Iraganaldiko Itzal Bat


2021eko uztailaren 20an
Jesus Ausin Arakistain, I.R.ko lehendakaria eta Euskal Gobernuko Kontseilariari elkarrizketa
Iraganaldiko Itzal Bat
Abenduaren 19an, Euskadiko Ezker Errepublikanoa aurkeztu zen Bilbon. Azken 40 urte hauetan publikoki agertzen dena lehenengo aldia da.
Ezker Errepublikanoa, oso indartsua errepublika garaian, izan zenaren itzal bat besterik ez da gaur. Jende gazterik gabe, alternatiba politikorik gabe, infraestruktura eta militantzi gabe, sendotze kanpaina bat hasi nahi dute. Diotenez, "ukalondoka bidea irekitzeko" Euskadiko alderdi politikoen artean.
Jesus Ausin Arakistainen bulegoan ere -- I.R.ko Lehendakaria eta Euskal Gobernuko Kontseilaria -- denbora ez dela pasatu dirudi. Hormak, berak margotutako koadroz -- aintzinako Bilboz -- beterik daude.
Fidagaitz eta prudentziz hartzen gaitu. Esan zigunez, 66 urteko gizon hau, "prentsarekin hitzegiten" ohitu gabe dago.
Iraganeko gertakizun zoriontsuen sentsazioa nabaritzen da. Sentimentu hau, D. Jesusek, bere biografi interesgarria kontatzen jartzen duen bizitasunean nabaritzen da.
Bere rnilitantzi politikoa, mendearen 1ehen laurdenean hasten da. Erakundeko gazteri mugimenduan zuzendari izatea iritsi zen.
Faxista insurrekzioa hasi zenean, "Azaña" cta "Cascro" batailoietan parte hartu zuen boluntario bezala, Maria Cristina hartzcn cta Loyolako kuartelen asaltoan parte hartuz.
Hasieran kapitan karguz Bizkargi, "cinturon de hierro" delakoan eta Artxandako burruketan parte zuen. Hemen, berak gidatzen zuen "telegrafia" ren posizioa galduz.
Geroztik, Asturiasko frontean EI Cimero-n egon zen.. Santanderko frontean burrukatu ondoren azken orduan Bou batetan alde egiteko asmoz preso hartu zuten. Bilhora eraman eta hiltzera kondenatua izan ondoren, indultatu zuten. Espetxe asko pasa zuen eta 1941. urtean libro utzi.
Gaur, bere erakundeko karguz kanpo, Euskal Gobernuko Kontseilari kargua du.
Z.A.-- D. Jesus, zer zen I.R.? Zer errepresentatzen zuen?
Gerra ondorenean gure erakundeak sofritu zuen lurperatze arte, indar politiko gehiena zuen erakunde bat zen. Junta munizipaldun lokal asko genuen herri askotan. Honen prueba bezala. Nafarroako herribehera gurea zen.. Hauteskundeetara, sozialistakin baitcra joan ginen beti, udaletxeetan berdintsu edukiz. Bizkaian, bi diputatu atera genuen, Ruiz Funes eta Manuel Azaña, gero Espainiako Errepublikako Lehendakari izango zena. Guk, esan denaren gaitzetsiz, jabeago pribatua errespetatzen genuen. Inoiz ez ginen izan nazionalizazioen aldekoak eta gaur autogestionario deitzen dcena ginen.
Herriaren bizi maila goratzen ahalegindu ginen- Arazo erlijiosoak, herrigintzakoetatik aparte eduki nahi izan genituen. "Plan Badajoz"en eragileak izan ginen, beste alderdi politiko batzurekin eduki genuen ongurarengatik lur jo bazuen ere. Espainiako herriek beren askatasuna, autonomia, lor zezatenaren aldekoak ginen.
Z.A. Gobernuak, zergatik, etzuen eman Estatutoa lehenago?
-- Gobernuko gizon ugarik, Isabel la Católicaren garaian ginela uste zuen. Gorteak ez ziren autonomistak. Egoerak eragin zielako eman zuten.
Z.A. Zer egin du, non egon da I.R. faxismoaren garai hauetan?
-- Euskal Gobernuan egon gara beti. Barnean, beti egon dira antolatutako taldeak. 1943, urtean, Frantziatik tropa batzuren sarreraz hitzegin zenean. barnean maniobra batzu egon ziren eta guk bertan parte hartu genuen.
Beste maila batetan, preso politikoei beti lagundu diegu, erakunde desberdinei dirua emanez.
Jazarpena sufritu dugu. Gure militanteek, komisariak ezagutzen dituzte eta beroietan erabiltzen zituzten erak
Gure erakundea zahartzen joan da eta zulo handiak ireki dira. Gazteek, diktadurak ezarri zuen ezjakintusunarengatik, ez dituzte bete. Denboraren funtzioan, puskatzen joan,gara. Bainan orain, beste talde batzuk ikurriña bakarrik goratzen duten bitartean, guk bandera errepublikanoarekin batera ja sotzen dugu. Egun haietan, Espainia. monarkiko lotaratu zen. eta errepublikano esnatu. Orain hau zergatik ez den gertatu behar, ez dut ikusten. Guk gaur beste bereiztasun batzu dauzkagu arazo nazionala kontutan edukiz.
