Presente Anandonatuaren Museoan


2021eko uztailaren 28an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Inazio Atxukarrori elkarrizketa
Presente Anandonatuaren Museoan
Abertzale baino lehen play boy garenok ezin ba geure alderdi faszinantea erreprimitu.
Claudia enamoratu zuen irrifar zinikoa ezpainetan berriro pegagaturik Zeruko Argian sartu ginenean, urduri sentitu genituen Elixabeten haragi goiherriar pekaminosoak. Pilar berriz, begiak zorion malkotan, gure lepo gaztigatuak besarkatu zituen.
-- Bueltatu behar ahal duzue?
Hellow distante bat bota genien, halako efusioek ez baitigute onik egiten. Baina bihotzak bere lekua betetzen du abertzale, baino lehen play boy den bateogan ere. Ez gara luzatuko: baietz erantzun genien.
Bueltatu bai, baina zertara jakin ez. Agian Althusser-ek kultura eta ideologiaren artean bereizteko omen dituen eragozpenei buruz deklamatzeko, edo Poulantzas-en gizarte modernoaren, interpretazio althussiarraz iharduteko, edo Boliviako sukar hemorragikóaren patologiaz.
Gauza horiei guztiei buruz eta edozein gauza lor baititeke azken hitza munduan diren Institute for Scientific Information apropos batetan, item egokia ernanez eta dolare batzuren truke. Azken hitza ebakitzeko, pegatzeko eta artikulu "serio" bat egiteko.
Baina halako lanei, geure . burua listotzat har dezaten, aparte, ez diegu probetxu handirik ikusten.
Listoarena egin gabe ondratu jokatzea ez da erraz. Kale bazterretan eta tabernetan komentatzen diren gauzak, arazoak eta jarrerak eta traizioak paperean jartzea ez da bete erraz. Eta ikusi besterik ez dago zenbait idazleren amnesia halako gai "delikatuetan".Guk, adibidez, aste honetan zerbait izkribitu behar izan bagenu, San Martinen izpiritu demokratiko gaizki ulertuaz hitzegin gabe ezin etsiko genukeen. Jusnitorekin sartzeak dakerrena, ba hori, edoezein egunetan edozein kaletan topa dezakezula, eta inkomodoa egiten- dela. Eta gai horri buruz egin den debate eskasak ere hori bera mostratzen du, besteak ere inkomodo sentituko liratekeela. Errenta txarrak.Gero, hitzegiteko moduarena. Hori ere ez da erraza. Gudariaren egunarekin gertatu zitzaiguna: omenaldi sentimental bat nahi izan zuena, irain desohoragarritzat hartu zenbaitek, Marna Inesen enkantoekin ere jolasten bazekitela jartzegatik, ea zertarako nahasten genituen putak eta trintxerak, eta errespeto faltarena. Ez ginoazen gu hari horretatik, ezker hispanoak eta bertako integrismoak pasa diguten gudari karkaren imajina ez genuela onhartzen esateko zen gure hizkera, nonbait, ez zen ziur asko egokiena.
Ez egokiena, ez baitzen ulertu esan nahi genuena, eta gu ez gara zerbait entenditzen ez zaigunean gu oso listoak eta irakurlea oso tontoa dela pentsatzen dutenetakoak. Irakasle txarrak bere ezjakintasuna izkutatzeo erabiltzen dituen trukoen probetxazale ere ez gara. Ez gara gu baja bat hartzen den bakoitzean oso ezkerrean gaudelako eta baja emailea oso eskuinean dagoelako izango dela pentsatzen dutenetakoak. Herriak gure lanari bultzatzen ez dioenean beti ere herri alu honek proiekto guztiak hondatzen disfrutatzen duela konbentziturik geratzen direnetakoak ere ez.
Proiektoak herriaren beharretara makurtzen diren, egin aurretik iritzirik eskatu zaion eta luma eskuan hartzerakoan geure koppromisoak betetzen ditv gun ere ikuskizun baitira. Herriak irakurtzen ez badigu, ez da arrazoi faltaz seguruena, prensa mundialean gu bezain jende plomoa aurkitzea ez bailitzateke lan arina izango.
Azertatzea ez da erraza, hala ere. Mahain gainean azkeneko baja. Igortzailea Zegamakoa.Inazio Atxukarro. Gutun bat, zerbait esateagatik agresiboa, eta Lizeoko mutilei egin genien elkar hizketaren errekortea. Admimstrazioko bulegoaren mekanikan: fitxa bat gehiago atera, puskatu eta paperontzira . Guretrat: norbait gehiagorekin komunikatzeko posibilitatea haustearen kezka. Zer egin diogu guk Atxukarrori. Hain zuzen guk, eta ez sindikal edo politika orriak idazten dituztenek, ez, guk, hain zuzen. Euskara maldito bat, traketsa baina erreala, gu geu bezain erreala eta bizia, egian Ptxukarrorena bezain bizia, etorkizuneko euskara agian bai agian ez paperean azaltzea, hori ez da barkagarri.
