Iñaki Esnaola, Amnistiaren aldeko negoziaketan parte hartu duenari elkarrizketa
Presoak Kanporatzeko Ika-Mikak.
Amnistiaren aldeko Astea"ren ondorioz 5 preso euskaldun Belgikara eramanak izan dira eta besteei buruz zenbait negoziaketa hasi. Gertaera hauen martza ondo konpreni dezagun IÑAKI ESNAOLA, parte hartu duenetaridobatengana hurbildu gara.
Zeruko Argia: Noiz eta nola hasi ziren negoziaketa hauk? l. Esnaola: Bandrés eta Aperribayek Suárezekin izan zuten elkarrizketarekin hasi zen asunto hau. Maiatzaren 16a zen.
Preso guztien kaleratzea eta, konkretuki, "Juicio de Burgos"en ondorioz daudenen 6 presoetatik 5 atzerriratzeari buruz mintzatu ziren. Izko bastertuta gelditu zen, zeren sententzian Manzanasen hiltzearen egile bezala gelditu zen. Mintzaldi hortan irteeretako egutegia jarri zen. Egutegi hau nahiko zalantzagarria da eta euskaldun preso batzu elekzioak iristen direnean oraindik espetxean egonen direla adierazten du.
Z. A.: Zeintzu izan ziren mintzaldi honen ondorioak? I.E.: Atzerriratze onhartzearren firmak lortzeko, Bandresek Cáderes eta Córdobako espetxeak bisitatzen ditu. Maiatzaren 18an Burgosen presentatzen da hango presoei egutegiaren berri emanaz.
Presoak ez daude ados, eta beste propuesta bat eskaintzen dute: Nahiz eta 24 epearekin jarrai, onartuko litekela hau 30eraino luzatzea egun hortan preso guztiak kaleratuak izateko modua izango balukete. Bandrés Donostiara itzultzen da eta, presoak egin dioten propuesta Madrilgoei adierazten die telefonoz.Egun hortan ETAk "policia armado" bat hiltzen du.
Z.A.: Orain arte ikusi dugunez, Bandrés eta Aperribayek eraman dute asunto guztia.
I.E.: Hilaren 19an hasten naiz parte hartzen. Bandresekin Parraldera abiatzen naiz, Politiko Militarren zuzendaritzari eta Militarrei gestio guztien berri emateko. Nahiz eta Oteroren, "Subsecretario de la Presidencia" delakoaren, hitzak adierazi, eszeptizismo handiz hartzen dituzte gauzak bi erakundeak. Oterok esaten duenez, polizia hori hila gertatu. den arren, ez du pentsatzen ezinezkoa denik 30ean preso guztiak kaleratuak izatea. Horregatik eskatzen dio Bandrési lehen bait lehen indulto eta atzerriratzeak eskatzen dituzten idazkiak presentatzeko. Hurrengo egunean "Consejo de Ministros" egiten da. Oreja Agirrek -"Ministro de Asuntos Exteriores" delakoak- Bandresei eskatzen dio 23rako idazki guztiak presentatzea nahitaez. Elkarrizketa bat izan ondoren, Bandrések. eskatzen dit bisitatzen ditudan espetxeeko idazkiak biltzeko. Honela, nere konpromisoa Burgos, Cáceres eta Madrileko espetxeetan finkatzen da. Beste preso guztiei gutun baten bidez bidaliko zaizkiete idazkiak, beraek gero modu berdinean Presidentziara igorritzeko.
Z.A.: Zein izaten da presoen erreakzioa?
I.E,: Burgosekoak hasarretzen dira eramaten diedan planteamenduarekin.
"Consejo de Ministros" egin behar zen eguneko -Maiatzaren 20a- goizean bisita bat eduki zuten. "Comisario de policía" bat presentatu zitzaien Martin Villak izenpetutako idazki batekin, eta berak eskaitzen zuen opzioa askoz hobea zen: 48-72 orduko epean preso guztiak kaleratuak izateko modua eta 8 atzerriratuak. 8 hauetan ez ziren sartzen gero Belgikara eramango zituztenek, baizik kaso larrienak zeuzkatenak: Izko, Sarasketa, Mujika Arregi, Wilson, Goitia, Pagoaga, Ruiz de Apodaka eta Feliz Egia.
Opzio hau goizeko 8etan presentatua izan zen. Iletan berriro bereganatu zen komisarioa Ibarraren bahiketa izan zela eta, berri honek eduki zitzakeen ondorioak ez zakizkiela esanaz. Hala eta guztiz, Martin Villa prest zegoela "Consejo de Ministros"en eskaintza hau presentatzeko.
"Consejo de Ministros"'en Burgosko ijuizioko 5en atzerriratzea onhartu zenez gero, engainatu zituztela konprobatu zuten. Hortik beren haserrea. Azkenik, Gobernuari komeni zitzaion opzioa hartu.
