Delta Hegalaldia: Hegan Egitearen Plazerra


2021eko uztailaren 23an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Deltan hegan egiten duen bati elkarrizketa
Xorien Pareko Airean Zehar
Delta Hegalaldia: Hegan Egitearen Plazerra
Berriro ere, Leonardo da Vincik arrazoina zuela frogatu da. Esan zuenean gizakiak ere xoriek bezalaxe hegan egin zezaketela ez zegoen hain desbideratua. Gaur egun, ez da derrigorrezkoa hegazkin batetaz ibiltzea aireetan zehar hegan egiteko. Leonardoren ametsa errealitatea bihurtu zaigu: aski da oihalezko triangelu handi bat oinak lurretik altxatzeko eta alturetako zorabioak sentitzeko.
Honako kirol hau–ez egin dudarik hau ere kirola denik– praktikatzen duen butekin izan gara hizketan, eta egia esan, berak esandakoak entzun eta gero, pena handiagoa ematen digu beharrezko atrebentzia ez edukitzea haien gisa hegan egiteko.
Duela zenbat hasi zen praktikatzen kirol hau Euskal Herrian?
Esan genezake duela urte pare bat hasi zela indarra hartzen. Aurretik baten batzu hasi ziren bere aldetik saioak egiten. Hegalaldi librearen aintzindariak ziren haiek. Gero eta gehiago indartuz joan da, eta gaurko egunean, elkarteak ere sortuak dira zenbait hiriburutan. Bertan bildu egiten gara horretaz arduratzen garenok, eta dagozkigun arazoetaz aritzen gara.
Zuk zer eskatuko zenioke tipo bati baldintza bezala kirol honetan hasi baino lehen?
Nire ustez imajin but baztertu beharra dago: supergizonaren imajina. Hegalaldi librea egiteko, ez da beste munduko gizon edo emakumerik izan behar. Baldintza pisudun bat dago derrigorrezkoa, bakarra esango nuke nik: hegan egitea maitatzea. Norberaren gorputza airean zintzilik sentitzeko grina daukanak, azkenean horrek egingo du, eta ondo egingo du gainera abilitate minimo bat baldin badauka.
"Berehal Ohitu Egiten Zara"
Bai, baina hor goiean ibiltzeko ausardi aparta beharko da, ezta?
Ez pentsa, haseran beldur apur bat baduzu, beldurra baino gehiago ezjakintasuna eta nerbiosismoa, baina ibiliaren ibiliz berehala ohitu egiten zara. Bertigoa ez daukan edozein pertsonak egin dezake hegalaldi librea.
Zer moetatako materialea behar da horretan aritzeko?
Oso sinplea da, kanpotik ematen duen baino simplea goa. Materialea bi elemenduz osaturik dago: ohiala, belauntziek erabiltzen dutena bezalakoa; eta tuboak, tamaina desberdinetakoak estruktura metalikoa osatuz. Oso simplea da baina aldi berean oso ongi neurtua eta ekilibratua behar du. Pentsa zabalera hamar metrotakoa duela, eta pisua hogeitabost kilotakoa besterik ez.
«Saiatzearen Poderioz Ikasten Da»
Zaila al da horrelako tramankulu bat gidatzea?
Hori bakoitzaren trebetasunaren neurrian dago. Kontutan izan erakutsi daitekeena oso gutxi dela, astebetean ikas daitekeena: nola mugitu gorputza, zein haize-korronte dauden, etabar. Hortik aurrera saiatzearen poderioz ikasten da: hasi altura txikietatik botatzen, azkenean, ehunka metrotatik bota arte. Azkenik, korronteak nola aprobetxatu eta aparatoarekin konpenetrazioa lortzen duzun neurrian, gustorago sentituko zara, eta horren aranera ere trebatu egiten zara.
Delta hegalaldia edo hegalaldi libreari egiten zaion kritikarik handiena ziurtasunik eza izaten da. Noraino da egia?
Delta hegalaldia kirol arriskutsua dela pentsatzen dutenak oso desbideratuak daude. Gaur egun dauden teknikekin, ia inposiblea da materiale aldetik okerrik gertatzea. Egon daitezkeen istripu ia gehienak, beraz, pertsonaren arauerakoak dira hau da, kontuz ez ibiltzearen ondorioz. Egia da nahi baino istripu gehiago suertatu direla. baina guztiak pertsonaren ondorioz izan dira. Huts egiteko arriskurik gabe esan daiteke istripurako arrisku guztiak ezaba daitezkeela.
Jendeak esana da ere dirudunentzat soilik dela kirol hau, garestia dela alegia...
Begira esango dizut zenbatetan ateratzen zaizun. Garestiena Delta hegalak dira, derrigorrez erosi beharrekoak, eta horiek gutxi gora behera ehun mila pezeta balio dute, beharbada piska bat pasata. Gainerako gastuak oso txikiak dira: kaskoa, parakaidas txikia, botak etbar. Atera hortik kontuak... nik ez dut esaten izugarri merkea denik, baina edozein langileren eskutan dagoela bai.
