Lehengo Eta Oraingo Anarkismoaz


2007ko otsailaren 21ean
Gerra garaiko anarkista euskaldunak ez ditugu oso ezagunak izan. Beste hari ideologiko batzutatik zihoazen gure aurrekoak ota anarklatek, gorrienetan gorrienak, pertsonale preskriteak ziren, ez xiren gauza txarretan besterik azaltzen garai harteko historietan.
Gero bai, batek halako anarkiata zahar hura ezagutu zuela, zeinen jatorra eta zeinen ez dakit zer, eta noski,-mitifikatu ere egin ditugu gerra garaiko anarkista hauek. Gero, aurrean duzunean, bere izatera jaisten da pertsona bakoitza. Ba Manuel Chiapuso dugu lehengo eta oraingo anarkista hauetako bat. Ormaiategiko zubia egitera etorri zen Ingeniero Italiano baten biloba, Donostiake Frim kálean jaio zén bera. Oso gazterik sartu 0NTen eta berehala ezagutu zuen gartzela, Errepubiikako "bienio negro"n hain zuzen. «Zegoen tokirik hartieagatik hartu niñduten preso» dio' ez zen bakarra: garai hartan 10.000 inguru anarkista omen zeuden barruan eta 10.000 lagun beste alderdi eta erakundeetakoak.

'Nere unibertsitatea gartzela izan da' dio, baina Sorbonan ere ikasi ahal izan zuen gero, behin gerra amaitu eta alde egin behar izan zuenean. Nahiko liburu idatzi duen arren, hemen azkenaldian argitaratu diren bi ezagutzen dira batez ere: «Los anarquistas y la guerra en Euskadi ú La comuna de San Sebastián eta «El Gobierno Vasco y los anar quistas- Bilbao en guerra». Bi hoietan gerraren bere ikuapegia ematen du, besta batzuenetatik, derrigorrez, oso desberdina. Sarritan aipatzen du elkarrizketan zehar «gerraren trauma» eta 40 urteko atzerriratze luze horren zama ere aitortzen du. Lehengo garaia, bere garaia, oraingoa baino atseginagoa zaiola eta hari hobeto egokitua zegoela nabari da. Hala ere, CNTen jarraitzen du.

Diotenez, 19 urtetan sartu zinen CNTen. Baina nolaz zu, Donostisko gazte bat. garai hartan CNTen sartu?

Behin baino gehiagotan egin didate galdera hori. Herri iberikoaren radikalizatu beharra ikusi nuen, gizarte iberikoa askozaz radikalagoa izan beharra bere konzepzio sozialean, eta noski, momentu hartan konzepzio hori pixka bat errepresentatzen zutenak CNT eta anarkismoa ziren. Beraz, horrexegatik sartu nintzen CNTen.

Nolako giroa zegoen orduan hemen anarkismoari buruz?

Izugarri giro ona. Anarkismoa ez da gaur deskubritu; Espainian anarkismoa duela mende bat baino lehenagotik dator, eta noski, badu oinarri bat iberiar herrian. ­Beraz, badu Espainian beste edozein ideologiak ez duen tarjeta de visita.

Baina nik galdetzen nizun ea zer giro zegoen hemen, Donostian konkretuki. Beste indar batzuek, PNVek adibidez, askozaz Indar gehiago izango zuten noski eta...

Bai, bai. Lehen esplikatua dut eta oraingo liburu honetan ere esaten dut. PNV eta PSOE ziren Euskal Herrian beti ðbueno, mendearen hasieratikð egon diren bi indar haundiak. Eta gero PCE etorri zen hor sartzera, baina ez zuen, ezta gutxiagorik ere, beste bi alderdi hoiek zuten indarra. Gero gu gatoz, noski, eta tokia beterik zegoen, baina esan daiteke Errepublikako bospasei urte hoietan eman genuen saltoa irugarria izan zela, eta hori gertakizunetan ikusi zen. Noski, oso zalla da guregan garena ikustea: eszena politikoan besteak bezala azaltren ez garenez, ezin jakin errealitatean nondik gabiltzan eta zer egiten dugun.

