«Aranzadi»: Herriak Asko Maite Du Gure Jendea


2021eko uztailaren 19an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
ARANZADI elkartekoei elkarrizketa
35 Urte Natur Zientziak Jorratzen
«Aranzadi»: Herriak Asko Maite Du Gure Jendea
Nork ez du entzun behin baino gehiagotan "Aranzadi", natur zientzietako elkartearen izena? Aski ezaguna da izena, egia da, baina bere eginkizunak eta baruhausteak hain ezagunak ez zirelakoan, magnetofoia hartu eta haien egoitzara zuzendu ditugu pausuak. Bi lokal-dituzte, eta txikiak gertatzen zaizkie. Horietako batetara joan gara gu, San Telmo museora, bertako idazkari nagusia den Joxe Migel Larrañagarekin hitzegitera. Txirrina jo, eta museoko atezainari galdetu diogu: "Aranzadi?", eta hark erantzun: "Aranzadi? Aspaldi hil zen hori" Ez, ez, elkartea...", "a, bai, pasa, pasa". Seguru guztiei egin ohi diela broma bera.
ARGIA.- Hasteko, eta aski ezaguna bada ere, kontatu piska bat nolakoa izan zen "Arantzadi"ren hasera, hau da, non kokatzen den bere jatorria...
ARANTZADI.- 1947. urtean inguru Aralarren, Igaratzako zelaietan bildu ziren, herbestetik etortzen hasiak ziren lagun butzu, gehienak "Eusko Ikaskuntzan" egondakoak. Barcelonako irakasle batekin ari ziren lanean, eta "Eusko Ikaskuntzak" jarraitzerik ez zeukanez, pentsatu zuten beste zer edo zer egitea erabaki zuten.
«Haseran Dibulgazioa Zen Gure Asmoa»
ARGIA.- Ez zen erraza izango horrelako asmoak aurrera ateratzea....
ARANZADI.- Ez, ez, inola ere ez, oztopo eta eragozpen asko aurkitu zitzaion ea zergatik ez ziren joaten "Amigos del Pais", delako horretara. Eta haren menpeko bezala lortua izan zen. Eta ez hori bakarrik, baizik eta lehenengo lokala ere lortu zuten Diputazioan. Dena dela, "Sociedad de Amigos del Pais", horrekin ez du erlazio handirik gorde, legeztatzeko babeserako besterik ez da erabili.
ARGIA.- Zeintzu ziren haien helburuak hasera batetan?
ARANZADI.- Hasera batetan dibulgazioa batik bat. Badakizu, aldizkari but ateratzen dugu, "Munibe" izenekoa, eta horren bidez eraman izan da beti dibulgazio-lana. Hastapenetan, jakina, ez dut esango kaskarragoak zirenik, baina ikusten da lanak afizionatuagoak zirela, mendizale batzuk egindako aurkikuntza harrigarriak.
ARGIA.- Horretan aldaketarik izan da, beraz, ezta?
ARANZADI.- Noski, gero denborarekin piskana piskana sesioak hasi dira, ikerketak, seriotasunez egindako ikerketa-lanak, lan batzu egiten dira orduan egiten ez zirenak. Horrekin ez dut esan nahi oraingo "Aranzadi" ordukoa baino hobea denik, beste bat da gaurkoa, haziagoa, beste era batetara antolatutakoa.
"Izar Berri Bat Ere Aurkitu Dugu"
ARGIA.- Gaur egun, zein sailetan dago eratua zuen lana?
ARANZADI.- Gure ikerketa-lanak hamabi sailetan banatuta daude, zer esango nizuke, bada, prehistoria, antropologia, arkeologia, botanika, geologia, etnologia, ekologia, astronomia, eta besteren bat edo. Bakoitzean poliki egiten da lana, eta ikerketa politak burutzen dira.
ARGIA.- Eta ba al dago esaterik kalitatezkoak direla egiten dituzuen ikerketak?
ARANZADI.- Bai, bai. Adibidez, aipatuko dizut anekdota gisa duela gutxi aurkitu dugula izar berri bat, eta orain munduko obserbatoki guztiak bere atzetik dabiltza.
ARGIA.- Orduan, izena ere jarriko zenioten..
