«5 etan Jaikitzen Naiz Idazteko»


2021eko uztailaren 23an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Iñaki Garmendia, Nobelagile Eta Aparejadore
«5 etan Jaikitzen Naiz Idazteko»
HALAMIREN: Iñaki Garmendiaren lehen nobela, polemikoa gerta daiteke geure letren mundutxuan. Era guztitako komentarioak entzun ditugu dagoeneko, "Hasi nauk letzen eta ez diat tutik ere ulertzen", "Oso liburu aberatsa duk euskera aldetik batezere", "irakurri duk?, hik daukak morala, hik ". Bidea irekitzen du hain zuzen nobela honen polemikotasunak literaturaz, hizkera literarioaz, narratze moetaz etabarretaz jardun ahal izateko, Bitartean Inakik esan duen modura: Kritiken zai nago
–A.: Nondarra haiz berez?
-I. G.: Zaldibiarra nahiz eta orain Zarautzen bizi. Badakik lana eta kontu horiek.
-A.: Zer lan egiten duk ba?
-I. G.: Aparejadorea nauk.
-A.: Sevillan ikasia?
-I. G.: Bai hantxe egin nian karrera. Garai hartan zeharo deseuskaldu ninduan, ez nian euskara galdu bainan ez nituan ez alfabetatua ez ezer, gero eta gutxiago egiten nian. Handik etorri eta Zaldibin aitakin jarduten nituan egun guztian bertsotan eta denetan. Lanaren aginduz Zarautza etorriz geroz gaueskolan sartu nituan, alfabetatzen hasi nituan.
–A.: Noiz hori?
-I. G.: Duela lau bat urte, 27 nituenean. Zarautza joan nituan eta urte bete pasa nian hotel batetan, bakar bakarrik. Ez nian inor ezagutzen, kalera atera, tabernaren batetan sartu eta ez nian inor ezagutzen, ni ere ez ninduten ezagutzen, arraroa sentitzen haiz, arrotza. Gaueskolan sartu eta han hasi nituan jende piskat kidetzen, han euskara lantzen...
–A.: Balta landu ere, ze HALAMIRENen garbi ikusten dena euskararen aberastasuna duk, hortan behintzat eritzi guztiak bat datozela usten diat...
-I.G.: Saiatu saiatu nauk, ez ezaala pentsa ordea, ze hau ere esan bait zidatek, zailagoa egitearren jardun naizenik, ez ez, horrelakorik ez. Gertatzen duk euskaraz oso hitz gutxi erabiltzen direla normalean, konbertsatzio arruntetatik atera eta ia ez diagu euskararik. Erdaraz hasten haiz edozer gauza irakurtzen eta bazirudik sinple sinplea dela, guztia konprenitzen dela; gero hasten haiz erdaraz normal normalak diren gauza horiek euskaraz bota nahiean eta lur jota geratzen haiz.
«Denok Diagu Euskaraz Ikasteko Beharra>'
-A.: Bai, bainan joera nahiko garbizalea segitu duk, ez al duk uste irakurtzeko orduan oztopo handiegia gerta daitekeenik?, ez dela ezer ulertuko?, ulertezina bada ez dela batere atsegina izango irakurtzeko?
-I.G.: Gerta ditekeena duk, halaz eta guztiz gainditu beharrekoa. Asko irakurri behar diagu euskaraz ohitura minimo bat lortzearren. Pentsatzen diat euskaldunok oraindik ez dugula irakurtzeko ohiturarik, ahotik belarrirako ohitura diagu. Idaztea eta irakurtzeak normalizatuak baleude bertsolaritzak ez luke egun duen garrantzirik edukiko. Bertso saio batetara joaten gaituk, hura aditu eta konforrne geratu. telebistaren modukoa duk.
–A.: Dena den aukerak dituk azken finean hitz botzu edo besteak aukeratzerakoan...
-I.G.: Ni harri eginda eta txundituta geratzen nauk hiztegian gauza bat esateko hitz piloa aurkitzerakoan, gustatzen zaidak hitz horiekin jolastea, hitz horiek erabiltzea. Barruan dituanak paperean jartzea sekulako bortxaketa duk. Ez duk asmatzen, ez duk burukoa paperean ikusten...
–A.: Eta hori beste norbaitek ulertu behar ba dik...
-I.G.: Hor zegok koska. Usten diat zenbait imagin ilun xamarrak atera zaizkidala. Une zenbaitetan frase trinkoegiak egin dizkiat seguasko, arinago eman ezkero hobe gera zitekeen agian.
–A.: Kontu bat zegok gainera, hizkerarena. Elkerrizketatan batezere. Narratzean hizkera oso poetikoa erabiltzeaz gain, elkarrizketatan antzekoa erabiltzen duk., ez gaur egun edozein bikoteek erabil dezakeen hizkera, laboratoriokoa edo.
-I.G.: Posiblea duk pertsonaiak eta beraien hizkera behar bezainbat landu gabe izatea. Elkarrizketatan halaz ere erdaraz normalean esaten diren gauzak esaten dituk, horiek gaur egun ez dituk euskaraz erabiltzen, bainan erabil zitezkek. Gaur ez dela horrela hitzegiten... konforme, denok ordea ikasi behar diagu euskara, ez goaztik inora bestela. Irakurleak ikasi behar dik beste forma erabilgarri piloa, aldi berean idazleak. Egunen batetan lortu behar diagu esaten ez bainan idazten dizkiagunak erabiltzen.
-A.: Aditzetan ere sintetikoak erabili dituk oso maiz...
-I.G.: Aditz laguntzailea pisua biburtzen duk gehienetan, denbora guztian ZEN, ZEN, ZUEN, ZUEN, bazeudek geure literaturan zenbait parrafo zen-ez eta zuen-ez beterik. Era berean gutxiegi erabiltzen dizkiagu sintetikoak, gero eta gehio entzuten dituk "bi urte eramaten ditut erretzen" eta horrelakoak.
<,
–A.: Nobela berez amodio histori bat duk, hiru pertsonen artekoa, narratzailea, pertsonai nagusia, Miren, pertsona maitatua, eta Nerea, tartekoa nolabait esateko...
-I.G.: Hi, ez ezak nobela kontatu, nahiko sinplea duk bestela ere pertsonai eta hariaren aldetik, hizkuntzak berak dik garrantzia neretzat nobela honetan.
–A.: Nola sortu zitzaian gaia edo idazteko grina hori?
-1. G.: Aipatu diat lehen nola Zarautza joan nintzenean euskara lantzen hasi nituan. Horretarako olerkiak edo antzeko zerbait idazten ibili ninduan. Olerki liburua ia bukaturik nianean esan nian "zergatik ez nobela?" eta tira! egin egin nian. Hamabost orrialdetako ipuin -argumento bat banian eta korapilotik tiraka hasi ondoren hor zegok ateratakoa.
-A.: HALAMIREN! bukatu arteko bilakaera nolakoa izan duk?
-"I.G.: Pare bat kapitulo gehio zizkian lehen, kendu egin zizkioat, olerkiak hituan eta ilundu egiten ziaten piskat, ez zetozean oso egoki harira.
Nobela azkenean gelditu den bezaia ez duk lineala, bainan gauregun guztiok gaudek gauza ez linealak irakurtzera ohituak, Pertsonaiak eta ez dizkiat aurretik definitu, ezaugarririk ez zieat aurrez ezarri, etorriaren arabera sortu dituk. Buruan nizkian eta idazterakoan joan dituk borobiltzen.
–A.: Oztopo handiak aurkitu al dituk argitaratzerakoan?
-I.G.: HORDAGOra eraman nian bukatutakoan, hau da 80.ean. Begiratuko zutela esan zitziaten. Nik kritikak eta komentarioak jaso nahi nizkian, ene ingurukoena bainan sendoagoak. Horiek Joxe Azurmendiri eman zitxioten nobela berak irakur zezan. Irakurri zian eta argi.aragarria zela esan zian, HORDAGOkoek berriz argitaratuko zidalela. Urteterdian hortxe egon nauk zain eta ez ditek atera, E.E.ren kongresoa zela eta makinak behar zituztela..., Koldo Izagirreren liburuarekin burubelarri ari zirela... Azkenean aspertu eta beste argitaletxe batetara jo diat, ELKARera. hemen baietz esan eta berehala argitaratu zidatek.
-A.: Odisea bat beraz...
-1. G.: Okerrena ez duk hori, zera duk, orain nobela hori aspaldikoa iruditzen zaidak, urrunekoa. Ez nikek orain berbera idatziko. Gainera beste zerbait atera nahi izanezkerotan atzeratu egin beharko nikek orain, eta hurrengoan ere... katea duk.
–A.: Idazten eta argitaratzen jarraitzea pentsatzen duk beraz.
–1. G.: Urtean liburu bat ahal dela!
IÑAKI URIA
18-19