Eta garai hartan hemen zeuden anarklatek zer ziren, bertakoak ala kanpotik etorritakoak?

Bazeuden bertakoak baina zona honetan kanpokoak asko,. Pasaiako arrantzaleek esate baterako; bi mila eta piko afiliatuko sindiketo bat genuen han; Galiziako bostgarren probintzia deitzen zitzaion.
Federalista Amorratuak

Eta hemen, beharbada gure galderan errealitatean ez zuen bigarren zentzu bat aurkitu duelako edo, federalismoaz hitzegiten hasi zaigu Chiapuso:

Federalismoaren problema, orduan deitzen zitzaion bezala, nik honela planteiatzen dut:"gu erabat federalistak gara, federalistenak, ezta? dotrinaren konzepzioak horrela egiten bait gaitu; denok dakigu Pi i Margallek defendaturiko nazionalitateen printzipioa Proudhonen dotrina anarkistetan oinarritzen zela, eta honek, Bakuninek bezalaxe, nazionalitateen printzipioa defendatzen zuela. Baina gure eta beste batzuen artean dagoen diferentzia hauxe da: batzuek federalismo externoa, hau da, Madrilekikoa bakarrik defendatzen dutela. Baina guk esaten dugu, nolaz izan federalistak Madrilekiko eta gero zentralistak Bilbon, euskal estatuaren hiriburua Bilbon jarriko balitz? Orduan gobernu hori ere zentralista izango litzateke. Hori da arazoa, eta horregatik guk esaten dugu federalismo internoa ere ezinbestekoa dugula, hori ez dugun bitartean, gauzak ez duela guretzat interes haundirik.
Gogoratzen naiz gerra garaian Eusko Langilek publikoki planteiatu zigula arazoa, euskaldunak ginen galdetuz, eta nik esaten nuen, baserriko ogia jan dut nik, nolaz ez naiz ba lehena bezain euakalduna izango? baina nik ez dut euskal nazionalismoaren konzepzio zentralista hori onartzen. Diferentzi hau zegoen eta guk esaten genuen, autonomia bai, baina Iraultzarekin batera, uste dugu biak osatu egiten direla, eta hortik zetorren Jose Antonio Agirreren euskal gobernuaren pofitikarekiko gure kritika.

Eta nola funtzionatzen zenuten Euskal Herri barruan, estruktura federala al zenuten?

Iparraldeko regionala zegoen eta horren barruan Santander ere bazegoen, kastellano eta asturiano tartean geratzen baitzen eta arazoa Bilbokoekin jarriz konpondu zen. Baina gerra garaian Bilbon, estatutoa lortu zenean, ikusi genuen Euskal Herriko egoera politikoa zeharo aldatzen zela eta esan genuen, zergatik egon behar du Santanderrek gurekin? Eta nola erlazioak, moztuta ez, baina bai, geografiagatik moztuta genituen, Komite Nazionalak esaten zuenari kasorik egin gabe... Uste dut kontatua dudala iadanik nola hautsi ziren erlazioak Nazionalarekin atzerrian. Guk ­Baionako paktoa egitean Madrilgoek, zentralistak deituko diegu, pakto hori ezin zela egin esan ziguten, hautsi egin behar genuela etabar, guk ezetz esein genien eta hor bereizi ginen beraiengandik.

Baina orain badirudi berriro batzera jo dutela, ez?

Bai, hori dirudi, baina beste tendentzi batek esaten du ezetz. Gerraren trauma... hau da, gerran izan genuen interbentzioa benetako trauma bat izan da eta ez dago dudarik horrek ideologi aldetik ondorioak ekartzen dituela. Hori beldurgarria da. Zein tendentzik irabaziko du?

Eta orain ASKATASUNA kolektiboarekiko bedatea ere hor dago.

Hombre, ni Mikelen oso laguna naiz. Mikel nahiko denboran egon da nerekin Parisen eta Bruselasen... Nik esaten dudana zera da, libertario. denak, edozein modutara pentsatzen duela ere, lan on bat egingo duela askatasunagatik.

Zuk CNTen jarraitzen duzu, ezta?

Bai, CNTen jarraitzen dut, zeren, badakigu, Mikelek nahi duena gauza global bat egitea dela, politika eta sindikalismoa CNTren barruan. Eta noski, gerra garaian ikusi zen hori ezinezkoa zela. nahi izan gabe ere CNTren barruan klase politiko bat sortzen zela, hau da, bazegoela talde bat alderdi politiko bihurtu zena. Nola tratatuko dituzu ba arazo politikoak bilera sindikaletan? Ezinezkoa zen.

Hoiek FAIkoak al zlren?
 

Noski. Euskal Gobernuarekin, Agirrerekin, izan genuen lehen problema horixe izan zen gainora. Bizkaiko Junta de Defensan CNT zen hitza zuen zentral sindskal bakarra ez zuelako ordezkeritza politikorik; UGT eta solidarloek berriz ðhori firmatuta zegoen, eh?ðberaiek PS eta PNVren bitartez errepresentatuak zeudela zioten. Agirrek, Euskal Gobernua osatzean, CNT ezin zuela Gobernu horren barruan ametitu esan zigun, baina FAI baietz eta FAlekoren bat izendatzeko. Guk, katalanen etsenploa segiz ðGeneralitatea gure eskustan zegoenð, eta Espainiako beste tokietan ere zer gertatzen zen ikusirik ðCNT gauza guztiotan zegoenð CNTek egon behar zuela hor esaten genuen. Nahiko eztabaida izan zen eta azkenean Agirrek, FAI josten ez bazen Gobernura, ezar ez. Honela, oposizioan geratzean, garai harteko periodiko guztien bidezðni Bilbokoaren zuzendari nintzenð Euskal Gobernuak egiten zuera `,guztia, kritikatu genuen; zerbait jakin nahi duenak gure prentsara jo dezake.

Baina zergatik zuen Euskal Gobernuarekiko liskarrak, zergatik zuen oposizioa?


Gaineratiko Espainia guztian gertatzen ari zenaz oso diferentea baitzen; Castro Urdialesen bertan nabarmentzen zen, Itsasoan etabarretan elkartzen ziren arrantzaleak eta Laredokoek esaten zuten: gurea kontrolatzen dugu, geuk saltzen dugu...., dena sozializatua zuten. Nola, bada, Euskal Gobernuak ez zien autonomi pixka bat gehiago eman ekonomiarli sindikatoei eta profesional erakundeei? Ni harritzen nauena zera da, nola Partidu Sozialistak eta Partidu Komuniatak parte hartu duten halako politika egiteko. Noski, hoik ere errudun dira horretan, Euskal Herrian egiten zen politika erreakzionario horretan.

Dena dela, 68tik aurrera edo korriente berriak sortu dira anarkismoaren barruan eta hor dago esate baterako mugimendu ekologikoarekin duen lotura etabar.