ARANZADI.- Bai, deskubritu zuenaren izena ipini zaio, "Cifuentes Izarra" Gainera, eta anekdotarekin segituz, teleskopiorik gabe deskubritu zen, prismatiko batzuren bidez besterik ez.
"300 Unibertsitatetara Iristen Dira Gure Lanak"
ARGIA.- Nazioartean ere izenik ba al duzue?
ARANZADI.- Bai, pisu handia gainera. Gure 1anak 300ren bat unibertsitatetara iristen dira. eta beraz gure izena entzuna da munduko unibertsitateetan.
ARGIA.- Lehenago aipatu dituzun sallen artean, zein da garrantzirik handiena duena?
ARANZADI.- Prehistoria, esango nuke nik.
ARGIA.- Eta zer dela eta garrantzi berezi hori? Tradizioa?
ARANZADI.- Beno, tradizioak asko egiten du. Gure lehendakaria Jesus Altuna da eta onena ez dut esango baina herri honetako onenetakoa dugu, eta berak daraman saila prehistoria da. Gainera, Joxe Miel Barandiaranen ikaslea izan da beti hori ere, eta harek prehistoria zuen maiteena. Gero, jakina, zaila da esatea zein den pisurik handiena daukana, baina asko esan nahi du zein pertsonak eramaten duen jakiteak. Sail bat eramaten duen pertsona goi mailakoa baldin bada, saila bera ere goi mailakoa izango da. Eta pertsona hori ez bada ikerketan ibilia, baju ibiliko da saila.
ARGIA.- Eta hori al da ere jende gehiena eramaten duen saila?
ARANZADI.- Ez, ez, ez du zerikusirik. Adibidez, mikologiak askoz jende gehiago eskatzen du, perretxikoak biltzea dela eta, baina lan hori horretan bertan bukatzen da. Baina bostelako lan batek ondoko ikerketa eskatzen badu, eta ikerketa hori eramateko jende jakintsua baldin badago, horrek ematen dio maila sail bati.
"Ia Bi Mila Bazkide Ditugu"
ARGIA.- Zenbat jende bildu zarete «Aranzadi» inguruan gutxi gora behera?
ARANZADI.- Bazkideak, ia ia bi milaren bat. Bainan horietatik hemen "Aranzadi" lanegiten dugunok ez gara iritsiko ehun batetara, Bazkide bakoitzak bere laguntzasaria ordaintzen du, aldizkaria jasotzen du trukean, eta akabo.
ARGIA.- Jende dexente inguratu duzue, ezta?
ARANZADI.- Ba al dakizu zer gertatzen den... "Arantzadi" oso herrikoia da. Herriak asko maite du "Arantzadi", oso "Arantzadi" zalea da. Eta orduan jende asko bazkidea da bakar bakarrik bere kuota pagatzeko, laguntzaile bezalaxe. Besterik ez du nahi. Igual errebistatik ez dute tutik ere ulertzen, baina berdin zaie. Esan beharra dago beti ere erraztasuna besterik ez dugula aurkitzen, "Arantzadi"koak garela esan eta ate guztiak irekitzen dizkigute.
"Bi Mendetako Atzerapenez Gabiltza"
ARGIA.- Haserako urte haietatik gaur arte zein aldaketa nabaritu dituzue gehienik?
ARANZADI.- Gaur ikusten den aldaketarik handiena, egiten ari garen ikerketak dira. Eusko Jaurlaritzaren kontura egindako ikerketak. Kontutan hartu behar da hemen ez dela inoiz ezer egin natura edo izadiari buruz. Orduan, bi mendetako atzerapenez gabiltza, Europan hemezortzigarren mendean egindako ikerketak egiten hasiak gara hemen oraintxe.
ARGIA.- Orduan, instituzioen interes berezia ikusten duzue...
ARANZADI.- Jakina, gauza askotarako behar beharrezkoa dela ikusten da. Parke bat jartzeko, zakarra nora bota jakiteko, etabar, ikerketak egin beharrezkoak dira. Eta orduan hori guztia jakiteko lau urterako bi lan egiten ari gara Jaurlaritzarekin, bat landareak aztertzeko, eta bestea animalia hezurdun guztiena. Jakina, hiru lurraldetako Euskal Herri honetan.
