Soinuaren Lengoaia Ezkutua


2021eko uztailaren 26an
Paco Palacios Iraskasleareari Elkarrizketa
Soinuaren Lengoaia Ezkutua
Paco Palacios irakaslearekin berbatan
Berriro ere Paco Palaciosekin gara mintzo. Gaurkoan, gure hizketaldiak musika hartu du gaitzat, eta konkretuago Pacoren hitzetan «SOINUAREN LENGOAIA EZKUTUA» litzatekeen horretan. Duela urtebeteko zenbaki batetan gorptzaren gaia ikutu genuen orduan ere Paco solaskide genuela, eta esan zigunez ezinezkoa da gorputza mogimendutik banatzea, gorputza, gorputza ahotsetik, soinua bere j­atorria den tresnatik. Guztia, ESPRESIO OROKORRERA garamatzan bidearen partaide izanik.
Aparteko jakintza ageri du Paco Palaciosek zenbait gai ikutzerakoan: musika eta gizagaien bilakera, musika herrien mitologian, musika aluzinazioetan eta sexualitatean, etabar. Hain gutxi ezaguna den musikaren arloan ikuspegi berri bat agian.
Inguratzen Gaituen guztia soinua da
.ARGIA: Hasteko, galdera orokor bat, zer da musika?
PACO PALACIOS: Gizakiok bati izan dugu gauzak definitzeko premia larria. Musika zer den galdetzen diduzu eta ez dakidala erantzungo dizut. Beharbada musikaz hitzegiterik izango nuke beste ikuspuntu batetatik abiatuta: Musikaz gain ba al da ezer unibertsoan? Eta orduan nik erantzungo dizut musika dela unibertsoaren mamia. Inguratzen guituen guztia soinua da: baita argia ere, maiztasun handi nahiz txikiko bibraketak besterik ez bait dira. Soinua.
ARGIA: Eta zuretzat, zer da musika?
P.P.: Batez ere, gauzen errealitatea jaso ahal izateko modu bat. Ezagutzeko beti ere ikutu nahi izaten dugu. Hori da haurrak deskubritzearren egiten duen lehen saioa. Baina soinua sentitzen den zerbait da. Horrexegatik era artistiko printzipalenetakoa dugu, bere bidez ezin dugulako inola eskulturarik nahiz kuadrorik osatu... sentitu besterik ez. Musika maitatu egiten denean, bere lengoaia estetikoaren atzetik lengoaia bital bat ere badagoela deskubritzen da, gorputzaren hondotik bizitza sortarazten duen irrintzi bat. Kantatzea sortzea da. Gure herriak dezente daki horretaz. Gure mendietako melankonia, bailaretakoa, batik bat soinuzko presentzia da.
ARGIA: Badirudi esan nahi duzula musika distrakziozko bidea izateaz gain, beste zer edo zer ere badela. Baina hori aski teorikoa geratzen da. Nola gauzatuko litzateke hori?
P.P.: Bai, arrazoi duzu, normalean gauzek teorizazio malla bat hartzen dutenean, filosofia bihurtzen dira. Egia da norbera bakarrik gauza dela lehen esandakoa sentitu eta esperimentatzeko. Nik esaten dudana baino inportanteagoa bakoitzak esperimenta dezakeena da dudarik gabe. Nik nire esperientziatik hitzegiten dut, eta horrek arriskua du, jakina, apur bat airean gelditzeko, teoria gehiegizko itxura emanez edo...
ARGIA: Alda dezagun piska bat arloa, eta ikus dezagun orain musikak sendabide gisa duen indarra edo ahalmena. Magia? Naturismoa? Korronte psikologiko berriak?
P.P.: Musika, kulturaren bilakaera eta eboluzioaren gainetik dago. Bere jatorria unibertsoaren hastapenetan dago. Gizakiak, astoak bezalaxe, kasualitalez deskubritu du, baina desberdintasun batekin: gizakiok egoskorragoak gara eta soinuen gainean laneginez musika sortu dugu. Baina musika, nolabait esatearren, gizakiaren aurrean independiente ageri zaigun zerbait da. Horrexegatik dauka bere hizkuntza ezkutua eta era berean naturarengan eraginik sortzeko bere formulak ere. Kantu bat kultur forma baten ondorioa da alde batetatik, baina bestetik ere bakardadea, melankonia edo larriminaren kontrako botika egokia bada. Txalapartaren kolpea histori eta kultur prozesu baten erresultadoa da baina baita beste zerbait gehiago ere... muinean, naturaren lengoaia. Horrexegatik, eta galderari zuzenean erantzuten diot, musika magia da neurri batetan, baita natura ere, eta benetako arrisku handi bat era batetako "psikologia" baten eskutan eroriz gero.
Nota Musikalak, Aspirinen Ordeko
ARGIA: Soil-soilik-galdera honi erantzun iezaiozu: nola senda dezake musikak?
