"Gardarem Lo Larzac"


2021eko uztailaren 23an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Larzakeko nekazariei elkarrizketa

"Gardarem Lo Larzac"
Larzak-Eko Nekazarien Eredua
Ezin ukatzekoa dugu egungo belaunaldiek, gazteenek bereziki, Naturalezarkiko duten kezka larria. Mende honen haseratik, eta batez ere bigarren gerla handiaz geroztik, murgildurik gaudeneko sistema politiko-ekonomiko ezagunaren ondorioz, Naturalezak jasatzen dituen erasoak ezin bortitzagoak dira. Baliabide naturalak oro gutti batzuren irrazionaltasunarenpean ditugu: ibai, mendi, baso, haran eta herri osoak, urterik urte, hondatuz doaz. Ibaien emariak inoiz baino kutsatuagoak direlarik, guttitu dira neurri harrigarrian, ondo rioak denon ezagunak izaki: arrainik ez, ur garbirik ez, ingurugiro bizigarririk ez. Mendi eta basoetan berdintsu suertatzen da. Pinuak ugarituz doazen bitartean, pagoak, haritzak eta mota anitzetako frutondoak desagertuz doazkigu. Amankomuneko erabaki eta proiektuak hartu beharrean, betiko gutti batzu horiek geure mendiez jabetzen dira, gaztainondo, artadi, pagadi, urrondo eta harizti osoak hon datuz eta desagerraraziz. Lur eta baso espekulazioak ezagunegiak ditugu hemen ezer berriagorik erran ahal izateko.
Herriak ere tinka larrian dira. Industri garapenaren ondorioz, edo, hobeki erraitearren, neurri eta bururik gabeko industri desarroiloaren eraginez, milaka eta milaka herrik galduak dituzte betiko beren nortasuna, beren izaera, beren jite berezkoenak. Produkzio ekonomikoa zentzuzko eta arrazional izan ordez, guztiz bestelakoa dugu ezagutzen. Behar ez diren produkto asio eta asio aurrera atera beharra, ezinbestetoak diranak ekoiztu gabe gertatzen diren bitartean. «Kontsumorako ondasunen» mendea den arren, horregatik beragatik ypan, XX.mendeak «ugaritasun» eta «joritasunarekin» batera eskasia, urritea, gabezia eta ezunea ditu etorkizun gorritzat..
Bada besterik, arazoa areagotu bsita armamentuen nor-gehiagoka beldurgarri dela medio, energia nuklearraren industria dela bide, instituzio, lur, itsaso eta «hiritarren» militarizazio aurreranzkorra tartean dela. Feudalismotik kapitalismo berrira gizartea igaro zen bezalaxe, egun militarismoaren gizartean gaudela generrake. Militarismoaren problema ez dute sailik. Hego Ameriketan, Bolivian, Txilen, Salvadorren. Ezta Hego Euskadin, Extremedura edo Aragonen soilik. Europa eta mundu zabalean ere ari da gertatzen. Frantziako estatuan ere bai: Landetan, Bretañan, Corsican... eta Occitanian batez ere.
Occitaniakoak ditugu, izan ere, Larzac-eko nekazariak, «payesak» horietakoak. «Hamar urtetako borroka» diote beraiek. Zail zaigu Larzac-eko laborariek eraman duten gatazkaren berri zehatza ematea, luze, gogor eta zabal izan baita. Dena den, eta Parisen izandako ekintza sonatu baten ondorioz bertan beraiekin mintza ahal izateko parada aproposa izan genuenez, Larzc eskualdean emandako borrokaren berri eskeiniko dizuegu orriotan.
Dena hasi zen... André Fanton jaunak, Defentsarako Estatuko idazkari nagusia, aditzera eman zuenean Ejerzitoak, Defentsarako Ministeritzaren bidez, 14.000ha gehiago behar zituela eta Larzac deritzon eskualdetik hartuko. Jadanik, ejerzitoak hainbat lur zuen bere jabegoaren pean, baina oraingo honetan eskakizuna proporziorik gabea zen: 14.000 hektarea «soilik»! 1970-ko Urria zen berri hitsa lehenengo aldikotz entzun zutenean Larzak-eko nekazariek. Baina,gehiegitan bezalaxe, deklarazio hauek ez ziren ofizialak. Ezin ezer egin, ezin protestarik ager, ezin informazio zehatzik eska. Alarmismoa arbuiagarri oso baita gizarte demokratikoetan. Frantses agintariek bitartean lar-erosketaren baldintza objetiboak aztertuz zihoazen.