"Euskadi Oso Lurralde Egokia Da Hegalaldi Librerako"
Eta kondiziorik ba al dago Euskadin kirol hau praktikatzeko?
Horretan esan dezakegu suerte ona daukagula, oso herrialde egokia bait da Euskadi kirol hau praktikatzeko. Hemen beti dago haize-korronteren bat, txiki-txikia bada ere eta beste lurraldeekin alderatuz, oso aproposak dira gure lurrak horretarako.
Haize-bolada indartsua behar al dute Delta hegalek airean irauteko?
Egia esan, oso indar txikiko haizeekin molda daiteke, ia ia haizerik gabe. Problema da gutxi hori ongi aprobetxatzen jakitea. Nik ikusi izan ditut oso onak direnak ia haizerik gabe ibiltzen, baina hori zaila da. Berehala nabaritzen duzu soinuagatik noiz aprobetxatzen duzun ondo haizea, eta noiz ez. Ez baduzu soinu egokia entzuten, gorputza balantzaka mugitu eta inpresio positiboa jasotzean ahalik eta gehiena mantendu.
"Bakarrik Alde Negatiboak Izaten Dira Aipatuak"
Asko al zarete horretara ausartzen zaretenok?
Gero eta gehiago, dudarik ez dago. Gaur egun. eta nik ezagutzen ditudala, berrogeiren bat badaude, eta oso posible da nik ezagutu gabe gehiago egotea. Problema da oso gutxi entzuten dela, eta entzuten dena beti alde negatiboak aipatzeko izaten dela. Bere aldeko alderdiak ezagutaratiko balira, garbi dago askoz gehiago izango ginatekeela.
Eta zer esango zenioke zuk jendeari lehenengo pausak ematen has dadin?
Buf. ez dakit. Tontoak direla. Hegazkin batetan lehen aldiz ibiltzen denak beti komentatzen dizu: "zein zoragarria zegoen dena goitik ikusita", eta horretan konformatzen dira. Nik animatuko nuke jendea. kristal baten atzetik begiratu beharrean, zuzenean begiratzera anima daitezen. Ez duzu gonbaratuko haizearen freskura nabarituz eta zure hegalen soinu bakarrez...
Beno, soinuarena poesia hutsa izan daiteke, zeren motorrez ere ba omen dago, ezta?
Bai baina hemen oraindik oso teknika atzeratuekin gabiltza. Saio solteren butzu egin ohi dira, baina aitortu beharra dago hastapenetan gaudela modalitate horretan. Askoz abilidade handiagoa behar da motorrez ibiltzeko, ez bait da aski soilik hegalaldi libreaz jakitea, motorrari buruz ere jakin behar duzu. Hori bai, askoz seguruago da eta airean mantentzeko posibilitate handiagoak dituzu.
"Gero Eta Deltalari Hobeagoak Ditugu"
Nolabaiteko probak edota txapelketak antolatzen al dituzue?
Beno, zer edo zer antolatzen dugu, baina txapelketa zentzu handirik gabe. Neurri handiago batetan, demostrazioak izaten dira. exhibizioak. Lurreratze-probak egiten dira esate baterako. Bestetik, airean iraute-probak, etabar, etabar. Urteoro antolatzen dira, eta oso leku aproposak izaten dira horiek ikusi ahal izateko gure maila goraka ala beheraka doan. Eta argi eta garbi dago gero eta deltalari hobeagoak ditugula gure artean.
Lehen esan duzu nolabait elkarturik zaudetela. Zein moetatako elkarteak dituzue?
Federazio ofiziala Airezko Kiroletakoa dugu, baina inportanteena geronek eta maila txikiago batetan antolaturikoak dira. Hauek normalean hiriburu bakoitzean daude, eta taberna edota kiroldenda baten inguruan montaturik daude. Bere izenagatik ezagutuko dituzue, guztiek "delta", edo antzeko zerbait daukate eta.
"Inportanteena Aireetako Mozkorraldia Sentitzea Da»
Bukatzeko, eta kuriositate gisa, zeintzu dira hegalaldimoeta honetako errekordak?
Alturan, nik ezagutu izan ditut lau mila bat metrotara ibili direnak, baina horretarako abilidade aparta eta haizeekin suerte handia behar duzu. Airean irautearen aldetik, asko dira egun osoa airean pasa dutenak, nahiz eta maila txikikoen artean, ordu pare bat pasatzea izugarrizko lorpen handia izan. Ez dakit, hori guztia oso erlatiboa da, haize-korronteen arauerakoa neurri handi batetan. Baina inportanteena aireetako mozkorraldia sentitzea da, eta horretarako berezko sentsibilitatea behar da. Horrekin, eta erreflexu onak izanez, ez dago batere problemarik kirol honetaz gozatzeko.
Jexus IJURKO
22-23