GaiezKulturaLiteraturaIdazleakGARMENDIA5
EgileezURIA3Kultura

Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
Arkaitz Zarraga Azumendi
#2
#3
Karmelo Landa
#5
Ane Ablanedo Larrion
Azoka
Azkenak
2025-03-06 | Haizea Isasa
Kasu, ez gitxu lo!

“Kasu, ez gitxu lo!”. Gure denbora eta manerekin baina heldu gira.

Azaroaren 25ean Baionako elgarretaratzera joan ez joan eta autoak nola partekatu pentsatzetik (joan-jina bi oren), bat-batean Lartzabalen elgarretaratze bat antolatu genuen, eta 47 emazte bildu!... [+]


2025-03-06 | Mara Altuna Díaz
Mary Kim Laragan-Uranga, AEB-etako euskalduna eta AEK-ko ikaslea
“Euskara ikasten dut AEBetara emigratu zuten nire aitona-amonen ahalegina eta sustraiak ohoratzeko”

“Bi pertsona mota daude munduan: euskaldunak, batetik, eta euskaldunak izan nahiko luketenak, bestetik”. Gaztea zela, Mary Kim Laragan-Urangak maiz entzuten omen zuen horrelako zerbait, Idahon (AEBak), hain zuzen. Ameriketan jaio, hazi, hezi eta bizi izandakoak 70... [+]


