileak ohitu egin ziren erakusketa baten diruarekin baserri bat erostera edota Indiara bidaia bat egitera. Orduan, martxa horretan ezin zen aurreratu. Azken urteotan krisi handia etorri da, eta oso onak diren artistek ere ez dute saltzen, ez da beraz artista berrien problema, guztiena baizik.
ARGIA.- Artearen promozioaz hitzegiterakoan, beti oso gai eztabaidagarria atera ohi da auzira: lehiaketak. Baliagarriak al dira?
E. K.- Beno, lehiaketek ez dute mundua konponduko inoiz. Hori garbi dago. Sari batek emango dizu diru aldetik bultzada bat eta lanegin ahal izateko plataforma bat akaso. Baina laguntzak besterik ez dira, eta horretan gelditzen direnak bere horretan hiltzen dira.
«Artista Gazteak Indibidualak Bihurtzen Ari Dira»
ARGIA.- Eta orain gauden zulo honetatik ateratzeko, zein irtenbide egon litekeen zure eritzirako?
E. K.- Ni ez naiz asmatzaile edo pitoniso bat, baina zerbait antzematekotan, esango nuke jendeak lana egiten duenean gauza asko erre egin behar direla eta paperrontzira bota. Baina zer edo zer ona beti geldituko da. Ni artisten estudioetara sarritan joan ohi naiz, eta garbi ikusten da jendeak lanegiten duela, potroekin, estomaguarekin eta buruarekin. Eta hortik gauza onak atera egingo dira, hori dudarik gabe. Gerraurreko giroarekin alderatuz, esate baterako, oraingo artistek badute informazio zabalago bat, baita konpetentzia gogorrago bat ere, eta hortik zerbaitek atera beharko du.
ARGIA.- Ondorioz ere, artisten arteko borrokak handiagoak izango dira...
E.K.- Jakina, zankadilak jartzen dizkiote elkarri hainbeste konpetentziaren erdian leku bat arkitzeko, baina hori onuragarria iruditzen zait, probetxugarria. Hemen gertatzen dena -eta hau arriskutsuagoa izan daiteke- da artista gazteak oso indibidualistak bihurtzen ari direla. Bakoitzak berea, eta besteak hor konpon. Alde horretatik, gerraondoan izan ziren taldeen modukoetara jo behar genuke. Dena dela, gauza onak sortzen ari direla uste dut, eta alde horretatik optimista naiz.
Jexux IJURKO
15-17

GaiezKulturaArteaBeste arte
PertsonaiazKORTADI1
EgileezIJURKO1Kultura

Azkenak
2024-11-25 | Leire Ibar
Euskal Herriko I. Hikadromoa antolatu dute Durangoko Azokan

Durangoko Azokako berrikuntzetako bat izango da ZirHika taldeak sortu duen hikalarien bilgunea. Hika hitz egitea eta ongi pasatzea izango da helburua, abenduaren 7an Landako ikastetxean.


2024-11-25 | Euskal Irratiak
Alokairuak mugatzeko legea indarrean jada, Lapurdiko 24 herritan

Alokairuen bidezko espekulazioa oztopatzeko neurria azaroaren 25etik goiti izanen da indarrean Ipar Euskal Herrian. Momentuko, tentsiopean diren Lapurdiko 24 herriei eraginen die: Ahetze, Angelu, Arbona, Arrangoitze, Azkaine, Basusarri, Baiona, Biarritz, Bidarte, Biriatu,... [+]


'Superbotereak' liburua
Eskola-proiektuak izango dira mintzagai asteazkenean, Larraulen

Larraulgo eskolan da hitzordua, azaroaren 27an, 17:30ean. 'Superbotereak' liburuaren egile Koldo Rabadan ez ezik, hitzaurrea idatzi duen Nora Salbotx eta hainbat kide izango dira mahaiaren bueltan: Ainhoa Azpirotz (Hik Hasi-ko koordinatzailea), Irati Manzisidor... [+]


Lan istripu hilgarrien gaineko datuak estaltzea leporatu dio LABek Nafarroako Gobernuari

Azken astean sindikatuak 5 heriotzaren berri izan du eta dagoeneko 26 dira Nafarroan lanean hil egin diren edo beste erkidegotan beharrean zendu diren nafarrak. Alarma gorria pizteko moduko datuak LAB sindikatuaren iritziz.


