Zergaitik Pangox, Zergaitik


2021eko uztailaren 23an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Arantxa Urretabizkaia idazleari elkarrizketa

Zergaitik Pangox, Zergaitik
«Hordago»k sail berri bat hasi du "Zergatik, Panpox"n liburuarekin. Sail hau euskaraz idatzitako liburuek osatuko dute, diotenez. Asmo jatorrak dira, bai, eta denok apoiatuko ditugu honelako iniziatibak, baina sail berri batekin ez dira orijinalak gehiagotzen, hori nabaria da. Beste kondizio batzu bete beharko dituzte.
«Zergatik, Panpox» Arantxa Urretavizcaya-k egin du. Oraindik nobela bat kalean ikustea harrigarria da, baina emakume batena eta gainera euskaraz egina baldin bada harridura hau erraz bikoizten da. Halare ez gara, ez "ciencia-ficción" egiten ari. Hau da emakume batek, euskaraz, idatzi duen lehen nobela. Lehendik Amaia Lasak poema liburu bat argitaratu zuen bakarrik «Hitz nahastuak», eta bai Arantxak eta Amaiak beste batzuekin batera argitaratu zituzten aspaldi poemak eta lanak: Gaur "Oh Euzkadi" aldizkarian azaldu dira beste emakume batzuren izenak eta lanak: Maripi Solbes, Lurdes Oinaederra eta Izaskun Egia hauk uste dut direla literatura arloan dihardutenak.
Oraingo honetan, bere nobela dela eta, Arantxarekin egon naiz. Gaur ez dugu kritika eta analisis sakonik egingo, baina bere hitzek argibide eta xehetasun batzu eskainiko dizkigute.
–Zure lehen lanak «LUR» taldekoekin batera egin zenituen. Nola sortu eta bilakatu zen hura?
–Duela hamaika urte gutti gora behera "Lur" taldekoekin topatu nintzen. Nik ez nekien euskaraz idazten, hitzegiten besterik. Bapatean; berrogei ta hamar bat pertsona bildu ginen eta handik hilabete pare batetara, ez dakit nola, Ramon Saizarbitoria, Ibon Sarasola, Gabriel Aresti, Enrique Villar, Xabier Kintana eta ni gelditu ginen. Lan egiteko gogo handia genuen eta borondate ona. Alde- batetik lan literarioak egiten genituen eta bestetik "Hastapenak" zeritzaiona egiten ihardun genuen. Momentuan zeuden beharrei erantzuten genien, lan historikoak, ekonomikoak, itzulpenak e.a. Baina ez dakit ongi zergatik hasi.nuen nire lan literarioa. Badakit ia-ia lan lotsagarri bat balitz bezala egin nuela eta inori erer esan gabe lehiaketa batetan aurkeztu nuen eta baita irabazi. Ordurarte ez zen inor ohartu. Gainera ez nuen argitaratu nahi, nolabait ere nire "punto flaco" bat agertzen baitzuen. Ni guttitan sentitu nintzen bazterturik emakume bezala lan horretan ihardun nuenean, baina beti gizonaren eredua jarraitzen nuelako, noski, bere artean onartua izateko marmorezko irudi bat eman beharra zegoen. Poesia egiteak irudi, hau ahultzen zuen agian eta, berez, emakume bezala neuzkan defentsak ere bai.
Bestalde egoera politiko latz bat bizi genuen eta iraultza zen eginbehar nagusia. Laster sartu zitzalzkidan kulpabilidadeak literatura egiten nuelako, gauza superfizialak eta: banalak zirelakoan. Giroan sentitu nuen lujo bat zela egiten nuena. "Lur" pikotara joan zen eta oraindik pixka batetan, eta ia izkutuan, irakurtzen eta idazten jarraitu nuen, baina berehala utzi nuen. Honelaxe lau urte igaro nituen.
–Nolako giroa zegoen "LUR"-en egon zinen garaian? Zerk probokatu zuen azkeneko haustea?
