Kura-Laikua Mintzo


2021eko uztailaren 28an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Benigno Baskaran, Gipuzkoako "Federación Socialista"-ko lehendakariari elkarrizketa
Kura-Laikua Mintzo
1916ko urriaren 29an, Eibarko sozialistek beren lehen "Casa del Pueblo" inauguratu zuten, herriko lekurik ederrenean. 61 urte geroago, maiatzaren 21ean, bigarrena eraiki behar izan dute, toki apalago batean.
Bi fetxatan presente egon den gizonak hitzegiten digu gaur. Benigno Baskaranek edozenbat dato eta xehetasun eskaintzen digu, kontu kontari, gertakariok bezpera gauekoak balira bezala.
Benigno, Gipuzkoako "Federación Socialista"-ko lehendakari dugu. Eibarko sozialista zaharren prototipoa, euskaldun arrunt, maliziarik batere gabekoa. "Federación Socialista" hori zer den galdetu diogunean, "gure Buru Batzarra" erantzun digu lasai asko. Bestalde, Benigno Baskaran, Eibarko "kura-laikua" da azken 25 urteotan.
Elkarrizketa "Casa del Pueblo" berrian egin dugu, San Andres parrokia ondoko I. Anitua kalean. Planta berriak 175 m2 ditu. Bertan kokatuko dira PSOE, UGT eta "Juventudes" etako bulegoak. Horrez gainera, biblioteka batek, batzarre gelak eta tabernak osatzen dute sozialisten batzoki berria.
Egun handia da Eibarko PSOE-koentzat. Euskal Herriko lau herrialdeetako ordezkariak bilduak dira bertan. Bertara etorriak dira ere, Enrique Mujika, "Txiki" Benegas, Nicolás Redondo eta beste hainbat.
-Zer gogoratzen duzu "Dasa del Pueblo"-ren lehen inaugurazio haretaz?
- Ni 1908urtean jaioa naiz, eta "Casa del pueblua" inauguratu zen egunean 8 urte baino ez nuen. Nere aitaren eskutik joan nintzen. Gerora jakin izan dudanez, Leon Jouhaux, Indalencio Prieto eta Akilino Amuategi sozialistek hitzegin zuten. 800m2 adinako planta bat zen. 235.000, pta. kostatu zen, orduko pezetak, jakina.
- Aita ere sozialista zenuen, orduan?
- Bai, bai. Nere aita Eibarko lehen sozialistenetako bat zen. Baserritarra bera, "Sumendixa" baserrikoa. Gure sozialismoaren sustraiak baserrietan aurkitzen dira.
- Noiz afiliatu zinen zu?
Hamazazpi urterekin "Juventudes Socialistas"etan sartu nintzen. Dirutzain, eta lehendakari ordezko izan nintzen. Gero, Metalurgi Sindikatuko lehendakari. Bimila afiliatu genituen. Eibarko sindikaturik nagusiena. Zenbait urte lehenago, 1920an., sozialistok erabateko nagusitasuna lortu genuen hauteskunde munizipaletan. Garai haretan "Adelante" astekaria ateratzen genuen. Nazionalistek, ostera, "Jaiki" izenekoa.
-Non zinen zu errepublika atera zen egunean?
- Untzagan, jakina. 1931ko apirilaren 14ean zen. Goizeko Setarako "Casa de Puebluan" ginen, eta 7tan Untzaga plaza erdira atera ginen. Hamar sozialistak, zortzi errepublikanok eta nazionalista batek osatu zuten udala.
-Gero gerra...
- Ez, ez. Gerra aurretik gauza asko pasatu zen. 1934ko urriaren 5ean eraso harmatua egin genuen. Eskuindarrak gobernuan sartu ziren, baina konstituzioa defendatuko zutela zin egin gabe. "Juventudes"-etakoek, partidoa eta UGT, errepublika saibatzera atera ginen. Greba orokorra egin genuen. Ondorioz, gure arteko 167k Iruineko kartzelan amaitu genuen. 64 zigortuak izan ginen. Biri heriotz-zigorra eman zieten. Neri 25 urte leporatu zizkidaten.
-Noiz arte?
- 1936ko otsailaren 16an kaleratu ginen. Espetxean ginela hauteskundeak irabazi genituen, eta amnistiaz atera ginen.
-Eta gerran?
- Uztailaren 18an gerra atera zen. Lehenengo herrian geratu nintzen, hainbat postutako arduradun. Gero frentera, harmamentuko Aide-Teniente izan nintzen. Eibartar asko egon gienen departamendu haretan. Prietok eraman gintuen, guk harmak ezagutzen genituela-ta.
-Noiz geratu zinaten "Casa del Pueblo"-rik gabe?
- Gerra denboran bonbardeatu zuten. 1937ko apirilaren 20an. Gero, gerra ostean, ez genuen itzultzerik izan. Kendu egin ziguten, ohostu. Hala ere, ez dugu berreskuratzeko itxaropenik galdu.
Oraindik PSOE-ren jabetasuna Bergarako Jabego Errejistroan irakur daiteke.
-Noiz hasi zen gerra osteko mugimendua?
- Sozialistok berehala hasi ginen. "Juventudes"etakoak, partidokoak eta UGT-koak, guztiok elkarrekin, klandestinitatean ez zegoen beste modurik eta. 1950 urtean 23 erori ginen eta Manzanas-en eskutik pasatzeko aukera izan genuen.
-Eta noiztik ari zara "kura-laikua"renak egiten?
- Nere aita zen kura-laikua. 1952 urtean hil zen, eta nik egin nion azken sermoia. Uste izan nuen, bizi guztian gauza bera egin zuen gizonak beste horrenbeste merezi zuela, bere azken orduan. Geroztik, nik bete izan dut zeregin hori azkenengo 25 urteotako entierru zibiletan.
- Zergatik horrelako demostraziorik?
- Bueno, guk beti praktikatu izan dugu laizismoa. Nik uste dut Elizak kulpa asko duela. Guk burrukan ihardun izan dugun bakoitzean, beti topatu izan dugu eliza jauntxo eta kapitalisten alboan. Jauntxokeria hoien kontra egiteko orduan, eliza aurkitu dugu haien laguntzaile. Honek eragin zigun diferente egin beharra, eta beste hainbat gauzaren artean entierruak apaizen laguntzarik gabe egitera.
- Gaur egun gauzak aldatuak dira, ordea. Nola ikusten duzu soziatismoa Euskal Herrian?
- Gauzak aldatzen doaz. Beti aldatuz joan izan dira. Sozialismoaren historia zaharra da Euskal Herrian. 88 urte dira bandera gorriak kaleratu genituela. Igeldoko azken kongresoan "Partido Socialista de Euskadi" eratu genuen.
-Eta zer alde ikusten duzu lehengo eta oraingo gazteen artean?
- Nik zer esango dizut bat. Hori inork ez daki oraindik. Hori urnetan ikusiko dugu.
- Anekdotaren bat izango duzu honenbeste urtetan...
- Anekdotak asko, eta eibartarren artean gehiago. Bat kontatzekotan, 1949 urtean, "Casa-de-pueblua" bota zutenean, Madriletik etorri zen "Frente-de-Juventudes"-eko jendea, Moviementoko "Casa Sindicala" egiteko. Han bildu ziren Untzaga plazan arkitektuok, aparajadoreak, falangistok eta beste, notarioaren inguruan. "Casa-Sindical "a zuzenean egiteko, atzekaldean dagoen panaderuaren lurrekin permuta bat egin nahi izan zuten. Alde batetik kendu eta beste batetik eman. Panaderua oso larri zegoen halako jendearen aurrean, eta bildur zen ezetza esateko. Halakoren baten bota zuen euskaraz: "Nik ez dot sozilistekin permutarik egin nahi. Gero bueltia etorri leki, eta ez dot hasarretzerik nahi". Madrilgo jendeari itzuli zitzaion erdaraz, eta notarioak esan zuen: Pues tiene razón". Horixe bai, arrazoi zuela!

