Susa-3 Kaleratu Da: Poztu Gaitezen


2021eko uztailaren 26an
SUSA aldizkarikoekin elkarrizketa.

Susa-3 Kaleratu Da: Poztu Gaitezen
Joan den astean atera-ziren inprimategitik SUSA-3ren aleak, eta guri primeramanon iritsi zitzaigun berria. Berehala erditze kultural horren gurasoenganajo genuen horretaz zerbait esan ziezaguten, eta egun eguzkitsuak aprobetxatuaz, kontxako hondartzara joan eta bertan tipi-tapa jaso genuen ondoren eskaintzen dugun elkarrizketa.
ARGIA.–Lehenengo galdera izango litzateke ea zergatik atera duzuen SUSA delako hau, zuen lanak argitaratzeko beste leku batzuek baldin badituzue. Ez al litzateke kultur lujo bat??
SUSA.–Haserako faktore inportante bat izango huke tradizioa; beste toki butzuetan, XAGUXARRAn edo ARGIAko TITIRITEROetan, SUSAn baino askoz beranduago hasi gintuen idazten. Horiek sortu ordurako SUSAko lehenengo bi SUSAk kaleratu genizkian, SUSA orain dela urte eta piko kaleratu genuen lehenbiziko aldiz, eta oraingoaren arrazoin bat izango huke harekin ez moztea. Uste bait dugu oraindik baduela funtzio bat.
ARGIA.–Experimentoarekin jarraitu nahia, ezta? Eta zein izango lirateke SUSA experimentoa bestengandik berezten duten ezaugarriak?
SUSA.–Ezagugarri bat izango huke transzendentziarik gabeko katxarro bat izatea, hasieran behintzat, orain beharbada piska bat aldatu bait da. Esan nahi diat ez genuela batere eragozpenik maila handi bat eskatu gabe edozer gauza argitaratzeko. Beste tokietan erabiltzen diren kriterio neurri batetan gogor erabili gabe. Bere aldeko eta kontrako guztiarekin. Beraz, aurreko asmoa izango huke hasten ari garen (edo diren) batzuen kaleratzerako plataforma bezala erabiltzea.
ARGIA.–Hor plataformarena aipatu duk. Plataforma baldin bada, zergatik segitzendute nolabait beste medioetara iritsi direnak?
SUSA.–Beno, hor kontutan hartu behar duk ere hau baino aurrerago atera ditugun bi SUSA horiekin gure artean inolako giroa sortu dugula, akaso talde bat osatu dugula esatea gehiegi huke, bainan bai esan dezakegu badaudela gure arteko lotura batzuek. Eta horiek asko pesatzen dute gerorako, eta plataforma bezala hasi zena, gero beste zerbait bihurtzen duk.
ARGIA.–Benetan hitzegin daiteke talde batetaz zuetaz hitzegitean?
SUSA.–Beno, ez duk hainbeste ere. Beharbada izango duk orain zenbaki honekin perspektiba bat ireki dela, ilusio berriak ateratzeko eta asmo berriei ekiteko. Batzuen barruan behintzat baduk talde bat izateko gogo hori.
ARGIA.–Eta hemendik aurrera nola jokatuko duzue perspektiba horiek gauzatzeko?
SUSA.–Hor bazebilek asmo bat–nahiz eta guzti-guztiona ez izan–, datorren kurtsoan mintegi edo biltoki bat montatzeko asmoa. Bazirudik batzuei gustatu zaiela ideia. Orain seminario gisako hori programatu beharra zegok, bainan bere asmorik inportanteena giro bat lortzea izango huke.
ARGIA.–Orain arte hitzegin diagu aldizkariaren ezaugarriez edo perspektibaz; gaiaz aldatuz, zein eragozpen arkitu dituzue lehenengo hiru zenbaki honetan ekonomikoki eta estruktura mailan?
SUSA.–Hor bi etapa berezi behar dituk, aurreko biak, eta hirugarren hau. Lehenengo biak oso edizio kaskarrean atera hituen, buinan aldi berean lanaren aldetik izugarrizko pisua eman zigutean, edizio ia ia artesano bat izan zelako edo. Alde ekonomikoaren bidetik guztia gure poltsikotik jarri behar izan genian, inongo subentzio edo laguntzarik jaso gabe. Eta hemen egin behar den kritikarik zorrotzena EUTGko Filosofia eta Letretako Fakultateko Dekano jauna den Antton Artamendirentzat duk dudarik gabe. Zeren aitzakiz aitzaki bere asmoa bete zuen: txanponik ez ematea. Haserretu ere haserretu gintuen, eta bere bulegotik bota ere. Gauzak horrela, negargarriena duk ikasle batzuek.haseran EUTG mailarako ateratako aldizkari baten gastuak beren poltsikotik ordaindu behar iztea.
ARGIA.–Eta hirugarren honekin, gauzak aldatu al dituk?
SUSA.–Bai, zorionez. Zuek (ARGIAkoek) emandako babesarikin beste sistima askoz garestiagoetan eta tirada handiagoetan sartu ahal izan dugu. Gure poltsikoek permitituko ez liguketen bide batetatik alegia.
ARGIA.–Eta irakasleen aldetik nahiz ikasleen aldetik, zer moduz?
SUSA.–Alde horretatik beti jaso izan dugu laguntza moral handia. Dekanoak kintopinora bidali gintuen arren, besteen aldetik bultzada dexente jaso diagu (prezioa baino gehiago ordainduz, etabar-, bainan luzarora hori ez duk irtenbidea aldizkari bat mantentzeko. Hitzak baino zerbait gehiago behar duk. Eta beharrezko laguntza hori ARGIAren aldetik etorri zeiguk.
ARGIA.–Ikus dezagun. Aurreko aleetan lupa bat behintzat beharrezko huen SUSA irakurri ahal izateko, orain ez; lehen idazten zuen jendea ez huen batere ezaguna, eta orain berriz batzuek bai. Horrek aldaketa nabarmena suposatzen dik. Zeuok nola bizitu duzue aldaketa hori?
SUSA.–Jendearen aurrean ez zegok dudarik gure jarrera aldatu egin dela. Orain askoz kontu handiagoz egin behar dizkiagu gauzak, batez ere publiko batekin modu on batez kunplitu beharra daukagulako.
ARGIA.–Konkretuki zer sartu duzue 3. Zenbaki honetan?
SUSA.–Aurreko sail berdinekin jarraitzen gaituk. Hasteko, saioak zetoztek. Bata, Walter Benjamini buruz, alemana eta judua; bestea, Kafkari buruz, ez alemana bainan bai judua; eta hirugarrena R. Pinillari buruz, ez alemana eta ez judua. Gero elkarrizketa etorriko huke, gauza arinagoak gustoko dituenentzat, oraingoan Jose Austin Arrietari egina. Eta bukatzeko kreazio-lanak, era guztitakoak eta gusto guztitarako. Itzulpen batzuek ere arki daitezke.
ARGIA.–Esan zidatek ehun pezetatan saltzen duzuela alea. Egia al duk?
SUSA.–Ehun pezetatan ez, hogei durotan. Hala ere, esan beharra zegok hogei duro horiekin ez dugula ezta kostoa ere pagatzen. Beraz, bazekiagu aldez aurretik galera izango dugula.
ARGIA.–Orduan, ez duzue puta ideiarik marketingaz edo...
SUSA.–Ez, gertatzen duk jendea ez dagoela ohituta era horretako aldizkari batengatik hori baino gehiago ordaintzera, eta garestiago jartzen baduk arriskua daukak inork ez erosteko.
ARGIA.–Zein asmo ez duzue bete oraindik?
SUSA.–Batik bat irekitasunaren aldetik. Gure asmoa izango huen Deustuko, Gasteizko eta Iruñeko beste ikasleekin kontaktutanjartzea, bainan oraingoz ez duk posible izan, ez zekiat noren erruz. Ea hurrengorako lortzen dugun.
ARGIA.–Azkenik, eta bukatzeko, nortzuk hartu duzue parte bertan?
SUSA.–Azkeneko zerrendan ahaztu zitzaizkigun Felix Aiestaran eta Zornotza aipatu nai nizkikek, desagrabio modura edo. Gero zerrenda guztia hau izango huke: Imanol Zurutuza, Pablo Sastre, Mikel Uria, Iñaki Hz. Abaitua, Josu Antza, Mikel Landa, Teresita Amonarriz, Enrike Irastortza, Mikel Montoia, Xabier Etxebeste, El batxiller Iñurrieta, Iñaki Zalakain, eta David Zuazalde. Azala Rafa Serrasek egin dik, eta marrazKiak Xabier Etxebestek. Aipamen berezia merezi dik On Josemi Zumalabe, berea bait da maketa, eta prozesu tekniko guztiaren ardura, bainan lotsaz edo, ez dik bere izena azaldu nahi izan.
Beno, honekin bukatutzat emango dugu elkarrizketa, hondartzako hondar leuna oinetan, eguzkiak gure bizkarrak berotzen dituen bitartean. SUSA ON!
SUSA ESKATZEKO SARTU 100 pta. sobre batetan eta hona bidali:
SUSA Gnal jauregi,3 1° ezk. DONOSTIA
26-27

