Nahigaberik Gabeko Poeta


2021eko uztailaren 28an
Aita Onaindiari elkarrizketa
Larreako Aita Onaindia
Nahigaberik Gabeko Poeta
Aita Santi Onaindia luzeagoa zelakoan nengoen ni. Gainerantzean, ondo gordetzen nuen bere imajina, duela seiren bat urtetik: irrifar zabala, aurpegi atsegina, oso edukatu eta sinpatikoa, eta karmeldarren jantzi marroi Erdi Haroko horrekin, patriarka baten, euskal patriarka baten antza. Bizarra bakarrik falta zaio; horren ordainetan, ile zuridun melenatxoa ez oso luzea, ez, baina, bai halako itxura dotorea emateko modukoa azaltzen zaio estilo haundiz, pixka bat zeharka baina ez ~Zumalakarregik haina jarritako txapelaren azpitik.
Etá 1uzerarenean ere ez nenbilen hain oker. Izan ere, eserita ikusten, baduzu, gizon haundiaren itxura hartzen du. Beharbada ahotsak, Aita Agirretxe eta Basarriren tankerakoa gutxi gora behera, laguntzen dio horretan. Hitzaldiak egiten bikaina izango da Aita Onaindia. Hizkera ere dotorea du; gurekin egoteagatik edo gipuzkeraz egiten saiatzen da. baina tarteka bizkaierak ere ihes egiten dio aditzen batean, hitzen batean. Dena dela, bizkaitarra da beré pronunziazioa eta baita doinua ere; z-eta ez hain garbi horiek, guri gogor antzera egiten zaigun doinu hori. Eta hitza erraz dario, hori bai. Magnetotoletik paperera pasatzean ohartu naiz ez zuela apenas esaldirik bukatu gabe uzten, idazketa bat diktatzen aritu izango balitz bezala, baina ez horregatik monotonoki, hitzei eta esaldiei behar duten indarra emanez baizik. Badirudi olerkiak, berari hain atsegin zaizkion olerkiak, ongi errezitatuko dituela.
Aita Onaindiak dagokion bizilekua du: Larreako konbentua. Zornotzaren erdialdetik kilometro ingurura, eskuinetara, herritik hurbil eta aldi berean urrun beste giro batera eramaten zaituelako aurkitzen da. Sarreratik bertan, patio polit bat, inguruan pasilo zabalak dituela. Gurutzbidea, gaztelaniaz, hormetatik zintzilikaturiko koadroetan, ertz batean piano zahar bat... Gela luze batetara eramaten gaitu Aita Onaindiak. Formikazko mahaiak, eskoletan erabiltzen direnak, eta toki honetarako aproposenak ez direnak, egia esan, mueble eta apaingarri bakartzat.
«Hemen ernaten ditut euskarazko klaseak, goizean, atsaldean... gero batzokira joaten naiz.»
Eta arratsaldeko eta batzokiko klaseen artean, ordu t'erdi laburregian hizketa hasteko astirik izan ez dugun inpresioa geratu zait–harrapatu dugu Aita Onaindia. Ez du batere ezkutatzen Alderdiarekiko lotura:
Oso osoan Alderdiarekin lotuta nago, bai. Batzokiak bedeinkatzera eta hitzaldiak egitera joaten naiz. lehengo igandean ere Laudion' egon nintzen, batzokia bedeinkatzen. Hemen gehien gehiena horretan nabarmendu dena neu izan naiz. Gure artean, kármeldarren artean, askatasun osoa dugu.
Gurekin egoniko aurreko egunean ere Bilbon zen Aita Onaindia; Pablo Beldarrainek Intxortako borrokaz idatziriko testimonioaren aurkezpenean. Eta Aita Onaindiak bazuen hor egoteko arrazoirik; Beldarrainen idatziaren euskaratzaile izateaz gain, Elgetako inguru horietan bait zebilen 1937ko apllilaren 24ean, gudarien kapellau bezala, Kirikiño. batalloiarekin.
–Elgeta, Kanpanzar, Ubeira, Besalgo, Intxorta... hor ibli ginen 1937ko apirilaren 25a arte. Igandea zen eta oraindik meza emateko nengoen. Eta handik etorri nintzen, Markina aldetik zehar, gauez, oinez... Nazionalak Bizkaiara sartu ziren, Elgetako frentea apurtuz eta urrengo egunean izan zen Gernikako hura, bonbardeoa, apirilaren 26ean. Eta gero Sollube, Artxanda eta horietan ibili ginen, eta Bilbo galdu eta joan ginen hortik zehar Enkarterrietara, eta Truciosen eta Guriezon ere egon nintzen.