2024-11-25 | ARGIA
Nazio auzia “erdigunean” ipintzeko eskatu du EH Bilduk, “jauzi” bat egin eta estatusaren eztabaida abiatzeko

Jendetza elkartu da Bilboko Casillatik abiatu den manifestazioan, Nazioa gara aldarrikatzeko. Buruan, EH Bilduko Mahai Politikoko kideak joan dira, eta atzeraxeagotik jarraitu diote ERC, BNG, CUP, Compromis eta Mes Per Mallorca alderdietako kideek. Ikurrinak, Nafarroako ikurrak... [+]


Gobernuarekin kritiko den ‘Haaretz’ egunkaria itotzeko neurriak hartu ditu Israelek, hura desagerraraztea helburu

Egunkariaren editoreak egindako adierazpen batzuen harira hartu du neurria Israelgo Gobernuak. "Netanyahuren erregimena krudela da eta apartheid-a ari da egiten", esan zuen Amos Shocken editoreak Londresen emandako hitzaldi batean, duela hilabete.


2024-11-25 | Jon Torner Zabala
EHUko errektoretzarako bozketaren atarian
Bengoetxeak eskatu du Ferreiraren hautagaitzaren “jardunbide irregularrak” ikertzeko

Asteartean, hilak 26, egingo dira EHUko errektoretzarako hauteskundeak. Kanpaina nahasia izaten ari da, eta, horren erakusgarri, Joxerramon Bengoetxearen taldeak eskatu izana "ustez Eva Ferreiraren hautagaitzako pertsonek edo ingurukoek egindako ekintzak eta kanpainako... [+]


2024-11-25 | Leire Ibar
Fronte Zabala itzuliko da boterera Uruguain, bost urteren ostean

95.000 botogatik gailendu da Fronte Zabala azaroaren 24an eginiko hauteskundeetan. Yamandu Orsi izango da Uruguaiko hurrengo presidentea, Álvaro Delgado eskuineko Alderdi Nazionaleko presidentegaiari aurre hartuta.


2024-11-25 | Bertsozale.eus
Alaia Martin Etxebestek irabazi du Zarauzko finalaurrekoa
Finalerako pase zuzena eskuratu du Martinek, finalaurrekoa irabaztearekin bat. Azken finalaurrekoa datorren igandean jokatuko da, Arrasaten, eta orduan osatuko da finala.

Gure gorputza gudu zelai bat da

Azaroaren 25ean, Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Egunean, Steilas sindikatuko Idazkaritza Feministak kartel bat argitaratu du: Gure gorputza gudu zelai bat da du leloa, eta Hego Euskal Herriko ikastetxe guztiek jaso dute. Gatazka armatuetan emakumeek eta adingabeek... [+]


“Irtenbidea Polizia kopurua handitzea balitz, arazoa jadanik konponduta legoke”

Azken asteetan albiste izan da Gasteizko Errota auzoa, urriaren 8az geroztik delinkuentziaren aurkako eta segurtasunaren aldeko mobilizazioak egiten baitituzte zenbait auzokidek asteartero, bi lonja huts okupatu zituzten gazte migratzaile batzuk jo-puntuan jarrita. Inguruan... [+]


2024-11-25 | ARGIA
Mugimendu feministak gizonei dei egin die konplizitatea eta justifikazioa desagerrarazteko konpromisoa hartzera

Azaroak 25 Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Eguna da. Mugimendu feministak Bilbo, Iruñea, Gasteiz, Donostia eta Baionan mobilizazioak egingo ditu. Mugimenduak argitaratu duen manifestuan, 2024an Euskal Herrian eraildako bost emakumeak gogoratu dituzte. Aurtengo... [+]


Eguneraketa berriak daude