P.S.A.N. ETA KOMUNISMOA


2021eko uztailaren 28an
"Part Socialiste D´Alliberament nacional dels Paises Catalans"eko ordezdari bati elkarrizketa
P.S.A.N. ETA KOMUNISMOA
P.S.A.N. "Parti Socialiste D'Alliberament Nacional dels Paises Catalans"eko ordezkari bat egon da gure artean. Xavier Bruxekin eduki dugun elkarizketatik puntu garrantsitsuenak argitaratzen saiatuko gara. Esan beharrean gaude, berarekin mintzatu ginenean 39 gradu sukarra genuela, eta, behar bada, zenbait gauza ez genituen oso ondo jaso.
Noiz jaio zen PSAN?
- 1968 bukaeran jaio zen. Front Nacional de Catalunya -FNC-ko zatiketa bezala. Talde hau "interclasista" zelarik eta, bere barnean zeuden batzu, askatasun nazionalaren aldeko borroka eta klase borroka elkartu nahi zutelarik, zatiketa nahi eta nahizkoa zen. PSAN FNCren ezkerrean gelditu zen bainan leku berezi bat beterik gabe. Naiz eta sozialismoz asko hitzegin, oraindik bere linea garbitu barik zuen.
PSAeen izenarekin bi talde daude Catalunyan: zuek eta Probisionalak (P). Zergaitik bereiztasun hau?
- 1972en hasieran sortu zen zatiketa.
PSAN(P) askoz eta iraultzaileagoa zen. Moderatsu eta operatibitate guttiz ikusten zuten erakundea, eta hortaz salatu zuten ordezkaritza fundatzailea. Askatasun nazionala alde batera utzi gabe, ezkertiar garbiak bezala azaltzen ziren. Garrantzi handiena Catalunyan eduki zuen, zeren bere militantzia gehienbat hemen finkaturik zegoen, nahiz eta Valencian eta lllesetan zenbaitek lan egin. 1974eko bukaeran Valencian finkaturik zeuden. Probisionalak borroka harmatua onhartzen zuten, baita praktikan jarri ere. Horregatik 7475en sekulako errepresioa erori zen bere gain. Gauzak honela zeudela eta, PSAN haunditu zen, zeren berak egiten zuen lan politiko osoa. Bainan, nahiz eta indarra hartu akats guztiekin jarraitu zuen.
- Nola lortu duzue P.S.A.N.en konserbadurismoa kentzea?
Gehienak ideoloji mailan klarifikatzeko beharra sentitzen genuen. Bainan 1976 arte hau ez zen lortu. Barneko diskusioen poderioz "marxista iraultzailea, leninismoaren puntu garrantzitsuenak kontuan harturik, bainan "cuestión nacional"engatik leninista ez dena" definitu genuen taldea. PSANeko fundatzaileak ez zeuden ados. Kontrako kanpaina bat aurrera eraman zuten. Nahiz eta botazioetan galdu, alderdiaren barnean gelditu ziren base mailan eztabaidatuz. Eztabaida honek 1976ko Uztailean hasi eta aurtengo Urtarrilararte iraun du. Fetxa honetan zatiketa bat euki genuen, zeren eta berak batzu komentzitu zituzten. Gaur egun, PSAN zuzpertzea lortu dugu. Probisionalekin harremanetan gaude. Klase eta nazional Sindikatua aurrera atera nahi dugu.
- Gaur egun zein dira (P) eta PSANen artean dauden bereiztasun nagusienak?
- Pentsatzen dut 8-9 hilebetean bi auza gerta daitezkeela: Bi taldeek batzea edo Probisionalak iraultzero taldea bihurtzea, hitzez gure ezkerrean daudenak, bainan praktikan berdintsuak. Zertan bereizten gara? Ba, berak sozialista iraultzaileak definitzen dira eta gu komunistak bezala.Langile mailan "Collectiu d'obrers en lluita" bultzatzen dute, eta guk "Collectiu de travalladors per un Sindicat de Catalunya, del Pais Valencia y de Les llles" Batzekotan, gure izenarekin izan beharko da.
- Sindikatu honen puntu nagusiak zein izango dira?
- Sindikato Baterakoia, langile klasea zuzenduko ez duena. Batasuna base mailan bultzatuko du, fabrikako asanbladaren bitartez. Inungo "Pacto Social "ik onhartuko ez duena, burokraziarik gabekoa eta erreformismoari kontra egingo diona. Askatasun nazionalaren aldetik, honela ikusten dugu forma bakarra independentziar,en aldeko borroka eta langileriaren boterea iristekoa batzeko. Estadu espainola zatitzea lortzen dugun egunean burjesiaren zapalketa bakatuko da, eta Langile klaseak boterea edukiko du. Burjesia nazionala barne, zeren hauk ere bizi dira estadu espainolaeren laguntzarekin.
Gu, lehen, CCOOen barnean egon ginen, zeren uste genuen borroka garbi bat planteatzen zutela. Gaur egun PSUC, PC, eta abarren "correa de transmisión" bilakatu dira. Ez dugu puskatu CCOOekin, bainan Collectius hauk leku bakoitzean finkatuak egotearen alde borrokatzen gara.
- Zer bide ikusten duzue onena askatasun nazionala lortzeko?
- Lehen pausoa politiko autonomia lortzea. Hau Catalunya, Valencia eta llleseko autonomi estatuto banaren bidez lortu dezakegu, hiru herri hauek osatzen bait dute. Ezkertiar frente bat osatzea behar beharrezkoa ikusten dugu helburu hauk lortzeko. "Asamblea de Catalunya" pauso haundi bat izan zen, 4 puntuen inguruan oposizioko talde asko -burjesi nazionala barne- elkartzeko. Amnistia orokorra, politiko eta sindikal askatasuna, 32ko autonomi estatutoa autodeterminaziorako eskubide osoa lortu arte pauso bat bezala, eta beste indarrekin elkartzea hau dena aurrera eramateko. Catalunyako lehen "organismo unitario"a izan da, bainan gaur egun barnean dauden talde askok aipatutako erreibindikazioak alde batera utzi dituzte. Gobernuak maniobra berri bat asmatu du, "decreto ley"en bitartez "Consejo General de Catalunya" osatu nahi du. Dena da herriak eskatzen duena -autonomi estatutoa- ez ematea eta burjesiari interesatzen zaiona martxan jartzea
10