Urtebete geroago, hots, 1971-eko Urriaren 28an komunikabideek aditzera ematen dute berria, eta oraingo honetan ofizialki: 14.000 ha expropiatuak, desjabetuak, izanen ziren epe laburrean Larzac-en!
Berria ezagutzeak txunditu zituen nekazariak. Denak harriturik zeuden. Ez baita Ejerzitoa etsai erraz horietakoak. Nork aurre egin horrelako desapioari?. Nola? Noiz arte? Sei hilabete luze behar izan zituzten nekazariek mugimendu koskor bat aurrera eramaten hasteko. 1972ko Aste Santuan "ikuturik" ziren 103 explotazioen biztanleak Lanza del Vasto-ren eraginez guztiz elkartzen dira, udazkenean agiri xelebre bat izenpetuz, beren lurrak ejerzitoari ez saltzeko konpromezua hartzen dutelarik. Borroka hasia zen.
Hamar urte luze igaro dira harez geroztik. Gatazkak eta konfliktoak hor diraute, oraino ere. Luze, luzeago joko bide du borrokak. Baina, ejerzitoak ez du irabazi, ez du oraindik lur alerik ere lortu. Hamar urte ondoren desjabegorik ez da oraindik gertatu Nekazariek borrokari ekiteari utzi ez diotelako, jakina. Egunik egun, urterik urte milaka laborari eta langile biltzen dira, indarrak batuz, Gobernuaren erabakia gogor salatzeko. Ekintza sonaturik ere izan da, komunikabideek ezer gutti dioten arren: Rodez-en 1972 20.000 lagun bildu ziren beren protesta goraki agertuz. 1972ko Gabonetan Larzaceko laborariek Parisa jo zuten, Tour Eiffel delakoraino artaldeak eramanez bertako "jardins" loretsuetan ahal zitezen. Ekintza berriago eta entzunagorik ere egina dute: 1978ko Ekainean bulego inportant batetara sartu, dossiers garrantzisu eta konprometigarriak lortzen dituzte, parte but sutara botaz.
Borroka, beraz, ez da amaitu. Aurten bertan, ekintza gogor eta zabal asko eginen dira. Larzac-en, Rodez-en, Aveyronen, Okzitania osoan. Baita Parisen ere! Izan ere, eta joan zen urtearen amaieran, 1972ko Gabonetan eta bestetan bezalaxe, laborariek berriz ere Parisa egin zuten txango. Tour Eiffel-a berriro ere. Eta geuk ikusi! Hura ikusgarria, hura ekintza laudagarria! Eta nekosoa. Oraingo honetan Gabonak baino lehen joan ziren bertan urte zaharra ospatzeko asmoz. Abenduaren haseratik hantxe zeuden nekazariak eta beren familiak. Ez zuten, ez, urte zaharra ospatuko. Handik egun eskasetara CRS indarrek, biolentziaren bidez, bidaltzen zituzten borrokari kementsuok. Geuk ere ikusia!
Eskerrak hiru egun lehenago bereiekin hitz egiteko aukera izan genuela. Hona hemen solasaldi oroitgarri haren oihartzun grafikoa.
Argia: Noizdanik zaudete hemen, eta zergatik?
Larzac: Abenduaren haseratik gaituzue. Eta ez gaituk hemendik aterako harik eta Gobernuak erabaki positibo bat har dezan arte, geure arazoa betiko konponduz.Asuntoa, afera, aspalditxotik zetorrek dakikezuenez. Hamar urtetako borroka baitaramagu. Ejerzitoak geure lurrak «erosi»–ze hipokresia!– nahi dizkik, hots desjabetu nahi gaituztek. Eta geuk zera zioguk: lurra, lantzeko duk eta ez militarren entrenamenduetarako. Gainera geure eskualdea dioten baino aberatsago duk. Rokefort gazta bertan egiten baita. Toki eta leku eder anitz ere bazegok. Ez ditek eskubiderik!
