«LKI, EMK Eta LAIA BAT EGIN NAHI DITUGU»


2021eko uztailaren 19an
J. L. Iriarte "Bikila"ri elkarrizketa

"Bikila-Rekin, Botoa HBri Emango Omen Dioten Eta...
«LKI, EMK Eta LAIA BAT EGIN NAHI DITUGU»
Liga Komunista Iraultzailekoek beren kongresua bukatu berria dute, eta nondik nora dabiltzan eta noruntz jotzeko asmoa duten jakin nahi genuen. Hauteskundeak, batzuek diotenez behinik behin, gainean ditugula gainera eta... J. L. Iriarte "Bikila" harrapatu dugu. Hor dituzu, erositako prezioan, hark guri esandakoak.
ARGIA.- Ligaren kongresua bukatu berria duzue eta bidezkoena hartaz hitz eginez hastea dirudi.
BIKILA.Kongresu batean prolematika politiko osoa aztertu ohi da. Baina erresumen gisako bat egiten saiatuko naiz. Lehenengoz, kapitalismoaren hirugarren aldi honetan nazio arazoak ze garrantzi duen iraultza sozialistari buruzko bidean, eta Estatuak agertzen dituen ezaugarriak Euskal Herrian ikusten diren irtenbideak, erreformaren errejimena kontutan harturik. Bigarrenik, langile mugimendua bai politika aldetik eta baita sindikatuenetik hartuta.
Beste aldetik, Euskal Herriko prolematikan sakondu nahi izan da, dauden bi blokeak aztertuz, Estatutoaren aldekoak eta hausturaren alde gabiltzanok eta posible diren aliantzak. Iraultzaile alderdiak sakabanaturik gaudela ikusten da, gainera, nolabait langile mugimendutik gatozenak., Garrantzitsua izan da, ekintzen aurreko batasun baterako bideak bilatu direlako, eta alderdi iraultzaile berri bat sortzeko asmoa eta epeak formulatu direlako.
ARGIA.- Kongresuak eman duen fruitua gustora egoteko modukoa al da?
BIKILA.- Nik nahiko ongi ikusi dut. Jakina, arazo guztiak ez dira azkeneraino eraman: nazio arazoaren teorizapena amaitu gabe dago, puntu asko ez dira erabat argi geratu. Baina alderdi berri horren proposamena, ,beste posibilitateen azterketa,... interes haundikoak izan dira.
ARGIA.- Haustura edo ruptura aipatu diguzu. Esatea errexago da...
BIKILA.- Adierazpen zabaleko hitzak dira, bai. Hala ere, gu garbi gabiltza erreforma honen kontra, Estatuto honen markotik kanpo, autodeterminazioaren alde, demokrazia lortzeko. Horretarako, EMK, LAIA eta HBrekin ditugun harremanak sendotu beharko lirateke. Baina aliantzak besterik dira, aliantzak egiterakoan, agian ez litzateke horiekin bakarrik konta beharko.
ARGIA.- Hori gehixeago argitu beharko zeniguke, aliantzen gora behera hori.
BIKILA.- Esan dizut bi kanpoak konfiguraturik daudela, eta gu hausturarenean gaudela. Eremu horretan egin beharko ditugu lehentasunezko aliantzak, EMK, LAIA eta HBrekin, ezberdintasunak ahaztu gabe.
Baina, eta horretan ez gaude HBrekin ados, zenbait kontradizio gertatzen denean, aliantzak zabaldu behar genituzke. LOAPAren kasuan adibidez. Ez bait da Estatutoa mugatzea, soilik. Euskal Herriaren aurkako era soaldi zabalago bat da. Horregatik litzateke interesgarri LOAPAren aurkako mugimenduan iraultzaileok ere egotea, gure jarrerak azalduz, eta gure kontsigna aurrean dugula: autodeterminazioa.
ARGIA.- Euskadiko Ezkerra zuen aurreko blokean dago. Nola ikusten duzue?
BIKILA.- Egia da hainbat gauzatan PNVren ondoan jarrera diferenteak hartzen dituela, Lemoizen kasuan-eta. Baina une honetan bere politika osoa Parlamentura mugatua dauka, eta ez du gurekin jokatu nahi.Lemoizen kasuan adibidez. Guk ere erreferenduma nahi dugu. Baina haien taktika ez doa masa mugimenduetatik barrena. Dena beren aldetik egiten dute, Armintzan egin zutena bezala eta abar,. Dena dela interesgarria da EEri ere zenbait gauza konkretutan bultzada bat ematea.
ARGIA.- EE barruan bere burua berezi gorde nahi duen "Ezker Berri" tendentziaz ere asko hitz egiten da, Larrazabalek ere aipatu zigun...