GaiezKomunikabidPrentsaAldizkariakSusa
GaiezKulturaLiteraturaArgitalpenaBesteak
GaiezKulturaArgitalgintArgitalpenaAldizkariak

Azkenak
Migratzaileak delinkuentziarekin lotu eta mugen kontrola areagotzearen alde egin du Pirinio Atlantikoetako prefetak

Espainiako Estatutik Frantziakora “legez kanpoko” gero eta migratzaile gehiago igarotzen direla argudiatuta, mugetako kontrolak indartzea begi onez ikusi du Pirinio Atlantikoetako prefetak. Migratzaileek delitu txikietan “eragin hautemangarria” dutela... [+]


Kanibalismoa bizirauteko

Poloniako Maszycka kobazuloan duela 18.000 urteko arrastoak topatu zituzten XIX. mendearen amaieran. Baina berriki giza hezurrak teknologia berriak erabiliz aztertu eta kanibalismo zantzu garbiak aurkitu dituzte. 

Ez da ikerlan bat ondorio horretara iristen den lehen... [+]


Aliatuen errekorrak

Porzheim (Alemania), 1945eko otsailaren 23a. Iluntzeko zortziak jotzear zirela, hegazkin aliatuak hiria bonbardatzen hasi ziren bonba su-eragileekin. Erasoak sarraski izugarria eragin zuen denbora gutxian. Baina Pforzheimen gertatutakoa itzalean geratu zen, egun batzuk lehenago,... [+]


Zer gertatu da DBH 2n? “Ezohiko bi jaitsiera handi” nabarmendu ditu ebaluazio diagnostikoak zientzia eta gaztelanian

Matematika, zientzia, euskara, gaztelania eta ingelesa konpetentzietan EAEko ikasleek duten maila neurtzen duen ebaluazio diagnostikoaren emaitza festan, 13-14 urteko ikasleek zientzia eta gaztelanian izan duten deskalabrua "zuhurtziaz" gogoetatzeko beharra adierazi... [+]


Eta hemen gaude berriro, erlijioa eskolan

Otsailaren 3an hasi da gure umeak eta gaztetxoak eskoletan aurre-matrikulatzeko garaia, eta urtero bezala gogoratu nahi genizueke zergatik ez zaigun ideia ona iruditzen erlijioan matrikulatzea. Iaz artikula bukatzen genuen esanez “askori idazki hau ezaguna egingo zaizue,... [+]


Donostiako emakume batek salatu du Ertzaintza bere aurka oldartu ostean ZIUan amaitu zuela, konorterik gabe

Emakumearen familiako kideek jarri dute salaketa Bilboko Kolonbiaren kontsulatuan. Otsailaren 1ean jasan zuen erasoa, Donostiako Manterola kaleko diskoteka baten atarian. Hainbat testigantzen arabera, konorterik gabe egon arren berari kolpeka jarraitu zuen ertzain batek.


La Furia. Mimoa eta indarra
“Cascante Euskal Herria bada, zergatik ez dira jotak euskal kultura?”

Ilezko prakak, gerritik oinetaraino, latexa besoetan eta soinean, eta adatsa laranja gori. Horrela aurkeztu du La Furiak bere bosgarren lan luzea: Ultra. Horrek guztiak ederki islatzen du rap abeslariaren apustua: dena eman, bere irizpideen arabera.


Pantailen erabileraren inguruko hausnarketak

Tranbia txiki Arratia Institutuko Guraso Elkartetik pantailen erabileraren inguruko hausnarketa bultzatu nahi dugu ikas komunitatean.

Azkenaldian kezka handia dago ume eta nerabeengan pantailek duten eragina dela eta. Ardura hori etxeko erabileratik eskola eta institutuetako... [+]


Hidrodukto batek zeharkatuko du Aiaraldea?

Petronorrek adierazi du asmoa duela hidrogenoa ekoizteko lantegia abiatzeko Bilboko Portuan eta erregai mota hori Tubacex, Tubos edota Vidrala enpresetara heltzeko, beharrezkoa izango dela hidroduktoa eraikitzea.


Hirigintza araudia malgutu eta etxebizitzen eraikuntza sustatzeko dekretua sinatu du Jaurlaritzak

Etxebizitza berrien promozioak ez atzeratzea da Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak onartu duen dekretuaren helburu nagusietako bat. Zentzu horretan, udalei "autonomia" gehiago emango diela ziurtatu du Denis Itxaso sailburuak.


2025-02-19 | Nicolas Goñi
Mozambiken kontratatu zituen militarren torturak isilpean gorde ditu Total multinazionalak

Mozambiken gas eremu zabal batean erauzketa prozesu bat martxan ezartzeko prest zen 2020an TotalEnergies enpresa frantsesa, eta gunearen segurtasuna bermatzeko Mozambikeko unitate militar bat kontratatu zuen. Baina Afrikan egitekoa zuen "inoizko inbertsio pribaturik... [+]


Izena duenak badu izena

Bai, bai, holaxe. Ez naiz harago joatera menturatzen. Pleonasmo bat dela? Tautologia bat agian? Baliteke, baina egia-oste deitzen dioten garai honetan, oinarri-oinarrizko egitateak beharrezkoak dira. Begira, bestela, “Ez da ez!” lelo indartsuari. Bagenekien hori... [+]


2025-02-19 | Castillo Suárez
Porcelana Irabia

Baneukan lagun bat Porcelana Irabian lan egin zuena itxi zuten arte, eta jatetxe edo taberna batera joaten ginen aldiro kikara eta plateraren ipurdia begiratzen zituena pieza non egina zegoen jakiteko. Gauza bera egiten dut nik gauza zaharren azoketara joaten naizenetan:... [+]


Eguneraketa berriak daude