Argia: Nola erabaki duzue hona etortzea, nolaz ausartu zarete?
Larzac: Ez duk lehenengo aldiz, ezta azkena ere izanen. Ez duk erraz izan, halare. Oraingo honetan ez dizkiagu artaldeak ekarri, zailago baitzen. Agian bi hilabetez hemen iraun behar,-eta «larreok» ez dituk aproposenak animalientzat. Lan asko egin behar izan diagu hona etorri aurretik, baina ongi organizatuak gaudek, zer;guttiago, bada, hainbeste urteren ondoren.
Argia: Haurrak ere ekarri dituzue- Familia asko ba al dago hemen?
Larzac: Bai noski! Denak, gehienak bederen, Larzac-eko familiak gaituzue.25 familia gaudek hemen: 45 helduagoak eta 30 haur. Hotz handia egiten dik, halare. Baina ez zaiguk umorerik falta, eta eguneko lana amaitu ondoren sutondoan jartzen gaituk, abesten, kontu-kontari eta giro alaiean.
Argia: Eguneko lana diozue. Zein eratako lana dagizue orain?
Larzac: Pentsa ezak! Hemen, Eiffel azpian ez diagu urik ez toiletarik. Bazkariak eta afariak prestatu behar dizkiagu. Orduan inguruko auzotarrei goazkiek laguntza eske. Guretzat gauzarik i nportanteenetariko bat higienea duk, garbiketa. Ez bakarrik gorputzarekikoa, baita halaber kanpamentuarena. Ez dezatela pentsa Paristarrek zikin batzu garenik. Bestetik, bilerak, solasaldiak, elkarrizketak, interviuak eta propaganda ekintza asko dizkiagu egunero, zuekin bezalaxe. Inportanteena irautea duk, eta irauteko lanegin beharra zegoek, bestela jai diagu.
Argia: Harrera onik jasan al duzue Parisen? Laguntzarik jaso al duzue auzotarrengandik?
Larzac: Bai, guk uste baino gehiago. Ez pentsa berez auzo hau erraza denik. Auzo aberatsa eta berezia duk, baina harrera ezin hobea jaso diagu. Toiletak eta bainugelak eskeini zizkigutek, baita logelak beharrezko balitz ere botikak, dirua, jana, dena, egitan. Laguntzarik gabe ezin genezakek gehiegi iraun, beroni esker, haatik, asteak iraun zezakeagu.
Argia: Prentsaren erantzuna zer-nolakoa izan da?
Larzac: Denetatik, egia erran. Jeneralean, erran zezakeagu nahiko ona izan dela, sektore eta barruti batzutan batez ere. Informazioa batzutan manipulatu egiten duk. Gutartean bazegok talde bat horretaz arduratzen dena, informazioa zainduz eta zabalduz. Kontaktoak ezarri, informeak prestatu eta abar.
Argia: Zein testuingurutan kokatzen duzue zuen borroka? Borroka politikoa al da?
Larzac: Betiko galderak! Begira, politikotzat boterearen bila joatea ulertzen baduk, orduan, bada, gure gatazka ez duk batere politikoa. Baina, dena duk politika mundu honetan. Hala ere, guk ez diagu politikarik egin nahi, zentzu hertsi horretan. Gu ez gaituk ezein alderdi edo sindicaturi lotuta, ezeini. Gure problema besterik da: geure herrian bizi nahi diagu, geure lurretan lan egin, geure etorkizunaren jabe izan, utopiko samar dirudien arren. Norbait izan nahi diagu geure etxean, eta ez esaneko hutsak ardien pare, manaerrezak. Gobernuak, eta Giscard-ek ongi zekik, guri kontsultatu gabe hartzen dizkik erabakiak eta deliberatzen. Areago, militarizazioaren kontra gaituk. Hemen, gutartean, eritzi askotarikoak gaituk, batzu ezkertiarrago, bestetzu ez hainbeste, baina denok ongi zekiagu lurren militarizazioak ez dakarkiola inori ezer onik, espekulazio hutsa baizik, herriaren ekonomia militarrenpean utzirik.
Argia: Giscard espreski aitatu duzue, zer diozue, bada, bere politikaz afera honetan?