Eibarko "Casa-de-pueblua".
Benigno Baskaran-eskubitara- Enrique Múgica eta Felipe Gonzálezekin.
10, 11

GaiezGizarteaIdeologiakSozialismoa
PertsonaiazBASKARAN1

Azkenak
Funtsezkoa jendea da

Mundu-mailan antifeministak eta arrazistak diren gorroto-diskurtsoak larriki areagotzen ari diren testuinguruan bizi gara. Mundu zabalean sare sozialek zein agenda
politikoek txertatzen dituzte eskuin-muturreko narratibak. Arrazismoa eta antifeminismoa tokian tokiko... [+]


Lanbroa

Askotan gertatu izan zait etxetik lanbroari so egon ostean, blai bukatuko dudala jakin arren, aterkirik ez hartzea. Zergatik ote? Beharbada, aterkia hartzeko gogorik eza? Beharbada, bustiko ez naizen itxaropena? Kontuak kontu, ondorioa beti berbera izan da. Esaerak dio, euri... [+]


Euskaraz bizitzeko, Euskararen Errepublika

Gogoan daukat, 16 urterekin, Bergarako epaitegi aurrean egindako euskararen aldeko elkarretaratze batean identifikatu ninduela Ertzaintzak lehen aldiz. Euskal Herrian epaitegiak euskalduntzeko aldarria zilegi zela pentsatzen genuen, baina, orduan ere, faltako zen baimenen bat,... [+]