Euskara horri Zeruko Argian leku bat eskaini izan ez bagenio ere, hor segituko zuen eskoletan eta kalean. Euskara hori problema baldin bada, gure ahuleziaren sintoma baldin bada, alferrik asko abestruzarena egitea.
-lrratiko ipuin hoiek denak asmatzeko, nola moldatzen zara.
-- Bai, artzai zaharrei eta entzuten dizkiet ipuinak, eta gero neronek piska hat apaindu ere bai, asko gustatzen zait neronek asmatzea.
-Gainontzerakoan, zertan egiten dituzu lana.
-- Bestela denda ere badut eta hantxe.
Beste batzutan hasten naiz hemen garbitzen eta berehala bizkarreko min bat...Ni margolaritzan aritua naiz Donostian, Ategorrietak txalet denak ezagutzen ditut nik. Iraola zen nere nagusia, haren alaba orain hemen dago irakasle.
-Eta nola piztu zitzaizun gauza zaharrenganako zaletasun hau.
-- Txiki txikitan. Ba ahal dakizue, Errezilen, Maria Doloresen ingurukoa. Baziren ba kobazulo batzuk, eh, eta beti kobazulotan sartu eta beti plater puskak eta katu hezurrak eta zikinkeria guztietan miatzen, orduan pitxiak esaten zitzaien, beti trastez beteta. Gero argizariarekin, elizara joan, ikusi, eta etxean egin.
Ahaztu, berriz joan, eta berriz egin.
Eskolan ikasterik ez genuen izan. Maria Doloresek nahi ninduen eraman, izan nahi ninduen eraman Donostiara, botones bezala edo, eta orduan bota handi haiek izaten ziren. eta nik uste nuen botak lotzeko izango zela, eta azta...Botak lotzera, Donostiara...
-Gauza zahorrak eta biltze honek ez ahal du, nolabair esateko berritasunarekiko eta etorkizunarekiko halako beldur bat adierazten.joandako denbora gorde-nahia ez ote duzu.
-- Bai, eta beti daukat nik arantza, pk gauza asko puskatu, urratu, txikitu. Gauza onak baziren geure etxeetan.
-- Bai, eta beti daukat nik arantza, guk gauza asko puskatu, urratu, tixikitu. Gauza onak baziren geure etxeetan.
-- Baita.askok mi abuela esto y lo otro esaten dute, eta hainbeste maite duzu, eta harengandik eta zure amaren bularretik datorkizun euskara hori, hori zapaltzea ari zarete ze arraio; hemen neskak askok dakite, denak, esateko, denek jakin behar, eta askotan berriz "orain ere hola ahal zarete". Neskak hemen erdaraz asko gainera, eta mutilek ez, baina etortzen badira bi neska, denak erdarara. Atzo bertan oraindik esan nien, ikusten duzue, zuek ze txatxu galantak zareten, hor, sei mutil, tantai galantak, bo neska etorri dira hor eta puñeta, orain euskara non duzue ba. Hurrengoan deskuidatzen bazare aditu heharko dituzue galantak. Baina denak hola eh, baita txikiak ere. baita. Cerora jazten dira eh. euskal izen bat nundik bilatuko gaur edo bihar haurra izan behar dute eta orduan hasten dira, euskal izena aurrena, gem euskara. Esaten diet nik, egon, egon, sartuko zarete oraindik zeuen sehaskan.
Euskara, neri, nere iritziz ba, hemen adibidez, lehen mintzatzen zena orain ere mintzatu egiten da, oso erdarara emandako jendea zen hemen lehenago eta. Hemen trenbidea pasatxen da, eta hor goiko jendea joan edozein baserritara, eta erdaraz, nola gero! Ni baino hamar aldiz hobeto. Behin ere ez dut ikasi ondo baina. Errezilen, entendemos elkar aditu, justizia a mi fahor. Soldadu joan mutila, eta aldamenekoari : bueno, y tu de donde eres, Yo, de Errezil. Nik, dice que es de Régil. Si, de nazimiento, y hazimiento besteak. Hazi ere han egin zela.
--Uzkudunen herrikoa zara orduan.
-- Bera ez. here ingurukoak bai. Gerra sortu zen eta, bere bila joan ziren eta atzeko leihotik salto eginda alde egin zuen eskubitarretara. Gero han azaldu zen ba, falanjez jantzita.
Esaten dutenez, hor jiponketan ibili ere bai eta. orain, Errezilen bertan baditu mutilak libratuak nondik edo handik eta, esaten dutenak, "guri on egin zigun". Baina bestela asko galdu zuen. Dena galdu zuen. Sartu Donostian eta falanjez jantzita nola ibili zen, hecho un jefazo, hura bota behar da eta, benga.
Hemengo batek Beasaingo bati esan ziona, hombre, no me conoces, ya te haré recordar, tal año, tal dia, y tal hora, me llevasteis el padre. Ahora te das cuenta? Eta bestea Donostia zihola eta', bueno' ya te llevaré en el coche, eta no, oó, batere joan gabe etxera bueltatu. Makur makur egin eta etxera gizona. Jakina, bat baino gehiago eh, hemen bertan' ere bai. Ez dela ederra izango eh?
Lehen hau karlisten zera izan da baina orain ez eh. Gaztedia oso exkerrera jotakoa dago hemen. Oso. Orain, saiatzen dira, bilerak eta,ikastola eta festaldiak egin, mutil oriak badaude.
--Gazteekin ibiltzen ahal zara..
-- Asko asko ez.
-- Eta Azurmendirekin?,
-- Joxe? Bueno, lagunak gara. Ez da asko ikusten hura hemen. Denak dira hola eh, ikaragarri azkarrak dira.
Arrebak eta.
-Hor, zure 'paper tah rren artean Rikardo Arregiren oroikarri bat ikusi dugu. Hura izan zeü gazteria mugitzen'eta hasi zena', sozialismoa, cuskara batua eta hobke'ak,
-- Bai, ni gertatu naiz Arrasaten, han bertsolariak eta ez dakit ier ziren. Eta azkenean Rikardo Arre jik hitzegin behar zuela. Ni nintzen aurkezle.
Jendeak glde egin zuen esan nunean orain Rikardo Arregik hitzegin behar digu.: Hasi zen be, hizketa polita zen harek, oso ederm, eta esan nion, pena ematen,didazu adiiu, atzera etorriko ote dira? Eta "ohitua nago", esan üdan, "ohitua nago, ez hestutu" gozo gozo. Hasi ien noizbait ere, eta aurreneko filako fraileek, "ez, ez, ez," iep Rikarda, ez, ez, ez,"".
--Hola,'jendea'ren aurrean?
-- Jende aurrean b i, oso gutxi.ginen baina,'Neretzako ondo zihoan. "Harek esaten ' zuen lehengo gauza zaharrak ondo 'zeudela, baina "horrekin bakarrik ez dugu ezer egiten". Holaxe hitzegin zuen gizonak. Txalotu genuen, baina fraileek ez, huraxe daukat gogaaa. "Ez, ez, ez, gu ez gaude hor" zioten; -Eta euskararen batasuna, zer iruditzen zaizu, euskara hatua.
-- Ni ez naiz konfrako. Nik zer dakit ba, zer den onena Euskal Herriarentzat hemendik hogei urtetara . Komunismoa ere bai, igual (1).Kanpai hots gehiegi adituak gara lehen ere.Zer esango dizuet ba.Beste euskara bat ikasiko,dute.Nik ez dakit,orain, neri gustatuko litzaidake elizak segitzea.
Euskarak ere bai, eta elizak ere bai, nahi nuke irautea. Orain, hain kolpean aldatu gara...Nik ez dakit, nahi duena dela ere, mutil batek gizon bezal jokatzen badu eta herria maite baldin badu, ba horrek ere zerbait esan nahi du. Gazteen artean kaxkar batzqk ibiliko dira tarteanpirua ondo jasotzen dutenak ere egongo dira. Gero oiain datozen gazteak, txikiketak eta hau eta bestea dela eta oso giro berezian ari dira hazitzen. Biharko egunean ez da erreza izango hoiek aingtruen moduan edukitzea eh, Ez zait iruditzen.
Nahiz eta euskaldunok Euskal Kontseiluan jabe egonda ere, beltza izango. litzateke hau. Lagun bati lehengoan esaten nion. Kasi kasi nahiago nuke galtzea.
Oraingo komunista gu bezalaxe da ba. Gaur nori antzematen diozu.
Ordu n ordea ikusten bazintuzten elizara zinoazela harrika eman ere bai igual. Nik ez dakit zer zela eta, Trintxerpe oso gaiztoa zen garai hart n.
Santujale izan gara euskyldunok gehiegi. Orain berri beste aldera.
Gainerontzean ere gu lehen bezain elizatarrak ez gaude. Hemen egiten ziren misio hani haiek. Nik aita Garmendía eta aita Agirretxe oso lagunak ditut eta esaten diet, konturatzen ahal zarete nolakoak egiten zenituzten gure herrian? "Han bakamk ez motel". Hil kanpaiak jo d n-' ba, danba, tabernan zeudenak ere errosarioa errexatu behar zutela eta hantxe, benga. Zenbat eta sermoi danbarratekoak eta orduan eta hobeto, geu ere gustora egoten ginen eta.
Baina lapurrik handienak, pekataririk handienak, aurreko puntan. Txiki guztiak izutu, beldurto eta lorik ezin egin zutela utzi. Hemengo jefazoak eta hoeik denak han eh, lehen hileran. Adibidez, ontziak garbitzen eta ibiltzen den emakume batek kutxara etxera erarnan ohostuta, eta ate txokoan utzi. Haek ez zeukan oker handirik, baina okerrenak ez ziren izuten.. Infernu eta grrak eta eternidadeak berdin zitzaizkien haiei. Dotore jantzita lasai, eta atso pobreak eliz bazterrean negarrez.
Baina orduan hartara eginak geunden. Bil bil eginda izuturik errezatzen. Hemen bazen jaun bat, Armendariz, misioak Indian hobeto zeudela ziona, eta hura ere konbertitzeko errezatzen. Militarrak bezalaxe zen hura. Halakoa ez da etorri, halakoa ere ez. baziren elemento batzuk...Aita Laskibar eta Loiolan, ni nere ama kezkatuta ikusia nago eh, lehengo alargundua sei semerekin, etxean ogirik ez, eta jostuna nola zen jaietan bi orduko permisua zuen lan egiteko, bi ordu egin, eta utzi.
A ze kezka! Eta beti zorretan. Meza utzi? To! Erniotik eta ekartzen geni tuen txanponak , dena zorrak pagatzeko. Aita ez zela zorrak ordaindu arte purgatoriotik aterako. Denak eman eta txanponik gabe gelditu.
Latza daukat nik honekin eh. Zapatuak. Beti besteren zerbitzuan. Inor hiltzen bazen ama han. Zorrez beteta ahal zegoen? ama han. Gauen deitu eta dan-dan, halakoa hil da eta, baserrira joan piztu lastazoa, eta hara. Eta gu bitartean, hura tisiko hil zela eta, badakizue, gazteak beti du zerbaiten susmoa. ama hotzak etorriko zen, baina guk ez genion ohean sartzen utziko nolanahi, petroleoz ugurtzi eta gero bai.
Alarguna eta, diru bila ibili behar eta. Nik izpia daukat sartuta barruan, joango ez zaidana ..Orduan bazen Santa Infancia izenekoa, eta harentzat mutiko guztiek ba pezeta Guk berriz txakur handia. Besteak joan arte ate atzean lotsa lotsa eginda izkutatu, eta inor ez zegoenean, orduan.
Aita hil gripealdi hartan, ate guttiak itxi, eta atezulotik ogia pasa eta gu bakar bakarrik etxeao.
Gero ni kantari polita nintzen, eta koruan . Apaizak zapladako bat ematen zionean aurrenekoari, beste hamaluen buruek elkar jotzen zuten.
Ni bigarrena nintzen . Apaiz mozkor bat ere bagenuen, ene, liburu bat ere beteko nuke harekin.
Baina oso sentikorra izaten da halako umea. eta ni halakoa sortu naiz. Esaten dena, hi, joan hadi eta ekar ezak hura, beti mendean, beti mendean, nozbait lehrtzen da, eta apaiz harek egun batean porruztada bat egin, eta bai, hartu eta alde egin nuen, elizatik. Garai hura izateko asko egin nuen eh.
Beti besteak baino gutxiago, beti mendean. Arreba bat hamabi urterekia neskame joan behar, jango bazen. Gure ama jostun joaten zen ba serr batera, eta babarruna eta ematen ziguten. Batzutan talo asko izaten genuen. Baina esne gutxi. Esnea suelto genuenean talo falta. Gauza zorrotzak.
-- Aizu, zuk bizomodu gogorra ezagutu duzula gero, beti heriotzarekin bueltaka.
-- Beti heriotzaren inguruan .Kandela hartu eta hantxe, ohe azpian ere sartuko ginen gu, ez gintuen ezerk ere izutzen. Behin ehule zaharra hiltzeko zegoela eta han joan ginen apaizare.kin komunio ematera. Ohean denboa zaraman eta gosetua ere bazegoen, ehulea. "ondo pasa ahal da"galdetu zion apaizak, eta harek "apenas traba handirik bilatu duen".
Ni ez nintzen gauza hoiekin berehala ikaratzen. Amaren antza nonbait. Gero bizarra moztu eta edonori egin diot, jintzi, garbitu eta denak, gaur ere egingo nituzke. Bazegoen emakume bat, beti kejatzen eta ibiltzen zena, Inazio zuk ez dakizu gaitz hau zer den, gure etxeak egunen batean ikusi behar dituenak, askotan esaten zidana; Nik ez nion kasu handirik egiten. Egun batean, baratzan ari zirela, komonera zetorrela, eta hor urkatu du bere burua. Ni orduan kanpotik etorri berria eta adizu Inazio, halakoak bere burua hil omen du. Soan nintzen eta beste ema kume batek eta biak guraizeak hartu eta behetik hasita raka raka erropak , moztu, erantzi eta egin genizkion garbitasunak eta nik neure hamorrazioan, baina zer egin duzu, esaten nion. Bero zegoen oraindik.
-- Zer moduz konpontzen zaretc hcrrian bestela.
-- Herrian ba abertzaleak ondo konpontzen gara. Igual zu burgesa zara esaten didate, eta nik bai, sehaskatik ' naiz ni burgesa, mirabe artean hazia.
'Hor ibil'.zen gara, kartelak jartzen eta horrela, ojo hemen eh, hauen gainean ez jarri eh, kontu hor eh. Gu ez gara goizeko hiruretan eta hola jartzen ibiltzen eh, zer ajola dio.
Cero jaialdi batzuk eta egiten dituzte, areto ona dago oso, saiatzen dira. Garai bateko karlistekin eta ez dago. Orain r!ela gutxi hil da amona zahar bat karlista hoietakoa, eta hil aurretik seme alabei "izan zaitezte eliztarrak eta karlistak" esaten zien. "Bai, bai, hala izango gara, joan zaitez zeure txapel gorriekin" besteek.
-- Zure ustez zein ditugu etsairik gogorrenak, euskaldunok.
-- Neretzat gaiztoenak orain ere, zakur zahar hoiek. Orain ere nola dabil gobernua. Zer da hau: Abertzaleen arteko batasuna nik posible ikusten dut, baina ez berehala. Ez berehala, Gerora ere hau zuzenduko ahal da. Nik uste dut gazteekin joan beharra dagoela, 'bestela arbola zaharra kitto gelditzen da, eta denok batuta joan beharko genuke baina zaila ikusten dut.
Gero Felipe entzuten duzu hizketan eta, koño, mutur handi hórrek asko balio du, esaten duzu. Eta Carrillo? Gizon gozoagorik ez da hori baino, telebistan ari denean. Denek oso ondo hitzegiten dute. Baina munizipalekin ere, zer gertatu da? Lau katuk agintzen ahal dute dena hemen?
Lemoizekin eta etxegintzan eta zer astakeria ez dira egin ba. Dena pinuz josi dute. Ezkoriazako eliza ere ia estalian dago. Sasi artean itota daude baserri asko. Orain, gazte jendea hasi da berriz ere arduratzen, eta pagoa aldatzen ere bai, eta urra ere bai. Lan handia dago, baina nik uste dut oraindik ere apainduko dela Euskal Herria. Gainera, erreko dieten horrekin, beldur dira jende asko,
-- Bai pixka bat. Barcelonako aberatsek ere nalako beldurrarekin bizi diren irakurri berria dut. Haiek ere ez direla oso gozo bizi. Tarradellas gehiegi miaztu zuten Madrilen eh.
Irundik sartu orduko Madrila ikusten zuen hark .Lekuz aldatzen ata bizi behar dutela. Nik nahiago dut etxe zaharrean lo egin, katuen marruak adituz.
-- Zuk uste ahal duzu nagusiek eta langileek, elkar hartuta, hau aldatzea posible denik.
-- Nik ez dakit ba, hori izango litzateke ona. Iberdueroko txikiketa hoiek zenbat milioi kostatu dute: Ehunka.
Hemen bazen emakume zahar bat aberatsa, beti berdin zebilena: "Caja de Ahorrosan ez da dirurik eduki behar, Iberdueron, Iberdueron, han dago, kutxa, han". Gaur biziko balitz negarra egingo luke beldurrarekin baina. Urteak badira, baina harek bazekien. Bakailoa jateko gauza ere ez zen, zen zuhurrarekin. Bueno, gaur bakailoa lujua da, egia esan.
-- Zertan hasi zinen lanean, zure lehen ogibidea zein izan zen.
-- Nik lehen hileko saria zerraldoak josten irabazi nuen, oihala erasten.
Gustora . Arotzari laguntzen, hiletetan laguntzen. Bikarioa zorrotzegia zen, baina ia egunero berarekin bazkaltzen nuen. Ura ekarri, mahaia zerbitu.
Oxta ezagutu nuen aita. Sostun sartuko ote nintzen Donostiako sastreriaren batetan ere ibili nintzen, baina hain garai txarra zen. Margolaritzan hasi nintzen, zikin karraio eta. Baina Ategorrietako biletako neskameek eta maite nindgten. Ikusten ninduten mutiko lotsati bat edo, nahiko gizarajo.
-- Aizu, zu mutil zahar gelditu zara.
-- Bai, mutilzahar geratzeko hobe nago ni.
-Zer ba?
--Erabat banatuta nago eta.
Gero goseteearen garai hartan Mendiola baserrian bizi nintien ni, Pasaiko portu gainean. Isilka gauean zekor bat jo eta hil. Kupel handi handi batetan sartu, puskatuta, zintzilik. Joaten ziren soldaduak eta dandan kupelean jo, eta nola bazterrik ez zuen jotzen hutsa zegoelakoan martxa.
Gerra bukatuta gero, Bidebietako tiruan, ranga, han botatxen zituzten gizonak. Ikusia nago ni, pinadi artean izkutatuta, sei igual.; joaten zen jesuita, eta batzuek retxazatu egiten zuten. Lehengoak ez zidan onik egin, baina gero ohitu egin ginen. "Gora Euzkadi!" batzuek, "Viva el comunismo!" bestek, eta ra, bertan bota eta alde. Sei edo zortzi zirenean, zerbait oihukatzen zuten, baina bi zirenean zen tristea, tiroa jo baino lehen hilda zeuden haiek. Gero jendea enteratu zen, eta katalejo katalejoekin joaten hasi zen. Ohartu egin ziren, eta behin soldaduek gu ikusi eta hertan hilko gintuztela.
Guk lanean ari gineal. Hura zen! Guda bukatuta gero asko erori ziren.
Orduan rekisa egiten zuten, hirin pixka bat bazenuen ere kendu.
Patatarik ere ez. Patatak eta txerri puskak eta izkutuan jan behar izaten genituen. Donostiako Bergara kalean, har Izagirren.
Zerria hiltzen hasi gara, kakoa sartu, han ginen morroi zaharra, amona. bere baldearekin eta mundu guztia, han erortzen da amona hankaz go, zerriak ihes egin. Etxean bueltaka hasi zen, ez genuela harrapatuko.