P.P.: Greziarrek honako legea aurkitu zuten: "Antzekoak antzekoetan du eragin " Deprimiturik baldin banago, nire sentimenduarekin bat egingo duen musika aurkitzen saiatuko naiz. Denboraldi bat pasata; nire tristura ezabatuz doala frogatuko dut, jarritako musika horrek eraman bait du, eta orduan beste musika alaiago bat beharko dut, animatu eta bizitzen lagunduko didan beste musika bat. Hau besterik ez da musikaren bidezko sendabidearen oinarrizko sekretua.
ARGIA: Horrek esan nahi du, beraz, mina eta oinazea kentzeko musika erabil daitekeela. Botiken ordekoa al liteke?
P.P.: Gaurreguneko gizakiak ikasi behar luke berezten noiz duen gorputza mindua eta noiz arima. Gurean jasaten ditugun gaixotasun asko eta asko gogokoak besterik ez dira: psikosomatikoak. Ezin dezakegu gorputza arimatik berezi. Ilarrak aleak eta azala dituen bezalaxe. Batasun gisa funtzionatzen dugu. Oinazearen kontra musikak duen alde handi bat zera da: ez dela materiazkoa eta aldi berean gogoa eta gorputzaren gain duela eragina, kasu askotan gaixotasuna gaindi dezakeen oreka bat sortzen duelarik. Baina botikak bezala, musika ere garestia da. Jendeak ez du musikarako astirik aurkitzen... inportanteena dirua irabazteko tokia izatea da, horrela ongi bizi ahal izateko. Askoz errazagoa da buruko mina kentzeko aspirina bat hartu, ordu erdiko musika-saioa egin baino.
Jaio Aurretik Ere, Soinua Nagusi
ARGIA: Entzuna dugu inon, oraindik jaio gabe amaren sabelean dagoen gizageiean ere izan dezakeela eragina musikak. Zer da egia eta zer gezurra guzti horretan?
- P.P.: Bai, hau da hain zuzen niri gehien interesatzen zaidan gaia. Gizagaia, amaren sabelean dagoenean, itxuraz lasaitasunezko giro batetan mogitzen da, kanpoko kolpeetaz babesturik. Dena den, gizagaiak etengabe jasotzen ditu amaren bihotz-taupadak inguruko zainek zeharo handiagoturik. Era berean, eta inguruko likidoan zehar filtraturik, kanpoko soinuak ere jasotzen ditu. Baina ezin dugu esan gizagaiak entzuten duenik, guk entztutea zer den ulertzen dugun moduan bederen. Gizagaiak sentitu egiten du, bere gorputzak bibrazio modura jasotzen ditu soinuak eta beregan tinkatzen hasten zaizkio.
ARGIA: Beraz, ama batek musika entzuten badu, bere semea ikasiz joango al litzateke jaio aurretik?
P.P.: Ez, hori ia ia inposible da. Esan dugu gizagaiak sentitu egiten duela, baina garbi dago eziri duela inongo tonu-aldaketarik nahiz musika-notarik berezi. Halere, eragin dezakegu bere gorputza erantzunak eman diezazkigun, amerikarrek egiten duten modura, haurdun baten sabel gainean txirrina ipiniz eta gizagaiak soinuaren aurrean aurkezten dituen errekzioak aztertuz. Beharbada, denboraren poderioz, ez gizagai kondizionatu ahal izango da, j­aiotzerakoan buru-muineko soinuaren saila desarroilatua izan dezan eta musika-arloan argiago bilaka dadin.
Musika, Herriaren Oinarria Da
ARGIA: Zein erlazio ikusten duzu herri baten kultura eta musikaren artean? Musikak herri baten izaera adieraz al dezake?
P.P.: Nik esango nuke musika herriaren oinarria dela, bere burua baturik sentitzeko eta kultura sortzeko erabiltzen duen tresna. Edozein hizkuntza, hitza eta doinua da; mintzatutako melodia da. Lengoaia, gaurregunean, herri baten aurrerapen eta kulturaren muin bezala kontsideratua dago. Lengoaia hori goratu eta jendetzak sutan ipintzeko erabili nahi denean, berriz, himno bihurtzen da, kantatutako erritoa. Herri batek uko egin diezaioke bere kulturari, beste herri indartsuago batek zapaltzen duelako adibidez, baina amak semeari esandako seaskakantak, jatorrizko hizkuntzan, jatorrizko soinuan segitu beharko du ematen. Euskal Herriak berak, bere hizkuntza galtzera behartua izan zenean, kanta indartu zuen, aintzineko usadioetan kutsatu zuen betiko hizkuntza hori berreskuratzeko beharra.
ARGIA: Eta bukatzeko, ia behartua den galdera, musika eta eskola.
P.P.: Musika eta bizitza, esango nuke nik. Zoritxarrez, konformismo handiz diot, baina egia da eskolak ahalmen txikia duela, musikaz elikatzeko edo hornitzeko. Guztian bezala, ez zaio gehiegi uzten. Eta ez dut mesias baten papera egin nahi, inongo erremedio mirakulosoa emanez. Hezkuntz lanetan arduratuta edozeinek ongi aski badaki Irakasle Eskolan "Musika ikasteko" jasan behar izan duena eta uste dut oso gogo gutxi geldituko zaiola ikasleei musika erakusteko. Azkenean Ministeritza baten menpe gaude, eta horrek egin beharko ditu egin beharrekoak.
16-17