Larzac: Beno, 1974an; boterea erdietsi zuenean, Pompidouren politikaretiko puntu batzu irabazi nahirik edo, agindu ziguan dossierra berrikusiko zuela eta ahaleginak egingo zoluziobide on bat emateko arazoari. Bere politika, hartaz, aldatu egiten duk. Prefekto eta subprefektoen bitartez luzeak ematen dizkio asontoari. «Elkarrizketa»-ri ezinbesteko zeritzatek. Solasaldiak irekitzen dituk, nolarobait erraitearren. Baina, soluzio edo erabaki zehatzik ez. Pompidouren agintepean eta Giscarden mandatupean gauzek berdin zirautek. 1978an boterea berreskuratzean, zail aski gertatu bazitzaion ere, birakuntza izugarria ematen ziok bere politikari. Lantegiak itxi egiten dizkik, jende anitz kalean uzten dik, egitarau nuklearra areagotu egiten dik, eta... noski, Larzac-eko lur-saila desjabetu egin nahi ziguk.
Argia: Dirudienez, zuen borrokak oihartzun zabalik izan dik Okzitanian eta Estatu osoan, zergatik ote, bada?
Larzac: Gure apostua, beste laborari eta langile askoren apostua bera duk. «Larzac-en aldeko Komiteak» sortu zirenetik gure problemak beste asko agerrarazi egin dizkik. Langabezia areagotuz ziak toki guztietan, Bretañan ere ejerzitoak lurrak desjabetzen dizkik, Corsoen egoera ez duk txantxetakoa. Jende asko konsziente duk gu bezain zanpatuta dagoela. Hasera batetan, egia erran, ez ginduan konturatzen. Baina, orain garbi aski zegok guretzat gatazka honek ez dituela mugak hain itxiak. Lehen lehenik geure lurretan gera gaitezen borrokatzen diagu. Baina honek gehiago adierazten dik: egun, laborariok–baita langile guztiek ere, jakina–exilatu behar diagu, lanik ezean. «Berregituraketa ekonomikoa» zeritzatek agintari eta entrepresari handiek. Haien ustez langilegoak "mugikor" eta "aldakor" behar dik izan, herriz, lantegiz eta ofizioz . aldatzeko prest behar dik egon, «goragoko interesengatik». Bestalde, energiaren politikaren bidez, herria nahi diate beren kontrolpean, herri osoa. Bitartean, armamentuaren komertzioa aurrera ziak. Frantses Estatua hirugarrena duk munduan, estadistika ofizialek diotenez. Exportazio hauek igoketa izugarria ezagutu diate: 1970.etik 1980.era ia % 200 igo dituk. Estatuaren entrepresak ez ezik, entrepresa pribatuak ere ari dituk hor lanean. Joan den urtean komertzio honen %75 sektore pributuaren eskuetan zegoan, 1.500 baino.gehiago lantegi dituztelarik arlo honetakoak. Iharduera ekonomiko honek ez dik giza-funtsa ezeinik,herri erakunde eta instituzioek kontrolatzeko ahalbiderik ez dutelarik. Areago, fenomeno honek enpleguaren politika zaildu egiten dik, langileoi txantaje eta mehatxu garbiak bihurtzen zaizkigularik.
Argia: Zeintzu dira, hain, zuzen, Armadaren interesak Larzac-en?
Larzac: Epe motzean, eta zuzen-zuzenean, lur-saila handitzea, lehenago genioenez. Baina, asuntoa aurrerago ziak. Bestela ezin uler zitekek gobernuaren burugogortasuna gure kasuan. Militarki edo logistikoki hitz eginez, Larzac baino toki «interesgarriagorik» bazegok. Beste lur-sail asko «erostea» pentsatua dute ere. Baina, ez diate ametitu nahi gu bezalako laborari batzuk guztiahaldun den Ministeritzari arpegia ematea. Bestalde, lur desjabetze hauek behar logistikoak baino behar politikoak betetzen dizkiate: herriaren bizimodua kontrolatu egiten diate maila eta arlo guztietan. Egun, Frantziako estatuan %17 duk Defentsa «Nationale» delakoari eskeintzen zaion presupostu osoaren partea. Armada inportanteago duk eskolak eta hezkuntza baino. Nekazaritzak, bestetik, ez dik inongo garrantzirik, sektore oso konkretu eta kontrolaturiko batzu ezik. Zuen Herrian bezalaxe. Han eta hemen inbertsioak ez dituk egiten. Subentzioak ere nekez lortzen ahal dituk. Lehenik «zone touristique» bihurtzen zigutek herria, gero emeki-emeki militarizatzen zigutek.