Oraintxe galdu gara! Azkenean ikuluan sartu zen nopbait, eta hil genuen.
Ikulutik gora izaten ziren ba eskailerak, eta hantxe maila bat gehiago.
egin, hutsa. Hura izaten zen gazi-kutxa. Gero Azkoitiko neska bat, mitinetan eta hitzegiten zuena, han genuen gerdeta.
Cervera ere ikusten genuen, itsasoan urruti. Behin hari begira geundela, ainguratu da, pixka bat behera egin eta gure artean, "hoti . hondatzera dihoa" . Halako batean, hango haize hotsa. Gu hankaz gora eta su handi bpt ikusi. Astigarraga aldean lehertu zen. Behi guztiak marruka, eta haurra aldatzen ari zela, lurrera erori zitzaion andreari. Gero, Donostian Usandizaga kalean etxe bat osorik ere bota zuen.
Guk ere ikusi genuen nola zeuden faxistak Victoria Eugenian. Eta han zegoen, San Pedroko bikarioa.
Han harrapatu eta eraman zuten Trintxerpera. Han emakumeak ere ikaragarri gaiztoak ziren, eta poteak eta botatzen zizkioten. "Hay que matar a ese cabrón" Jo eta hiru gizon bota zituen lurrera. Halako aitona zen, handia. Uzteko, joango zela hura hehar zen tokira. Hala, CNT-ko aurrera eraman zuten. "Bueno, qué hacemos con este?" eta "pues matarlo", eta ra. Cero furgonetan sartu eta hankak arrastaka zituela San Pedrora eraman zuten, eta han elizan zintzilika jarri behar zutela.
Gero Carrasco, Loiolako komandantea errenditu zenean hil egin zuten, eta han ikusi nuen Polloen, mahai batean, bere uniformea eta guzti. Jende asko joan zen ikustera eta emakumezkoak ére bai asko, eta izugarriak esaten zizkioten.
Gero' naparrak sartu ziren, eta haiei ere nahiko sagardo eta hau eta beste eman behar izaten zitzeien.
Ategorrietan bazen Porras, tabernari bat, oso giy'n zera zen, errepuhlikanoa izatea besterik ez zuen harek gta hura ere hartu eta eraman zuten, eta lanera ginoazela bidean bilatu genuen.
Soldaduzka tokatu zitzaidan, eta nola ama alarguna nuen, ba Burgosen egin nueri soldaduzka guztia.
Katalana genuen kapitaina, eta ez nun eta ez han, ni nundik ondo kolokatuko ibiltzen zen. Izan nuen nik adur on bat, ezin kejatu gintezke.
Komunean edo azaltzen bazen "viva la república" denoi ilea moztu.
Nik behin hartu eta dena buru buru buru dibujatu, eta azpian "concurso de pelones y sandias" jarri nuen. Denoi formatp erazi eta ea nork egin zuen hura. Isilik gorde behar. Gero katedralaren jira guztia fulana etxez berta zegoen, hura zen España católica. Behin militar batek, hantxe hil zuen neska hoietako bat, butaketatik eszenariora tiro egin da, kabaret batean.
Burua soil soil egin da, han edukitzen gintuzten patioan cara al sol kantatzen elurretan. Gu tripak jaten.
Baina beste batzuk badakizue non ziren, konzentrazio kanpotan, ederrak hartuz.
Gero Donostia utzi cgin zenueii.
Gero nere kontura hasi nintzen lanean. Bergaran bazkaltzen genuen, jende asko joaten zen bertara, Eibartik eta hola. Etxekoandrea sukaldearen martiria zen, martiri bat. Bazuen alaba subnormal bat, eta behin batean amak guretzat prestatutako kazuela lurrera bota. Emakumearen hestuasuna! Zer egingo dut nik orain? Zer esango diet klienteei? Zaude, lasai emakumea, esan niun. Lurrean barrena zegoen bakailao guztia bildu, berriz berotu eta hantxe jan genuen.
Inor ere ez zen kejatu.
Zegaman euria Euskadi Nuklearraren aurkako pankartak desmargotzen ari,eta gogoan Atxukarroren museoko barrokotasun nostalgikoa.
Tabernan, tortillaren aurrean, gure aurkako arrazoiak, insinuazioz behintzat, nohiz azalduko esperoan irauten dugu. Ingurokoei agurrak, norbaitek autoirratian entzun du haren azken saioa, guardiazibilak, mozkorrak, eta zerriarena. Gure larunbatarenak egin du oraingoan ere, Museoko Charlot bana eta Aralarko lau postal eskaintzen dizkigu oroigarritzat.
-- Badakizue ba, nahi duzuen arte.
Eta biok badakigu bestea ere Arxukarrok gure kontra zer ote zuen ari dela pentsatzen.
-- Ene bada, zer pentsatuko du Zeruko Argiako zuzendaritzak, kartan jarri nizkionak irakurrita, orain ni argazki eta guzti bertan?
KOLDO IZAGIRRE. RAMON SAIZARBITORIA
17-21