Ez dio dramatismo haundirik ezartzen Aita Onaindiak gerrako kontakizunari. Are gehiago, kendu egiten dio. Egia da, kapellauaran eginkizuna pribilejiatu samarra izango zela.
–Gure arloa hauxe zen: meza eman–egunero esaten genuen meza éta gero, halako borroka gogorretan eta, baten bat zauritu edo hil edo, hari absoluzioa eman. Ez genuen halako borroka haundirik eduki Elgeta aldean. Gu urrunxeago geunden, bai, eta han barrenean izan zen borroka, baina gu beste toki hobean gengozan. Gero bai, esate baterako Solluben egon ginenean, orduan bai. Hala ere, tirorik bota eta ez. Azkenean, Santanderren, bazen arrisku pixka bat, eta orduan eramaten genuen pistola, baina erabili behinere ez. Eta Bilbo amaitu eta gero jaialdi haundiak egiten genituen, Guriezon eta, San Inazio eta horrelako jai haundiak ospatzen genituen.
Santanderren italiarrekin topo égin eta Pacto de Santoña-n...
Italiarregaz ondo konpondu ginen, baina gero sartu ziren beste hauek, espainiarraok, eta italiarrek esan zigatun: hemen arriskuan zaudete ba, eta arrikutik ihes egiteko. Eta Dueso zegoen orduan libre, eta sei milaraino joan ginen, gudariak. Gu gauzak prestatzen gengozan, Frantziara alde egiteko, baina espainiarrak etorri zirenean, itxi zituzten ateak giltzez eta... Gero hasi ziren epaitzen eta fusilatzen. Urrilaren 15ean, Santa Teresa egunean, fusilatu zituzten hamabi, hamalau zioten beste batzuk, nik hamabi kontatzen nituen, nagusienak kargu nagusiena zeukatenak.
- Aita Onaindiari ezarritako salaketák, farregarria ere badirudi:
–Itaun edo galdera hauek egin zizkidaten. Lehenengo, Karmengo Argia-n egiten nuala. Bigarrena, ea nere aberria Euzkadi ala España zen eta bestea, frentean, aukera izan eta nola ez nintzen beste aldera, nazionalen aldera, pasa. Besterik ez zidaten egin.
Eta ondoren hogeita hamar urtetako gartzela zigorra, gero hiru urtetan geratu zena.
Dueso, Nanclares, Dueñas, Carmona... Gerra ondorengo gartzelak beldurgarri eta ikaragarritzat jotzen ditu batek.
–Gartrelan asko sufrituko zenuten noski.
–Ez, ez. Ni neu konformidade haundikoa izan naiz beti. Esate baterako, gartzelan egon ez banintz, hizkuntzarik ez nuen ikasiko. Eta egon nintzen hiru urteak, Ikasiz eta denbora igarri barik pasa zen.
Zein hizkuntza ikasiko eta, alemana noski, garailei zegokien bezala. Eta nola ez, Hitler-en «Mein Kampf»etik (Oso zalla zen). Irakaslea berriz, nor izango: Julián Besteiro jauna, sozialista.
-Oso gizon zintzoa zen bera, izatez, eta gero, irakurri asko egiten zuen. `Eta esaten zuen`: Biblia da munduko literaturarik onena, neretzat.
Gogoan du Aita Onaindiak nola ibili zen preso talde bat, "autocar descubierto" delako batetan, Madrilgo kaleetan zehar, Atochatik Carabanchela, Carabancheldik Atochara, Sevillako trena hartu baino lehen, Carmonara joateko. Han omen zebilen Besteiro, tente tente. Eta baita Aita Onaindia ere: «Gu abade jantzirik gabe ;ibiltzen ginen, gehienetan, baina orduan apropos, jantzita.
Ordurako jasota zituen Aita Onaindiak, Dueson aurkitzen zela, karmeldarren nagusiaren hitzok, tarjeta batetan: «Si andando por ahi de capellán ha desprestigiado bastante el hábito carmelita, lleve con paciencia esa estancia en la cárcel hasta que se rehabilite». Aita Onaindiak berak ipini du azpimarra hori nagusiaren hitzak errepikatzean, eta jarraitzen da:
Bueno, nik ez nion halako jeramon haundirik egin. Neronek ere, ni oker samarra naiz horretan, eta neronek ere esan nuen: cruz y raya, -erderaz esate dena. Baneukan zer jan eta zer jantzi eta gartzelan egon nintzen bitartean behinzat, ez nion inori ezer eskatu. Gu baginen bederatzi karmeldar gartzelan, eta mezekin eta, nahikoa, ondo, konpontzen ginen, dirua bagenuen. Nik nahikoa diru aurreratu nuen gartzelan.