Z.A.-- Zer da gaur Izquierda Republicana?
-- Ezker Errepublikanoaren esanahiak, gaur zutik dirau. Estatua errepublikanoa izan behar litzateke, eskubidez hala baita. Monarkia, diktadoreak ezarria izan da. Hau herri guztiak ulertzen du, herri guztiak daki jasatzen ari garen monarkia ezarria dela eta gainera frantzesa. Herriaren baietzik ez du, beraz ez da konstituzionala. Gu errepublikano-demokratak definitzen gara, eta orain arte herria zapaltzen egon den jenderik ez dugu onhartzen gure erakundean.
Gu, legislatiboen bitartez joango gara, gizarte justu bat lortu arte.
Z.A. Erakunde errepublikanoan, masonen bizitegiak direla esaten dute, zer deritzozu?
-- Erakunde errepublikanoen barruan masoiak egon direla, egia da, bainan lia ez d~ txarra, diktadurak sinetsarazi nahi izan duen bezala. Masoiak ez dira deabruak, erakunde politiko-ekonomikoak dira. Francoren anaia bera, Ramon, masonerikoa zen. Opus bai dela benetako erakunde niasoia eta gainera gaiztoa.
Z.A. IR errepresentatiboa al da Euskal Gobernuan egoteko? Euskal Gobernua errepresentatiboa al da?
I.R. beti egon da Gobernuan,masen laguntza eduki ez badugu ere. Gure konpromezua ez da gaurkoa, 1937. urteko Urriaren 17koa baizik. Gure irteerak min handia egingo lioke Gobernuari, denborak ernan dion esanahia kenduk bailioke.
Euskal Gobernua, bitartekoei. moduei, erakundeei eta beren jendeetatik kanpo dago. Barneko alderdiek, Suarezen alternatiban parte hartzea erabaki zuten. Hauteskundeetara deitu zuten. Hau, Euskal Gobernual axolagabekeriaz epaitu zuen, ez baitzen haren arazoa. Bainan, poztasunarekin Parlamentarien Batzarraren bideak, aurreautonomia lortzea suposatzen zuelako.
Euskal gobernuak orduan hartu zuen konpromisoarengatik, egoera hobeago batetara iritsi arte (consejo General) eta zenbait alternativa legislatibo mailan eduki arte, atzerrian jarraituko du.
Z.A. Sarrera eskatu duten alderdiak, zergatik ez ditu Euskal Gobernuak onhartzen?
--Euskal Gobernua alderdiei sarrera ematea ez da inoiz ukatu, eskakizuna jarritako bidetatik egin den bitartean. Eskatu duten alderdiek. benetako jarraipen bat baldin badute Euskadiko burruketan,ziur nago onhartuak izango direla.
Dena dela, VCren eskakizuna, araudietatik kanpo egin zen.ANVren barnean izugarrizko gatazka sortzeko arriskua jarri zuten, zeren beren Idazkari Orokorra den Valentin Solagaisuak egin baitzuen eskakizuna, Gobernuan bere errepresentatea Nardiz kontutan hartu gabe. Bestetik, PSOEk oztopoal jarriko dituela uste dut Pcren sarrera honi, inork itzal egin diezaion ez baitu nahi.
Z.A. Zer deritzozu ETA eta honek sortu duen fenomenoaz: ezker abertzaleaz?
ETA hasieratik, bere herriarenganako izugarrizko maitasun duena bezala hartu dut. Konturatu ziren, zenbait momentutan etsaiaren harma berdinak erabili behar zirela. Denontzat ezaguna da, gaur Euskadik lortu duena, berari esker, izan dela. Bestetik, mutil horiek izugarrizko pena ematen didate. Beren entrega, beren etxeetatik eta familietatik urruti, bide okerrean erortzea eta lapurtzat hartuak izango direla pentsatzen dut. Honetarako Suarezen Gobernuak erabaki bat hartu beharko luke, negoziazio luzeak izan gabe, Euskal Herriak eskatzen duena emateko. Honela, Euskadirentzat, ETAko mutilentzat eta baita ere gizartearen zerbitzarientzat pakea izango litzateke. Alderdi independentistak, askatasuna dagoenean, ez dute inongo irtenbiderik. Euskadi, estatu independiente bat utopikoa da. Estatu federal baten barruan posible ikusten dut, eta gogoko zait. Herriak paketsu bihurtzen direnean eskubi eta exkerreko irtenbideak, desagertu egiten dira.
Benetan, Euskal Herrian alternatiba politiko bat izan nahi badute, erantzun ez digun galderei erantzungo dien itzaropenarekin, agurtzen gara.

Ezker Errepublikanoaren esanahiak, gaur zutik dirau".
8-9

GaiezPolitikaEuskal HerrTaldeakAlderdiakIR
PertsonaiazAUSIN1

Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude