Unibertsital Barrutiari buruzko elkarrizketa
Unibertsital Barrutia Eztabaidan
Euskal Unibertsitatea ahotik ahora dabilenez gero, mundu honetako zenbait gizoni inkesta egin die unibertsitari talde batek, Zeruko Argiarako. Ahal den eran eta apurka apurka agertzen joango zaizkizue egindako inkestaren erantzunak,
1.-- Nola ikusten duzu Euskal Unibertsital Barrutia sortzeko beharra? Zein lurralde hartuko luke?
2.-- Zeintzuk dira Barrutia sortzeko dauden oztopoan ? Zeintzuk lirateke, zure eritziz, biderik egokienak hori lortzeko?
3.-- Zein berezitasun izan beharko lituzke eta nolako antolaeraz egin behar litzateke ?
4.-- Unibertsital Barrutia sortzeak irakaskuntzaren planifikatzea dakarke. Zein bide eta metodo hartu beharko litzateke planifikatzea hori egiterakoan, geografikoki?
5.-- Barrutiak beste arazo bat bereganatzen du, deszentralizapenarena alegia. Nola planteiatuko litzateke, zure eritziz, behar nagusiak eta herrialde bakoitzarenak ikusirik ?
Jose Luis Lizundia
1. Aspaldidanik errepikatzen dihardudan zerbait da. 1963,. urteko "ZERUKO ARGIA" batetan, idatzi nuen lehendabizi gai honetaz, ez naiz oroitzen zein aletan.
Euskal Herriaren desartikulatze kronikoaz, eta unibertsital barrutiarena da kasu bat, aspergarri izan arte idatzi eta mintzatu naiz, eta aski da.
Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroa hartuko lituzke oraingoz, baina hasieratik Ipar herrialdeekin nolabaiteko harremanak bideratuz, Logroñoko probintzia, hots, Errioxa, sartzea ez litzateke txarra, gaur Zaragozaren barrutian baitago, Nafarroa bezalaxe; horretarako errioxar erakundeei, "instituto de Estudios Riojanos" eta antzerakoei gomit egin.
2. Oztopo asko dira, eta ez datoz denak inguru batetik. Hara batzu : l ) Gaurko lau Diputazioen jokabidea, inoiz baino gutxiago mintzatzen baitira elkarrekin ezertarako, Bizkaikoentzat berdin da Burgoskoa eta Gipuzkoakoa, eta hurbilagoa eta ez kilometroz bakarrik Santanderkoa, Nafarroakoa baino, azken honentzat ere Burgos eta Santander jarri ditudan kasuan Zaragoza edo Huesca jarri eta berdintsu. Arabakoak bere bakartasuna maite duela dirudi eta Gipuzkoakoari, denen erdian egonik miopia kronikoa nabari zaio. 2) Gipuzkoako "Comisión Pro Universidad de Guipúzcoa", hain planteamendu probintziakeriaz betekoagatik. 3) Nafarroan dagoen, beraz ez Nafarroako ez Nafarroaren Opus Deiren eta Deustoko Konpainiaren Unibertsitateen interes berekoiak. 3) Alianza Foral Navarra, Alianza Popular Vasca-Sección del Señorio de Vizcaya, "Gu" eta antzeko talde politikoetan estaltzen diren faxista edo neofaxista kide guztiak, oligarka eta kazike guztiak, berriz ere bere politika anti euskalduna egiten, hasi Neguritik eta Nabazkozeraino, eta Menagarai-Lantenotik eta Donostiako Victor Pradera kaleraino. 4) Abertzale neoforalista herrialdezaleegiak, ugariegi oraindik ere. 5) Nafarroaren euskaltasuna ukatzen edo dudatan jartzen duten PC, PSOE eta kidekoak; 6) Irakasle "progre" ugari, gure Herriraburulan postuak hartzen etorri direnak, baina benetako bertokotze asmo zintzo0c gabe. Beno, eta bestalde bure Herriak autonomiarik txikiena ez nortasun bateragilerik apurrenak ere ez izatea noski.
Biderik egokienak, bat eta lehendabizikoa, oztopo hori kentzea; 2) EKT, EKM eta antzeko unibertsital taldeek kanpaina gogor eta zaratatsu bat muntatzea (hasiak dira horretan;3) edonon barreiaturik dauden irakasleak horren alde izena ematea; 4) euskal kulturgintzan dihardugun guztiok ere hori berori egitea; 5) alderdi politiko guztiek pundu honetan bere atxikimendu zehatza agertzea 4) Euskaltzaindia, R.S.V.A.P. Azkoitikoak eta Iruineakoak, eta beste euskaltzale erakunde eta kultur elkarte edo erakunde guztiak Estatuari eskabide konkretu hau egitea; 7) Lau Diputazioei ere bere postura argitzera bortxatzea; 8 ) Euskal Herrian diren Fakultate dekanoei ere bortxatze bera.
3. Kontuan izanik, gure artean oraindik gainditu ez dugun herrialdekeria, probintziakeria, eta ez dugula unibertsital zentru bat, lehen Oinati bezala, antolaketaren gaina honela jarriko nuke : "Erretoralgo Kontseilu" (Consejo Rectoral), herrialde bakoitzean diren Fakultate eta Unibertsital Eskola Berezien artean Erretore-ordeek ( Vicerrector) osatua, eta lauretatik bat, Erretore. Erretore denak, berak izendatuko luke bere herrialdean nork egingo lukeen bere ordez herrialdeErretore-orde, bera Erretore den bitartean. Erretoretza txandaka baino balioaren arabera izango .litzateke, berdin joaz toki bateko edo besteko seme edo irakasle izatea. Beraz, bost lagunek osatuko lukete Erretoralgo Kontseilua.