Argia: Zeintzu dira Larzac eta Aveyron-eko baliabide ekonomikoak?
Larzac: 50-60 hamarkada arte, Aveyron exodoaren departamendua huen. Emigrazioa oso handia huen. Decazeville-n ikatz meatze inportanteak genizkian, baina 62.ean pikotara joan hituen. Beno, itxi egin zizkiaten: 4.000 langile kanpora joan hituen. Ehun urtetan populazioaren herena galdu dik eskualde honek. 60.az geroztik, jendeztatze nabarmena ezagutzen dik mesetak. Larzac-ek batez ere abandonaturiko explotazio anitz zizkian, landu gabeko lur asko, baliabide franko. Laborari eta langile gazte anitz zetorrek gure eskualdera. Lur-lantzeak eta hazkuntzak aldakuntza izugarria jasatzen diate, artaldeak ere hobatzen dituk, mekanizazioa inposatuz ziak gaztandegiak, esnetegiak, larrategiak, denak aldatzen dituk. Laborari berriek zor handitan sartzen dituk «Crédit Agricole» delakoarekin. Bertakoak, konkurritu nahirik, esplotakuntzak berritu beharrean arkitzen dituk ere, nahiz haseran berrikuntzaok begi onez ez ikusi, eta zenbait istilu erakarri. Laborari handi eta ttipien arteko diferentziak nabariegiak dituk batzutan. Honek ere zer ikusi handia ukan zian borroka honetan, hasera batetan batez ere. 1976 an, Giscarden politikan murgildurik, diferentziaok berriz ere nabarmendu hituen.
Argia: Nola eraman duzue borroka orain arte?
Larzac: 1971eko Urriaren 28an Gobernuak ofizialki ematen dik berria. Handik aste batzutara, Azaroun bertan, 6000 pertsona bildu ginduan Millau izeneko hirian: nekazariak eta langile gazteak elkartu ginduan, manifestaldia arrakasta handia izan huen. Honek kemenik eman ziguan serioagoki organizatuz joateko. Hurrengoa 1972ko udan izanen huen, eta oraingo honetan 20.000 lagun bilduko hituen, Rodez hirian. Millau eta Rodez mesetako hiri inportanteak dituk. Urte hartan, Aste Santuan Lanza del Vasto gugana etorri huen: gu laguntzeko prest zegoan, eta gurekin jo ta ke aritu huen arazoaren gora beherak aztertuz, soluziobide egokiak bilatuz...Balio handiko gizona duk hura! (1) Ikustaldi hark zer ikusi handi ukan zian gutartean, lehenengo aldiz «non-violence» izeneko mugimenduarekin harreman sendoak izan bait genituen. Baina, ez pentsa gizonezko ahul edo karakterrik gabeko horietakoa denik, aitzitik langile aparta duk, guztiz ausarta, iniziatiba eskergakoa, konpromezurako beti prest. Bestalde, Elizak ere agertu zian bere abotsa gure alde. Honek eragin handia izan zian borrokan, eskualde hau oso erlijiosoa baita. Handik guttitara, 72ko udazkenean, desjabetzeak afektaturiko 103 esplotakuntzetako biztanleek orok agiri bat izenpetzen diate, elkarrekiko elkartasuna goraki azpimarkatuz. 1975 an agiria berrizenpetuko duk, nekazarien arteko batasuna sendoagotuz.
Argia: Jakin izan dugunez, 1973ko Urtarrilan Parisa joan omen zineten, oraintxe bezalaxe, zerk bultzatu zintuzten horrelako ekintza bat egiteko?
Larzac: Kopetaraino ginduan. Gobernua saiatu huen lursaila «erabilgarritasun publikoa» izendatzen. Okzitania osoan eginiko manifestaldiek ez zieaten min handirik ematen eta Parisa egitea erabaki genian: traktoreekin igoko gintuan. Hiri eta herri guztietan makina bat hitzaldi eman genian Parisko bidean. Laborari eta langile anitz asko zeudean gure zain bide osoan zehar. Elkartasuna ezinago hobea izan huen 7 egun iraun zian ibilaldiak. Estatu mailako lehenengo ekintza sonatua duk. Baina ez ginduan Parisaino iritsi, CRSak bidean baitzeuden. FDSEA, entrepresari autonomoen erakundea, ez zegoan ados Parisko martxarekin. Azkenik onartu egin zian, baina, CRSak lehenengo aldiz azaltzerakoan bueltatzen dituk. Urte hartako udan ekintzak ugarituz ziaztik. Baserriak eraikitzen hasten gaituk, non eta ejerzitoak desjabetu nahi zitueneko lurretan! «Harrizko elkartasuna» genioan. «Laborari-Langile» izeneko komite batzu sortzen dituk, «Larzac-eko Komiteekin» batera. Hauek, 1973ko udan, abuztuaren 25-26an, topaketa batzu antalatzen dizkiate. Alderdi Komunistak eta CGT delakoak salatu ziaten ekintza: haien ustez Laborari-Langileak ez hituen «errepresentatiboak», «ezkertiar hutsak» omen. Haien ustez probokazioak besterik ez huen gertatuko, ez huen «jendoldeen mobilizapenik» izango. Egia besterik izan huen: 80.000 lagun bildu ginduan. Festa handia izan huen hura, jaialdi eskerga, benetan: mintzaldiak, kantak, antzerkia, bilerak...
Argia: Borroka luzea zuena, zerk ematen dizue kemena aurrera jarraitzeko?
Larzac: Ejerzitoak erakutsi nahi dik guk baino indar gehiago duela. Baziteke, baina, maila batetan bakarrik. Horiek dituk harmen jabeak. Guk ez dizkiagu erabiltzen. Talde bezala ez gaudek borroka harmatuarekin ados, bakoitzak bere eritziak zeuzkek baina talde bezala guztiz kontra gaituk.Halaz ere geure ekintzek ere badiate arriskurik: ejerzitoaren lurrak okupatzen dizkiagu, dossier inportanteetaz jabetzen gaituk, arpegia ematen diagu, ez gaituk atzeratzen. Borroka mota asko egon zitekek, hau duk geurea. Nondik lortzen dugun kemena? Inoiz baino konbentzituagoak gaituk borroka honekin sistemaren euskarri asko ari garela auzitan jartzen. Amore ematen badugu, orain arteko lanak ez zukean zentzurik izan. Hasera batetan, egia esan, ez genian oraingo kontzientzia. Aldatu egin gaituk. Orain ba zekiagu eutsi behar dugula. Gauza bat oso garbi zegok- dagoeneko: ez gaituztek bidali! Eta ez gaituztek hain erraz bidaliko. Eta ez pentsa beti erraza izan denik eustea. Parakaidistak eta CRSak beti probokazio latzetan zebiltzek, manifestaldi batzutan gogor interbenituz. Eskubitarrek ere atentatuak egin dizkirte gure kontra, gobernuak eta poliziak ezer egiten ez duelarik egileak bilatzeko.
Argia: Eta Parisa bueltatuz, noiz arte geratzeko prest zaudete?
Larzac: Lehen esan diagu, harik eta gobernuak erabaki egoki bat hartu arte.
Argia: Eta CRSak badatoz, zer egingo duzue?
Larzac: Bortxaz atera beharko gaituztek, ez gaituk enfrentatuko, baina ez zieagu lana erraztuko. Begira ezak atzera, kotxe zuri bat ikusiko duk, «c'est la police».
Argia: Beste ekintzarik ba al duzue antolaturik?
Larzac: Bai, lanean gaituk beti. Era guztietako ekintzak ditugu buruan. Beste urtetan bezalaxe, bideak itxiko dizkiagu beharrezko dadinean, manifestaldiak egingo, eta batez ere gure lurrak zaindu, esplotakuntza gehiago eraikiz, Armadaren lurrak pazifikoki okupatuz.
Txelis Alvarez
17-21