2024-11-22 | Estitxu Eizagirre
Amillubi proiektuak lehen urtea ospatuko du abenduaren 1ean

Zestoako Iraeta auzoko Amilibia baserria eta lurra kolektibizatzeko 100.000 euro batzea falta du Amillubi proiektuak, lehen urte honetan 290.000 euro eskuratu baititu. Biolurrek abiatutako proiektu agroekologiko honek dagoeneko jarri du lurra martxan, sektorearen beharrei... [+]


Gazako %36 guztiz suntsitu dute, base militarrekin lurraldearen kontrola segurtatzeko

Forensic Architecture erakundearen ondorioetakoa da hori, ikusita Israelgo Armadak nola antolatu duen Gazaren egungo kontrola. Suntsiketa maila hori bakarrik litzateke Gazaren kontrola segurtatzeko, zeren eta, berez, txikitze maila askoz handiagoa da lurraldearen gainerako... [+]


2024-11-22 | Andoni Burguete
Etekin egarriak itotzen duenean

Tanta hotzak Valentzian eragindako hondamendiak irudi lazgarriak utzi dizkigu; batetik, izan dituen berehalako ondorioengatik, eta, bestetik, nolako etorkizuna datorkigun aurreratu digulako: halako fenomeno klimatiko muturrekoak gero eta ugariagoak eta larriagoak izango direla,... [+]


Planifikatzen ez duen Nafarroako Energia Planaren kontra alegatu dugu

Nafarroako Energia Planaren eguneraketa oharkabean igaro da. Nafarroako Gobernuak jendaurrean jarri zuen, eta, alegazioak aurkezteko epea amaituta, gobernuko arduradun bakar batek ere ez digu azaldu herritarroi zertan oinarritzen diren bere proposamenak.

Gobernuak aurkeztu... [+]


2024-11-22 | ARGIA
Languneko zuzendari Lohitzune Txarola
“Hizkuntza gutxituen pisu ekonomiko eta estrategikoa aldarrikatu nahi du Langunek”

Azaroaren 26an eta 27an, Langune Euskal Herriko Hizkuntza Industrien Elkarteak eta FUEN Federal Union of European Nationalities erakundeak antolatuta, ‘Hizkuntzen irabazia. Benefits of language industry in the economy’ kongresua egingo da Donostiako Kursaalean. Han... [+]


2024-11-22 | Estitxu Eizagirre
Biriatuko Arbolaren Besta hemen da

Azaroaren 23an egingo dute tokiko arbola, fruitondo eta landare ekoizleen azoka. Horrez gain, egitarau oso indartsua prestatu dute 22 arratsaldetik hasita 23 iluntzera arte: bioaniztasunari buruzko mahai-ingurua, sagarrari buruzko mintzaldia, "Nor dabil basoan?"... [+]


Euskarazko testuak ahots bihurtzen dituen patrikako gailu inteligentea merkaturatu dute

Lup izeneko gailuak testuak ahots bihurtzen ditu adimen artifizialari esker. Hainbat hizkuntza bihurtzeko gaitasuna dauka. Teknologia gutxiko gailua da, hain zuzen aurrerapen teknologikoetatik urrun dagoen jendeari balio diezaion. Ikusmen arazoak dituztenentzat sortu eta... [+]


2024-11-22 | Antxeta Irratia
“Feministon aurkako oldarraldia” gelditzeko indarrak batu dituzte Lizuniagan

Udan izandako indarkeria kasuen gorakada batetik, eta hainbat gizonezkok mugimendu feministak antolaturiko ekitaldiak boikotatu dituztela bestetik, Bortziriak, Xareta, Azkain, Bertizarana, Malerreka eta Baztango mugimendu feministek, erakunde publikoen konpromiso irmoa exijitu... [+]


2024-11-22 | Gedar
Espainiako Gobernuak ez ditu harremanak apurtu Elbit Systems armagintza-enpresa sionistarekin

Espainiako Defentsa Ministerioaren 6 milioi euroko esleipen publikoak jaso ditu aurten enpresak. Margarita Robles ministroaren arabera, urriaren 7tik ez diote "armarik saldu edo erosi Israelgo Estatuari", baina indarrean zeuden kontratuei eutsi diete. Elbit Systemsek... [+]


2024-11-22 | Joan Mari Beloki
Errusofobia lehen eta orain (II)

Sobietar Batasuna desagertu zenetik errusofobia handituz joan da. NBEko Segurtasun Kontseiluaren 2002ko segurtasun kontzeptua oso argia da, eta planetaren segurtasun eta egonkortasunak AEBei erronka egiteko asmorik ez duen estatuen menpe egon behar dutela adierazten du. AEBei... [+]


Eguneraketa berriak daude