Bestalde, Unibertsital Barruti Biltzarre bat antolatu behar litzateke, bi Sailekin, bata fakultate dekanoek, eskola berezien zuzendariek eta ikasleen ordezkariek osotua, eta bestea "Patronato" gisakoa, Diputazioen ordezkariek ( gaurkoak baino demokratikoagoak, noski), Euskaltzaindiarenak, Ikastolen Konfederakundeenak eta antzerako Euskal Herria, Hego Euskal Herria bederen, hartzen duten erakunde eta kolegioena, hala nola Arkitektoena.
Honekin ez dut gaitsezten beste zenbait pundu, asko bait dira oraindik unibertsital antolaketa batetan. Bakarrik, eta egungo moduko egoera batetan eta Barruti arazoari begirako gainegiturari begira da hau.
4. Irakaskuntzaren kontenidu planifikatzeaz ez naiz ariko. Honetaz, Paulo Aguirrebaltzategi lagunaren egoera diglosikotik, erdaldun izatetik neurri gehiengotik euskalduntze baten prozesu batetan, alegia Kontinenteari begira; arazoetarik bat eta txikiena, sakabanatze kontua da; hau da, zentru bakar bat ez izatea.
Oinati bakar eta indartsu bat izateko azkenengo esperantzak joanak dira, nonbait, bera inoiz esan dudan bezala gure Oxford, Heidelberg, Harvard gure neurriko izan zitekeena, edo nahi baduzue Oinati-Bergara bikotea, giza eta zientzien habi hurbilak. Baina gaur, Lejoa, Deustu ( hemen ere hiru lekutan, Konpñiakoa Deustuibarrean, Ekonomikatakoa Sarrikon, Magistergokoa, Berrizmendian ) ; Basurtun, Ingenari Eskola, Gasteizen, Unibertsital Kolegioa, Bergaran, UNED delakoa; Donostian zehar barreiaturik dauden Fakultate eta Eskolak, Iruineko Opusena eta Zaragozaren menpean dauden bi Unibertsital Eskola ditugu. Guzti hau Iparraldekoak kontatzeko eta bat edo bat ahazturik uzteko arriskuan.
Zentru planifikatze kontuan, bateratuz joan behar litzateke, gutxienez Bizkaian dauden guztiak Lejoaruntz bidali (noiz ikasi behar ote dugu Lejona euskaraz Lejoa dela, n galduaz eta bertako euskaldunek j esaten duten eran, ez gaztelaniazkoan, noski eta ez Leioa, Lexoa, Lexona, Lejona ?), eta Bilbo inguruan bertan dagoen sakabanatze barregarria kendu. Iruinekoak nafartu, euskaldundu, hainbeste sakabanatze prolema ezbaitago. Donostian ez nuke fakultate gehiagorik jarriko orainarte Gipuzkoa ez baita izan hain hiriburuzale, eta Gipuzkoak behar dituenak Oinati-Bergararuntz abiatu. Arabak ere bere Fakultate edo Eskolak izateko eskubidea du, eta gainera hainbat eta hainbaten beharrizana du Euskal Herriak Kolegioarena izango, Uribarri-Ganboa alderuntz Oinati-Bergara eta Bizkai alderuntz hurbiltzen den lekuren bat baizik.
Bi ertz oraingoz ( hirugarrena Iparraldekoa izango litzateke) izango lituzke Unibertsital Barrutiak Euskal Herrian; bata Iruinea eta bestea Lejoa, eta erdigune bat, Gipuzkoa-Arabarena, Oinati-BergaraGanboa. Falta diren unibertsital eskolak hemen jartzera joan, adibidez nekazalgo basa bide eta antzerakoak Araba partean. Zientzi Ikerketa Zentru bat Bergaran, Oinatin giza jakintzakoak, euskara huteezkoFakultate eta Ikerketa Zentruak. Oinati-Bergara, egun, apartetzat joko dute zenbaitzuk, baina Bilbo-Baionako autobideari, Maltzaga-Mirandakoa gehitzen zaionean, Debarroa, Euskal Herriaren bihotza gertatuko da. Erdigune hori izan daiteke, baita Erretoralgo Kontseilaren bulego zentrua ere.
5. Deszentralizapen arazoak, gauiko egoeran, autonomia -- batetan edo Estatu propio batetan planteatze desberdinak dituzte. Gaurkoan, eta unibertsital barrutiari begira, Diputazioen Mankomunazgo batek izango luke zerikusi handia, lehen aipatu ditudan Kontseilu eta Biltzarretik kanpo. Autonomia edo Estatua egoera batetan, horretarako propioki egongo eta izango liratekeen Ministergo eta gainerako herri erakunde Biltzarre Nagusi eta herri boterek.
Dena dela, unibertsital arazoa ez dut ikusten herrialdeen beharrei loturik zertan izan behar duenik, Euskal Herri osoa renak baizik, berai gure Nazioak bi Mendikutza Fakultate behar baditu, hiru Letretako, bat Basa Inginaritzakoa, horiek jarriko dira eta ez beste, herrialdeekin pixkabat ahazturik. Berdin hain beharezko ditugun Institutuen; adibidez, Ozeanografiakoa, bat ere ez dugu eta bat aski dugu, Santurtzin, Pasaian edo Saturraranen jartzeaz.
Gure Herri Langilean milaka lagun dira unibertsitate baten ateetatik igarotzerik ez dutenak izan ; horientzat aukera bereziak antolatu beharko lirateke UNED gisako zentruak nonnahi jarriaz, lantegietatik hurbil edo bertan, baina euskaldun edo euskalduntze unibertsital sistima bati atxikiaz, bertora joango den langilea.
J. L. LIZUNDIA
18-19
GaiezGizarteaIrakaskuntzUnibertsitaEuskal Unib
PertsonaiazLIZUNDIA1