Meatzariak Gaur


2021eko uztailaren 28an
Minero asturiarrei elkarrizketa
Meatzariak Gaur
1944 urtean', erresistentzian zeude nak, defentsibatik ofentsibara pasatzen dira. Hauk ditugu makiak: 4648 urteak izan ziren garranizitsuenak gerrilero háuentzat. Denok dakigu zer gertatu zen azkénean honekin eta 56-57 bitartean ez dira asturinoak berriz, burrukaldiekin hasiko. Eta greba gogorrik ospatuko da berriz ere. Meatzarien klase kontzientzi 'malla oso urrutira iristen da, UGT eta CC.OO dira'hauen gidaritza daramatenak gaur arte, momentu askotan eta denbora luzez estatuko langileriaren abanguardia izatera iritsiz

Gijondik Mieres eta Turona bidean, "Asturias la roja"z mintzatzen zaigu asturiano bat.: Ezker eskubian hondakindegi pilo bat ikusten ditugu, mendiak direla dirudite, baina hura dena zaborra'hutsa da. Meategi herritan sartu eta leheník atentzioa deitzen.diguná itzalean dauden bankuetan aurkitzen diren gizon-:pilak dira. "Mineroak,dira denak jubilatuak, bajan daudenak. Zahartzaroa hartuta daudenak, gehienak silikotikoak dira; orain udaran, beroarekin ongi ibiltzen dira, bainan udazkenetik udaberria bitartean ia denbora guztia hospitalean pasatzen dute".
Meategi bat ikusi ondoren, minero bila hasten gara. Denbora pixkabat pasatzen dugu --puente egiten baitute, bainan azkenean topatzen ditugu eta gogoz prestatzen, dira gurekin mintzatzera; euskaldunak asko maite omen gaituzte asturianoek.
Z.A. Gaur egun zenbat meatzari zarete? Bataz beste zenbat urte?
HUNOSAN 26 bat mila izango dira eta pribatuetan 8 mila inguru, denetara 34 bat mila izango gara; noski barruan eta kanpoan lana egiten dugunok kontatuta. Urteen batazbestekoa berriz, 40 batekoa da, gazteenak 18 urtekoak. 16koren batzuk ere badaude, baino hauk zulora ez dira sartzen, debekatua dago eta oraingoz errespetatzen da.
Z.A. Zein da'egoera ekonomiko-laboral orokorra?
-Egoera oso larria da. HUNOSAn 250 lanpostutárako zazpi mila eskakizun deude. Mintzatzen ari direnetariko bi entrepresa pribatuetan jarduten dira eta esan digutenez bi urte dira HUNOSAn sarrera eskatu zutenetik eta gaur arte!
Lehenago aita batek bere semearentzat azken opa zuena, me ategira joan beharra izatea zen' eta gaur berriz beste irtenbiderik ez zai gu'geratzen eta 'dirua irabaziko ba genu gaitz erdi. Meatzariaren lagun tzaileak 29 mila pezeta jasotzen ditu: 7 ordu lana egiten dugu, hori bai. hainan arriskua ere kontuan izan beharra dago: oso gutxi deukagu. Barruan lanean hari garenók, gar bi konturatzen gara ez dagoela seguritaterik, duela 25 urte bezala posteatzen dugu; posteak egurrez koak dira normalki, kasu batzuetan (HUNOSAn) burnizkoak erabiltzen, dira bainan kasu kontatuetan.
Z'A Posteatu eta bete, zer da hori?
Meategiaren barrua ezagutu gabe oso zaila da barnean gertatzen den guztia jakitea. Zuloan aurrera goazen neurrian, atzean hutsune bat geratzen da, hau zenbat eta haundiagoa izan, lurrak gero eta gehiago tiratzen du. Sapaia eroro ez dadin eta hormak ez dezaten, posteatu eta lurrez betetzen degu.. Pikatzen ari garen lekutik 4 metrora egon behar lirateke hau egiten, baino askotan 50 metro aurrera joan eta posteatu eta bete gabe dagoela konturatzen zara. HUNOSAK errespetatzen du neurri hau. Gertatzen diren istripu asko arrazoi honengatik izaten dira. Errespetatzen ez diren kasutan zerbait lortu nahi izango bagenu, urte osoan greban pasa beharko genuke, berdin beste gauza batzuei dagokionez.
Z.A. Zeintzuk dira. beste gauza horik?
Gure meategian, dena. Itasi trasladotik, garbiketako gelak. etab... 30 lagunaka igotzen gara kamioietan. eguzkia egiten duenean hautsarekin ezin da bat- gelditu. Iriste.n zara dutxetara eta "san mejores les cuadres que tinen les muies que el cuarto de aseo". Egoera, hau "Higiene y Sanidad"era salatu genuen. bainan,: ez zuten ezer egin.
Z.A. Zahartzaroa, zenbait urterekin har dezakezue?
–Gure lanean, urteak ,ezer gutxi esan nahi dute. 65 urtetan egon behar da zahartzaroa. bainan ez dut ezagutzen inor, urte horik bitartean 'minan jarraitzen deniki Erretiratzea. ez gara iristen ez zarelako iristen eta ez dugu kontatzen --edo gaisotasunez erretiratzea. Azken kasu honetan ehuneko 55 bakarrik ordaintzen dute eta heriotz kasuan, sendiartekoiei milioi, erdia.
Z.A Mekanizazio eta seguritate m,ailan, zer pauso eman dira?, l