GaiezEkonomiaLehen sektoNekazaritza
EgileezALVAREZ7Ekonomia

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Okzitania
2024-06-26 | Sukar Horia
Okzitaniako A69 autobidearen aurkako mobilizazioa: Borroka eredu berrien territorioa

A69 autobidearen aurkako mugimenduaren topagune eta borroka gune izan da Okzitaniako Tolosa eta Castres hirien arteko lurraldea ekainaren 7tik 9ra. Dozenaka kolektiboren deiari erantzunez, 6.000 lagun batu dira bertan eta Frantziako Estatuko Barne ministro Gérard... [+]


2023-11-06 | Cira Crespo
EUROPAKO TXIKI(TU)AK
Okzitania (I): kantuak eta bertso arinak

Okzitania, Europa modernoaren sorrera garaian, zulo beltz baten gisakoa iruditzen zait. Eta zalantzan izaten naiz ea ez ote garen zulo beltz horretan behera oraindik ere erortzen eta erortzen ari. Joxe Azurmendik duela gutxi argitaratu duen Europa bezain zaharra liburuan atal... [+]


Lehen arkitekturari ez ikusiarena egin zioten

Borniquel (Okzitania), duela 176.000 urte. Kobazulo batean, 336 metro sakon, neandertalek eraztun formako egitura bikoitza egin zuten estalagmitak baliatuz. Milaka urte horietan guztietan egitura ezkutuan egon zen, 1990ean aurkitu zuten arte. Eta, ondoren, beste 24 urtez,... [+]


Suteak landetan
Gizakiak eraldatutako ekosistema bat, berotze globalaren atakan

Aunitz euskal herritarrentzat, oporretara joateko tokia dira Gaskoiniako Landak (Okzitania). Duna luzez osatutako hondartzak, pinudi amaigabeak barnealderantz, eta herriak baino kanping gehiago ia. Hegoaldean Aturriko itsasadarrak markatzen du Lapurdirekiko muga. Iparralderantz... [+]


2022-08-18 | Peru Iparragirre
Pirinioetako basoak ustiatu nahi zituen zerrategi industriala ez dute eraikiko

Lannemezanen (Okzitania) eraikitzekoa zen zerrategi erraldoiaren proiektua bertan behera utzi du Florian italiar multinazionalak. Urtean 1.200 futbol-zelai adina pagadi moztu asmo zuten.