GaiezKulturaMusikaIrakaskuntz
PertsonaiazPALACIOS1

Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Azkenak
Israelek eginiko beste sarraski bat atera da argitara: Rafahn hamabost osasun langile hil eta ondoren hobi komun batera bota zituen

Palestinako Ilargi Gorria larrialdi zerbitzuak baieztatu du gorpuei eginiko autopsiak erakusten duela soldadu israeldarrek tiro egin zietela medikuei. Hil aurretik osasun langileetako batek soldaduek eraso egin zien unea grabatu zuen mugikorrarekin, eta bideoan ikus daiteke... [+]


Eskola publikoarentzako lehenengo plan estrategikoa aurkeztu du Pedrosak

“Etapa berri baten hasiera” eta “historikoa” moduko hitzekin aurkeztu du Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak Euskal Eskola Publikoa Eraldatzeko I. Plan Estrategikoa, Eusko Legebiltzarrean. Edukiak oraindik ontzeko eta zehazteko daudela, plana hamar... [+]


2025-04-08 | ARGIA
Grebara joko dute Donostiako gizarte zerbitzuetako langileek

Bost greba egun deitu dituzte apirilerako, "lanez gainezka" daudela eta giza baliabide eta material "oso murritzak" dituztela argudiatuta. ELA sindikatuaren esanetan, udalak "ez du mugimendurik egin nahi".


