«Xalbador» Filme Berria


2021eko uztailaren 23an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
«Xalbador» Filme Berria
Orain dela egun batzuk «Xalbador» filme ikusteko aukera izan genuen.
Filmee honek, beste askok bezala, bere eztabaidak sortuko ditu, egileek hartu duten bidea norbaiten gustokoa ez izatea gerta daitekeelako.
Bertsolari baten erritmoa (barne erritmoa eta bere bertsoen erritmoa) zinemara aldatzea oso zaila da, bi lengoaia ezberdinak baitira. Agian bilakaera horretan egonen da filmearen interesa (Xalbadorri buruz esaten zaiguna alde batera utzita). Hor dugu Xalbador zenaren emaztea filmea irekitzen eta ixten, bere senarraren ezagupidea eta heriotza nola izan ziren kontatuz, bere bizi ziklo guztia enmarkatuz.
Hor ditugu Urepelgo eliza, Xalbadorren etxola, botila, bakartasuna, etab. filmearen osagai bezala maila fisiko batetan, baina bigarren mailan, maila literarioan alegia, Xalbadorrentzat elemento hauek suposatu zutena ere ikus dezakegu. Maila ezberdin hauek dira filmea aberasten dutenak.
Hor ditugu ere sendikoen hitzak, Xalbadorren nortasuna adieraziz eta bertsolaritza ondo ezagutzen dutenen iritziak, Urepelgo bertsolariaren lan literarioa aztertuz.
Juan Migel Gutierrez-engana jo dugu bere lanak ekarri diguna hobe azter dezagun.
–dakigunez, bertsolari bati buruz egiten den lehenengo flmea dugu hau.
Nola sortu zen egiteko ideia?
–Berez, bertsolari bati buruz egiten den lehenengo filme monografikoa da. Beste batzuetan bertsolaritza aztertua izan da, baina euskal kulturaren beste elemento bat bezala. Niri, egia esan, beti interesatu zait gai hau, ez euskal bertsolariena bakarrik, ahozko literaturaren fenomeno osoa baizik. Eta hori ere beste aberri batzuetan gertatzen da. Hor ditugu Italia, Armenia edo bereberen kasoak, esate baterako.
Euskal bertsolaritzari dagokionez, nik hizkuntzaren ezezagupidearen arazoa nuen eta gainera Xalbadorrekiko interesa kanpotik etorri zitzaidan. Euskadira itzultzean, herbestean 9 urte bizi ondoren, kultur errealitatearekin izan nuen lehenengoetako harreman bat Xalbadorren heriotzak jendearengan eduki zuen eragina izan zen. Geroztik gogor eutsi nion ideia honi, tartean euskara pixka bat gehiago ikasten nuela, jendearekin kontsultatzen hasi nintzen eta azkenik pelikula hau egitea erabaki nuen.
Filmeak hasiera batetan, diptiko bat izan nahi zuen, bitan irekitzen diren irudi flandestarren antzekoa. Alde batetik Xalbador egonen zen, eta Mattin bestetik, bertsolaritza ikusteko bi era bezala, bakoitza bere ñabardura bereizgarriekin. Azkenean, ideia hau baztertu genuen, pertsonaia hauek, ondo sakondu nahi bagenituen, nahiko nortasuna eta interesa zutelako, indibidualki aztertzeko.
Zinematografikoki, Xalbador gure artean ez izateak ez zuen arazo bat suposatzen?
–Ez zen zailtasun bat izan, estilo aukeraketa bat baizik. Hots, bizi den edo hil den pertsonaia bat aztertzeko era beti ezberdina izaten da. Xalbador gure artean ez dagoenez gero, eta bere bizitzan zehar egindako filmaziorik ez daudela kontutan hartuz, bi aukera genituen: Alde batetik, berak «Odolaren mintzoa» liburuan idatzi zituen edo kasetetan dauden bertsoak hartu, eta iturri hau sakondu, Xalbadorrek bizi ! izan zuen barne mundua adieraziko ziguten soinu eta irudiak sortzeko. Bigarren aukera bat bere nortasuna aztertzea zen, bera ezagutu zuen jendearen eritzien bidez. Hitz batez, senide, lan, bertsozale eta teknikoen zirkuloetatik abiatu, inpresio bikoitz bat ateratzeko: Lehendabizi, Xalbadorren barne mundua, eta bestetik bertsolaritzak, eta kasu honetan, Xalbadorren lanak suposatzen duen giza fenomenoa.
–Filmea ikusi ondoren, Xalbedorren bertso gutxi entzuten dela dirudi. Zergatik?
–Filmea lortzen ari zen barne erritmoa kontutan hartuz, Xalbadorren bertsoek filmearen sostengu bat izan behar zutela uste genuen, eta ez bere muina. Garrantzitsuena, gure ustez, jendearen interesa sortzea zen, ikusleak gero Xalbadorren lan literarioa ezagu eta sakon zezan
Bestaldetik, badago beste arazo bat horrelako hizkera bat zinemara transkribitzeko. Bertsoak, bere, badu bee iraupen konkretoa. Bertso osoa hartzen baduzu, 7 edo 8 minutu joanen lirateke eta honek filmearen erritmoa hausten dizu.
–Ene ustez, filmeak Xalbadorren lana eta bizitzara hurbiltzen gaitu, baina pentsatzen duzu bertsolaritzari buruz zerbait erakartzen duela, gai hau ezagutzen ez dutenentzat?
–Beno, nik uste dut filmeak nahi izan duena Xalbadorren bizitza eta lana osatu dituzten elementoak aztertzea izan dela. Ikuspegi honetatik, filme hau minoria batzuentzat da, hori bai. Ikustera joanen denak bertsolaritzaren fenomenoa ezagutu behar du, eta behar bada Xalbadorren bizitzaren xehetasunen bat ere. Maila honetan bere aportaketa filmeak duen barne erritmoa Xalbadorren barne mundura aldatzea dela uste dut.
Filmean zehar, bere sinbolotzat edo, eskuak azaltzen dira. Zer adierazi nahi zenuen horren bidez, bertsolarien expresiobide bat, izpiritutasuna edo ta beren nerbiosismoa?
–Kamara eskuetara zuzentzeko ideia Xalbadorrengandik sortzen dela esango nuke. Berak «Odolaren mintzoa» liburuan dioenez, betsolaria askotan aurpegi pairugabe batez azaltzen da, baina bere nerbiosismoa eta dinamismoa ordea eskuen mugimenduz zehargitzen ditu.
Ideia honetan oinarrituz, egia zen edo ez aztertzen hasi ginen. Ikustekoa da benetan nola bertsolariak ez dizkion eskuak ikuslegoari erakusten, eta hori egiten badu, keinuari laguntzeko izaten da, Baserri edo Mitxelenaren kasoetan adibidez.Eskuak atzean izkutatze hau aurpegiaren expresio bat bezain interesgarria iruditzen zitzaigun.
–Ez al dago, holako filme bat egitean, Xalbador edo beste pertsona bat aztergaia izanik, mito bat fabrikatzeko arriskua, kontutan hartzen badugu gainera, bere heriotza nahiko liluragarria izan zela?
–Une konkretu batetan kultura eta hizkuntza baten gordailu den herri pertsonaia baten azterketak beti dakar berarekin zuk aipatzen duzun arriskua, eta gehiago oraindik bertsolari hori, Xalbadorren kasoa alegia, horrelako zirkunstantzia berezietan hil bada.
Horregatik interesgarria izanen zen filme bat beste ikuspegi batetik egitea: Bertsolari batekin egitea, eta ez bertsolari bati buruz. Hau da, bere bizitza jarraitzea eta bere sugerentziak onartzea, zerbait sortzeko bere laguntzaz.
–Panteilan azaltzen diren pertsonen aktuazioen artean ba dago kontrastasun bat. Alde batetik Xalbador zenaren emaztearen naturaltasunarekin topo egiten dugu, eta bestetik filme batzuetan besteen elkarhizketetako tonearengatik nahiko astuna bihurtzen dela sentitzen dugu.
–Elkar hizketetan oinarritzen den zinoma moeta honek material pila bat arrodatzea exigitzen du. Zinema lanarekin ohituta ez dauden pertsonekin iharduteko ideiala kamaraz ahanztea izaten da, eta hau gure artean behintzat bazkaldu ondoren edo horrelako bizikidetasunetan bakarrik lortzen da. Azkenean, asko arrodatu ondoren, zuri interesatzen zaizuna esatea lortzen dute.
Leoniren kasoan erroilu asko arodatu genuen, Xalbadorri buruz hitz eginez, eta interesgarriena beti kamaraz gogoratzen ez zenean azaltzen zen. Beste gauza bat da Leoni dituen xarma eta naturaltasuna.
Besteekin ezin genuen luxu hori onartu: Alde batetik, ekonomi arazoak zirela eta, eta bestetik beren eskuharmenak askoz teknikoagoak zirelako, eta denbora batetara egokitzea posible zelako. Gainera hizkera tekniko hori nahiko berezkoa da haiengan, Lekuonaren kasoan adibidez.
–Azken egun hauetan, Super 8-n egindako bi filma bota dituzte: «El Sacamantecas» bata, eta zeurea bigarrena. Dena dela, jendeak formato hori laburmetraiak egiteko bakarrik balio duela uste du. Iruditzen zaizu, benetan, zerbait egin daitekela ere formato honetan?
–Super 8-ren arazoa teknikoa da batipat. Alde batetik kamarek egiten duten soinua dugu eta hori gaur egun konponezinezkoa da. Dena dela, laburmetrai batetan jendeak onartzen dizu hori, baina filma luzea denean, gaiak berez interes handi bat eduki behar du, jendeak arazo hauk ahantz ditzan.
Bestaldetik bere zabalkuntzaren arazoa dugu, merkatal zinetoki batetan asimilagarria ez baita. Baina euskal telebistarako, adibidez, Super 8 eta bideoa oso material merkeak eta interesgarriak ditugu.
–Orain zer asmo duzue filme hau zabaltzeko?
–Lehendabizi kopia bat atera nahi dugu, originala baketan uzteko. Gainera kopia horretan lotune arazo batzuk eta margo ezberdintasunak zuzenduko ditugu eta ordutik aurrera nahi duten guztien disposapenean egonen da, auzo eta herrietan aurkezteko, super 8 dela kontutan harturik beti.

XABIER PORTUGAL
30-32

GaiezKulturainemaFilmeakLuzemetraia
GaiezKulturainemauzendariakGUTIERREZ1
GaiezKulturaBertsolaritBertsolariaXALBADOR1
PertsonaiazGUTIERREZ1
PertsonaiazXALBADOR1
EgileezPORTUGAL1Kultura

Azkenak
Olatz Salvador
Konfort gunea

Olatz Salvador
Noiz: martxoaren 15ean.
Non: Deustuko jaietan.

------------------------------------------------

Martxoak beti du deustuarrontzat kolore berezia; urtero ospatzen ditugu jaiak, San Jose egunaren bueltan. Bi asteburu bete festa, eta urtetik urtera Deustuko... [+]


Ezkabako ihesaldia gogoratzeko, La Fuga mendi-martxa

Kirola eta oroimena uztartuko dituzte, bigarrenez, mendi-martxa baten bitartez. Ez da lehiakorra izanen, helburua beste bat delako. La Fuga izeneko mendi martxak 1938ko sarraskia gogorarazi nahi du. Ezkabako gotorlekuan hasi eta Urepelen amaituko da. Maiatzaren 17an eginen dute.


Atzera bota dute Zaragoza eta Araba arteko goi tentsioko linearen proiektua

Martxoaren 19an amaitu zen proiektua aurkezteko epea, baina Errioxako PSOEk adierazi du Forestalia enpresak "interesa baztertu" duela. Enpresak bi parke eoliko eraiki nahi zituen Aragoiko lurretan, baina oraindik ez ditu lortu baimenak eta hori dute egitasmoa... [+]


2025-03-28 | ARGIA
200.000 euro lortzeko kanpaina abiatu du Integrazio Batzordeak

Seaska Sarean inklusio egoeran dauden 165 ikasleei laguntza bermatzeko hasi dute kanpaina, antolaketa propioa eratuta. Frantziako Hezkuntza Ministerioaren jarrera salatu dute kanpaina aurkezteko prentsaurrekoan, behar bereziak dituzten haurren inklusiorako baliabide... [+]


2025-03-28 | Irutxuloko Hitza
Metroaren lanetako gainkostua 33,3 milioi eurokoa dela adierazi du Eusko Jaurlaritzak

EH Bilduk galdera sorta bat erregistratu zuen Eusko Legebiltzarrean Donostiako Metroaren igarobideko lanen gainkostua argitzeko. Informazio hori atzo jakinarazi zuen Susana Garcia Chueca Mugikortasun sailburu sozialistak.


AEBn ekoizten ez diren autoei %25eko muga-zergak ezarriko dizkiela iragarri du Trumpek

Muga-zergak apirilaren 2tik aurrera ezarriko dira eta altzairuari eta aluminioari ezarritakoei batuko zaizkie. "Gurekin negozioa egiten duten eta gure aberastasuna eskuratzen duten herrialdeei ezarriko dizkiegu", AEBetako presidenteak adierazi duenez. 


2025-03-27 | Arabako Alea
Greba mugagabea hasi dute Gasteizko lorezainek

%90eko jarraipen "ia erabatekoa" izan du grebak, sindikatuen arabera. Gasteizko parkeak, lorategiak eta eraztun berdea mantentzen dituzte Enviser azpikontratako 90 langileek.


Borrokak balio du: Israel Premier Tech, ez aurten, ez inoiz

Aurten "Israel Premier Tech" txirrindularitza talde israeldarra ez da Lizarraldeko Miguel Indurain Sari Nagusia lasterketara etorriko. Berri ona da hori Palestinaren askapenaren alde gaudenontzat eta munstro sionistarekin harreman oro etetea nahi dugunontzat, izan... [+]


Biharamunen lantegia
Zer ikertu herritarrek erabakitzen dute

Ikerketa parte-hartzailea eta gogoetatsua bultzatzen du Biharamunen Lantegia kooperatibak, eta zientzia eta ikerketa herriarengana hurbiltzeko lan egiten du. Duela urte eta erditik egoitza Bidarten dauka, eta Institut Curie-rekin elkarlanean Iker Herria ikerketa zentroa sortzeko... [+]


2025-03-27 | ARGIA
Euskal sagardo ekologikoaren bereizgarria, kupeletan jartzeko gertu

Txotx denboraldian eredu ekologikoan ekoiztutako Euskal Sagardoaren eskaintza izango da hainbat sagardotegitan, eta hura bistaratzeko, Jatorri Deiturak eta ENEEK-Ekolurrak kupeletan paratzeko euskarria aurkeztu dute.


2025-03-27 | Kontxita Beitia
Atzo bezain ozen! NATO pikutara soldaduskarik ez

Intsumituek denbora luzez egindako borroka gogorra eta mingarria izan zen, baina irabazi zuten, eta garaipen hura behin betikoa izango zela uste genuen, atzera bueltarik gabea. Baina badirudi, politikari batzuen ahotik aterata, eskalada militaristari gorazarre egin eta berriz... [+]


Etxarri Gaztetxearen aldeko zenbait gaztek Bilboko udaletxeko osoko bilkura eten dute

Amenabar enpresak Bilboko Udalaren eskutik apirilaren 4rako agindu duten desalojoaren kontra azaldu dira bilkuran. Poliziak indarrez kanporatu ditu. Ostiral honetan18.30ean, Errekaldeko Plazatik hasiko den manifestaziora batzeko deia luzatu dute gazteek, baita desalojoaren... [+]


Bruselaren kitak ezkutatzen duena: simulakroak eskolan, “kooperazioa” militarrekin...

Europako Batzordeak aurkeztu duen plana ustezko gerra edo hondamendi baten aurrean “bizirauteko” kit batetik harago doa: hogeita hamar neurri proposatu ditu eskoletan, enpresetan eta herritarren artean militarismoa eta beldurra sustatuko dutenak.


2025-03-27 | ARGIA
proiektuak 10 urte!
Lurrari begiratzen diogunok badugu aldizkari berezi eta berria: Bizi Baratzea Orria

Gaur, martxoak 27, ARGIA komunikabidearen egoitzan aurkeztu dugu Bizi Baratzea Orria, urtaro bakoitzean zabalduko den aldizkari berria. Horrekin batera ospatu dugu ARGIAren Bizi Baratzea proiektuak 10 urte betetzen dituela aurten. Bizi Baratzeako kolaboratzaileak eta ARGIAko... [+]


Eguneraketa berriak daude