«Etxegiña» Bertsolariari Omenaldia


2021eko uztailaren 19an
"Etxegiña" bertsolariari elkarrizketa
«Etxegiña» Bertsolariari Omenaldia
«Izarra» Elkartea
Gure herriak baditubertsolari eta ohitura herritarren bultzatzaile ugari. Horien artean ezin utzi aipatu gabe «Etxegiña»ren izena. Lehenago ere egin izan zaizkio omenaldiak, berak esan digunez, bainan edozein egokiera da ona horrelako gizon euskalzale eta bertsozale bat goratzeko.
Oraingoan Elgoibarko «Izarra» elkarteak bertso-paperen lehiaketa antolatu du «Etxegiña»ren omenez eta honekin batera asmo txalogarri bati eman nahi lioke hasiera: «bertsolari eskola» bat sortu nahi du, orain arte arbasoengandik etorri zaigun tradizio honi gure gazte eta aurrengan jarraipena eman nahirik. « Soka ez da eten eta ez da etengo ere, bertsoaren doinuak laguntzend igun bitartean» diote antolatzaileek. Ondoren, «Etxegiña» bertsolariarekin izandako elkarrizketa eskaintzen dizuegu.
ETXEGIÑA: 1898. urteko Urriaren I In jaio nintzen Ermuan. Nire aitita etxegina zen eta berdin nire aita eta osaba ere. Hortik datorkit izena.
ARGIA: Nondik jaso duzu bertsozaletasun hori?
ETX.: Juan Kruz Uriguen,nire osaba, bertsolaria zen. Elgetan, jaialdi abertzale batean, entzun nion bertsotan Kepa Enbeitarekin, nik 14 urte nituenean. Bertsolari izateko, etxeko eragin hori garrantzi handikoa da,dudarik gabe, baina berezkoa ere behar da. Gaztetan bertso giroan ibili eta bertsotan hasteak ematen dio bertsolariari bultzadarik handiena.
ARGIA: Noiz hasi zinen bertsotan?
ETX.: 14urterekin zaletzen eta neure kontura batzuk moldatzen, Koadrilan ere bai. Gero, 17 urte nituela hasita, Santa Ageda irtenaldietan bertso jardunak eman izan ditut inguruko herrietan. Eibarren 4 aldiz eta Ermuan 3 aldiz. Bestak, Elgoibarren.
ARGIA: Zenbat urtetan Santa Ageda abesten?
ETX.: Zazpi urtetan Eibar eta Ermuan eta 55 Elgoibarren.
ARGIA: Zure bertsoetatik entzunena «Salbea» dugu, dudarik gabe... Noiz eta zein motiboz sortua da berori»
ETX.: «Santa Ageda» kantatzeko ohitura aspaldikoa dugu Euskal Herrian, baina ohitura da baita ere, urtearen barruan hil den norbaiten atean kantuaren ordez errezatzea. Kantuaren atsegina ez galtzeko asmatu nituen bertso apropos batzuk. Horixe da «salbea». Ermuan, 1915. urtean asmatu eta abestu nituen lehenengoz, 17 urte nituelarik.
ARGIA: Noiztik bizi zara Elgoibarren?
ETX.: 1924. urtean «Gabilondo»ra etorri nintzen lanera Eibartik. Gero, «Sigma»n jardun izan dut.
ARGIA: Eta noiz Elgoibarren Santa Ageda lehen ateraldia?
ETX.: Badu bere historia. 1925. urtean, "Barrutia"nean geunden Estarta, Manu Gabilondo eta neu. Santa Ageda bezpera zen, eta Manu Gabilondok: «Santa Ageda kantatzera joango al gaituk?», eta Estartak erantzun: «Bertsolaria non zegok, ba?»; «hor, heure alboan» borobildu zuen Manuk. Horrela irten ginen zortzi edo hamarren bat lagun gaueko zortziretan Olasotik hasita. Elgoibarren «Salbea» lehen aldiz, «Txankakuan» kantatu genuen, hala tokatzen zelako.
ARGIA: Bildutako diruarekin zer egiten zenuten?
ETX.: Lehenengo ateraldietan gure artean banatzen genuen dirua etabar. Elgoibarko lehenengo ataraldiaren ondoren ere astebete iraun genuen bildutakoarekin egunero meriendak egiten, Gerra aurretxoan, «Batzokiko Emakume Batza»rentzako batzen genuen.
«Baltasar» sozietatea sortu zenetik handik irtetzen gara eta biltzen dena herriko behartsuentzat izaten da.
ARGIA: Jarraitzeko usterik?
ETX.: 83. urtera noa eta pisua igartzen hasita nago. Aurten, adibidez, bide laburrean eraman dut taldea; gero ni barik jarraitu zuten.
ARGIA: Bertsolarien txapelketa eta bestelako saioetan parterik hartu al dozu?
ETX.: Bai, Lau txapelketatan parte hartu dut. Horietako bi aldiz Urkiolan. Lehenengoan, 2. postua lortu nuen eta bigarrenean 1. postua. Bi geunden berdinduak eta azkenengo bertso honek eman zidan txapela: (lau puntu hauetaz osatu behar zen bertsoa) egina, berdina, haundina, bagina):
Gernikako arbola
lurretik egina
beste bat ezin bilatu
halako berdina
neretzako munduan
hura da haundina
haren jarraitzaileak
guztiok bagina
Beste bertso saioetan ere ibili izan naiz Basarri eta Uztapide-rekin batera: Eibarren, Elgoibarren, etabara.
ARGIA: «Etxegiña», badakigu lehenago ere egin izan dizutela omenaldirik. Non eta noiz?
ETX.: Bai, zale ez banaiz ere, egin dizkidate batzuk. 1961. urtean, Ermuko «Jan baietz» koadrilak; 1962. urtean Elgoibarko herriak, eta oraintsu Santa Agedako taldekoek ere bai. Azkenik, orain dela gutxi, Donostian 75 urtetatik gorako bertsolariei egin zitzaien omenaldian ere, hantxe nengoen.
ARGIA: Bai eta 1981. Urteko udaberrikoa ez dadila azkena izan, gure herriak euskal makila eramateko kapaz diren bertsolariak bizirik behar ditu eta. Eta orain, bukatzeko, «salbe»aren lehen eta seigarren bertsoak doazkizue. Hauek dira Elgoibarko Parrokian kantatzen direnak:
Jangoikoak gorde
zaitzala
Ama birjiña Maria
Miserikordiazko Ama
guztiz da zoragarria
konhantza osoarekin
gaude zugana jarria
Begira zazu Ama maitea
gu nola bizi gara den
arrisku eta zirkagarria
besterik ez dago hemen
zure ondoan hartu
gaitzazu betiko zeruan amen.
24-28