BIKILA.- Abangoardia iraultzailea batu beharra daukagu, lehen ere esan dizut. Eta horretarako, bi mugimendu baterakoi eman behar dira. Bata nazio burrukatik datozenen artean, HB, aipatu duzun Ezker Berria eta abar. Eta bestetik langile mugimendutik gatozenok. Era berean elkarren artean ere. Alde horretatik, harreman garrantzizkoak ditugu Ezker Berrikoekin eta bultzada bat eman behar zaie beren jarrerak argitu ditzaten. Zenbait arazotan eraman duten jokabidea positiboa bait da: Nafarroako pakearen aldeko frontearen aurrean, Bilboko manifestaldi antiterroristaren kasuan...
ARGIA.- Beste zenbait alderdirekin fusionatzeaz ere hitzegin duzue.
BIKILA.- Lehen epe batean, EMK, LAIA eta beste komunistekin fusio bat egitea planteatzen dugu. HBrekin ez da posible estrategia baterakoi batera iristea. Dena dela, elkarrizketa sakon bat sortu beharra dago, argi hitz egin dezagun politikaz, alderdiez,... Guk horretarako borondate garbia daukagu.
ARGIA.- Autodeterminazioaz hitz egiten duzue. Gauzak nola dauden ikusirik askotxo esatea ez ote litzateke?
BIKILA.- Erreforma hau suntsitu gabe autodeterminazioa posible ez dela bistakoa da. Bide gradualistek hor irtenbiderik ez dute. EEren jokabidea alor honetan nabarmena da:autodeterminaziora epeka joan gaitezkeela, erreformaren bidez. Gu ez gaude horretan: masa mugimendu haundi bat eta aldaketa politiko gogorrak gertatu beharko dute. Egoera iraultzaile batean bakarrik izango .baita posible autodeterminazioa.
Gai honetan argi mintzatu gara: Herri bat Estatu batek bere barruan indarrez baldin badauka, libre izateko subiranotasuna lortu behar du. Hori autodeterminazioaren bidez ematen da.
ARGIA.- Egoera batean gertatuko liratekeen gauzetaz ari gara. Esaiguzu orduan LKIk zer proposatuko lukeen autodeterminazioa emango balitz. Aukera bat egin beharko bait litzateke, independentzia, federalismoa...
BIKILA.- Erantzuna ez da bakarra, eta une hartan biziko genukeen arauera emango genuke. Esplikatuko dizut. Sozialismoa eta subiranotasuna posible liratekeen Errepublika baten kasuan, gu orduan federalismoaren alde aterako ginateke. Orain, egoera kaxkar batean, esan dizkizudan baldintza horiek beteko ez balira, independentzia bide bat hartu beharko genuke. Baina arazoa oinarrian ez da independentzia ala federakuntza. Arazoa Herriak erabakitzeko subiranotasuna bere eskuetan edukitzea da, autodeterminazioa. Oraintsu irakurria dut Jugoslabiako konstituzioa, eta horko estatu guztiek daukate elkarrekin egoteko nahiz separatzeko eskubidea. Guk nahiago genuke holako Errepublika bat.
ARGIA.- Eta non geldituko litzaiguke Ipar Euskal Herria?
BIKILA.- Hori ez da independentziaren prolematikan sartzen, batasunarenean baizik. Euskal Herria batu dadin bi aldaketa iraultzaile bait dira beharrezko, bi estatuetan lortu beharko litzateke haustura.
ARGIA.- Nolako harremanak dituzue Estatu Espainoleko Liga Comunista Revolucionaria delakoarekin?
BIKILA.- Ez dugu ezer kamuflatzen: alderdi bat gara. Eta IV Internazionalean gaude, hori ere beste maila batean alderdi bat delarik. LKIk bere nortasuna gordetzen du eta Euskadi mailako nazio politika geurok erabakitzen dugu. Hori ez dago LCRren estrategia batuarekin kontraesanean, Estatua suntsitzeko estrategiarekin.
ARGIA.- Zer moduz konpontzen zarete Ipar Euskal Herriko LCRkoekin?
BIKILA.- Harremanak baditugu, haiek gure Komitera etortzen dira batzuetan eta gu ere joan ohi gara.SEASKAren aldeko, errefuxiatuen aldeko burruketan eta abar elkarrekin ibili gara. Dena dela, ez ditugu guk nahi bezain harreman sendoak.
ARGIA.- Herri Batasunari buruz hitz egin beharko dugu honez gero.
BIKILA.- Hori izan da gure kongresuko punturik garrantzitsuenetariko bat. Masa mugimendu erradikalena HBren barruan edo inguruan mugitzen dela ikusi dugu. Milaka pertsona manifestaldietan, burrukan... eta langile mugimendu erradikal eta positibo bat. Diferentzia politikoak baditugu, iraultzaileen sailean normalak direnak, baina bere joerak eta erresistentzi mezuak positiboak dira. Orain HBri kolpe bat eman nahi zaio errepresioaren bidez, eta Euskal Herria erresentituko litzateke. Horregatik behar dugu eguneroko burrukarako aliantza, errepresioaren aurka.
ARGIA.- Hauteskundeak ere laster omen datoz...
BIKILA.- Hauteskundeetarako ez daukagu oraindik jokabide finkorik. Eztabaidatan sartuak gaude LKI barnean. Boto utilaren arazoa planteiatzen bait da elezio hauetan. Dena dela botoa LKIrentzat ez dugula eskatuko aurreratu diezaizuket. Seguruena, botoa HBri emango diogu.
ARGIA.- LKI eta HB, ETAren VI. Biltzarrean egin zen aukera hartako bi bideen urruneko ondorioa zarete, bakoitza beretik. Orain HBri botoa ematea ez al da haiei arrazoi ematea?
BIKILA.- Begira, gauzak diren bezala gertatu dira. Dena dela botoaren kasuan zuk diozun hori ez da erabat egia. Adibide bat jarriko dizut. Salamancan jendeari PSOEri botoa eman dezaiola eska diezaiokegu, baina esplikatu beharko genuke: "mal menor" bezala dela, langileok haiek gobernuan egonik ere burrukan jarraitu beharko dugula, badakigula nondik joko duten. HBren botoa ez genuke hola, "Voto de desconfianza" bezala, esplikatuko. Badakigu zentralismoaren kontrako fronte guzti hori sintetizatzen duela HBk.
Gure historiaren autokritika bat egiteko beti gaude prest. Baina honekin ez diogu HBri gauza guztietan arrazoi ematen. Izan ere, nazio arazoak duen pisua oso prolematikoa da. Lehen beste bat zeukan. Hemendik bi urtetara langile mugimenduak beste itxura bat hartzen badu? Ez jakin.
HB barruan potentzial iraultzaile oso ona ikusten dugu, eta harreman zintzoak nahi ditugu. Eta estratejiak ere diskutitu.
ARGIA.- Batzuek terrorismo eta besteek burruka harmatu deitzen dioten hori ere aztertuko zenuten zuen kongresuan.
BIKILA.- ETAk Euskal Herriko politikan duen eragina aztertu dugu, nolabait HBren gidari dela ikusirik. Horregatik erreferentzi gisa aztertu dugu gehiago. ETA askatasunerako mugimendu politiko bat kontsideratzen dugu, zapalkuntzatik sortua eta iraultzailea. Jende asko konzientziatu du, alde horretatik positiboa da,. Biolentzia bestalde sistemaren kontraesanetatik sortzen da eta zilegizkoa da. Lejitimitatea ez da dudan jartzen.
ETArekiko gure diferentzia bideetan dago, ea utilak ote diren langileen autoeraketa bultzatzeko. Diferentzia estrategietan dago. Ez gara pakezale, estatuaren suntsiketa biolentziazkoa izango bait da. Baina praktikan beste bideetatik jo beharko litzateke, eta askotan ez gaude haiekin ados.
ARGIA.- Gehixeago zehaztuko al zenuke?
BIKILA.- Pedagogia zaindu beharra dago. Eta guk orain ETAren ekintzak ez ditugu prentsaren bidez kritikatzen, bakarrik ZUTIKen bidez-eta. Baina segun ze ekintzatan, zer suposatzen duten begiratu behar da. Otsailaren 23 inguruko ekintza gorakada, adibidez, kaltegarria izan zen, antigolpismoa sortzeko ez zen onuragarri izan, bildurra sortu zuen. Orain, Lemoizen aurkakoak-eta? Bakoitza bere momentuan neurtu behar da.
ARGIA.- LAIAkoek biolentzia insurrekzionalaz hitz egin ziguten. Zuek ere hortik jotzen al duzue?
BIKILA.- Guk ez dugu espontaneismoan sinisten, ez baita biolentzia artifizialki sortu behar. ETAren linea alde horretatik gauza espektakularrak egitea da. Baina positiboa langileak autoeratzea da.
Greba gogor batean langileriaren barruan sortzen dira medioak. Errenderian, mugimendua aurreraka zihoanean, jendeak ondo ikusten zuen "gora eta militarra" esatea. Nik asanbladatan ez nuen kritikatzen. Baina polizia herrian sartu ez zedin zer egin-eta planteatzen genuen.
Bidea, dena dela, luzerako da, eta jendeak hori ulertzeko posibilitate gutxi du. Iraultzaileak pazientzia behar du.
AGIÑA
4-6