ARGIA.- Eta jende aldetik, somatzen al duzue aldaketarik lehengo garaiekin alderatuz gero?
ARANZADI.- Horretan ere bai. Orain unibertsitatea badago, eta hortik sortuz hasiak dira biologo profesionalak, hau da, karrerakoak. Eta guk ez genuen horrelako titulurik.
ARGIA.- Diru aldetik, eta lehen aipatutakoez aparte, beste laguntzarik jasatzen al duzue?
ARANZADI.- Bai, bai, horietaz aparte, subentzioak jasotzen ditugu, bai Jaurlaritzatik bai Aldunditik, materialea erosteko eta antzeko gauzetarako. Aurrezki-Kutxek ere dexente laguntzen digute.
ARGIA.- Esan al daiteke materiala aldetik nahikoa baduzuela?
ARANZADI.- Behintzat, ikerketak egin nahi dituenak badu non egiteko aukera. Biblioteka badago liburu nahikorekin, eta materialea ere bai. Orain aitzekirik ez daukagu. Hemendik aurrera lanak neurtuko du.
"Profesionalizatuz Gero, Herriaren Aprezioa Galduko Genuke"
ARGIA.- Pentsatu al duzue profesionalizatzeko bideak ezartzea?
ARANZADI.- Beno, batzu ari dira honez gero lehen aipatutako ikerketetan kobratzen, eta beste batzu Jaurlaritzak emandako beka batzurekin, baina gainerantzeko guztiak amateur gisa ari dira lanean.
ARGIA.- Posibilitaterik ba al duzue profesionalizatzeko?
ARANZADI.- Gaizki ez gabiltza; oso ondo ere ez, baina gaizki inola ere ez. Buelta asko eman diogu profesionalizatze horri, eta azkenean ezetz erabaki dugu, gure ustez profesionalki arituz gero, herriak gurekiko duen aprezioa galduko genukeelako. Gure ustez, lanerako gogoa behar bait da lehenik. Profesionalki gauzak ez dira ibiltzen. Profesionalki jokatuz gero, ikerketa-institutoa bihurtu ginateke, funtzionario hutsak, eta hori ez dugu nahi. Hobe da bakoitzak nahi dituen orduak sartu eta kito.
"Guk Ez Dugu Inongo Loturarik Nahi"
ARGIA.- Orain unibertsitatetik ateratzen den jendearengan ikerketarako grinarik somatzen al duzue?
ARANZADI.- Bai, badauka grina ikerketarako, eta bestalde nik esango nuke lanik ez izateak ere bultzatu egiten duela jendea ikerketara. Alde horretatik, esan dezakegu langabeziak lagundu egiten diola ikerketari. Azken finean hemen ikasten dutena beren baliorako bait da. Ikertetetan zerbuit ona lortzen badute beren onerako izango da.
ARGIA.- Dagoeneko unibertsitate bat badagoenez, ez al dago arriskurik unibertsitateari dagokion ikerketa-eremuari traba egiteko? Interferentziak alegia...
ARANZADI.- Izan ere, orain sortu berria bait da uninertsitatea, orain arte ez zegoen batere. Gu kolaboratzen hasiak gara unibertsitatean egindako ikerketekin. Baina guk ez dugu inolako loturarik nahi. Erlazionatu bai, baina bakoitza bere lanekin jarraituz. Laguntzarik baldin badator, hartu, baina inongo loturarik hartu gabe, ez Estatu aldetik, ez unibertsitate aldetik.
"Gure Problemarik Handiena Lokala Da"
ARGIA.- Eta aurrera begria, zein asmo edota bide ikusten dituzue?.
ARANZADI.- Orain arte argitutako ikerketa-bideetan segitzea; ikerketan beti aurrera egin behar da eta bideak nahiko irekita ditugunez, hortik segitzea da gure asmoa. Gure problemarik handiena lokala da, baina hortik aurrera iristen zaigun diruarekin aurrera.
ARGIA.- Optimista zarete, beraz...
ARANZADI.- Beno, bai, ez dugu gauza handiegirik eskatzeko, toki bat lanerako, eta hortik aurrera Elkartea aurrera jarraitzea besterik ez dugu eskatzen, eta alde horretatik egoera onean gaude.
Jexux IJURKO
16-18

GaiezGizarteaientziaElkarteak
EgileezIJURKO1Gizartea

Azkenak
2025-03-24 | Garazi Muguruza
Desioa

Punto Bobo liburuaren irakurketan murgilduta, Itxaso Martin Zapirain egilearen Eromena, Azpimemoria eta Isiltasunak Idazten ikerketa lanean sentitu nuen egiazkotasun eta maila etikoarekin egin dut berriz ere topo. Eta hortaz, hara bueltatu. “Oihu izateko jaio zen isiltasun... [+]


Nazio askapena; arrazakeriaren eta faxismoaren kontrako antidoto bakarra

Dirudienez, Euskal Herrian migrazioa arazo bilakatu da azken bi hamarkadetan. Atzerritarrez josi omen dira gure lurrak. Gure kultura arriskuan omen dago fenomeno “berri” horren ondorio. Lapurretak, bortxaketak, liskarrak… Bizikidetza arazo horiek guztiak... [+]


2025-03-24 | Emun kooperatiba
Gazteak eta euskara: oztopo errealak eta aukera berriak

Azken hamarkadetan euskararen biziberritzeak duen erronka handienetakoa, euskararen ezagutzaren unibertsalizazioarekin batera, erabilerarena da. Askotan, gazteen euskararen erabileran jarri ohi dugu fokua, baita euskararen erabilerak izan duen eta izan dezakeen bilakaeraren... [+]


Euskararen aldeko sareak ehuntzeko Erriberan Euskaraz ekimena sortu dute Nafarroa hegoaldean

Prentsaurrekoan, maiatzaren 17an ospatuko duten Erriberako Euskararen Egunaren inguruko argibideak eman dituzte. Ume, gazte zein helduentzat zuzendua izango da. Ekimena, Erriberan egiten diren ekimenetan indarrak biltzeko eta euskararen normalizazioaren alde saretzeko... [+]


Ehun mugimendua desegingo da, independentziari buruzko mozioa erregistratu ostean 101 udaletan

Independentziaren aldeko ekimenak aurrera eramateko baliabide faltagatik "itzaliko" da. Aurretik, Euskal Herri osoko 101 udaletan independentzia mozioak erregistratuko dituztela iragarri dute, euskal errepublikaren aldeko prozesuan urratsak egiteko. Baliabide faltaz... [+]


2025-03-24 | ARGIA
Akordio batetik urrun, hezkuntza sindikatuek bost greba egunetarako deia egin dute

Joan den astean, Hezkuntza Sailarekin hainbat aldiz bildu dira hezkuntzako sindikatuak irakasleen lan baldintzak negoziatzeko. Akordio batetik “urrun” daudela adierazi dute eta martxoko eta apirileko bost greba egunetarako deialdia egin diete irakasleei. Lehenengoa... [+]


Lurraren defentsaren aldeko eta “inposizioen” aurkako oihua Gasteizko kaleetan

Euskal Herri osoan zehar daude mehatxupean hamaika baso, zelai, mendi zein nekazal lur. Horien defentsan diharduten tokian tokiko plataforma asko bildu dira larunbatean Gasteizen, EH Bizirik-ek deituta, inguru naturalaren “suntsiketaren” eta makroproiektuen... [+]


Atzerriko talentua erakartzeko euskara “oztopo garrantzitsua da”, Kutxabankeko buruaren ustez

"Poloniar bat etortzen bada eta bost urte pasako baditu proiektu batean, joder agian ez zaio egoki irudituko seme-alabek euskaraz ikastea, ezta?", bankuko lehendakari Anton Arriolak adierazi duenez. Euskalgintzako eragileek gogor kritikatu dute eta esandakoa... [+]


2025-03-24 | Uriola.eus
“Lasterka askatasunera” bueltan dator

Kirola eta aldarrikapena uztartuz, maiatzaren 24an Bilbo gazteria independentistaz beteko da. Lasterketa honen bitartez, Euskal Herriaren askatasunaren aldeko balioei lekua egin nahi diote gazteek, independentziarako bidean daudela erakutsiz.


2025-03-24 | Behe Banda
Bihotza bete-beteta

Gaur buruko minez iritsi naiz etxera. Ostiral iluntze hotz bat da; ez du euririk ari, baina haizeak bota ditu lurrera bi kontainer eta korapilatu dit ilea. 23:39 dio telefonoak. Lagunekin afaldu dut gure ostiraleroko tabernan. Barre asko-asko egin dugu, eta bihotza bete-beteta... [+]


Israelek gogortu egin du Gazaren aurkako erasoaldia, eta Netanyahu zerbitzu sekretuetako burua kargugabetzen saiatu da

Asteartean menia apurtu zuenetik gutxienez 650 palestinar hil dituzte sionistek, Al Jazeeraren arabera. Netanyhauren gobernuak Shin Bet zerbitzu sekretuetako buru Ronen Bar kaleratzeko erabakia hartu du, baina Auzitegi Gorenak kaleratzea geldiarazi du.


Trintxerpetik hasita, “auzo seguruen alde”

Trintxerpen hasi eta Donostian bukatu da hainbat kolektibok deitutako XXVIII. Arrazakeriaren Kontrako Martxa.


2025-03-24 | Irutxuloko Hitza
Donostia, berriz ere, Palestinaren alde

Milaka pertsona bildu dira larunbat honetan Palestinako herriari elkartasuna adierazteko eta “Israelek Gazan egindako genozidioa” amaitzeko eta Benjamin Netanyahuren gobernuak su-etenari berriro ekiteko eskatzeko. Gernika-Palestina herri ekimenak deitu du martxa,... [+]


Eguneraketa berriak daude