GaiezKirolaBesteak
EgileezIJURKO1Kirola

Azkenak
Gure gorputza gudu zelai bat da

Azaroaren 25ean, Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Egunean, Steilas sindikatuko Idazkaritza Feministak kartel bat argitaratu du: Gure gorputza gudu zelai bat da du leloa, eta Hego Euskal Herriko ikastetxe guztiek jaso dute. Gatazka armatuetan emakumeek eta adingabeek... [+]


“Irtenbidea Polizia kopurua handitzea balitz, arazoa jadanik konponduta legoke”

Albiste izan da Gasteizko Errota auzoa azken asteetan, urriaren 8az geroztik delinkuentziaren aurkako eta segurtasunaren aldeko mobilizazioak burutzen baitituzte zenbait auzokidek asteartero, bi lonja huts okupatu zituzten gazte migratzaile batzuk jo-puntuan jarrita. Inguruan... [+]


2024-11-25 | ARGIA
A-25: mugimendu feministak gizonei dei egin die konplizitatea eta justifikazioa desagerrarazteko konpromisoa hartzera

Azaroak 25 Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Eguna da. Mugimendu feministak Bilbo, Iruñea, Gasteiz, Donostia eta Baionan mobilizazioak egingo ditu. Mugimenduak argitaratu duen manifestuan, 2024an Euskal Herrian eraildako bost emakumeak gogoratu dituzte. Aurtengo... [+]


Udazkena agurtzen negua besarkatzeko

Abenduak hostoen kolore marroia dauka: lurrean, intxaurrondo biluziaren azpian, geratu diren hostoena. Intxaurrondoak bukatu du bere zikloa. Atseden hartzera doa: zuztarrak indartuz, elikatuz, nutritzea du helburu. Barrura begira, barrenak osatzeko garaian dago, orain arte egin... [+]


2024-11-25 | Iñaki Sanz-Azkue
Sugandila bat “ezer ez dagoen lekuan”

Asko hitz egiten da basoaz azken aldian. Basoak berreskuratzeaz, basoak sortzeaz eta basoaren hedadura zabaltzeaz entzungo duzu sarri. Eta ekintza ona izan daiteke zalantzarik gabe, ekosistema moduan duen balioa handia delako. Baina, basoari jartzen diogun atentzio eta indar... [+]


2024-11-25 | Jakoba Errekondo
Birigarroak zirinetan heriotza

Datozen 100-150 egunak erdi lo negukatzen igaroko dituzte landare askok. Beren jakiak sortzeko nahitaezkoak dituzten hostoak askatu eta aurreko 200-250 egunetan metatutako erreserbei esker biziko dira.


2024-11-25 | Garazi Zabaleta
Gaztaina feria basaburuan
Gaztainadiak eta gaztainaren kultura protagonista

Nafarroako beste zenbait herritan bezala, duela lauzpabost urte hasi ziren Basaburuan gaztainondoen inguruko lanketarekin. “Bertako gaztain barietateei lotutako ikerketa abiatu zuen Nafarroako Gobernuak, eta orduan hasi zen hemengo herrietan ere gaztainaren historia... [+]


Funtsezkoa jendea da

Mundu-mailan antifeministak eta arrazistak diren gorroto-diskurtsoak larriki areagotzen ari diren testuinguruan bizi gara. Mundu zabalean sare sozialek zein agenda
politikoek txertatzen dituzte eskuin-muturreko narratibak. Arrazismoa eta antifeminismoa tokian tokiko... [+]


Lanbroa

Askotan gertatu izan zait etxetik lanbroari so egon ostean, blai bukatuko dudala jakin arren, aterkirik ez hartzea. Zergatik ote? Beharbada, aterkia hartzeko gogorik eza? Beharbada, bustiko ez naizen itxaropena? Kontuak kontu, ondorioa beti berbera izan da. Esaerak dio, euri... [+]


Euskaraz bizitzeko, Euskararen Errepublika

Gogoan daukat, 16 urterekin, Bergarako epaitegi aurrean egindako euskararen aldeko elkarretaratze batean identifikatu ninduela Ertzaintzak lehen aldiz. Euskal Herrian epaitegiak euskalduntzeko aldarria zilegi zela pentsatzen genuen, baina, orduan ere, faltako zen baimenen bat,... [+]


2024-11-22 | Estitxu Eizagirre
Amillubi proiektuak lehen urtea ospatuko du abenduaren 1ean

Zestoako Iraeta auzoko Amilibia baserria eta lurra kolektibizatzeko 100.000 euro batzea falta du Amillubi proiektuak, lehen urte honetan 290.000 euro eskuratu baititu. Biolurrek abiatutako proiektu agroekologiko honek dagoeneko jarri du lurra martxan, sektorearen beharrei... [+]


Gazako %36 guztiz suntsitu dute, base militarrekin lurraldearen kontrola segurtatzeko

Forensic Architecture erakundearen ondorioetakoa da hori, ikusita Israelgo Armadak nola antolatu duen Gazaren egungo kontrola. Suntsiketa maila hori bakarrik litzateke Gazaren kontrola segurtatzeko, zeren eta, berez, txikitze maila askoz handiagoa da lurraldearen gainerako... [+]


Eguneraketa berriak daude