2025-04-08 | Bertsozale.eus
Gasteizko Pinto pintto taldea garaitu da Kuadrillartekoan
Urtarrilaren 18an hasitako 2025ko Arabako bertso Kuadrilla artekoa amaitu da, 14 bertso egun eta 4 finalerdiren ostean helmugara heldu da larunbatean ospatutako finalarekin. Bat bateko 14 talde izan dira eta talde bakoitza hamaika lagunez osatua egon da.

2025-04-08 | ELA sindikatua
Medikuen artean euskararen eskakizuna gaztelaniarena baino 47 puntu txikiagoa da Osakidetzan

Osakidetzan egun, ez dago bermatuta euskarazko zerbitzua. Zerbitzu gehienetan ez dago hizkuntza irizpiderik eta herritar euskaldunek bere burua nabarmendu beharra daukate, egoera oso zaurgarrian, euskarazko zerbitzua jaso ahal izateko.


Gaixo dagoen Gotzon Telleria euskal presoa etxeratzeko eskatu dute sindikatuek

ELA, LAB, ESK, STEILAS, CGT-LKN, CNT, HIRU, EHNE eta ETXALDE sindikatuak, Sarek abiatutako Gotzon SOS kanpainara batu dira. 2019an antzeman zioten gaixotasun genetiko sendaezina 68 urteko preso politiko bilbotarrari. Sindikatuek gaixotasun larriak dituzten presoak kartzelatik... [+]


Hiru eguneko greba zikloari ekin diote Bridgestoneko Basauriko langileek, eta arratsaldean mobilizazioa egingo dute

Astearteko greba egunak %100eko jarraipena izan du, sindikatuen arabera. Hilaren 11rako eta 15erako deituta daude beste bi lanuzteak. 335 langile kaleratu nahi ditu Japoniako pneumatikoen multinazionalak Basauriko (Bizkaia) plantatik.


2025-04-08 | Euskal Irratiak
Manex Fuchs
“Aberri Egunak euskaldun guztiak biltzeko ospakizuna izan beharko luke”

Aberri Eguna elkarrekin ospatzeko xedez sortu zen Euskal Herria Batera plataforma. Aurten, ikusgarri bat eskainiko dute apirilaren 11n, Manex Fuchs antzerkilariaren, Lorea Agirre idazlearen eta Martxel Rodriguez dantzariaren eskutik.


2025-04-08 | Enbata
Batera, Birsortze Biltzar Nagusirantz

Apirilaren 4an, ostiralarekin, Ipar Euskal Herriak Lurralde Kolektibitate baterantz bilakaera instituzional bat behar duela egiaztatuz, Batera plataformak herritarren mobilizazio dinamika baten abiatzea aurkeztu du. Hitzordua emana da maiatzaren 10ean, larunbatez, Ezpeletan,... [+]


2025-04-08 | Gedar
Greba mugagabera joko dute asteazkenean Trapagarango MFSko langileek

Fabrika itxi eta 106 beharginak kaleratzeko asmoa dauka enpresako zuzendaritzak, eta zabalik dago lan-erregulazioari buruzko kontsulta-aldia.


FIFAri eskatu diote atzera botatzeko Donostiaren egoitza izendapena 2030eko munduko futbol txapelketan

Abenduan ezagutarazi ziren Espainia, Maroko eta Portugalen jokatuko den Munduko Futbol Txapelketako egoitzak. Donostia eta Bilbo zerrendan ageri ziren. Bada, Donostiako sei auzo elkartek, gutun bidez, FIFAri eskatu diote atzera botatzeko hiriaren egoitza izendapena; FIFA bera... [+]


2025-04-07 | ARGIA
Aita Mari ontziak 108 erreskatatuak gertuagoko portu batera eramatea ez utzi izana deitoratu du

108 pertsona erreskatatu dituzte asteburuan Mediterraneoan. Italiako Gobernuak ez die utzi gertuko portu batean lehorreratzen, eta Salernora bideratu dute Aita Mari ontzia. Litekeena da Europako Batasunak migrazio politikaren araudia gogortu aurreko azken misioa izatea. Aita... [+]


Eguneraketa berriak daude