Pauso handiak eman dira, adibidez pikatzaileentzat. Hauk. heren lanean izugarrizko hautsa tragatu behar izaten zuten, orain "inyección de agua", deitua erabiltzen dute. Pikatzen ari diren puntura ura botatzen dute. horrela ez da hainbat hauts arrotzen. Bestetik. makina ruso moderno batzu ekarri dituzté.''rozadora" deituak. produzioa gehiagotzeko oso onak dira. bainan seguritate mailan oso arriskutsuak. Makilla hauk asko pikatzen dute, diagonalean. beraz makina gero atzera etorri behar da eta ezin da operazioa egin arte posteatu. beraz sapaia erortzeko arriskua dago.
Haizegailuei dagokienez, HUNOSAn pauso handiak eman dira, meategi barruan izugárrizko beroa egoten da; gaur airea sartzeko bitartekoak jarri dituzte. bainan ateratzeko ez dago ezer: mendiko meategietan gauza asko zailtzen da. galeria bukatu arte airerik ez da sartzen
Z.A. Istripuak, hildakoak, nola gertatzen dira hauk?
-Harrigarria da 15 egunean behin hildakorik ez egotea. Hau lehenago aipatu dugun seguritate ezarengatik da. Eta hasu hauetan, errua langilearena da!! Hau esaten dute entrepresarioek. Zigarroa piztu delako kaskorik gabe zegoelako etab...
Z.A.Gertakizun hauen aurrean, nola erantzuten dute langileek eta herriak?
Lehenago beti egoten zen erantzunen bat, greba. manifestaldi. etabarren bidez Baian gaur jendea ohitua dago. ni jaio nintzenean ere istripuak bazeuden eta gaur baino gehiago gañera. alde hatetik gaur baino lagile gehiago zeudelako eta bestetik gaur baino teknika aurrerapen gutxiagorekin.
Honek esan ziguna berbaiezteko aukerarik izan dugu. Turongo meategi bat ikustera joan gara. Aurreko egunean beste batean istripu batean bi minero hil ziren eta hemen normalitate osoa nabari da, bainan honek hadu beste arrazoirik ere. HUNOSA-. ko konbenioan lehengo urtean, klausula bat sartzea lortu zuten sindikatu eta entrepresarioek. Hau dio: "Urte betean greba politiko eta sozialik egiten ez bada, plus berezi bat ordainduko zaie". Eta langileek honen aurrean erantzun egin dute. Baino dena ez zaie ongi irten, lehengo urtean klausula hori bete zuten eta azkenean langileek greba egin behar izan zuten ez baitzien ordaindu nahi plus berezi hori.
Z.A.- Sindikatuei dagokienéz, nola zaudete ?
-Langile gehienak daude sindikatuak eta gehienak CC.OOen. Hau normala da hemen, PCEk betitik izan baitu tradizio handia Asturiasen, bainan UGTren indarra ere kontuan edukitzekoa da.
Lehenago genion bezala, ia denok gaude afiliatuak. bainan kasu askotan afiliatuek ez diete kasorik egilen sindikatuen zuzendariei. bai konbenioetan bai grebetan, meatzariek odola nola daukaten ahal erantzuten dute.
50 urte inguruko méatzari batekin elkartu gara. Gaztetan makiei jana eramaten ibiltzen omen zen, betitik PCEkoa, bainan Carrillo eta Camachorekin ez dator batere bat. "Que Franco mato a mucha gente, no mató a todos los que habia que matar" dio serioski, burokrazia, dirua alperrik galtzea, iraultzaren aurka joatea, hau ez omen da PCE altxalu zutenek antolatu zutena, ez eta ere Comisionesi izen ona eman ziotenak: Kasta honetako jende asko geratzen da oraindik meatzari munduan "Metralleta hartzeko egutia iristen denean, buru asko mozteko daude hemen". Mindua dagoela ez dago dudarik
Z.A. Hemendik aurrera langile kopurua, gebiagotzen ala gutxiagatzen joango da?
Momentuz lan asko dugu. eskakizun pilo bat daude meategi guztietan eta hau seinale ona da, bainan dena dela ez dakigu; kontuan eduki behar baita Estatuko egoera politikoa nola dabilen. Bainan hemendik salatu nahi duguna hau da: geldi dauden meategi guztiak ia zergatik ez dituzten martxan jartzen Batzuetan milaka milioi gustatu zituzten prestatzeko eta ez dakigu zergatik itxiak dauden. Ez dituzte irekitzen ez duteIako nahk dena hankaz gora bota nahi dute.
Meatzarien herrietatik pasa garenean,bi gauza berezi nabarmendu ditugu; alde batetik tristura eta bestetik urbanizazio mailan kuartel hutsak ematen dutela. Etxe guztiak berdinak, ladrilu gorria eta txikiak.
Z.A. Entrepresak egiten al dizkizue meatzariei etxeak?
-"Viviendas industriales" deitzen zaien etxeak badaude eta hauetako kondizioak nahiko txarrak izaten dira. Datu kurioso hezala, ikaztokirik gabe daude eginak hemen Mieresko barriada osoak. Hau kontutan izanik meatzariak hilero ikatza erregalatua izaten duela etxean erretzeko: bestetik. oso txikiak dira familia hiandirik behintzat ezin duiteke inundik sar.
Bestetik , jende guztiak ,kuartelak deitzen die etxebizitza hauei. polizienen berdinak baitira. Bainan hauk hobe dira baterez baino; Turon inguruan adibidez izugarrizko falta omen dago.
Z.A. Kutsadurarik ba al duzue?
-Hemendik ongi serbituak gaude. bai barruan eta bai kanpoan.Barruan grisu salizeko eta erregalatzeko daukagu: hau osasunarentzat oso txarra da. bestetik suarekin kontu handiz ibili beharra dago, bainan ez da zigarro bat pizteko arriskua hakarrik, baizik eta pikatzen ari direnean. askotan saltatzen dute txispak eta esplosio bat egon daiteke. Bestetik. pilatzen den hautsa beldurgarria izaten da. Bien nahaspenak hainbat meatzaile izorratu ditu bizi guztirako; silikotikoz beteak dauzkagu gure herriak.
Kanpoko kutsadurari dagokionez aideko kutsadurarik apenas ez dago. bainan errekak beltzak doaz. Meategietan ikatza garbitzen erabiltzeu den ura zuzenean errekara joaten da. Urtean behin, errekak dragatu egiten dituzte azpian dagoen ikatza jasatzeko eta berriro ere jarrai aurrera.
Eta azkenik hondakindegien arazoarekin topatzen gara. Asturiasen mendi faltaz egongo bagina bezala. mendi artifizialak egin dizkigute. zikinak eta itxusiak gainera. Hondakindegi askok urteak daramatzate bide bazterretan, herri aldamenetan, denak ikatzari kendirtako zaborrez eginak daude. Gaur, zenbait neurri hartu da, adibidez, hondakindegien gabiean lur kapa bat botatzea gutxienez belarra atera dadin bestela sasi miserable bat ere ez baita irtetzen.
Ekologi ikuspegitik, beste kalte handi bat ere egin dute meategiek. Lehenago lurralde hauk denak uretan oso aberatsak ziren, ur azpian izugarrizko ur pilak zeuden. hori esker ganaderitza aurrera ateratzen zuten;gaur . meategisk aurrera doazen heinean ur hori desagertu egin da eta ganaderitza arrisku bizian dago.
Polio, Nicolas, Pola de Sama, San Nicolás, Barredo, etab. luze bat. Barredoko meategian gaudela, garai bateko meatzarien ohitura eta obiturak galdu dituztela esan digute. Inguru guztia kotxez betea dago, langileenak direla ez du inork ukatzen: Zulora beren bokata eta ardo zato –borobila izan beharrean luzazka da, patrikan sartzeko– daramatzate; lehenago emazte edo familiartekoak etortzen omen ziren janaria ekartzera.
Irteeran bai, ez dirudite pertsonak,burutik hanketara beltzak irtetzen dira eta, eguzkia badago, begiak itxita, zazpi ordu argitasunik ikusi gabe egon ondoren eguzki izpiak itxutu egiten baitituzte Lehenengo dutxa, askok bu zo ta guzti hartzen ornen dute, erropetako ikatzak ere botatzeko, zerbaiten premia izaten dute noski.
Z.A. Jakin dugunez meatzarien klase kontzientzia gutxiagotzen doa, egia al da?
-Ez da egia betiko klase konizientzi ttinkoarekin jarraitzen dira esan digu Comisioriesko abokatu batek. Betiko elkartasuna, patroi burgesaren aurkako izpiritua. burrirka zaletasuna etab. ez dira gutxitu. Bainan egia da gaur arazo handi batekin topatzen garela; gaur meategietan jann eta jabe erreformistak dira politika mallan hitzeginez. PSOE eta PCE beti izan dira hemen indartsu mugimendua honek gidatzen duten neurrian. indar iraultzaille guztia asko jaitsi da' bainan egoera zailetan sindikatuek ez dute zer eginik. Dena dela. gaur meategietan benetako Ejerzito Iraultzaile bat dago.
Hemen, meategi iraultzailearen exenplu bezala, Escar jartzen dugu.
Hau betitik denarengatik geratu da. Burgosko epaiketetan 1975eko hauziak Euskadin gertatzen diren erailketak etab...
Bukaera ematerakoan. Euskal Herriko gaia irterzen da eta hau esan digate: "euskaldunak asko maite ditugu hemen. Orain arte berri okerrak izaten genituen eta jendeak ez zituen gauzak ongi ulertzen gaur zenbait alderdi politikori esker eta demokrazi estu honek uzten dituen zirrizuen bidez gauzak zehatzago jakiten ditugu''.
Jende irekia; Euskal Herriko nekazariekin tankerarik badute zenbait mailetan. Itzultzean, silikotikoen hospital aurretik pasatzen gara; orain erdi hutsik dago, baini hilabete bat barru leku falta izango dela esan digute. Gizon hauek itxuraz ez dute ezer, baino birikak ustelduta dituzte. Meategietako beste errealitate triste bat, baino bere alderdi onik ere badute, makien sentimendua ez dago oraindik hila.

Seguritate faltaz gertatzen dira hildakoak.
Ibai beltzak, hondakin mendiak, dira ekologi mailako kalteak.
Mekanizazio mailan aurrerapen haundiak egin dira.
22-24

GaiezEkonomiaLehen sektoMeagintza

Azkenak
2025-01-31 | Euskal Irratiak
Ramuntxo Labat-Aramendi
“Duintasunez arituko gira; Ahetzeko herriko etxearen egoera egonkortu nahi dugu”

Lehen itzulitik bigarrenera, auzapezgotzara jauzi egin zuen Ramuntxo Labat-Aramendi abertzalearen zerrendak. Erdiespena "xinaurri lanari esker" egin zela uste du Labat-Aramendik. Ahetzen zerrendak bozen %44,39 lortu zuen urtarrilaren 12an eginiko behin betiko bozketan... [+]


Iruñean Laba elkartearen eta Windsor tabernaren lokalak bateratuko dituzte

Modu horretan, euskara eta euskal kultura hiriaren bihotzera eraman duen proiektuari egonkortasuna eta sendotasuna emanen diote.


2025-01-31 | Uriola.eus
Sukalde eta garbiketako grebaren lehen egunak %70etik gorako jarraipena izan zuen atzo, sindikatuen arabera

Ehundaka langile elkartu ostegunean Bilbon egin den giza katean “Lan baldintzak hobetu, hemen eta orain erabakita” lelopean.


Langile bat hil da Arbizun, lanean ari zela kamioi batetik karga gainera erorita

52 urteko altsasuar bat hil da ostegunean Arbizun lan istripua izan ostean, Nafarroako Foruzaingoak jakinarazi duenez. Urtea hasi zenetik Euskal Herrian lan istripu batean hildako laugarren langilea da. Ezbeharra herriko erdigunean dagoen etxebizitza bat zaharberritzeko lanetan... [+]


Greba Nafarroako hezkuntza publikoan
Ikasturteko hirugarren greba deialdia ere arrakastatsua izan dela diote sindikatuek

Ikasturtea hasi denetik hirugarren greba eguna izan da ostegunekoa Nafarroako Hezkuntza Publikoan eta goizeko mobilizazioen ondoren, LAB, Steilas, ELA eta CCOO –protestaren deitzaileak– pozik agertu dira. Euri jasak eta hotzak lagundu ditu etengabe irakasleak... [+]


Jerusalem ekialdean UNRWA debekatu izanak are gehiago zailduko du Gazarako laguntza

Urtarrilaren 30 honetan abian jarri du Israelek Jerusalem ekialderako UNRWA Palestinar Iheslarientzako Laguntza eta Lan Bulegoaren debekua. Urtarrilaren 15ean adosturiko su-etenari segi, bahituen eta presoen hirugarren trukea dute ostegun honetan.