"En blanco" izenpetu ondoren, beraien organizazioek zuten iritziari lotuta zeudela izenpe hauk adierazi zidaten. Organizazioak presoen eskuetan uzten dute erabaki osoa. Hurrengo egunean Burgosko 5ak Belgikara eramanak izan ziren.
Z.A.: Barruan gelditzen diren presoeri buruz zer gestio egiten dira?
I.E.: Maiatzaren 23an "Presidencia del Gobierno"ra abiatzen naiz Cáceres, Burgos eta Madrileko idazkiak entregatzera. Han Otero, "Subsecretario de la Presidencia" delakoarekin mintzaldi bat izaten dut. Behin bakarrik ere ez dit esaten 30ean presoak aterako direnik. Berak ikusten duen zailtasun handiena prebentibo epaitu gabe- dauden presoen atzerriratzea da, zeren eta juiziorik ez badago, kondenarik ere ez, eta atzerriratzen badituzte, presoen eskubideen kontra jokatzen dute.
Bere iritziz, abogaduak arazo honen soluzio juridiko bat aurkitzen saiatu behar lirateke.
Ondorio bezala atera nuena zera da: Gobernauren interes handiena preso guzten atzerriratzea da, bainan zailtasunak ditu juridikoki. Noski, ezinezko hau ez da egiazkoa. Politiko soluzioa aurkitzea ez da oso zaila Gobernuarentzat...
Bitarte hortan, Bandrés, Aperribay, Escudero Rueda, eta bi alkate -Elkoro eta Altuna- Madrilekin telefonoz kontaktoak izaten jarraitzen dira.
Z.A.: 24eko epea bete da. Noal pentsatzen dute erantzutea euskal erakunde eta alderdi ezkertiarrek?
I.E.: Sokoan egon zen bilera bat hilaren 25ean. la denak bagenekien 30ean ez zirela aterako presoak, zeren eta hurrengo "Consejo de Ministros"a Ekainaren 2ra arte ez zen izango. Pertsonalki et'sipen haundiz informatu nuen, hilaren2an ere preso asko barruan jarraituko zutela. Bandrések, alderantziz, pentsatzen zuen ordurako denak kanpoan egongo zirela.
Alderdien aldetik, LAIA eta EHASek abstenzioaren aldeko kanpaina aurrera eramateko prest agertzen dira, independiente presentatu ginen kandidato gehienak bezala -Antton Ibarguren eta ni lekuko-. EIAk ez ditu gauzak hain garbi ikusten. Erabaki bat hartu baino lehen Ekainaren 2ra arte itxoiteko eskatzen digu.
Z.A.: Elekzioen aurrean nalako postura duzu?
I.E.: Orain osatu behar diren Gorteetan ez dut sinesten. Presentatu banaiz kandidato bezala KASeko zenbait indarrek "pantalla" bezala aukeratu nautelako da, 24eko pea ezinbestezko baldintza bezala jarriz, eta abstenzioaren aldeko kanpaina aktiboa eramanaz. Hala ere, independiente garenoi ezinezkoa izan zaigu KASek planteamentu mailan eduki duen zenbait erru ebitatzea. Lehenengoz, MCkin izan duten paktoa, zeren organizazio honek KASek egin duen lan guztia kapitalizatzeko modua eta ez ditu KASen interes berdinak. Bigarren, KAS berberari egin behar zaion kritika, presoak kaleraze hutsarekin lotu duelako bere Gorteetara presentatzea. Lotura hau zeharo aldrebesa da, zeren kasualitatez presoak kaleratuak izaten ba dira -ezinezkoa ene iritziz- KASek zailtasun handiak izango lituzke abstenzioa bultzatzearren beste alternatiba bat eskaintzeko. Zeren hasiera batetik ez du jakin herriari adierazten Amnistiak adinako garantzia duten puntuak ere defendatu behar direla. Puntu hauk KASek bere garaian atera zuen alternatibaren barruan daude.
Z.A.: Zergatik uste duzu horrelaka joka bidea izan duela KASek?
I.E.: Egia esan, negoziaketa guzti hauek KAS nolabait dominatu egin dute.
Negoziaketak hauteskundeetarako interes pertsonala zutenek, edo Gobernuaren interesak defendatzen dituztenek eraman bait dituzte. Eta Gobernuaren interesak zein diren badakigu: herria desmobilizatzea, eta euskal langile klasearen interesak inolaz defenditzen ez dituen sistema baten barruan joka dezaten saiatzea.
PILAR IPARRAGIRRE
Esnaola. Amnistiaren zain.
"Presoak ez dira hilen 2an irtengo".
16-17
GaiezPolitikaEuskal HerrPresoakAmnistia
PertsonaiazESNAOLA1
EgileezIPARRAGIRR1Politika