GaiezKulturaBertsolaritEkitaldiakOmenaldiak
GaiezKulturaBertsolaritBertsolariaETXEGIÑA1
PertsonaiazETXEGIÑA1

Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Azkenak
2025-04-07 | ARGIA
Aita Mari ontziak 108 erreskatatuak gertuagoko portu batera eramatea ez utzi izana deitoratu du

108 pertsona erreskatatu dituzte asteburuan Mediterraneoan. Italiako Gobernuak ez die utzi gertuko portu batean lehorreratzen, eta Salernora bideratu dute Aita Mari ontzia. Litekeena da Europako Batasunak migrazio politikaren araudia gogortu aurreko azken misioa izatea. Aita... [+]


Loren Arkotxa ondarroarra zendu da, Ondarroako alkate ohia eta Udalbiltzako lehen presidente izandakoa

1999an sortu zuten Udalbiltzaren sortzaileetako bat izan zen, eta erakundeko lehen presidente izendatu zuten urte berean. Ondarroako alkate izan zen hiru agintalditan, eta hango udalak eman du albistearen berri.


Mikel Oterori erantzuna

Badira bi aste beste behin makroproiektuei kaleetan oposizio argi bat erakutsi geniela. Milaka eta milaka pertsona atera ginen kalera dinamika suntsitzaile honek amaitu behar duela aldarrikatzera. Bada, dirudienez horrek ez du lurraren suntsiketaren aldeko politikarietan inolako... [+]


Ekainean 20. urteurrena ospatuko du preso politikoen elkartasunezko Hendaiako futbol 7 txapelketak

Hogeigarren edizioa ekainaren 14an egingo da eta futbol partida, bazkari eta kontzertuz josia egongo da. 20 urtez presoekin elkartasunez lelopean ospatuko dute eguna, eta ekintza "bereziak" iragarri dituzte.


Asiako eta Europako burtsek galera historikoak jasan dituzte, Trumpen gerra komertziala tarteko

Asian Hong Kong izan da galerarik handienak jasan dituena: %13,2 galdu du, 1997tik pairatu duen kolperik handiena. Europan, berriz, %6 eta %10 arteko galerekin abiatu dute astelehena burtsa nagusiek. Trumpek hartutako neurriak salatzeko mobilizazioak egin dituzte Europako eta... [+]


2025-04-07 | ARGIA
Euskararentzat justizia eskatu dute ehunka euskaltzalek Baionan

EHEk deituta, Baionan manifestazioa egin dute apirilaren 6an. Euskararentzat eta euskaldunentzat justizia eskatu dute, eta Euskararen Errepublika aldarrikatu. Hilaren 11n EHEko bi kide epaituko dituzte Baionako auzitegian desobedientzia ekintza bat egin izanagatik.


Milaka lagun, etxebizitzaren negozioaren aurka Donostian

Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak deitua, milaka lagun batu dira gaur eguerdian Donostian, “etxebizitzaren negozioaren aurka” eta “etxebizitzarako eskubide unibertsalaren alde”.


2025-04-07 | Ahotsa.info
Hego Euskal Herriko langile eta pentsiodunak kalera atera dira bizi baldintza duinak bermatuko dituzten gutxieneko soldata eta pentsioak eskatzeko

Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak deitutako eta ELA, LAB, ESK, CGT, CNT, STEILAS, ETXALDE eta HIRU sindikatuek babestutako manifestazioak Bilbon, Gasteizen, Donostian eta Iruñean izan dira. Bertan, Euskadiko eta Nafarroako gobernuei eskatu diete zerga eta aurrekontu... [+]


Gasteizko Korda espazio okupatua desalojo arriskuan dagoela salatu dute

Dozenaka auzokidek babesa agertu diote proiektuari igandean. Alde Zaharreko lokala udalaren jabetza da, eta hiru urte dira hainbat eragilek elkarlanean okupatu zutela.


“Aurrez aurre egin zidan tiro, barrabiletan apuntatuta, 30 metro baino gutxiagora”

Bilboko Etxarri II gaztetxearen hustuketan gertatutakoaz hitz egin du Ertzaintzaren jaurtigai baten ondorioz barrabila galdu duen 33 urteko bizilagun batek. Beste zenbait bizilagunekin zegoen han, gaztetxeko kideen elkartasunean, "modu baketsuan".


Epailearen aurrean deklaratu du ertzainek zauritu zuten Amaia Zabarte Realeko zaletuak: “Amorru handiko eguna da”

"Amorru handiko eguna" dela adierazi du Zabarteren bikote Noboak, emazteak epailearen aurrean deklaratu berritan. 2024ko martxoan jokatu zen Realaren partidu baten atarian zauritu zen foam jaurtigai batekin, eta Donostiako ospitaleko Zaintza Intentsiboko Unitatean... [+]


Haurrak gara behelaino artean

Ardatzean haur filosofia izango duen Galdera Basatiak podcastak, ez alferrik, haur filosofia tailerretan barneratzeko asmoa du. Horixe hitzeman digu Iñigo Martinezek lehen atal honetan. Podcastaren zimenduak ezarri dizkigu, markoa marraztu, eta, batik bat, haurtzaroaz... [+]


Langileek epaiketari uko eginda, Guardian enpresak xake mate egin du Laudion, urte luzez jokaldia prestatu eta gero

Guardian Llodio fabrikako behargin gehienek epaitegira jotzeko bidea bertan behera utzi ondoren, multinazionalak lortu du nahi zuena: enpresa errentagarri bat ixtea erabateko inpunitatearekin. Ez da egun batetik bestera sortutako estrategia, eta bide luzea izan arren, erabat... [+]


Eguneraketa berriak daude