Euskal idazleari ordainduz


2021eko uztailaren 20an
Enrique Lezea eta Julian Gallardo idazleei elkarrizketa
Euskal idazleari ordainduz

"Ediciones Vascas"argitaletxeak

"Euskara urtetan zapaldua izan denez politizatu egin da. Zapalkuntzari kontra egiteko idatzi áa euskara askotan. Idatzi diren lanak askotan ideologiazkoak izan dira. Gu ez gaude horren kontra. Baina dibulgazio mailako lan askoren beharrean da euskara indartuko baldin bada.
"Guk ez dugu ideologi jakin bati lotutako argitaletxerik egin nahi.
Euskal munduan bere ideologiari hurbilen zaion argitaletxeari inguratzen zaio liburuaren egilea. Idazlearen pentsaerari begiratu gabe argitara eman nahi ditugu huk lanak. Ona izan dadila eskatzen dugu. Besterik ez.
"Liburuaren salmentari ateak zabaltzeko hori da biderik egokiena. Liburuaien idazleak bere lanaren bidezko eta legezko saria jaso nahi baldin badu iqptaletxeak saldu egin behar du. Eta saltzeko salmentaren legeak eta jokoak errespetatu egin behar dira. Guk hala uste dugu, behintzat," esan digute Enrique Lezea eta Julian Gallardo, "Ediciones Vascas"eke buruek.

-- Euskal munduan nahiko berriaz bazarete.
Harrera ona egin ahal die jendeak zuen liburuei?
-- "Nire lehen liburua" deitu sortaz hasi ginen. 3.000 ale eta 10 liburuko sorta zen. Agorturik da. Bigarren argitalpena moldatzen ari gara. Berehalaxe saldu zen. "Munduan zehar" enziklopedia, berriz, arrapazka erosten du jendeak liburuko sorta da hau ere. 5.000 ale atera genituen bakoitzetik.
-- Eroslearengandik zer iritzi jaso duzue?
-- Erosleak ez du ziririk sartu diogun susmorik. Egin duen erosketaz pozik da.
Euskaraz inoiz erabili ez diren gaiekin topo egiten du irakurleak. Euskara errazean egin direla itzulpenak dio jendeak. Ikastola askotan irakurgai bezala erabiltzen da. Otsailean Gasteizen "Arabatxo Saria" irabiaz zuen. Gaztetxoentzat egin denlanik hoberenetzat jo zen. Erdal itzulpenezkoak baino gehiago saldu da. Eta katalanez egindakoa baino askoz ere gehiago. "Biblia denetzat" liburuak askoz ere arrakasta txikiagoa izan du. Alde batetik harritzekoa ere bada, baina hala da.
-- Luis Mari Muxikaren "Diccionaria General y Técnico" argitara eman duzue.
-- Erdara -- Euskara da tomo hau. Hemendik lau hilabete inguru argitaratuko dugu Euskara-Gaztelaniazkoa. Tirada haundi samarra egin dugu. Txillardegik aztertua da. Hiztegi bezala nola egina dagoen jakintsuek esan beharko dute. Guri dagokigunez lana serio egin dugu. Paper, inpresio, marrazki, argazki, letra eta abar ondo agertzen saiatu gara. Kosto haundiak eta irabazi txikiak ditu euskal liburuak. Erdarazkoen preziotan borroka egin behareak murriaten du irabazia. Egileari zor zaiono emanat argitaletxeak ez du etekin haundiegirik ateratxen. Idazleari soldata ukatuz ez genuke libururik merkatu nahi. Hiztegi hau erraz salduko dela uste dugu. Hiztegi premi haundia da. Nahiko ondo egina dela uste dugu gainera, baina hori beste nnrhaitek esan beharko du.
-- Eskuartean beste lanik?
-- Euskal Herriko bidegabekeriak salatzen dituen liburu bat egiten ari gara, Schommer-en argazkiz eta Martin Ugalderen testoz. Hor agertuko da, esate baterako, pelotari bat lurrean eta "presoak kalera" orman idatzirik ; Txillidari hilko zutela esanaz egindako mehatxua adierazten duen esku gorria; ekologiazko hondamendiak eta abar. Argazki zoragarriak dira. Kalitate oneko gauza egiteko Italian inprimatuko da.
Historiaz, arteaz, geografiaz, fisika eta natur gaiez beste 5 liburu egingo ditugu. Beharrezkoak dira honelako liburuak. Euskal enzikopedia bat ere gustora egmgo genuke, baina horretan ari dela Ibon Sarasola jakin dugu. Beste norbait egiten ari den lan bera egiten ezin hasiko gara, beraz.
-Esku libururik ez duzue argitara ematen?
-- Martin Ugalderen "Sintesis de la Historia del Pais Vasco" berrargitaratuko dugu zerbait berriturik eta aurkibide bat ezarriz. Euskaraz ere argitaratu nahi genuke. Argazkiz eta abarrez horniturik ikastoletarako egingo genuke euskal historia bat oso pozik.
Dena den, edozein idazleri laguntzeko prest gara, pentsaerari begiratu gabe. Ordaindu behar zaiona ordainduko zaio. Finantzabideez eta salmentez arduratuko gara gu. Hori da gure egitekoa.'
HERRIALDE
36