–Uste dut gaur baino giro gehiago zegoela. Orain idazlea, talde batzutan ez beste, bakarrik sentitzen da. Garai hartan gure lanak elkar erakusten genituen, baita iritziak eta laguntzak jaso besteengandik, lan asko elkarrekin egiten ziren. Gainera denon berri genekien. Nahi baduzu eragina politikoa zen batez ere, baina bazegoen literatura eta kreaziorako gogorik.Guzti hau giro hertsi batetan gertatzen zen, hala eskatzen baitzuen egoera politikoak.
Oraindik gaur ez dakit ongi zergatik hautsi zen hura. Oso erreta atera nintzen baina beharbada arrazoin nahiko siniestroengatik hautsi zelako. Bapatean enfrentamentuak izan ziren eta harrigarriena da ez zela eztabaida politikorik izan gure artean, ez eta planteiamendu ideologiko konkretu bat ere. Dena ustekabekoa izan zen, oso iluna eta zikina.
–Lehen esan duzu lujo bat kontsideratzen zela literatura egitea garai hartan. Ez al zinen zanpatua sentitzen?
–Giro hark influentzi handi bat izan zuen denongan, uste dut, baina nola hala denok onartzen genuela pentsatzen dut. Ez nuke esango giroak zanpatu ninduela, nik paper aktibo bat bainuen, baina kreazio lanak txorakeriatzat jotzen nituen eta uste dut denon buruetan zeudela beste ideia nagusi batzu: konpromisoa, sakrifizioa, e.a. Eta- aitortu behar dut giro honek bultzaturik iritsi nintzela politikara.
Baina bapatean gauza batetaz ohartzen zara, zure prolema pertsonalak ez dituzula inola ere borroka horretan integratzen. Orduan ideia handi eta ederragatik borrokatzen ginen, baina «bestean alde», apaizak bezala. Hau uste dut izan zela gure belaunaldiaren erru handienetariko bat.
-Ondoren kazetaritza lanari ekin al zenion?
–Ez berehala, aurretik ikastoletan lan egitea pentsatu nuen eta hauxe izan zen niretzat denboraldi beltzenetariko bat. Bi ikastoletan sartu nintzen eta berehalaxe bota ninduten bietatik. Ni "espainolista" nintzela zioten, eta nahiz eta nire lanean ongi erantzun, etiketa hori izanez gero ez nuen ezertxo balio haien begi aurrean. Oso gaizki igaro nituen hilabete hauk.
Beste lan batzutan ihardun nuen "EGIN" egunkarian hasi aurretik. Niri, egunkari honen ideia hasiera batetatik gustatu zitzaidan. Orduan bazegoen horrelako proiektu bat aurrera eramateko giro unitario bat, ezkerra garai hartan nahiko baturik zegoen. Kondizio horik denok ezagutzen genituen eta ilusio handia jarri genuen. Prolemak ez genituen hasiera batetatik susmatzen, noski eta lana apasionantea izan da niretzat batzutan. Sartzerakoan ez nuen esperientziarik eta dakidana "EGIN"-en ikasi dut. Bultzakada definitiboa izan da hau eta, ez beharbada epe motz batetan, baina kazetaritzan jarraitzeko asmoak ditut. Hala ere "EGIN"-ekoa esperientzi frustrante bat izan da, oso frustrantea.
–Zaila egin al zaizu berriro, kreazio lanean hastea?
–Zerbait esateko gogoa dagoenean ez da oso zaila egiten. Aitortu behar dut nire ustez idazlearen ofizioa falta zaidala, baina hau denbora pixka batekin, orduak sartuz, gaindituko dudala pentsatzen dut.
–Zure ustez emakumearen izakerak berezitasun batzu inplikatzen al ditu literatura egiterakoan? Baldin ba daude zertan dautza?