Egunean meza bakarra emateko baimena zuten. Arratsaldeetan ospatzen omen zuten, kantu eta guzti eta Besteiro ere joaten omen zen
Euskararenganako maitasunari ere eutsi zion gartzelan Aita Onaindiak
Gauza batenganaho maitasuna barruan daukagunean, hori, nahiz Ameriketan eta Europa edo edozein tokitan, hori beti edukiten da.
Eta horrela, liburu pare bat Viajes de Gulliver eta Bellico-ren Mis prisiones euskaratu eta bere egunkaria idazteaz gain, euskal gramatika bat, oraindik argitara gabea, osatu zuen Dueson.
–Aditza bizkaieraz eta gipuzkeraz ipini nuen. Gipuzkeraz idatzi behar dudanean, han begiratzen dut. Orain batuan ere ipini nahi dut, eta orduan nahiko polita geratuko da.
–Baina zuk euskara batua onartzen al duzu ba?
Ondo dago, ondo dago. Hizkuntza batu bat behar dela, hori bai. Izan dateke Euskaltzaindiak esandako bide guztiak ez onartzea, baina batura jo behar dela, bai. Nahi bada hatxe kontua utzi alde batera, baina batua behar dela, bai.
Gramatika horretatik aparte, mila proiekto du Aita Onaindiak eskuartean. Horien artean, Olerti, duela hamar urte debekatu zioten aldizkaria, Derriro argitaratzen hastea
–Aurten nurnero bi izango dira, liburuska antzera, Jakin-en antzera. Urtean horrelako bi aterako ditut; gelak eta baditut. Lehengoan bidali nituen hirurogeita hamarren bat karta, dei eginez Euskal Herriko olekariei.
Olerkerien gaur egun ez dago non argitaratu. Lehen Olerti oso ona izan zen olerkarientzat eta orain ere uste dut baietz.
Euskal Herrian badira gaur espainieraz idazten duten bezain olerkari onak; alfer samarrak direla, hori egia da,.
«Olerti» ixilik egon arren, urtero antolatu du Aita Onaindiak «Olerti Eguna» Larrean. Bere bizitzako urterik gehienak jaso dituen Larrea horretan. Hamabi urte zituela, 1921ean, joan zen hara bere jaioterritik, Amorototik.
Hor geneukan kolegio eder batean egin nituen lehen ikasketak, «Humanidades». Jauregi eder bat zen, «palacio de Larrea» esaten zitzaion; gerra garaian erre egin zen. Eta hor eduki nituen irakasle euskalzaleak; igandez edo ostegunez, beti edukiten genuen guk, edo ipuiak zirela, edo erdaratik euskerara jartzea, ariketa horiek. Eta hor sortu zen zaletasuná. Gero hasi nintzen nere aitari eta Lekeitioko ósaba bati euskarazko liburuak eskatzen: Azkueren «Txirristadak», Txomin Agirreren «Kresala», «Garoa».
Larreatik kanpo ibiltzea tokatu zaio Aita Onaindiari eta berriro ere ez dirudi asko kostako zaionik aldiren bat kanpoan pasatzea. Sueciara joateko gonbidapena badu, hango neska bat feminismoaz liburu bat idazten ari dela euskaraz, eta hura zuzentzeko.
Baina lehenago Jerusalema joan behar dut. Jesukristori buruz ,liburu bat idazteko asmoa daukat eta horretarako ostera bat egin behar dut.
–Geldik egoteko asmorik ez behintzat.
–Bai, geratzen bada bat, okerrago. Baina lanean, gorputzak osasuna ematen dio animari eta animeak gorputzari ere bai. Umore ona edukitea, parre egitea, horiek onak dira osasunarentzat eta luzaroan bizi izateko. Hori dela eta ez dela, irakurri egin dut nahikue. Luraroan bizi izateko gizonak ez du eduki behar halako emoriorik, ez postasunezko emoziorik, ez txarrekorik, bihotzak sufritu egiten dau eta.
Hau entzutean hobetoxeago ulertu dut gerrarekiko duen jarrera.. Eta baita klasikoak –Erroma eta Greziako klasikoak–hain maite izatea ere. Ez dirudi filosofia horrek kalte haundirik egin dionik.
ELIXABETE GARMEND!A