Feminismo antimilitarista: ezinbesteko borroka Martxoaren 8an eta beti

Martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna, munduan zehar milioika emakumeontzat berdintasuna, eskubideak eta justizia eskatzeko borroka eguna da. Hala ere, gerrek, gatazkek eta politika militaristen hazkundeak markatutako testuinguru global batean, inoiz baino premiazkoagoa da... [+]


Manu Ayerdiren kontrako auzia behin betiko artxibatu dute, instrukzioa epez kanpo luzatu zelako

Geroa Baiko lehendakari eta Nafarroako lehendakariorde izandakoa enpresa bati 2,6 milioi euroko diru-laguntzak ustez modu irregularrean emateagatik zegoen auzipetuta, Davalor auzia deiturikoan. Nafarroako Probintzia Auzitegiak erabaki du auzia behin betiko artxibatzea, legalki... [+]


Feminista sindikalista ala sindikalista feminista

Nahiz eta Nazio Batuen Erakundeak (NBE) 1977an nazioarteko egun bat bezala deklaratu zuen eta haren jatorriaren hipotesi ezberdinak diren, Martxoaren 8aren iturria berez emazte langileen mugimenduari lotua da.


Bilgune Feministak Iratxe Sorzabal babestu du
“Indarkeria matxistaren beste adierazpen bat da tortura, urtez luzez estatuek babestua ”

Euskal Herriko Bilgune Feministak deituta elkarretaratzea egin dute Hernanin Iratxe Sorzabali elkartasuna adierazi eta "babes osoa" emateko. Inkomunikatuta egon zen uneak berriz ere epailearen aurrean kontatu behar izatea, "bizi izandakoak utzitako ondorioen... [+]


Emakume bat lehen aldiz Lantzeko inauterietako Ziripot pertsonaia izan da

Lantzeko inauteri txikien kalejira ikusle guztien begietara urtero modukoa izan zen. Txatxoak, Zaldiko, Ziripot eta Miel Otxin herriko ostatuko ganbaratik jaitsi eta herritik barna bira egin zuten txistularien laguntzarekin. Askok, ordea, ez zekiten une historiko bat bizitzen... [+]


2025-03-06 | Gedar
Apirilaren 4an desalojatu nahi dute Bilboko Etxarri II Gaztetxea

Errekaldeko Gaztetxearen aurkako huste-agindua heldu da jadanik. Espazioa defendatzera deitu dute bertako kideek.


Vesubioren erupzioak garun bat kristalizatu zuela frogatu dute

79. urtean, Vesubio sumendiaren erupzioak errautsez eta arrokaz estali zituen Ponpeia eta Herkulano hiriak eta hango biztanleak. Aurkikuntza arkeologiko ugari egin dira hondakinetan; tartean, 2018an, gorpuzki batzuk aztertu zituzten berriro, eta ikusi zuten gizon baten garuna... [+]


Eskolak ematen hasi da berriz mezu arrazista eta transfoboengatik ikertutako EHUko irakaslea

Leporaturikoa ez onarturik, eta sare sozialetako kontuak "lapurtu" zizkiotela erranik, salaketa jarri zuen Arabako campuseko Farmazia Fakultateko irakasleak. Gernikako auzitegiak ondorioztatu du ez dagoela modurik frogatzeko mezu horiek berak idatzitakoak diren ala ez.


“Hitzarmen duin bat lortzeko” mobilizazioak iragarri dituzte ‘Diario de Noticias de Álava’ko langileek

Lan baldintzen "prekarietatea" salatzeko kontzentrazioa egin zuten asteartean egunkariaren egoitzaren aurrean. Abenduaren 2tik sindaura greban daude langileak eta mobizlizazioak "areagotzea" erabaki dute orain.
 

 


2025-03-05 | Leire Artola Arin
Zaintza eskubidea aldarrikatuko dute sindikatuek ostegunean

Martxoaren 6an 11:00etan Bilbon eta Iruñean mobilizazioak egingo dituzte sindikatuek, patronalak eta Eusko Jaurlaritza zein Nafarroako Gobernua interpelatzeko, zaintza eskubide kolektiboari dagokionez.


Tutankamon eta gero, Tutmosis II.a

Luxorren, Erregeen Haranetik gertu, hilobi garrantzitsu baten sarrera eta pasabide nagusia aurkitu zituzten 2022an. Orain, alabastrozko objektu batean  Tutmosis II.aren kartutxoa topatu dute (irudian). Horrek esan nahi du hilobi hori XVIII. dinastiako faraoiarena... [+]


Trumpek miresten badu...

AEB, 1900eko azaroaren 6a. William McKinley (1843-1901) bigarrenez aukeratu zuten AEBetako presidente. Berriki, Donald Trump ere bigarrenez presidente aukeratu ondoren, McKinleyrekiko miresmen garbia agertu du.

Horregatik, AEBetako mendirik altuenari ofizialki berriro... [+]


Eguneraketa berriak daude