Txantxangorri txarangakoei elkarrizketa
Txantxangorri: Kalean Gora Txaranga!
Askotxok dio herri hau tristezian eta hileta iraunkor batetan bizi dela, ez duela olgetarik eta dantzarik agertzen, erakusten. Ez bide da horrela, ez badute festarik ikusten ez da ez dagoelako begiratzen ez dutelako baino, edo begiratu besterik ez dutelako egiten. Honela dio TXANTXANGORRIK: festan sartu egin behar da, ez begiratu!
Eta hemendik abiatu gara, Txarangak zer diren piskat argitzera.
A: Zeintzuk dira txaranga eta fanferre baten arteko ezberdintasunak?
TX: Txarangak kutsu herrikoia duela esango nuke, jendea dibertitzera mugiaraztera doan heinean. Fanfarreak gehiago saiatzen dira musika ondo interpretatzen, desfileak, emanaldiak ondo prestatzen... Kutsu profesionala da beraiena, estandartea, zuzendaria, uniformeak...
Fantarreak ikusteko dira, ondo entzuteko, igande goiz batetan adibidez; fanfarrea igo daiteke tablau batetara, txaranga ez; txarangak jendea hurbilduz gainera barneratu arazten du, parte hartzera bultzatzen du, jokoak direla, kantuak, dantzak, kalejirak direla e.a, e.a.
... Ez dakit hiztegiak zer dioen bainan niretzat fanfarrea zerbait rijidoagoa da, estatikoagoa, uniformeagoa.
A: Orduan zer, musiko kaskarragoak al zarete txarangakoak edo...
TX: Keba, badira bi topiko aldatu beharrezkoak, horixe da bat, kalitatearena. Txarangatako musikoak ez du zergatik besteak baino txarrago izan behar, hori ez da berezko gauza bat, txaranga zenbaitek musiko txarrak izango dituen bezalaxe izango ditu fanfarre askok.
Bestea kantitatearena da. Beti pentsatzen da fanfarrea handia dela eta txaranga berriz txikia. Batzutan horrela gerta daiteke, bainan ez beste askotan. Gu gero eta gehio gara, gero eta hobeagoak.
Kalea Ensaiorik Onena...
A: Txarangak kalitatezkoak direla edo kalitatea izan dezaten ahaleginak egiten dituzuela diozue, lan handia al da?
TX: Ensaioak egin behar dituzu, astean bi bider izaten ditugu...
A: Zuek hasterakoan ba al zenekiten musikarik? Solfeorik jakin edo kontserbatoriotik pasea izan behar al da txarangan jo ahal izateko?
TX: Gehienak solfeo eta ezer jakin gabe sartu gara hemen, bertan ikasi dugu dakiguna. Sartzen zara txarangan, hartzen duzu zure instrumentua eta hilabete batzutan ikasten duzu.
A: Bainan, edozein instrumentu? Nahi duzuena?
TX: Ez ez, instrumentuen aukeratzea txarangan beharren arabera izaten da metala falta dela, bada hura ikastera. Beste batzutan insirumenturen bat libre gelditzen dela gertatzen zaigu, orduan berriak hura jo beharko du.
...Dena dela hasitako gehienek ikasi dute solfeoa, eta instrumentua. Ensaiotan pieza batzuk ikasi eta kalera, han ikasten dira besteak, aurrena entzun gero saia eta azkenik jo. Kalea da ensaiorik onena, Kalean ikasten da gehiena, oso motza ez bazara eta belarri piskat izan ezkero bi edo hiru hilabetetan ikasi duzu.
A: Instrumentuak eta erosteko dirua atera beharko zenuten noski, nondik?
TX: Festetatik, norabaitera jotzera deitzen digutenean, auzotara, herritara..., zerbait ordaintzen digute. Diru hori erabiltzen dugu instrumentuak erosteko. Autofinantziatzen gara, ateratzen dugun dirua txarangan sartzen dugu. Diru hori ez da jendearen artean banatzen fanfarre eta antzeko konparsa batzuk egiten duten bezala. Gu ikastera eta ondo pasatzera goaz, ez dirua ateratzera.
A: Esan al daiteke Txantxangorri txarangako jendea erabatekoa denik?
TX: Denetatik piskat noski, bainan gehien gaudenon ogibidea, eta azken finean izakera maisu maestrena da, betikoak, roilokoak, zerbaitetan mugitzen garenak.
A: Eta jetzen duzuenean inguratzen zaizuen jendea, nolakoa da?
TX: Partezaharreroak eta beste zenbait forofa-o. Oso diferentea da Donostiako giroa eta beste hiritakoa. Bilbon aski duzu turuta bat edo txistua jotzea jende guztia atzetik korrika izateko.
Iruñan ere segituan dituzu atzetik. Donostian parte zaharrean ez bada jai duzu. San Martin kaleko festatan, bollitoen auzoan, zearo hotz jardun ginen, ez girorik ez ezer. Donostia gainera elitistagoa da, dekadenteagoa, jendea ere itxiagoa...
A: Ze musika jotzen duzue?
TX: Bi alorretara zabaltzen da geure lana, bata tradiziora eta bestea gaurko edo atzoko doinu ezagun eta martxosoak ikastera. Honela euskal dantzen aire alaiak jaso eta jotzen ditugu "yellow submarin'' eta "pajaritosporaki"ren ondoan. Dena den errepertorioan sartuko dugun edozein kantari minimo batzu eskatzen dizkiogu, bai kanta berriari eta baita doinu zaharrari, jendea mugi dadila, salto egin dezala, martxa piskat horixe eskatzen diogu, hor sartzen ditugu pasodobleak, habanerak, boogiak ea.
... Bestalde txaranga izan baino lehen txistua, gaita, tobera eta antzeko bertako instrumentoak jotzen genituen, orain dela bost bat urte.
Txaranga Baino Gehio
A: Zein okasiotan jotzen duzue edo noiz ateratzen da txaranga bat kalera?
TX: Hiru emanaldi mota ditugu antolatzailean arabera. Herri eta auzotako festetara deitzen digutenean zerbait ordain digute hortik mantentzen ditugu txarangaren gastoak. Bainan festa hauetaz aparte parte hartzen dugu herri mugimenduen ekitalditan, antinuklearrekin, antimilitaristekin. Lehengo larunbatean adibidez, nuklear iztripu baten simulakroa izan zen bulebarrean, bada han ginen gu gure txarangarekin jendea hara joan zedin animatzen. Azkenik guk nahi dugun guztitan ateratzen gara, afaritxoren bat edo ondo pasa nahi dugula eta tira kalera.
...Donostiako festa askotan ere geure kontura irten gara, zera, C.A.T.en festak espektakulo hutsak direnean norbaitek animatu behar festak. Kaldererotan, Santo Tomasetan, San Sebastianetan ederrak armatu genituen!
...Geurea gainera ez duk jotzea bakarrik, jokoak, zokasaltoak, sua konstituzio enparantzan e.a. denetatik egin diagu, hi, eta jendea gustora, gurekin gelditzen hituen.
A: Tabernak nola portatzen zaizkizue? Oinarrizkoak izango dira zuen jerdunalditan, ez da?
Ondo portatzen zaizkiguk, ez zaie batere kostatzen kalimotxo botilaren bat ematea, eta txaranga batek beti erakartzen dik jendea. Beti bezala ba zeudek pare bat xurra baino xurragoak, horiek ez ditek inoiz ezer aterako, ba zegok aldiz beste bat joaten garen bakoitzean txanpaina ateratzen diguna.
Iñaki Uria
24-25
GaiezKulturaMusikaMusika tradTxarangak
EgileezURIA3Kultura