GaiezHizkuntzaEuskaraEuskara bat
GaiezHizkuntzaEuskaraErakundeakEuskaltzain
PertsonaiazATXUKARRO1
EgileezIZAGIRRE1Hizkuntza
EgileezSAIZARBITORHizkuntza

Azkenak
Euskarazko testuak ahots bihurtzen dituen patrikako gailu inteligentea merkaturatu dute

Lup izeneko gailuak testuak ahots bihurtzen ditu adimen artifizialari esker. Hainbat hizkuntza bihurtzeko gaitasuna dauka. Teknologia gutxiko gailua da, hain zuzen aurrerapen teknologikoetatik urrun dagoen jendeari balio diezaion. Ikusmen arazoak dituztenentzat sortu eta... [+]


2024-11-22 | Antxeta Irratia
“Feministon aurkako oldarraldia” gelditzeko indarrak batu dituzte Lizuniagan

Udan izandako indarkeria kasuen gorakada batetik, eta hainbat gizonezkok mugimendu feministak antolaturiko ekitaldiak boikotatu dituztela bestetik, Bortziriak, Xareta, Azkain, Bertizarana, Malerreka eta Baztango mugimendu feministek, erakunde publikoen konpromiso irmoa exijitu... [+]


2024-11-22 | Gedar
Espainiako Gobernuak ez ditu harremanak apurtu Elbit Systems armagintza-enpresa sionistarekin

Espainiako Defentsa Ministerioaren 6 milioi euroko esleipen publikoak jaso ditu aurten enpresak. Margarita Robles ministroaren arabera, urriaren 7tik ez diote "armarik saldu edo erosi Israelgo Estatuari", baina indarrean zeuden kontratuei eutsi diete. Elbit Systemsek... [+]