Baina horiek ez dira gauza berriak. Donostian guk egiten genituen gauzak kontatzen ditudanean, jendea, frantzesek esaten duten bezala, «baba» geratzen da, aho zabalik. Gu berrogeita hamar urte aurreratuak geunden gauza askotan. Ez bakarrik ekologian baizik adibidez sesual mailan. Guk, sindikatoetako mahaietan, basektomia egin diegu seme-alaba asko zuten eta gehiago nahi ez zuten gurasoei. Eta ez ditu edonork egin ez basektomia horik, Knaus doktoreak berberak ðOgino-Knaus metodoakð egiten zituen. Nazietatik ihes egin behar izan zuen eta hemen, Donostian, lan hori egiten ihardun zuen. CNTko bostehun bikote egon ziren orduan sistema hori hartu zutenak zer ondorio izaten zituen jakiteko, oraindik ez baitzekiten zientifikoki edo estadistikoki; bederatzi hilabete ondoren 496k positibo eman zuten eta 4ek negatibo, ikusten denez gehiegi emozionatu ziren lau bikote hoiek. Eta pentsa, garai hartan iritsi genuen Perlatik Pico del Lorora nahi genuena egitea hondartzan eta aero libertario nudismo egiten utzi ziguten Ulian, hondartza salbaeetan. Berrogeita hamar urte aurreratuak geunden.

Federica Montsenyk deklarazio batzu egin zituen ba mitin batean, homosesualak marika panda bat zirela, drogadiktoak ez dakit zer; zer iruditsen zaizu zuri hori dena?

Begira, hauxe pentsatzen dut, homosesualidadea, en fin, biologikoki gaisotasun bat da, ezta? Badira bizioagatik joaten direnak horretara. Hortik exibizio bat egitera... eta emakumeak, lesbianak, berdin... Arazoa pixka bat alde batera utzita konpon daiteke, botez ere ez dezatela beren izaeraren exibiziorik egin. Izan dira politiko bikainak, zibilizazio guztietan, homosesualak zirenak, beraz, alde horretatik begiratuta, ez dut ezer homosesualen kontra, baina egin nahi duten exibizio hori, etabar, etabar hori ia gehiegikoa iruditzen zait.

Baina homosesualen askapenerako erakundeak apoiatuko al zenituzke?

Gehiegi gustatzen zaizkit emakumeak homosesualak apoiatzeko.

Droga, alkohola, begetarianismoa. ..

Ni 35 urtetan hasi nintzen edaten eta 40etan erretzen, orain berdin zait ez edatea ala edatea, ez erretzea, indiferentea zait, homosesuala bezala, zeharo indiferente.
Lehen bazegoen zintzotasun bat gure artean; uste dut horrek gureganatzen zuela jende asko, gure jokabide horrek, gaur ikusten denaren jokabide erabat diferentea. Gure tipo bat zegoen tokian, han tipo abstemio bat zegoen, tabernetan ibiltzen ez den horietakoa etabar. Gehienak, eh? Ez dut esan nahi edaten zuen genderik ez zegoenik.

Ba orain droga, pasotismoa etabar anarkismoarekin identifikatzen dira neurri batean behintzat.

Bah, hori batzuek nahi dutelako da.

Nortzuk?

Etsaiak. Neri anarkista drogatu bat eta horrela dela esaten didanari erantzuten diot ez dituela filosofia anarquista eta anarklatak ezagutzen, Orain badaudola horrelako batzuek... hori gizarte mederkoaren produktu bat da eta era batera edo bestera soluzionatu beharko da, baina hor zegoen problema hori.

Gaur krisia nabari da nugimendu anarkistan

Gerraren traumagatik, horrek korriente desberdinak sortu baititu.

Baina badirudi krisia ez dela hemen bakarrik eman

Ez, ez. Ez dute gerra bizi izan. Duela gutxi hil da anar kismo frantseseko teoriko haundi bat eta nere anaiari esaten zlon,bai, berak ejerzitoaren aurka eta gob ernuan izatearen aurka ekin zuela, baina hil baino lehenxeago esaten zigun, bai, arrazoia zenuten, ez nago ejerzitoa izatea beste biderik askatasuna defendatzeko.

Eta zer irtenbide du mugimendu anarkistak?

Ba, ezer ez., bereari eutsileta jarraitzea. Ni optimista naiz. Behin baino gehiagotan esan dut hau, hemen, Donostian, hamaika lagunekin hasi ginen gu 1931n.

Nola Ikusten duzu oraingo egoera estatu Espainolean? Zer irtera ikusten diosu?

Irtera zella. Berriro err Indar estranjeroak hartu gaituzte, ez dugu ezer pintatzen, bastean txotxongiloak gara.

Gaur egun, krisia ekonomikoaz kanpo, biolantziarena proble nagusia dugu, atzo Arrasaten, bihar jeep bat izan daiteke


Sozial mallako ondoriorik balu, horixe izango litzateke interesgarria. Guk ekintza mota guztia egin ditugu, baina beti, gure ekintzak ondório sozialak izan ditu eta ez da malla politiko horretan bakarrlk geratu. Nik erantzuten dudana zera da, ekintza molde horren atzetik ez datorrela bestea, horixe bakarrik. Badiotsut, geuk jende asko garbitu dugu, baina aldi berean Iraultzari kantua egiten genion.

Chiapusorengan halako desilusio ilusionatu bat nabari da. Gaztearoko berotasunik ez, dasengaino ugari bizitzan, dudarik gabe, eta hala ere, nolabaiteko itxaropeñal


Bizitza eratu behar dugu ahalik eta hoberena, Ez dago gizarte idealik eta ez paradisurik. Aintzlneko glzarteek problema berberak zituzten; nik ulertzen dut hogei urterekin halako gizarte batetan pentsatzea. Lehengo egunean, Santa Isabelgo gazteluan, hauxe nion: teoria baino lehenago ekintza dela. i Teoria absolutua da, ekintza, ordea,' erlatiboa. Problemakin topo egiten duzunean, teoria guztiak dira eztabaida, zallezlaz topo egiten duzula-' ko. Teoriak ekintza ostean datoz etai hasieran Berba bazen, neretzat, hasieran Ekintza zen.

TXEMA LARREA. ELIXABETE GARMENDIA

"Nere unibertsitatea gartzela izan da".
Chispusoren liburuetako bat.
"Berrogeita hamar urte aurreratuak geunden".
"Lehen bazegoen zintzotasun bat gure artean... uste dut horrek gureganatzen zuala jende asko .
"Bizitza eratu behar dugu ahelik eta hoberena".


Gaiez\Gizartea\Ideologiak\Anarkismoa
Pertsonaiaz\CHIAPUSO1

Azkenak
TikTok, X eta Instagrameko algoritmoek eskuin muturreko edukiak nabarmen hedatzen dituztela frogatu dute

Ikerketa bat egin dute Alemanian, hauteskundeen atarian: kontuak sortu dituzte TikToken, X-n eta Instagramen, eta aztertu egin dute algoritmoak zer nolako edukiak erakusten dituen. Guztietan, algoritmoak eskuinera eta eskuin muturrera jotzen du gehien, TikToken nabarmen.


2025-02-25 | Euskal Irratiak
Laborantzaren orientazio legea: garaipena eskuinarentzat, porrota ingurumenarentzat

Laborantzaren Orientazio Legea pasa den astean ofizialki onartu du Frantziako Parlamentuak. Ostegunean Senatutik pasa da azken aldikoz. Iazko laborarien mobilizazioen ondotik, aldarrikapenei erantzuteko xedea du lege horrek. Aldiz, ingurumenaren aldeko elkarteek azkarki salatzen... [+]


Galizieraren aldeko ekintzaileen helburu nagusia: larrialdi linguistikoa gelditzea

Hizkuntza bizia orain! egin dute oihu galizieraren aldeko milaka manifestarik Santiago de Compostelan (Galizian) joan den igandean. 2024ko hondarrean, azken inkestako datuek pozteko arrazoirik ez zuten eman: ezagutzak eta erabilerak, biek, egin dute atzera. Galera handiagoa da... [+]


Desokupazio-enpresa baten presioak eta mehatxuak salatu dituzte, Astrabuduko familia bat etxetik botatzeko

Etxera itzuli ahal izan diren arren, joan den azaroan kaleratu zuten Astrabuduko familia berriz ere arriskuan dago. Uribe Kostako Etxebizitza Sindikatuak salatu du mailegu-enpresa berriz ere saiatzen ari dela kanporatzea gauzatzen, oraingoan, desokupazio-enpresa bat... [+]


2025-02-25 | Gedar
Steve Bannonek nazien agurra egin du AEBetako eskuin muturraren ekitaldi nagusian

 Ekitaldian, Mileik motozerra bat oparitu dio Muski, murrizketa sozialen sinbolo eta aldarri gisa.