–Honelako erreflexioak duela urte batzu hasi nituen, baina ez nituen lan praktikoez laguntzen, asko irakurtzen nuen eta roilo batzu montatzen nituen buruan. Banekien zein zen emakume bezala nuen "rol"-a, gizarte honek nolako funtzioak ematen-dizkion emakumeari eta gizonezkoari, baina ez nekien emakume izateak berezitasun bat inplikatzen zuenik ala ez. Horregatik orain dela urte eta piko emakumeek eginiko literatura irakurtzea erabaki nuen soil-soilik. Geroztik honela egin dut, baina, nahiz eta oso gauza majoak eta interesanteak irakurri, ez dut oraindik zalantza hau argitu. Badaude, hala ere, ezaugarri batzu, xamurtasuna hain zuzen. Hainbeste emakumek ito dugun xamurtasun hori. Baina ez da hau bakarrik, xamurtasuna emakume zapalduaren eta tradizionalaren klitxe bat bezala ere erabili baita. Gainera amorrua eta gogorkeria ere gure sentimentuak dira eta honela azaltzen dira obra askotan. Orduan zertan datza berezitasun hori? Ez dakit dagoen eta nolakoa den, ez ditut susmo batzu besterik. Dena dela beste posibilidade bat edo behar bat dakusat, emakume idazleekin harremanetan jartzea. Guk egiten dugun literaturan berezitasunik baldin bada ez dut nik bakarrik aurkituko, talde lanean lortuko dugu.
–Nik esango nuke "Zergatik Panpox" oso pauso inportantea dela. Emakumea idazten hasi da, eta bere arazo espezifikoa eta egunerokoa azalduz gainera.
–Bai, baina hau ere lojikoa da nolabait. Nire nobelan agertzen den pertsonaia egunerokoa da. Ez da nire kasua, baina bai nire inguruan bizi den emakume askorena. Badakit emakume guztiek ez dutela horrela erreakzionatzen, baina honelakoak ere egunero ematen dira. Bere senarra galtzen duen emakumea defentsarik gabe gelditzen da, ahulezia etengabean eta orduan gizonaren ordez haurra edo beste pertsona bat jartzen du, bere autonomia baztertuz. Deskribapen kotidiano batetan sartu dut, baina ez dut irtenbiderik markatzen.
–Liburu honek gizonaren irudia erasotzen al du zuzenki?
–Ni marmorezko gizon baten irudia egiten saiatu naiz. Hori propio egina dago, horrela ikusten-baitut inguruan. Orain, hala ere, ulertu ditut beste gizonezko batzuren jokabideak, emakumeen arazoak. ulertzen dituztenenak, hain zuzen. Hauen postua eta tokia oso inkomodoa da, baina normalki gizona garaile eta zanpatzaile da, marmorezkoa. Gizonezkoak badu gainera oso barnean libertate sena eta emakumeak ez berriz. Horregatik emakumeak pagatzen du, berriro, oso garesti gizonaren sen hau. Baina ez dut kontraproposamen bat egin izan nahi, eredu feminista bat presentatu nahi.
–Hizkuntza oso kotidianoa da eta ez du prolema handirik planteiatzen ulertzeko orduan.
–Nik ez nuen gauza zail eta pedante bat egin nahi. Ez nuen hizkuntzan sakondu nahi, beste gauza batzu ikertu nahi nituen, emakumea, literatura, baina ez hizkuntza. Esan nahia ongi ulertzen bada ontzat hartzen dut eginiko lana.
–Ametsaren deskribapenean eta beste momentu batzutan prejuiziorik gabeko hiztegia erabili duzu.
–Bai, eta ez da batere erraza izan niretzat. Gizonezko batek egiten badu kritikak eta iskanbilak izaten dira, baina emakume bat baldin bada egilea gehiagotu egiten dira. Beldur pixka bat banuen, baina azkenik gogoz eta konbentziturik egin dut. Batzuren ustetan zarpail xamarra izango da beharbada.
Honaino Arantzarekin. Orain Panpox ezagutzea tokatzen zaizue oraindik ezagutzen ez duzuenei. Oso maiz, eta euskara ikasteko testu erreakzionarioak irakurtzen dira. Obra honetan kotidianotasunak eskaintzen dituen erraztasunak aurkituko dituzu eta emakume baten mundua eta arazoak ezagutzeko aukera izango duzu, euskaraz gainera. Hainbeste «SANTO VARON»ek osatzen duen herrian emakumea idazten hasi da pixkanaka.
PELLO LlZARRALDE
31-33

