Ikas Euskara Korrika


2021eko uztailaren 28an
A.E.K.-ko antolatzaileei elkarrizketa. (Dionisio Amundarain, Beni Agirre, Xabier Aizpurua eta Mikel Uzkudun)

Ikas Euskara Korrika
Ikasturte berria hastera doakigu. Euskararentzat ere ikasturte berria. Odol berria, nahiz eta askotan pentsatu beste suero botila bat ez izatea. Larria beti geure beti gaixoaren egoera. Gurekin ditugu aste honetan Dionisio Amundarain, Beni Agirre, Xabier Aizpurua eta Mikel Uzkudun, A.E.K.ren gainean eta beraien asmotaz elkarritzegiteko:
ARGIA.- Korrika kanpaina ezaguna dugu. Zertara dator oraingo A.E K.ren kanpaina berri hau?
A.E.K.- Korrikan hiru helburu ziren nagusi. Horietako bat jendea euskara ikastera bultzatzea. A.E.K. irakaskuntzara degukoak bakarriki zaten ziren eta 120 ordutakoak. Gaur negu ikastaroak 80 ordu ditu gutxienez. Astean 10-15 ordutakoak, 80 ordutakoak 15 egunetan, bestalde 100 ordutakoak hilabete batetan edo 600takoak 4 hilabetetan. Uda ikastaroak ere E.H. osoan.
Taldeketari garrantzi handia ematen zaio. Horretarako, adibidez, ikasle guztiek azterketa bat pasa behar dute talde homogeneoak egitearren ahal den neurrian.
Hizkuntza ikasteko behar diren 600 ordu horiek mailakatuak ditugu irakaskuntz programa batetan. 100 ordutako 6 mailatan eratu ditugu.
Irakaslegoaren prestakuntzan ere dihardugu. Hor daude Iraileko ikastaroak E.H. osoan, baita urtean zehar egiten diren irakasle batzarrak, e.a.
Gaueko ikastaroetaz aparte bazkalondoak eta goizekoak ditugu. Etxekoandre eta guztientzat.
ARGIA.- Zer dira didaktika ikastaroak'?
A.E.K.- Hitzak adierazten duen bezalaxe, ikastorduak nola eman irakatsi gure irakasleei, berriei nahiz zaharrei. Honela antolatu ditugu: 2 Bizkian, 2 Gipuzkoan, I Iruñean. Iruñekoa egun guztiz irakasle izango direnentzat da. Gutxi gora behera hauek izango dira gaiak:
talde dinamikako ariketa, hau da, klasea nola eraman ondo dikatzen da, A.E.K. euskararen irakaskuntzara dedikatzen da. Hortaz E.H.n zehar euskaltegiak eta euskal eskolak antolatzen dira. A.E.K.n koordinaturik daude. Oraintxe da matrikula garaia eta ikastaroan hasiera. Ikastaro hasiera honi indar ematera dator kanpaina hau.
AKGIA.- Zer da Alfabetatze Euskalduntze Koordinakundea? Zer da A.E.K.'?
A.E.K.- A.E.K. izena ez da oso ezaguna gure artean, gau-eskola, euskal-eskola izenak daude zabaldurik gure ezpainetan. Gure herrian jende gutxik daki euskaraz,23k hitzegiten omen dugu eta jakina, 23 horietatik askok irakurtzen eta idazten ez dakiena. Gu jende honi euskaraz idaztera eta irakurtzera irakasten saiatzen gara, Alfabetatzen izenean. Bestetik, 77 horiei euskara irakatsi nahi genieke. Beraz, A.E.K.ren egitekoa E.H. guztia, ez elite bat, euskalduntzea da, guztiak alfabetatzea.
A RG I A .- Zein alderdi indartu nahi izan duzue ikastaro berri honetan'?
A.E.K.- Hizkuntz irakaskuntzaz ari gara, hain zuzen adinekoen hizkuntz irakaskuntzaz, eta zentzu horretan garrantzi handia ematen diogu azken urteotan ikastorduen ugaltzeari. Astean 6-7 l/2 ordu emango dira minimoki, lehen 3 edo 4 ematen ziren gau-eskoletan. Ikastaro motak ere ugaritu egin ditugu; lehen ne
-teoria hizkuntz irakaskuntzaren printzipioaz
-programaketa eta orduketa eskola eredu praktikoak
-ebaluaketa sistimak
-materialeen aurkezpena
-tresna teknikoen erabilera (arbela, kaseta, bideoa...)
ARGIA.- Didaktika arloan zer lan egin duzue?
A.E.K.- Badira Bilbo, Goiherri eta Hernani aldean didaktikaz arduratu diren irakasle taldeak. Hauen lana beste irakasleentzat baliagarria izan da eta da. Adibidez hor dugu Bilbokoen "Urraspide" materiale osagarrien 9 zenbakiak toki guztietan banaturik. Bestalde nazio mailan biltzen hasia da talde bat E.H. guztiko irakasle batzuz osaturik, oraindik zeharo gorpuztu gabe bainan lanean arituko dena, eta bere emaitzaren zain gaude.
Irakaslegoaren profesionalizatzearen atzetik gabiltza. Alde batetatik bizitzeko posibilitatea izango duelako eta bestetik hobeagotuko delako.
Eraketa mailan iaz ihardun ginen sektorekako plangintza bat eratzen. Adibidez Aurrezki Kutxa Probintzial eta Munizipaleko langileei emaniko ikastaro berezietan jasotako esperientziak ditugu. Honela komertziokoei, ikasleei, ikastoletako gurasoei eta abarri zabaltzeko asmotan gaude.
ARGIA.-Zein da zuen finantziaketa bidea?
A.E.K.- Ikasleen kuotak nagusiki.
ARGIA.- Subentziorik?
A.E.K.- Subentzioak udaletxeetatik datoz datozenean. Udaletxeek ez dute guztiek politika berbera euskararen arloan. Badira laguntza bat ematen dutenak, beste batzuk laguntza sinbolikoak... Gipuzkoan Diputazioak milioi erdi bat eman du bainan ez da ezer. Aurrezki Kutxek, zenbait enpresak, e.a., bainan ez da ezer. Azken finean ikasleen kuotetatik eta irakasleak gaizki ordainduaz finantziatzen gara.
Hau zerbitzu publiko bat da. Normalean ente publikoek eraman behar luketena. Ez da horrela gertatzen eta gu ari gara horretan. Ez gara enpresa bat. Ez gara ari diru irabazte negoziorik egiten.
ARGIA.- Zeintzuk dira zuen oztopo nagusiak?
A.E.K.- Diruarena garbi gelditu dela uste dugu. Materialeak, etxeak, ikastaroa eta egin behar diren inbertsio guztietarako dirua. Gero bestea ente publikoek, udaletxeek eta askotan jendeak ez duela alfabetatze euskalduntzean sinisten edo eta bizkarra ematen diotela litzateke.
ARGIA.- Zergatik bizkar emate hori?
A. E. K.- Beraiek erantzun behar lukete. Guk nolabait ente publikoa izan nahi genuke. Gure planteamenduak hortik doaz. Noski ezin dugu funtzionamendu berezi bat duen ente bat beste baten pean ezarri. Hori nolabait harremanetan eztabaidatzekoa litzateke. Gu elkarrizketara irekiak gaude.
ARGIA.- Euskaltzaindiarekiko harremanak hautsi egin dira, ezta?
A.E.K.- 1968an Rikardo Arregiren eraginaz proposatu zitzaion Euskaltzaindiari Euskalduntze kanpaina babes zezan. Euskaltzainidak onartu zuen eta A.E.K. bere babesean egon da duela hilabete batzurarte. Egoera berria zela eta, Euskaltzaindiak ikusirik A.E.K. erakunde indartsu bat zela eta ez zuela bere zereginetan sartzen euskalduntzea eta alfabetatzea, lan hauen ardura eskatu zion euskara erakuts zezan bere aldetik. Beraz orain ez dugu harremanik Euskaltzaindiarekin.
ARGIA.- Gobernuarekin zein harremanetan zaudete?
A.E.K.- Gobernuari aurkeztu dizkiogu gure planak eta presupostuak. Beren erantzunaren zain gaude. Esan genezake Gobernuak Angosto-n ikastaro bat antolatu duela bere irakasleentzat eta gure irakasleak deituak izan direla haiei klaseak emateko, haiek prestatzeko.
29-30

GaiezHizkuntzaEuskaraAlfabetatzeAEKIrakasleak
GaiezHizkuntzaEuskaraAlfabetatzeAEKEkitaldiakKorrika

Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude