Catalunya Sozialista Denean Askatuko Da


2021eko uztailaren 26an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Reventos sozialistari elkarrizketa

Reventos bere Partidu Sozialistaz
Catalunya Sozialista Denean Askatuko Da
Nazionalitatea haintzakotzat hartzen duen Partidu Sozialista gutxi izan da Espainian. Naziotasunean oinarritzen diren alderdi sozialistak sortzen eta indartzen orain ari dira Catalunyan, Euskal Herrian eta Galizian.
Sozialismoaren barruan eztabaidarik eta tirabirarik bada, noski. Taldesketan zatiturik da sozialismoa gure artean, bederen.
Azpilanean ihardun zuten bitartean elkarrekin ibili ziren Pallach eta Reventós. Gero, ordea, bi partidu sortu zituzten. Partido Socialista Catalán sortu zuen Pallch-el . Reventós-ek ere badu bere partidu sozialista.
Kongresoaren ondoan egina da elkarrizketa hau. Programaz egin zaio galde.
Izkututik Agerira
-- Azkeneko 40 urte hauetan, Catalunyako sozialismoaren jokabidea, zein izan da? Geroztik deseginik den C.S.C ( Convergencia Socialista de Cataluña ) sortu arte, zein bide egin zuen sozialismo katalanak?
-- Bi galdera hoik laburtzen saiatuko natzaizu. Bestela ez dugu sekulan bukatuko. 40 urte hauetan sozialista talde batzuk sortu dira. Frankismoaren gau beltzean izkutuan ihardun behar izan zuten, noski.
"Movimiento Socialista de Catalunya" zen talde hauetan indartsuena. Seinalagarri bezala, 1950. urtean, tranbietako huelgan parte hartu zuela, esan dezakegu, 1970. urteaz aurrera, zenbait gertaera aipagarri gertatzen da: Carreroren heriotza, Ariasen lehendakaritza, irekitasun apur bat ( Euskadin hutsa), sozialista talde desberdinen harremanak, "Partido Socislista Catalán" deitu partiduaren oinarriak jarriz. M,S.C., M.A.S., F.O.C. ( Frente Obrer Catalán), "Forces Socialistes Federals"eko batzuk eta. ikasle eta profesional saileku zenbait sozialista elkar hizketatu ziren.
1974. aldera hasi zen martxa hau eta "Por la unificación de los socialistas" deitu dokumentuan hezurmamitu zen. Sozialistak elkartzeko oinarrizko pentsamoldeak eta egitaraua agertzen ziren dokumentu honetan. C.S.C.-ren oinarriak ziren.
Hiru aldi izan zituen bide honek :
1) Lehen aldian, elkartzeko zenbait ikuspuntu eztabaidatzen ziren, talde bakoitzak bere nortasuna gordeaz. Ekintzaileak edo lagunak bilatzeko lana ere, egiten zen. Urtebetel o lana izan zen. Ordezkarien lehen Batzarrea, garai honetan egin zen. Beste talde batzuk ere hurbildu zitzaizkigun: "reconstrucció Socialista de Catalunya", esate baterako.
2) Elkartasun haundiagoa sortu zenean Ordezkarien Bigarren Batzarrea egin zen. Lehengo taldeek bizirik diraute, baina beste taldeekiko harremanetarako ordezkaritza C.S.C.-ko gidariek hartzen dute. F.O.S.-en, A.C.-n eta "Forces Politiques" kooordinadoran ere gidaritza hartzen dute, adibidez.
-- C.S.C-ren jaiotza ikusi dugu: C.S.C-k lana nola egiten zuen?
-- C.S.C.ren Koordinatzaile Orokor bat bazen, Elkarbideak koordinatzen zituen, ez zen Zuzendaritza Batzorde bat. Koordinatzailearen permanentea ere Ordezkarien Bigarren Batzarrean izendatu zen. Ez zen politikaren norabidea ezartzeko, politikaren eginbidea eta lana bizkortzeko baizik.
Bigarren Batzarre honetan moldatu zen "Por el Socialismo" deitu bigarren dokumentu ofiziala. Politikari buruz iritzi nagusiak, politikarako estrategia eta une bakoitzerako jokabideak biltzen ziren bertan. Hemendik P.S.C. ( Partido Socialista de Cataluña)ren Batzarre aldira iragan ginen.
Batzarre Aldia
-- Alderdiak, bolara hortan, oinarritik beste sozialista taldeak lotzea du, noski, bere zeregina?
Hortarako, P.S.C. sortu nahi zuten beste taldeekin badira harremanak. Beste hoiek, P.P.C. ( Partido Popular de Catalunya), G.S.I. ( Grupo independiente por el Sacialismo) eta E.R.C. delakoaren militante zaharrak t.iren ( F.squerra Republicana Catalana)
G.S.I delakoak ekaineko lehen egunetan egin deiarekin bukatzen dira harremanak. Dei hau C.S.C., P.P.C., eta E.R.C.izanek jaso zuten eta orduan hasi zen C.C.bere bidean. Palau Blau Granaren hitzalditik abiatzen da. Kongresoaren eraketarako taldea egin zen lehenik; Sekreterariado paritario bat lau alderdien artean eta Konseju paritario bat alderdi bakoitzeko 40 lagunekin.
Honi zegokion Sekretariadoren kontrola.
-- Nola irixten zarete hamendik baseko alderdi bat sortzera? Nola izan zen kangresoa?
-- P.S.C. delakoaren sorreran bi alderdi agertzen dira; bata isilekoa eta bestea publikoa. Honek Palaun hasi ondoren, Tarragonako Geronako, Sabadellko eta bestetako mitinekin segitzen du. Alderdiko gizonek hitzegin dute 150.000 gizon baino gehiagokin.
Gauzak aurrera segitzen dueta Konseju Koordinatzaileak honako anteproiekto hauk onartzen ditu: 1. estatutoarena, 2 manifesto programatiko batena,3. ekintza politikoarena, 4. sindikalgintzarena, 5.nekazaritzarena, 6. hiriko burrukarena.
- Elkarrizketa hauetan beste 19 hitzaldi-gai prestatzen dira beste hainbeste sektorentzako, baina ez dira onartzen eta beste Kongresoren batetan onartu beharko dira.
Kongresoa 30,31 eta lean ospatzen da. Aurretik anteproiektoak eztabaidatzen dira, 18 eskualde-batzarretan. Eskualde bakoitza "vegueria" bati lotuta dago (Generalitat-ek egin zuen bailara-elkarketaren arabera ).
Kongresoan 562 delegaduk hartu zuten parte. Delegadu bakoitza 5 militanteren ordezko zen. Militante asko gelditzen da ordezkotzarik gabe koordinazio faltaz. Kongreso hau parte-hartzearen Kongreso bat da. Dokumentuak eztabaidatzen dira, zuzentzen eta onartzen.
Autogestioko Modua Estatutoan
-- Nola antolatua dago alderdia? Autojestionarioa al da, F.P.S.n sartuak dauden alderdiek eskatzen duten bezala?
-- Burokraziarik gabe egina da ahalegin teoriko-politiko hori guzia. Bere pauso guzien oinarria izan du eta du P.S.C.k autojestioa.
Autojestioko modua azpimarkatu nahi dut, aportazioa on bat dela uste baitut.
Gure estatutoek erakusten dutenez ­sozialismo katalandarra prozeso autojestionarioen bidez eratzen da, hau da, demokrazia du erabateko oinarria. Edozein kargudun baseak aukeratzen du aldi bakoitzean.
Ikus nola antolatzen den alderdia: Eskualde sailak, hau da, Alderdiaren Fede razioak, eta bakoitzak bere sekzioa du Asanblean, eta honek bere Konsejua auKongresoak Konseju Jeneral bat aukeratzen du, 151 lagunetakoa; horrek Sekretarioado bat 15-20ren bat lagunetakoa. Denak pasatzen dira karguz kargu.
Edozein militantek sei urte badaramatza karguan, beste bitan kargurik gabe egon behar du. Horrekin erakusten du P.
S.C.k bere demokrazia nahia eta betibateko kargurik ez sortzeko erabakia. Alderdian, gainera, frenteak daude ( enpresako, hiriko eta baserriko). Frente hauen bidez, Alderdiari, elektoralista huts izateko arriskua k'endu nahi zaio. P.S.C.k gaur herriak dauzkan burrukaleku guzietan jo nahi du demokrazia lortzeko, eta bihar demokrazia indartzeko eta sendotzeko egin beharko du sozialismora bidean.
Estatutoz, burrukako alderdi bat gara, Baditugu politika-ekintzako komiteak; gure militanteen ekintzaren lokarri bat da hori, bakoitzak bere sailean ( ikasle, sendagile, emakume, profesio, irakasle). Baditugu organizazio autonomoak ere, hala nola Movimiento de Jóvenes Socialistas eta Centro de Estudios Socialistas.
Sekretariadoak gainik har ez dezan, Kongreso Jeneralak mahai bat dauka izendatua K. Jenerala deitzeko eta eguneko lan zerrenda egiteko, sekretariadoa kontrolatuz.
Sortzen diren gorabeherak konpontzeko ere bada batzorde bat. Gure estatutoek joera ezberdinak ontzat ematen dituzte, eta badago alderdian joera hoiek pizteko nahi bat ere. Tirabirako alderdi óat nahi dugu borrokarako eta sor daitezela egoera kontradiktorioak barnean, azterketaz eta praksi baten bidez konpontzeko.Zuzendaritzako mailatan agertu behar du baina ez politikazko ejekutiboan, hauek batera markatu behar bait dute ekintza,nahizta aurretik eztabaidatua eta onartua izan.
P.S.C.-ren Oinarriak Sindikalgintzaz
-- Zein du P.S.C. bere sindikatu politika?
-- P.S.C.k bere oinarri klasea, aberria, demokrazia, masa eta autojestioa ditu.
Han agertu zen sindikatu-idea, hau izan zen: Gutako edozeinek parte har dezakeela edozein sindikatutan, baina haren barnean batasunarentzat lan egitekotan. PSC ko militanteak, inportantenez aurrera izendatzeko, USO, CCOO, UGT eta abarretan dabiltza.
PSCko militanteek ez dugu alderdiaren zerbitzuko sindikatorik nahi. Sindikatu batasuna nahi dugu eta sindikatu autojestionarioak. Beharrezko dira gainera, diktaduratik demokraziara eta sozialismora bidean.
Sindikatoek berek antolatu behar dituzte beren taktika eta estratejia kapitalismoaren aurkako burrukan.
Hau gure beste estratejia uste batilotua dago, gure egoeraren analisis baten ondorio den ustea. Geroan, sozialismorako bidea, frente sozial batek eraman beharko du.
Eta hori Langile Frqnte baten fruitu izan beharko du,politikazko eta masako erakundeak elkartuz erabaki jakinetan, sozialismda indartzeko eta ezartzeko. Ez da dudarik, demokrazia ezarri artean gure estratehia eta taktika zabalagoa izango dela aliantzatan Langileen Frentea baino.
Demokrazia lortzeko. Frente demokratiko bat behar dugu ( hargatik, gaude A.
C.n eta egon izan gara eta egon nahi dugu C.F.P.n ) Demokrazia eskuratzen denean, sozial-frentea langileenaren bidez osatuko da.
Alamillok: PSC sindikal-batasungintzan ari da komisio unitarioak sortuz. Militanteak ez ezik jende independientea ere sartzen da hoietan, oraindik eskasa baita sindikatuekiko afiliazioa.
Sindikatu borroka ez dago oraindainoko neurritan hartzerik. Eraketerako eta ekintzarako modu berriak sortu behar dira, ahal den jenderik gehiena sar dadin.Har gatik ari gara komite unitarioak fabrikatan sortzen "Asambles de Fabrica" gidari dela.
PSCk ez ditu erabili nahi, inolaz ere, langilegoaren erakundeak. Nolabaiteko eraginik izatekotan, erakunde hoien barnean lanean ari dituen militanteen bidez izan beharko du, baina ez egundaino alderdiko militante bezela, langile bezela baizik. ' Alamillo: Sindikalista katalandarrak garenez, herri-arazo hau onar erazi nahi genioke langilegoari, eta onartzen du. Izan ere hemen gauden langileok, era batera edo bestera, Catalunya zer, hura izango baita gure izaera, gure bizimoduaren leku hau bait dugu. COSek Diadari eman zion laguntzaren bidez ederki ikusten da hori.
PSCko militanteentzat ez da aski reibindikazio hutsa. Gure ustez herri -- borroka eta sozialismo -- borroka batera doaz. Eta gu -- gauza indartzen ariko garela, sozialismoaren zerbitzuan ere badelako. OSek herri mailan ez du aurrerapenik izan, eta bai estadu mailan.
O.S. estatalei autonomiara eragiten diegu guk. USO, esate baterako, autonomoa da Catalunyan dagoenekoz. O.S. katalanek ez dute indarrik. eta historiarik. Catalunyako langilerian ez luke indar haundirik hartuko orain sindikatu katalan batek. O.S.-en barruan burujabetza indartzen dugu, beraz, eta langileriagan nazio konzientzia sartzen.
-- PSC-k nazioari buruzko politikaz zer asma ditu? Catalunyarentzat zein leku jartzen du? Catalunyaren askatasuna lortzeko borroka egiten duen Partidua da PSC, lehen esan dizudan bezala. Catalunyaren askataiuna eta langileriaren askatasuna gauza, lieza da Alamillok garbi aitortu duenez.'' Catalunya sozialista denean askatuko da.
32eko Estatutoko erakundeak, Generalitat eta demokratik etendura dira gure politikagintzaren ardatz. Catalunyako Generalitat-en Gobernu probisional bat eraikiko litzateke demokrazia bidea zabal cta gida dezan.
32ko Estatuto murriztutik hasten gara. Demokrazia sortzeko eta sendotzeko bidea emango liguke eta autonomiaren sailak zabaltzekoa gainera. Federakuntza eta konfederakuntzara eraman gaitzake Catalunyaren askatasunak Penintsula mailan.PC eta beste herrialde eta nazioen arabera gertatuko dira bata eta bestea.
P. Catalans-en Batasuna
-- Catalunyako Herrialdeekiko zer uste du PSC-k? PSAN-kin zer alde du?
-- Catalunyako naziotasunaren barruan hartzen ditugu Catalunyako Herri guztiak; P, Catalans osoa hartzen dugu, beraz.Naziotasunarentzat indar berri bezala hartzen ditugu. P. Catalans guztiak esnatzen direnean asko indartuko da Catalunyako naziotasuna. Naziotasunaz ez dute konzientzia berdina hiru Herrialdeek; bakoitzaren komunikabidetatik eta autonomiatik iritsiko ginateke elkartasunera. P. Catalans errealitate bat dela dio PSAN-k. Alde horretatik badugu desberdintasunik. Hura gainera marxista-leninista da. Hasteko P. Catalans-en Koordinatzaile sozialisbadugu: Valencia-ko Partito Socialista, Illes-eko Partit Socialista eta Catalunyako Partit Socialista biltzen ditu. F.P.S.-n barruan daude gainera hirurak.
Hizkuntza eta kultura berdinaren aldeko borrokan dihardute hirurak ere. Hiru Herrialde hauek federakuntza batera edo beroiek nahi duten beste erakunde batera eramango dituen lana eta borroka egiten saiatzen da,Koordinatzaile hau.
-- F.P.S.-ren indartzaz zer diozu? Osatzen duten partidu guztiak beren buruaren jabeak dira?
-- PSC Catalunyara mugatzen da, baina gure borrokak Estatu guzian ditu zainak. Demokrazia lortzeko eta kapitalismoari gogor egiteko Estatu barruko sozialista guztien indarrak bildu eta batu behar ditugu, beraz. Herrialde eta nazioen mugei gainezka egiten die kapitalismoaren aurkako borrokak.
FPS-en bildurik gara Estatuko nazionalitate eta Herrialde desberdinetako sozialista autogestionarioak. Sortu ere "Conferencia Socialista Ibérica" zaharretik sortu zen. FPS, barruko partidu bakoitzaren burujabetzan oinarritzen da. P. Catalans, Eusko Sozialistak, Partido de la Gallezia, Partido Socilista de S. de Andalucia, Partido Socialista de Aragón, Reconstrucción Socialista eta PSA Canario alderdi sozialistek osatzen dute.
Partidu bakoitzaren askatasuna eta Herri guztien elkartasuna ditu helburutzat, kapitalismoaren, langileriaren eta nazioaren zapalkuntzaren kontrako borroka egiteko.
-- Sozialdemokratetatik nola berexten zarete? Zein gizarte mota nahi duzue?
Langileen aintzindaritza lortu nahi dugu egun batez aginpidea eskura dezaten. Kapitalismoari beste alternatiba bat eskaini nahi diogu.
Alamillok: Joanek dioena bera azpimarratu nahi nuke. Langileria osoa jaun eta jabe izango den gizartea nahi dugu. Burgesiak ez du berak aldarrikatzen duen demokraziarik errespetatzen izan ere. Bestalde, ordea, Txileko Unidad Popular-en antzeko zerbaitetara eramango ez gaituzten neurri batzuk hartzen jakin behar dugul.
Gainera gu ez gara kapitalismoaren bonberoak soxialdemokratak bezala.
Euskal Herriko Sozialistei
-- Sozialista euskaldunak elkartzeko premia larria dugu. Ezer esatekorik ba al duzu?
Euskadiko sozialistei aholkuak eta kontseiluak emateko gu ez gara nor. Euskadiko sozialisten elkartasuna euskaldunek berek egin behar dute. Gure jokabidea argibide gerta diezaieke. JL'lena dcn clkarbideak euskaldunek berek asmatu behar dituzte.
Hemendik begiraturik Euskal Herri langilearentzat behar beharrezkoa da Euskal Sozialisten elkartasuna. Nola elkartu? Nazio eta langile askatasuna batzeko asko laguntzen duela marxismoaren azterbideak iruditzen zaigu. Halere, Euskal Herrira ezin daiteke oso-osorik gure esperientzia alda.
Baina egin dugunaren berri emateko prest gara hango sozialistei ezertarako balio baldin badie.e
E.L. eta T.P.
19-21

GaiezPolitikaNazioarteaEstatuak/NaKATALUNIA
PertsonaiazREVENTOS1

Azkenak
Gure gorputza gudu zelai bat da

Azaroaren 25ean, Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Egunean, Steilas sindikatuko Idazkaritza Feministak kartel bat argitaratu du: Gure gorputza gudu zelai bat da du leloa, eta Hego Euskal Herriko ikastetxe guztiek jaso dute. Gatazka armatuetan emakumeek eta adingabeek... [+]


“Irtenbidea Polizia kopurua handitzea balitz, arazoa jadanik konponduta legoke”

Albiste izan da Gasteizko Errota auzoa azken asteetan, urriaren 8az geroztik delinkuentziaren aurkako eta segurtasunaren aldeko mobilizazioak burutzen baitituzte zenbait auzokidek asteartero, bi lonja huts okupatu zituzten gazte migratzaile batzuk jo-puntuan jarrita. Inguruan... [+]


2024-11-25 | ARGIA
A-25: mugimendu feministak gizonei dei egin die konplizitatea eta justifikazioa desagerrarazteko konpromisoa hartzera

Azaroak 25 Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Eguna da. Mugimendu feministak Bilbo, Iruñea, Gasteiz, Donostia eta Baionan mobilizazioak egingo ditu. Mugimenduak argitaratu duen manifestuan, 2024an Euskal Herrian eraildako bost emakumeak gogoratu dituzte. Aurtengo... [+]


Udazkena agurtzen negua besarkatzeko

Abenduak hostoen kolore marroia dauka: lurrean, intxaurrondo biluziaren azpian, geratu diren hostoena. Intxaurrondoak bukatu du bere zikloa. Atseden hartzera doa: zuztarrak indartuz, elikatuz, nutritzea du helburu. Barrura begira, barrenak osatzeko garaian dago, orain arte egin... [+]


2024-11-25 | Iñaki Sanz-Azkue
Sugandila bat “ezer ez dagoen lekuan”

Asko hitz egiten da basoaz azken aldian. Basoak berreskuratzeaz, basoak sortzeaz eta basoaren hedadura zabaltzeaz entzungo duzu sarri. Eta ekintza ona izan daiteke zalantzarik gabe, ekosistema moduan duen balioa handia delako. Baina, basoari jartzen diogun atentzio eta indar... [+]


2024-11-25 | Jakoba Errekondo
Birigarroak zirinetan heriotza

Datozen 100-150 egunak erdi lo negukatzen igaroko dituzte landare askok. Beren jakiak sortzeko nahitaezkoak dituzten hostoak askatu eta aurreko 200-250 egunetan metatutako erreserbei esker biziko dira.


2024-11-25 | Garazi Zabaleta
Gaztaina feria basaburuan
Gaztainadiak eta gaztainaren kultura protagonista

Nafarroako beste zenbait herritan bezala, duela lauzpabost urte hasi ziren Basaburuan gaztainondoen inguruko lanketarekin. “Bertako gaztain barietateei lotutako ikerketa abiatu zuen Nafarroako Gobernuak, eta orduan hasi zen hemengo herrietan ere gaztainaren historia... [+]


Funtsezkoa jendea da

Mundu-mailan antifeministak eta arrazistak diren gorroto-diskurtsoak larriki areagotzen ari diren testuinguruan bizi gara. Mundu zabalean sare sozialek zein agenda
politikoek txertatzen dituzte eskuin-muturreko narratibak. Arrazismoa eta antifeminismoa tokian tokiko... [+]


Lanbroa

Askotan gertatu izan zait etxetik lanbroari so egon ostean, blai bukatuko dudala jakin arren, aterkirik ez hartzea. Zergatik ote? Beharbada, aterkia hartzeko gogorik eza? Beharbada, bustiko ez naizen itxaropena? Kontuak kontu, ondorioa beti berbera izan da. Esaerak dio, euri... [+]


Euskaraz bizitzeko, Euskararen Errepublika

Gogoan daukat, 16 urterekin, Bergarako epaitegi aurrean egindako euskararen aldeko elkarretaratze batean identifikatu ninduela Ertzaintzak lehen aldiz. Euskal Herrian epaitegiak euskalduntzeko aldarria zilegi zela pentsatzen genuen, baina, orduan ere, faltako zen baimenen bat,... [+]


2024-11-22 | Estitxu Eizagirre
Amillubi proiektuak lehen urtea ospatuko du abenduaren 1ean

Zestoako Iraeta auzoko Amilibia baserria eta lurra kolektibizatzeko 100.000 euro batzea falta du Amillubi proiektuak, lehen urte honetan 290.000 euro eskuratu baititu. Biolurrek abiatutako proiektu agroekologiko honek dagoeneko jarri du lurra martxan, sektorearen beharrei... [+]


Gazako %36 guztiz suntsitu dute, base militarrekin lurraldearen kontrola segurtatzeko

Forensic Architecture erakundearen ondorioetakoa da hori, ikusita Israelgo Armadak nola antolatu duen Gazaren egungo kontrola. Suntsiketa maila hori bakarrik litzateke Gazaren kontrola segurtatzeko, zeren eta, berez, txikitze maila askoz handiagoa da lurraldearen gainerako... [+]


Eguneraketa berriak daude