2025-01-30 | Julene Flamarique
Erantzukizunak eskatuko dituzte Zaldibarko tragediaren bosgarren urteurrenean

Joaquin Beltran eta Alberto Sololuze gogoratzeko eta hondamendiaren erantzukizunak eskatzeko elkarretaratzea egingo dute igandean Zaldibarko Eitzaga auzoan. Luizia “enpresarien diru goseak” eragin zuela, eta Eusko Jaurlaritzak “ardura txikiena ere ez duela... [+]


Zigor gehiago espero dituzte Zarauzko EAJko zinegotzi ohiaren etxearen auzian

EAEko Auzitegi Nagusiaren epaiak ez duela "zirrikiturik utzi" dio SOS Talaimendi plataformak, eta "oraindik merezi duten legezko zehapena jaso ez duten zenbait erabaki arbitrario eta ia delituzko" geratzen direla adierazi du. Besteak beste, Zarauzko Udalak... [+]


2025-01-30 | Leire Ibar
Osasun publikoaren alde otsailaren 1ean Bilbon, Gasteizen eta Donostian kaleak betetzera deitu dute

Osasun Publikoaren Aldeko Herri Plataformak (OPA) manifestazioak deitu ditu otsailaren 1erako. Mobilizatzeko deia egin dute osasunaren pribatizazioari aurre egiteko, lehen arreta indartzeko, osasun arloko langileen baldintzak hobetzeko, prekaritateari aurre egiteko eta kudeaketa... [+]


2025-01-30 | Julene Flamarique
“Irabazi egin dugu”: Burlatako etxegabetzea gelditu du Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak

Genero-indarkeriaren biktima den emakume bat eta haren bost seme-alabak, horietatik hiru hemezortzi urte beherakoak, etxetik bota nahi izan dituzte ostegunean. Erabakia aurrera eramateko baldintzarik ez zegoela argudiatuta ez dute kaleratzea burutu, baina beste data bat... [+]


Isunak kendu dizkiete ertzainei euskaraz hitz egiteagatik zigortutako donostiarrei

Eusko Jaurlaritzak isunak kendu dizkie ertzainei euskaraz hitz egiteagatik zigortuak izan ziren Donostiako herritarrei. Manex Ralla eta Amaia Abendaño dira herritar horiek, isunak kendu dizkietela baieztatu diote hedabide honi.


2025-01-30 | Leire Ibar
EITBko Euskara Batzordeak salatu du euskararen eskakizuna baztertu dela zuzendaritza postuetan

EITBko Euskara Batzordeak gaitzespena adierazi du azken hilabeteetan egindako zuzendaritza postuetarako hautaketa prozesuak direla eta. Salatu dutenez, euskarazko C1 maila ez duten hiru pertsona hautatu dituzte postu garrantzitsuetarako: EITB Mediaren zuzendaritzarako, Social... [+]


Adifek dio AHTko obretan salatutako lan-esklabotza egoerak “gezurra” direla

AHT Geldituk Nafarroako Abiadura Handiko Trenaren obretan lan esklabotza egoerak daudela salatzen duen lekukotza eskandalagarria jaso ondoren, obra horiek sustatzen dituen Adif sozietateak publikoki erantzun behar izan du: "Gezurra dira".


2025-01-30 | Aiaraldea
Amurrioko Udalak uko egin dio Aiaraldea Komunikabidearen dirulaguntza 2025eko udal aurrekontuetan sartzeari

Ostegun honetako Udal Osoko Bilkuran eztabaidatu eta bozkatuko dira Amurrioko Udaleko 2025erako aurrekontuak eta, beste behin ere, Udal Gobernuak uko egin dio Aiaraldea Komunikabidearen hitzarmen eta dirulaguntza berrezartzeari.


2025-01-30 | Ahotsa.info
KarKarCar, mugikortasun kooperatiboko proposamen berria Iruñerrian

Kar Kar Car auto elektrikoen erabiltzaileen kooperatiba ibilgailuen flota handitzen eta bere zerbitzua Iruñerriara zabaltzen ari da.


Eguneraketa berriak daude