Aita Onaindia Dueson. Pablo Urrutia arrasatearraren karikatura.
13-17

GaiezKulturaLiteraturaArgitalpenaPoesia
GaiezKulturaLiteraturaIdazleakONAINDIA2
PertsonaiazONAINDIA2
EgileezGARMENDIA3Kultura

Azkenak
2025-01-22 | ARGIA
140.000 eurorekin zigortu du Jaurlaritzak Zarauzko ikastola, ezarritako matrikulazio muga gainditzeagatik

Salbatore Mitxelena ikastolak 140.000 euro ordaindu beharko ditu, Eusko Jaurlaritzak Haur Hezkuntzarako ezarri dion matrikulazio muga gainditzeagatik, baina zortzi ikasleak mantenduko ditu, negoziazioen ondorio. Hezkuntza Sailaren erabakiak eta jarrerak salatu ditu ikastolak.


Ez ezazula memoria gal, zure auzoa ere Gamonal

Burgosko Gamonalen 2014ko urtarrilean gertaturikoa M15 mugimenduak eta antzekoek hauspotutako protesta soil batzuk izan zirela uste duena, oso erratuta dabil. Auzoaren memorian arakatzea besterik ez dago konturatzeko zer nolako eragina izan zuten iraganeko galera sentimenduak,... [+]


2025-01-22 | Inma Errea Cleix
Ez gara aire

Nafarroa Arenan Mitoaroa ikusten izandako lagun batek “telurikotzat” jo zuen entzun-ikusi-sentitutakoa. Niri ere hala iruditu zitzaidan telebista medio etxetik hauteman nuena.

Pentsa daiteke Mitoaroak piztutako grinak eta atxikimenduak proiektuaren ikusgarritasuna... [+]


2025-01-22 | Itxaro Borda
Hutsa egin

Urte berria hastearekin batera, bizitza aldatuko diguten erabakiak hartzeko ohitura bada. Listak egiten ditugu hiru puntutan: bat, kirola gehiago praktika; bi, lagun zaharrak maizago ikusi; hiru, Islandiara itzuli, errealki eta metaforikoki. Xedeak beti xede geratzen direla... [+]


2025-01-22 | Sukar Horia
Semaforoa vs. herritarrak

Zirkulazioan lehentasunek garrantzi handia dute. Gidatzeko ikasten dugun lehen gauzatakoak dira: biribilguneak eta STOPak menperatu ezean nekez lortuko dugu gidabaimena.

Hala ere, lehentasunak ez dira kontu neutroak, eta historiak eta interes kontrajarriek aldatu izan... [+]


Benito, gure emozioen alkimista hori

Oholtzak betiko utziko dituela jakinarazi zigun Benito Lertxundik badira jada hainbat aste, eta geroztik asko gara maila batean ala bestean umezurtz sentitzen garenak, halako galera edo abandonu sentsazioarekin, triste. Iruindarroi, behintzat, bere zuzenekoen zirrara azken aldi... [+]


2025-01-22 | ARGIA
Armagintzarekin harremana duten Hego Euskal Herriko enpresa, ikerketa zentro eta erakundeen zerrenda

Zerrenda honetan,  2016az geroztik armagintza programaren batean parte hartu duten enpresak sartu ditu Gasteizkoak taldeak, edo militarrentzako produktu espezifikoak garatu dituztenak (ibilgailuak, pinturak, bateriak…). Hego Euskal Herrian sortuak, edo Hego Euskal... [+]


Mahai-ingurua | ELA · LAB · Steilas · ESK
Moldaketa, zail bezain ezinbesteko

Lehen aldia da Hego Euskal Herriko euskal gehiengo sindikalak armagintza industriaren moldaketaz taldean eta modu publikoan hitz egiten duena. Aurreko hilabeteotan mugimendu antimilitaristak bilera bana egin du lau sindikatuokin, produkzio militarra “sozialki... [+]


Armagintza industriaren “moldaketa eraldatzailerako” proposamen antimilitarista
“Ezin dugu nor bere aldetik joan, erronka komunak ditugu”

Armagintzaren “moldaketa eraldatzailerako” proposamena publiko egin berri du mugimendu antimilitaristak. Conversión de la industria militar en Euskal Herria para no fabricar más guerras (Armagintza industriaren moldaketa Euskal Herrian, gerra gehiago ez... [+]


2025-01-22
Armagintza moldatu gizartea eraldatzeko
Gerra hotsei aurre egin beharra

"Ez gaude prest lauzpabost urte barru datorkigunerako. Arriskua ziztu bizian dator guregana. Aurre egin behar diogu: Ukrainan gertatzen ari dena hemen ere gerta liteke” (...) “Errusia, Txina, baina baita Ipar Korea eta Iran ere, gogor ari dira lanean Ipar... [+]


“Noizbait ere gauzak bukatu egin behar dira, konplitu dugu ARGIA sariekin”

Behin batean, gazterik, gidoi nagusia betetzea egokitu zitzaion. Elbira Zipitriaren ikasle izanak, ikastolen mugimendu berriarekin bat egin zuen. Irakasle izan zen artisau baino lehen. Gero, eskulturgile. Egun, musika jotzen du, bere gogoz eta bere buruarentzat. Eta beti, eta 35... [+]


Eguneraketa berriak daude