GaiezPolitikaEuskal HerrTaldeakAlderdiakLKI
PertsonaiazIRIARTE1
EgileezAGIÑA1Politika

Azkenak
'Itoiz, udako sesioak' filma
“Itoizek eragindako emozioen bideari eutsi diogu, Juan Carlosek egin duen benetako prozesua jaso dugu”

Itoiz, udako sesioak filma estreinatu dute zinema aretoetan. Juan Carlos Perez taldekidearen hitz eta doinuak biltzen ditu Larraitz Zuazo, Zuri Goikoetxea eta Ainhoa Andrakaren filmak. Haiekin mintzatu gara Metropoli Foralean.

 


Nafarroako AHTko lanetan esklabotza egoerak daudela salatu du AHT Gelditu elkarteak

Nafarroan eraikitzen ari den tren lasterraren langileak esklabotza egoeran ari direla salatu du AHT Gelditu elkarteak Iruñean emandako prentsaurrekoan.


Trumpen eta fiskal demokraten arteko borrokak migratzaileen deportazioa oztopa dezake

AEBko John C. Coughenoiur epaileak onartu du Washington, Arizona, Illinois eta Oregon estatuek elkarrekin aurkeztutako helegitea, eta horren arabera atzera bota du Donal Trumpek AEBn jaiotako migratzaile ez legezkoen seme-alabak kanporatzeko dekretua.


2025-01-24 | Julene Flamarique
Genero indarkeriaren biktima den emakume baten eta haren bost alaba-semeen etxegabetzea salatu dute Burlatan

Etxebizitza Sindikatu Sozialistak azaldu duenez, gizarte-zerbitzuek ez dute bestelako aukerarik eskaini, kaltetuak eskaera bat baino gehiago egin badu ere. “Legearen, erasotzailearen eta erakundeen aurrean” emakume horrek pairatzen duen erabateko babesgabetasuna... [+]


“Nazionalismo feminista da aukera bakarra”

Màtria o barbàrie (Angle Editorial) liburua aurkeztera etorri da Júlia Ojeda irakasle eta literatur kritikaria, Donostiako Emakumeen Etxera. Liburuan parte hartu duten 30 emakume katalanek matria eraikitzea proposatzen dute feminismo nazionalista ardatz... [+]


June Egino (GKS)
"Gerren ondorioz ezarritako austeritate politikek gogor kolpatzen dituzte langileak”

‘Gerraren eta faxismoaren aurka’ lelopean manifestazioa antolatu du Gazte Koordinadora Sozialistak larunbatean Iruñean eta Bilbon.


2025-01-24 | Sustatu
TeknoTrump albisteak: Oligarkekin bat, Stargate AA ekimena, eta TikTok luzapena

Donald Trumpen agintaldia hasi da politika atzerakoiak ezartzen woke edo DEI izan daitekeen guztiaren kontra, eta baita neurri teknologikoak iragarriz. Lehen unetik, karguaren zina egin zuenetik, teknologiako erraldoien buruak lehen lerroan egotea deigarria izan zen: bereziki... [+]


2025-01-24 | Gedar
Europako gastu militarra, eztabaidaren erdigunean Davosen

 Mark Rutte NATOko idazkari nagusiak arrazoia eman dio Trumpi eta esan du "Europak inbertsio militarra handitu" behar duela.


Gehiegizko hizkuntz eskakizunak ditu Donostiako HAPOa idazteko kontratazio espedienteak, arkitektoen elkargoaren ustez

Arkitektoen elkargoaren helegitea dela eta, Donostiako Udalak atzera bota du kontratazio espedientea.


Lapurtarren Biltzarra ez dute ospatuko aurten

Antolatzaileek Biltzar Nagusian harturiko erabakia da: aurten ez dute Lapurtarren Biltzarrik antolatuko Uztaritzen. Motibazio eskasa da erabakiaren oinarrian dagoen arrazoia.


2025-01-24 | Euskal Irratiak
ELB sindikatuaren zerrendaburu Julen Perez
“Laborarientzako proiektu azkar bat dugu, Euskal Herriari itzulia dena”

Datorren astean Departamenduko Laborantza Ganbarako hauteskundeak ospatuko dira Ipar Euskal Herrian. Frantzia mailako FDSEA eta CR sindikatuez gain, ELB Euskal Herriko Laborarien Batasuna aurkezten da, "euskal laborarien defentsa" bermatzeko.


Ordoñezen hilketa, “Oldartzen” eta “Alternatiba demokratikoa”-ren testuinguruan

Ostegun honetan 30 urte bete dira ETAk Gregorio Ordoñez PPko Donostiako zinegotzia hil zuela. Hainbat arrazoirengatik euskal gizartean zirrara berezia sortu zuen atentatua izan zen. PPko eta PSOEko zinegotzien aurkako atentatuen atea ireki zuen.


Eguneraketa berriak daude