GaiezPolitikaNazioarteaEstatuak/NaKATALUNIA

Azkenak
2025-02-26 | Mikel Zurbano
DeepSeeken astindua

Silicon Valley-ko oligarkia AEBetako gobernura iritsi berritan lehertu da adimen artifizialaren (AA) burbuila. Txip aurreratuen erraldoia den Nvidia-k urtarrilaren amaieran izandako %16,8ko balio galera, egun bakar batean inoiz izan den burtsa balio galerarik handiena da... [+]


Jaurlaritzarekin izandako ika-mikaren biharamunean, hezkuntza publikoko irakasleak greban dira berriz

Grebaren bezperan Hezkuntza Sailak “edukirik gabeko” mahaia deitu zuela eta sindikatu deitzaileak “errespetatu gabe” akordioa “antzezteko” gutxiengoa duten sindikatuak “erabili” nahi izan zituela salatu ostean, beste bi greba... [+]


Karlos Zurutuza
“Idaztean, lehentasuna da elkarrizketatua bizirik ateratzea”

Karlos Zurutuza (Donostia, 1971), kazetari ezaguna da ARGIAko irakurlearentzat, elkarrizketa eta erreportaje ugari egin baititu aldizkari honetan. Atzerriko gatazka guneetako bizipenak ekarri ohi ditu berarekin: Kurdistan, Balutxistan, Iran... hamaika leku landu ditu, batez ere... [+]


Gorputz hotsak
“Garrantzitsua da Down sindromedunok oholtzan ikustea”

Gazteagotan baino lotsa handiagoa dauka, baina horrek ez dio saltsa askotan ibiltzeko gogoa kentzen Leire Zabalza Santestebani (Iruñea, 1990). Beste gauza askoren artean,  Motxila 21 musika taldeko kidea da. Nabarmendu du musika gauza asko aldarrikatzeko bide izan... [+]


2025-02-26
Apartheid ‘made in Euskal Herria’

2024ko uztailaren 19an, Nazioarteko Justizia Gorteak ebatzi zuen estatu eta enpresa orok ez dituztela lagundu behar Israelen okupazioa eta kolonizazioa, aurretik Genevako Konbentzioak eta Nazio Batuen zenbait ebazpenek esandakoaren ildotik. Horregatik ere da lotsagarria CAFen... [+]


Teknologia
Suaren inguruan

Gizakiok berezkoa dugu parte garela sentitzeko beharra. Parte izateko modu hori jasotako hezkuntza, ingurua... formateatzen joaten da.

Identitateak ezinegon asko sortzen du gizakiongan. Batzuetan, banaketak ere eragiten ditu, ezin dugulako jasan beste baten identitatearen... [+]


2025-02-26 | June Fernández
Meloi saltzailea
Kongo askatu!

Fermin Muguruza jarraitzen duzu sareetan. Madrilgo kontzertuko bideo bat ikusi duzu bere kontuan: dantzari batek “Kongo askatu!” oihukatu du, bandera esku artean. Haren profila bilatu duzu: @c.kumaaa. Bilboko manifestazioaren deialdia zabaldu du. Ez zara joango,... [+]


Nestlé eta Sources Alma eskandalua: supermerkatuko ur natural botilak ez genituen uste bezain naturalak

Ur kontaminatua ur mineral eta ur natural gisa saltzen aritu dira urte luzeetan Nestlé eta Sources Alma multinazional frantsesak. Legez kanpoko filtrazioak, iturburuko ura txorrotakoarekin nahasi izana... kontsumitzaileen osagarria bigarren mailan jarri eta bere interes... [+]


2025-02-26 | Leire Artola Arin
Irene Ruiz, Itaiako kidea
“Instituzioak beraiek ere badira oldarraldi matxistaren erantzule”

Martxoak 8aren izaera iraultzailea berreskuratzeko deia egin du Itaia emakumeen antolakunde sozialistak. Irene Ruiz Itaiako kideak azaldu digunez, “oldarraldi erreakzionarioaren eta matxismoaren aurrean proposamen iraultzailea hauspotu eta kontzientzia sozialista... [+]


2025-02-26 | Leire Artola Arin
Martxoak 8
Faxismoa borrokatzeko feminismotik indarrak batzeko deia

Martxoak 8a heltzear da beste urtebetez, eta nahiz eta zenbaitek erabiltzen duten urtean behin beren irudia morez margotzeko soilik, feministek kaleak aldarriz betetzeko baliatzen dute egun seinalatu hau. 2020an, duela bost urte, milaka emakumek elkarrekin oihukatu zuten euren... [+]


Adimen artifizala zineman: legezkoa bai, baina bidezkoa?

Geroz eta ekoizpen gehiagok baliatzen dituzte teknologia berriak, izan plano orokor eta jendetsuak figurante bidez egitea aurrezteko, izan efektu bereziak are azkarrago egiteko. Azken urtean, dena den, Euskal Herriko zine-aretoak gehien bete dituztenetako bi pelikulek adimen... [+]


Eguneraketa berriak daude