Igor Suberbiola preso donostiarra kalean da

Igor Suberbiola (Donostia, 1979) euskal preso donostiarrak atzean utzi du Mont de Marsango espetxea (Okzitania, 234 kilometro), hamahiru urte preso pasa ostean.


Volem Vivre Al Pais!!
Peire Pessamessari elkarrizketa. Idazlea, Buoux herriskako alkatea eta zinegile koordinadorako ordezkaria

Peire Pessamessa Mintzo
Volem Vivre Al Pais!!
Ez da sarri izaten herri ttipi zapalduetako zinema nazionala ikusteko aukera, tresneria gutxiz eginak eta distribuitzeko... [+]




2021-07-27 | Mikel Asurmendi
OKZITANDAR ELEDUN KOPURUA BEHERA DOA
Sarrerako hitzak inorentzat asaldagarriak izatea nahi gabe, ezin dugu ezkutatu Okzitaniaren etorkizuna larria dela. Pauera eginiko bisitan halaxe antzeman dugu. Okzitanieraz mintzo dutenen datuon sinesgarritasuna beti da zalantzakorra, hizkuntz guttitu honi buruzko azterketa... [+]

2021-07-20 |
KULTURA MURRIZTUEN BILTZARRA UZTARITZEN
Kultura murriztuen biltzarra Uztaritzen izango dela eta, IKAS batasuneko idazkaria den Manex Goyhenetxeri elkarrizketa.
KULTURA MURRIZTUEN BILTZARRA UZTARITZEN
Manex Goyhenetxe mintzo
ZERUKO ARGIA honetan garai onez jakinarazi zenez, datorren astean A.I.D.L.C.M. delako... [+]



2021-07-19
10.000 okzitaniarren aldarrikapena Carcassonan (Bero-beroan)
Joan den larunbatean 10.000 pertsona bildu zen Carcasonnan Okzitaniako kulturaren alde. Manifestazioak, gutxitan bezala, oihartzuna lortu du Frantziako zenbait komunikabidetan eta David Grosclaude Okzitaniar Ikasketen Institutuaren lehendakariak manifestazioaren bukaeran... [+]

2021-07-19 | Mikel Asurmendi
IPAR-EKIALDEKO GURE BIZILAGUN EZEZAGUNAK
Kalandretak orain hogei urte sortu ziren, Pauen (Akitania/Biarno) zabaldu zen lehen eskola, eta berehala Besiers-en (Proventza) bigarrena. Kalandreta txori baten izena da: Hegatxabala;

alondra/alouette.
`Ikastun tipia' zentzuaz ulertzen da ere. Okzitanera oso kinka larrian... [+]


Frantziako Gobernuak bi hartz askatuko ditu Pirinioetan

Frantziako Ekologiako Ministro François de Rugyk berretsi du bi hartz eme askatutako dituztela Biarno aldean (Okzitania). Aurreko ministro Nicolas Huloten asmoei eutsiko diote.


2018-07-27 | Lander Arretxea
Eta zuk, zer turistifikatzen duzu?

Izan duen gorakadak hauspotuta, asko idatzi da bazterrotan turismo masiboaz eta haren ondorioez. Asko egin eta idatziko da oraindik; baina komeni da, jasaten den horretan fokoa jartzeaz gain, eragiten den horretan ere jartzea. Noiz gara gu eta gure bizilagunak inguru bat... [+]


Eguneraketa berriak daude