2024-11-22 | Joan Mari Beloki
Errusofobia lehen eta orain (II)

Sobietar Batasuna desagertu zenetik errusofobia handituz joan da. NBEko Segurtasun Kontseiluaren 2002ko segurtasun kontzeptua oso argia da, eta planetaren segurtasun eta egonkortasunak AEBei erronka egiteko asmorik ez duen estatuen menpe egon behar dutela adierazten du. AEBei... [+]


Gemma Piérola
“Historiak ezin du ezikusiarena egin gu protagonista garen eguneroko arazo horien aurrean”

Duela 40 urte sortu zen Geronimo Uztariz Institutua, Nafarroako Historia beste era batera ikertzeko eta zabaltzeko helburuarekin. Jende anitza bildu du lau hamarkada hauetan, eta gai ugari ikertu ditu denbora horretan. Historialari gazteak ere batu zaizkie. Zahar eta berriaren... [+]


Añube
Elkar besarkatzeko musika

Aspaldi ezagutu genuen gaur gaurkoz Añube taldeko abeslari den Aitor Bedia Hans. Garai berean adiskidetu ginen egun Añube taldeko gitarra jotzaile ohia den Beñat Gonzalezekin. Unibertsitateko garaian izan zen, Debagoienako bi gazteak musika zainetan... [+]


2024-11-22 | Julene Flamarique
Voxen aurka Bilbon protesta egiteagatik auzipetutako zortzik ituna egin dute Fiskaltzarekin eta bat epaiketara joango da

Atxuriko irakasle eta ekintzaile batek uko egin dio akordioari kontzientzia arrazoiak direla eta. Voxek bost urteko kartzela-zigorra eskatzen du auzokidearentzat, Fiskaltzak aldiz zazpi hilabeteko espetxe-zigorra hauteskunde-delituagatik eta hiru hilabeteko isuna mehatxu... [+]


2024-11-22 | Ahotsa.info
Saskien bidez Nafarroako euskalgintzari inoizko ekarpenik handiena egingo dio Errigorak: 230.000 euro

 Euskarari Puzka azken kanpainan 16.000 saski saldu dituzte, eta euskararen alde lan egiten duten elkarteentzat bideratuko zaie lortutako etekina.


2024-11-22 | Sustatu
Euskarazko esamoldeak baloratzen lagundu online galdetegi honetan

Bi irakasle eta ikerlarik inkesta jarri dute sarean, euskarazko esamolde batzuen inguruko datuak biltzeko. Bost minutu hartuko dizu betetzeak baina adi, bi galdetegi daude, egun bakoitian jaio bazara 1A betetzeko eskatzen dizute, eta egun bikoitian jaioa bazara 1B delakoa.


Nazioarteko Zigor Auzitegiak Netanyahu eta Israelgo Defentsa ministro ohi Gallant atxilotzeko agindu du

Gizateriaren aurkako krimenak eta gerra krimenak egotzi dizkie Hagako auzitegiak bi sionistei. Erabakia "antisemitismotzat" jo du Netanyahuk, eta Hamasek, aldiz, "Justiziarako urrats garrantzitsutzat".


Umandi izena eta izana

Andoni Urrestarazu Landazabal Araiako herrian 1902ko uztailaren 16an jaio zen eta 1993ko azaroaren 21ean hil zen Gasteizen. 31 urte bete dira jadanik eta bere izena eta izana aitortzeko une aproposa dela deritzot, ez baita ongi ezagutzen utzitako ondarea. Umandi, bere herriko... [+]


Memoriadun euskara

Autobiografia idaztea omen da garapen pertsonalerako tresnarik eraginkorrena, askatzaileena. Iraganeko kontuei tira egin eta gogora ekartzeak, orainaldiko korapiloak askatzen laguntzen omen du. Bai, laguntzen du orainaldia ulertzen eta komeni zaigun etorkizun bat marrazten... [+]


Etorkizuneko apustua

Pandemiaren iragarpenetik Valentziako tragediarainoko errepasoa egin eta ondorioztatu dut gezurra eta forupea suhesi gisa dituen kudeaketa instituzional negargarria klase gobernariaren konstantea dela.

Ez dugu gobernari ordezko baliogarririk sistema pendular hau aldatzen ez... [+]


Gelditu dute emakume baten eta bere alaba adingabearen etxegabetzea Gasteizen

Polizia etxegabetzea geratu nahi zituzten herritarren aurka oldartu da eta hainbat lagun zauritu ditu. Azkenean, etxegabetzea atzeratu duela jakinarazi du epaitegiak.


Eguneraketa berriak daude