GaiezKulturaArgitalgintArgitalpenaLiburuakLiteratur l
GaiezKulturaLiteraturaArgitalpenaNarratiba
GaiezKulturaLiteraturaIdazleakURRETABIZK1
PertsonaiazURRETABIZK1
EgileezLIZARRALDE2Kultura

Azkenak
2024-11-22 | Estitxu Eizagirre
Amillubi proiektuak lehen urtea ospatuko du abenduaren 1ean

Zestoako Iraeta auzoko Amilibia baserria eta lurra kolektibizatzeko 100.000 euro batzea falta du Amillubi proiektuak, lehen urte honetan 290.000 euro eskuratu baititu. Biolurrek abiatutako proiektu agroekologiko honek dagoeneko jarri du lurra martxan, sektorearen beharrei... [+]


Gazako %36 guztiz suntsitu dute, base militarrekin lurraldearen kontrola segurtatzeko

Forensic Architecture erakundearen ondorioetakoa da hori, ikusita Israelgo Armadak nola antolatu duen Gazaren egungo kontrola. Suntsiketa maila hori bakarrik litzateke Gazaren kontrola segurtatzeko, zeren eta, berez, txikitze maila askoz handiagoa da lurraldearen gainerako... [+]


2024-11-22 | Andoni Burguete
Etekin egarriak itotzen duenean

Tanta hotzak Valentzian eragindako hondamendiak irudi lazgarriak utzi dizkigu; batetik, izan dituen berehalako ondorioengatik, eta, bestetik, nolako etorkizuna datorkigun aurreratu digulako: halako fenomeno klimatiko muturrekoak gero eta ugariagoak eta larriagoak izango direla,... [+]


Planifikatzen ez duen Nafarroako Energia Planaren kontra alegatu dugu

Nafarroako Energia Planaren eguneraketa oharkabean igaro da. Nafarroako Gobernuak jendaurrean jarri zuen, eta, alegazioak aurkezteko epea amaituta, gobernuko arduradun bakar batek ere ez digu azaldu herritarroi zertan oinarritzen diren bere proposamenak.

Gobernuak aurkeztu... [+]


2024-11-22 | ARGIA
Languneko zuzendari Lohitzune Txarola
“Hizkuntza gutxituen pisu ekonomiko eta estrategikoa aldarrikatu nahi du Langunek”

Azaroaren 26an eta 27an, Langune Euskal Herriko Hizkuntza Industrien Elkarteak eta FUEN Federal Union of European Nationalities erakundeak antolatuta, ‘Hizkuntzen irabazia. Benefits of language industry in the economy’ kongresua egingo da Donostiako Kursaalean. Han... [+]


2024-11-22 | Estitxu Eizagirre
Biriatuko Arbolaren Besta hemen da

Azaroaren 23an egingo dute tokiko arbola, fruitondo eta landare ekoizleen azoka. Horrez gain, egitarau oso indartsua prestatu dute 22 arratsaldetik hasita 23 iluntzera arte: bioaniztasunari buruzko mahai-ingurua, sagarrari buruzko mintzaldia, "Nor dabil basoan?"... [+]


Euskarazko testuak ahots bihurtzen dituen patrikako gailu inteligentea merkaturatu dute

Lup izeneko gailuak testuak ahots bihurtzen ditu adimen artifizialari esker. Hainbat hizkuntza bihurtzeko gaitasuna dauka. Teknologia gutxiko gailua da, hain zuzen aurrerapen teknologikoetatik urrun dagoen jendeari balio diezaion. Ikusmen arazoak dituztenentzat sortu eta... [+]


2024-11-22 | Antxeta Irratia
“Feministon aurkako oldarraldia” gelditzeko indarrak batu dituzte Lizuniagan

Udan izandako indarkeria kasuen gorakada batetik, eta hainbat gizonezkok mugimendu feministak antolaturiko ekitaldiak boikotatu dituztela bestetik, Bortziriak, Xareta, Azkain, Bertizarana, Malerreka eta Baztango mugimendu feministek, erakunde publikoen konpromiso irmoa exijitu... [+]


2024-11-22 | Gedar
Espainiako Gobernuak ez ditu harremanak apurtu Elbit Systems armagintza-enpresa sionistarekin

Espainiako Defentsa Ministerioaren 6 milioi euroko esleipen publikoak jaso ditu aurten enpresak. Margarita Robles ministroaren arabera, urriaren 7tik ez diote "armarik saldu edo erosi Israelgo Estatuari", baina indarrean zeuden kontratuei eutsi diete. Elbit Systemsek... [+]


2024-11-22 | Joan Mari Beloki
Errusofobia lehen eta orain (II)

Sobietar Batasuna desagertu zenetik errusofobia handituz joan da. NBEko Segurtasun Kontseiluaren 2002ko segurtasun kontzeptua oso argia da, eta planetaren segurtasun eta egonkortasunak AEBei erronka egiteko asmorik ez duen estatuen menpe egon behar dutela adierazten du. AEBei... [+]


Gemma Piérola
“Historiak ezin du ezikusiarena egin gu protagonista garen eguneroko arazo horien aurrean”

Duela 40 urte sortu zen Geronimo Uztariz Institutua, Nafarroako Historia beste era batera ikertzeko eta zabaltzeko helburuarekin. Jende anitza bildu du lau hamarkada hauetan, eta gai ugari ikertu ditu denbora horretan. Historialari gazteak ere batu zaizkie. Zahar eta berriaren... [+]


Añube
Elkar besarkatzeko musika

Aspaldi ezagutu genuen gaur gaurkoz Añube taldeko abeslari den Aitor Bedia Hans. Garai berean adiskidetu ginen egun Añube taldeko gitarra jotzaile ohia den Beñat Gonzalezekin. Unibertsitateko garaian izan zen, Debagoienako bi gazteak musika zainetan... [+]


2024-11-22 | Sustatu
Euskarazko esamoldeak baloratzen lagundu online galdetegi honetan

Bi irakasle eta ikerlarik inkesta jarri dute sarean, euskarazko esamolde batzuen inguruko datuak biltzeko. Bost minutu hartuko dizu betetzeak baina adi, bi galdetegi daude, egun bakoitian jaio bazara 1A betetzeko eskatzen dizute, eta egun bikoitian jaioa bazara 1B delakoa.


2024-11-22 | Julene Flamarique
Voxen aurka Bilbon protesta egiteagatik auzipetutako zortzik ituna egin dute Fiskaltzarekin eta bat epaiketara joango da

Atxuriko irakasle eta ekintzaile batek uko egin dio akordioari kontzientzia arrazoiak direla eta. Voxek bost urteko kartzela-zigorra eskatzen du auzokidearentzat, Fiskaltzak aldiz zazpi hilabeteko espetxe-zigorra hauteskunde-delituagatik eta hiru hilabeteko isuna mehatxu... [+]


2024-11-22 | Ahotsa.info
Saskien bidez Nafarroako euskalgintzari inoizko ekarpenik handiena egingo dio Errigorak: 230.000 euro

 Euskarari Puzka azken kanpainan 16.000 saski saldu dituzte, eta euskararen alde lan egiten duten elkarteentzat bideratuko zaie lortutako etekina.


Eguneraketa berriak daude