GaiezKulturaArgitalgintArgiteletxeEdiciones V
GaiezKulturaLiteraturaIdazleakLEZEA1
PertsonaiazGALLARDO1
EgileezHERRIALDE1Kultura

Azkenak
2024-11-30 | ARGIA
2025ean “larrialdi linguistikotik indarraldirako bideari ekiteko beharra” aldarrikatu du Kontseiluak

Euskalgintzaren Kontseiluak Larrialditik indarraldira adierazpena plazaratu du Euskararen Egunaren atarian. 2025a euskararen normalizazio eta biziberritze prozesua “noranzko egokian jartzeko urtea” izango dela adierazi du. Bide horretan, lehen eginkizuntzat jo dute... [+]


Zergatik Durangora joan abenduaren 7an?

Euskalgintzaren Kontseilua hizkuntza larrialdia bizi dugula ohartarazten ari da azken astetan. Urte dezente pasa dira euskararen biziberritze-prozesuaren egoera bidegurutzean, errotondan, inpasse egoeran eta antzeko hitzekin deskribatzen hasi zenetik, hizkuntza politikek... [+]


Iruñerriko hondakinak bilduko dituen Imarkoaineko gunea %33 garestitu da

Iruñerriko Mankomunitateak Imarkoaineko Hondakin Zentroaren proiektuaren aldaketa onartu zuen ostegun honetan eta, horren arabera, azpiegitura 2026ko urtarrilaren 21ean hasiko da lanean.


Tuterako alkateak aurrekontuak aurkeztu ditu talde neonazi baten abestiarekin

Estirpe Imperial da talde neonazia, besteak beste ezagun egin dena erabiltzen dituen letra faxista eta arrazistengatik.


2024-11-29 | Axier Lopez
EAJ, PSE eta PPk mendietako gurutze katolikoak babestu nahi dituzte “euskal kultura eta ohituren parte” direlako

Gipuzkoako Batzar Nagusietako Kultura Batzordeak, EAJ, PSE eta PPren aldeko botoekin, azaroaren 22ko bilkuran erabaki du Eusko Jaurlaritzari eskatzea azter ditzala “euskal kulturan hain esanguratsuak diren” gurutzeak eta haien inguruko “ohiturak”... [+]


Boikota Israelgo datilei (eta datil horiek saltzen dituzten supermerkatuei)

Israelek gosea erabiltzen du palestinarren aurkako gerra-arma gisa, eta nekazaritza-produktuak mundu osoan merkaturatzen ditu.<


2024-11-29 | Gedar
Etxebizitzarako eskubide unibertsala aldarrikatu dute Iruñean

Etxebizitza Sindikatu Sozialistak eta Harituk antolatuta, manifestazio bat izan zen ostegun arratsaldean Iruñeko Alde Zaharrean. "Etxebizitzaren negozioaren aurrean, eta hura sustatzen duten politikarien aurrean, etxebizitza eskubide unibertsalaren benetako defentsa... [+]


2024-11-29 | Estitxu Eizagirre
EH Bizirik sarearen manifestazioa martxoaren 22an Gasteizen
“Indarrak batuta soilik lortuko dugu makroproiektuen oldarraldi hau gelditzea”

EH Bizirik sarea makroproiektuen aurkako plataformen elkargunea da eta martxoaren 22an manifestazio nazionala deitu du Gasteizen: "Lekuko borrokez gain, esparru zabalagoan lan egitea ezinbestekoa dela jakitun, manifestazio honek sare osoari eragiten dien puntuak izango ditu... [+]


Gaindegiaren 20 urteko argazkia
Euskal Herriak biztanlerian, energian eta pobrezian gora egin du, CO2 isurketetan eta elikagaien kontsumoan behera

Hogei urte bete ditu Gaindegiak, Euskal Herriaren garapen sozial eta ekonomiko iraunkorrerako Behategiak. Horren harira, denbora horretan Euskal Herriak esparru horietan izan duen garapenaren berri ematen duen azterketa aurkeztu dute, eta datuok Europar Batasunekoekin konparatu... [+]


Eguneraketa berriak daude