Ágredok epailearen aurrean deklaratu du astelehenean, eta Zupiriak asteazkenean egingo du agerraldia legebiltzarrean

Karen Daniela Ágredok dioenez, zortzi bat ordu eman zituen ziegako zoruan etzanda Ertzaintzak ospitalera eraman aurretik. Segurtasun sailburu Bingen Zupiriak berak eskatu du Eusko Legebiltzarrean agerraldia egitea.


Euskaraldian hitanoa lantzera deitu dute

Hamahiru ZirHika kide batu dira hitanoaren erabilera aldarrikatzeko eta antolakundearen ekintzen berri emateko. Azalpenak Badihardugu elkarteko Idoia Etxeberria eta Galtzaundiko Uxoa Elustondok egin dituzte. Horiei, Andoni Egaña eta Amaia Agirre bertsolariak eta... [+]


Lizarrako kultur teknikari izateko nahitaezkoa da euskara Administrazio Auzitegiaren arabera

Administrazio Epaitegiak arrazoia eman dio EH Bilduk Lizarrako plantilla organikoaren hizkutnz profilen aurka jarritako helegiteari.


2025-02-24 | Ahotsa.info
Milaka pertsona manifestatu dira Iruñean Israelen zigorgabetasunaren eta Nazioarteko Zuzenbidearen urraketen aurka

Yala Nafarroak deitutako manifestazioan 2.000 pertsona inguruk hartu dute parte eta Iruñeko hainbat kale zeharkatu ditu Gaztelu plazan amaitzeko. Azken irakurketan adierazi dutenez, "erokeria distopiko hori geldiarazi daiteke, askoz gehiago garelako kapital handiak... [+]


2025-02-24 | ARGIA
Gobernantza krisia Eusko Ikaskuntzan

Eusko Ikaskuntzak adierazi du Ipar Euskal Herriko elkartean “gorabeherak” izan dituztela azken hilabeteetan. Bideratu bitartean marka eta egoitza erabiltzea ukatu diote. Lehendakaria ere aldatu dute.


Hauteskundeak Alemanian
Eskuina nagusi Alemanian, eta eskuin muturrak botoak bikoiztu ditu

Sozialdemokratek inoizko emaitzarik kaskarrenak lortu dituzten arren, litekeena da demokristau kontserbadoreekin elkartzea eta gobernua osatzea. Botoen %28,5 jaso ditu CDUk, eskuin muturreko AfDk %20,7 eta SPDk %16,4.


Diskoteka bateko atezaina atxilotu dute Gasteizen, “zuhurtziagabekeriazko giza hilketa” egotzita

Gertakariak igande egunsentian suertatu dira 5:00ak aldera Gasteizeko Mitika diskotekan. Hildako pertsona 31 urteko gizon bat da, eta lurraren kontra buruarekin hartutako kolpe baten ondorioz hil da, antza atezainak kolpe bat eman ostean.


Gazako su etena kinka larrian, Israelek 620 preso palestinarren askatasuna gerarazi ostean

Jenin hiriaren aurkako oldarraldia duela hilabete bat baino gehiago abiatu zuen Israelek, geroztik 26 palestinar hil ditu gutxienez, eta milaka beren etxeetatik kanporatu. Israelgo armada Zisjordania iparraldean pasabideak eraiki nahian ari dela salatu dute, kanporatutako... [+]


Eguneraketa berriak daude